|
L. Ayeregaray-ren bertsopaperak (Hernani)
(1847)
I
Corputza triste daucat
Penetan jarriya,
Animan sentitzen det
Guztizco Egarriya;
Badaquit datorrela
Egun bat larriya,
Eman biar deguna
Contuba garbiya,
Ahi ura ordubaren
Ycaragarriya!
Descuidatuba iltcia
Ezdu ascoc uste
Zarrac vici dirala
Juaten da bost gazte;
Guchic irauten baitu
Eun eta oguei urte
Ycusten dira cembait
Eriotza triste,
Beldur naiz guertatcia
Guri beste aimbeste!
Zartu eta vista juan
Baita ere erdi gortu,
Gaztetasun artara
Naieta ecin biurtu;
dembora nola juan dan
Ez guera uartu,
Penitentciyaraco
Corputza biartu,
Pecatari tristiac
Cer eguin biar du!
Pensa dezagun ondo
Mundura jayoac
Cembat maite gaituben
Gure Jaungoicoac;
Pecatu baten gatic
Ceruco Ainguerubac,
Errecibiturican
Daozca infertubac
Ascocho ditugunac
Atera contubac.
Calabazac demboraz
Dacarren loriac,
Enamora dezaque
Aren coloriac
Egunaz quentcen diyo
Eztlya Erliac,
Armiamac gabetan
Veneno fuertia,
Modu onetan dira
Gure virtutiac.
Au bera da gurequin
Pasatutcen dana,
Batzubec pecatu eguin
Bestiac obra ona;
Nere adizaliac
Ez da bada pena,
Guc ez escogitcia
Guerentzat on dana,
Obra onaquin juateco
Jaungicoagana!
Ceruraco bi vide
Dira nere ustian,
Bata inocentciya
Persona gaztian,
Vide au ichi bada
Sayatu bestian,
Penitenciya da eta
Au erraz uztian
Pensa nola daducan
Anima tristia !
Bi guiltzaren azpiyan
Daucagu mingaña,
Barren daude ortzac
Campotic ezpañac;
Jauna alabatzeco
Emana da baña,
Aleguiña guciyan
Progimoa daña,
Aurretic ongui esan
Atzetic engaña.
Cristabac bear degu
Gueren señalia
Gurutce Santuba eta
Yduqui fedia,
Bai eta onetan artu
Esperantza firmia
Baña fede utsa badu
Eta ez caridadea,
Yzango da arbola
Fruturic gabea.
Ez da Ceruban sartcen
Munduco Yzairic,
Progimoaren odola
Chupatcen dubenic;
Contubac atera ondo
Bacoitzac lendanic,
Anima garbitceco
Cer zayon conveni,
Eternidade arrec
Ycaratcen nau ni
Altu eta estuba da
Ceruraco escala,
Pecatuz cargatuba
Ygoco ezta ará;
Juiciyo tremendotic
Ez guindezque escapa,
Larru gorriyan dago
Jaunaren ezpata,
Confesiyo on bateq.uin
Mudatcen es bada.
Ea bada gendiac
Ecarri gogorra,
Norgatic Ysuri zan
Jesusen odola;
Mudatu nai badegu
Orain da dembora,
Aurrera espero dana
Agudo Juango da,
Ez dezagun iduqui
Viotza ain gogorra.
Jaincoac deitcen gaitu
Guc aditu nay ez
Cein esquer gabia dan
Criatura berez;
Guregatican Jauna
Josirican iltces
Gurutce artain iltzan
Usturic odolez,
Nola viotza etzagu
Partitcen dolorez.
Cein itsu vici gueran
Baña cer beguiyac,
Paratuco dizquigun
Azque Agoniyac!
Memoriyara etorri
Pecatu guciyac!
Ecin illic despedidan
Corputza icerdiyac
Jaungocoari escatcen
Misericordiya!
Au da lantce estuba
Eta terriblia
Danac pasa biagun
Nai gabe tristia!
Ez guera asco oroitcen
dembora batian
Zartu eta bederen
Mudatu gaitian,
Ez diteque Salvatu
Ympenitentia.
Munduco despedida
Etorrico zayo,
Orra asé intereses
Semiac adiyo;
Adisquidiac ere
Ez dute valiyo,
Santo Cristo escuban eta
Erregutcen diyo
Baña au icusten du
Ysil eta seriyo.
Agoniyan dagüenac
Dudarican ez du,
Anima larri eta
Corputza dauca estu
Gaizqui eraman badu
Etzayo ere aztu,
Herederuac escaca
Buruba ere nastu
Diabrubac onela
Anima nai du ostu.
