|
Gurutze bidea (Arruitz)
(XVIII)
[...]
Irugaren guruzea
Gurutce pisu vaten
Carga soin flacoetan
Ilceco vereartan
Iminicioten emen;
Pensazazu cembat zauden
Jaincoari costea.
Ay Jesus dela polsible
Berriz zu ofendicea.
Laugaren gurucea
Cargac icaraturic
Gucia dezaquena
Ceruac egi(n) cituena
Lurrean eroriric
Chuticeco lagunic
Eztuzu Jaun nerea...
Ay dela posible
Berriz zu ofendizea.
Borzgaren guruzea
Ona non topatucen
Ama Sanduarequin.
Nolaco penarequin
Maria gelditucen
Aren acean Jaun (Juan) cen
O! cein guztis tristia;
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendizea.
Seigaren gurucea
Gueiago penagatic
Emancioten lagun bat
Viciric Calbariorat
Allegacea gatic;
Merchede egiteagatic
Etzen izan merchedea...
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendizea.
Zazpigaren gurruzea
Cego bada beterit
Odolez haurtegia
Guelditu da guztia
Mengalan marcaturic
Bere pagua arturic
Doaie content Andrea;
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendizea.
Zorcigarren gurucea
Erorcen da lurrera
Berriz Jainco gurea;
Nola becataria
Emendacen etzara?
Zuc egin duzu bada
Ain pisu Guruzea;
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendicea.
Bederacigaren gurucea
Bada eracusten zaizu
Emen negara eginten
Ezpaduzu icasten
Zuc viotzic ez duzu
Edo ain gogor daucazu
Nola dagon broncea.
Ay! jesus dela posible
Beriz zu ofendicea.
Amargaren gurucea
Cein cruela zara zu!
Cein cruela diot berriz!
Erori da irrur aldiz,
Esta escuematen ez diozu:
becatuan egon nauzu,
O! Zure doacabla.
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendizea
Amecagarren guruzea
Zauriac billustean
Jesuri berricen
Ta ezaizu erdiracen
Viotza au pensacen:
Ainbat gende aurean
O! Jesusen alquea.
Ay! Jesus dela polsible
Beriz zu ofendizea
Amabigarren guruzea
Bi ladronen artean
Jesus iminicen dute:
Zaticacen ereute
Ilcequin costean;
Zuc culpa verricean
Verricen da colpea.
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendizea?
Amirugaren gurucea
Lura da icarazen
ilcean Jaun andia
Illunzen iguzquia
Arriac arrallacen;
Ta alare berazen
nola ezta biotz zurea?
Ay! Jesus dela posible
Berriz zu ofendizea?
Amalaugarren guruzea
Josephec erauchiric
Bere Amac arcen du
Gorpuza eta icustendu,
Declaraceco ezta itzic,
Bere besoetan illic 105
Bere seme maitea.
Ay! Jesus dela posible
Beriz zu ofendizea.
[...]
Bertsio honen iturria: J.M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak, I, Iruñea, 1987, 172-174 or
|
|