Guizon jaquinsuna eta
Dirubac izanic,
Ez diyola valiyo
Esan dezaquet nic;
Zaspi oiñ luze eta
Beste bi zabalic,
Enterratu eman gabe
Munduco caudalic,
Au da pobre tristia
Ez badu obra onic.
Esplicatu det bada
Daquidan doctriña,
Gauza biarra da eta
Guztiz Atseguiña;
Ycasi Jaungoicoa
Servitceco diña,
Nola vicitu gueran
Eguin examiña,
Penitenciyarequin
Salvatcen vaguiña.
II
Cerubac eta lurra
Criatu baño len,
Gure Jaincoa bera
Beregan cegüen;
Ycena zuben gaucic
Etzan an eta ez emen
Amoriyoac nonbait
Ventcituric arren
Danac eguin cituben
Sei bat egun barren.
Etzan lurric, ez uric
Ez eta Ceruric,
Gure Jaincoa bera
Beregan besteric;
Baña onec nola etzuben
Artutcen lecuric
Espiritu purubac
Etzuben bearric,
Beregan cegüela
Ez dago dudaric.
Yzanic poderia
Eta facultade,
Reservatuba egon zan
Eracutsi gabe;
Nai batequin eguin zan
Guciyen autore,
Cerubac eta lurra
Criaturen jabe,
Norc examinatcen du
Ainbeste favore?
Yru persona dira
Chit diferentiac,
Jaungoico bacarrian
Asiera gabiac;
Graciya ematen badit
Jaungoico maitiac,
Esplicatuco ditut
Ayen izatiac,
Comprenditciagatic
Gende inocentiac.
Aita Eternoaren
Entendimentutic,
Seme Divinoa da
Orain eta beti,
Espiritu Santuba
Amorez beteric,
Aita eta Semiaren
Vorondate osotic,
Yrurac izate bat
Naturalezatic.
Adimentuba baño
Lenago ez da Aita,
Vorondatia igual
Au eguiya baita;
Yzatian berdiñac
Onec ecin falta
Ala icasi guenduben
Jaungoicoac naita,
Yru persona baña
jaungoicoa bata.
Principiyo gabiac
Ez dezaque izan
Bere Autorerican
Aguiri dan guisan;
Guciyen eguillea
Jaincoa bera zan,
Beguira cein zucen eta
Ordenan dabilzan,
Yguzqui, Yllargui Yzarrac
Poderiaren fuerzan.
Jaincoac eguin zuben
Lenengo arguiya,
Andicanche asi zan
Beraren graciya;
Bigarrena Ceruba
Aingeruz jantciya,
Jaquinduriz betiac
Jauna iduriyac,
Au degu bada obra
Admiragarriya .
Bi egun pasa eta
Yrugarrenean
Lurra eguin eta aldatu
lecu apartian;
Cergatic para zuben
mundu au airian,
Ceruba urruti eta
Ynfernuba aldian?
Cer peligroan gauden
Oroitu gaitzan!
Ceruetatic Lurra
Pararic aparte
urac onen gañian
Seguituban daude;
Ybai aundi chiquiyac
Artcen dute parte
ytsaso Yzugarriya
formatutcen dute,
Mundu guciya ez daquit
Nola ez duben bete.
Yguzquiya, Yzarrac
Eta Yllarguiya,
Laugarren eguneco
Jaunaren graciya;
Oyetan bacoitza da
Misteriyo aundiya,
Gure conservatceco
Eguiña guciya,
bestela acabo zan
persona viciya.
Zaspi colorequin
Jaunac para zuban
Yguzqui eder ori
Ain lecu altuban;
Cerequin formatzen zan
Ycasi nai nuban
Baña ez da cabitcen
Guciyen buruban,
Cierto jaquiteco
Galdetu Ceruban.
Jaunac para cituben
Bostgarren egunian,
Egaztiyac airian
Arrayac urian;
Seigarren egun edo
Biyaramonian,
Animali guciyac
Guizona Azquenian,
Soberaniyarequin
Lurraren gañian.
Azqueneco despedidan
Nua esatera,
Guciyen autoria
Dala Jauna bera;
Argumento gueyago
Ez det nay atera,
Baldin ecin Sinistuz
Ybilcen baguera,
Demboraz dudatican
Ateraco guera.
Lazaro Ayeregaray
Bertsio honen iturria: J.M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak, I, Iruñea, 1987, 235-239 or
|
|