www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristiana
Nikolas Zubia
1691

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Non: N. Zubia, Doctrina Christiana, 1691 (J. De Lezamis, Vida del apostol Santiago, 1699)

Bertsio honen iturria: K.Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, eta Ibon Sarasola, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, 1983.

 

aurrekoa  

ARTIKOLU FEDEKOEN
EXPLIKAZINOA

 

        Fedeko Artikoluak diraz amalau; leleengo zazpirak pertenezietan jakaz Iaunaren Dibinidadeari: beste zazpirak pertenezietan jakaz Kristoen Humanidade Santeari.

        DIBINIDADEARI pertenezietan jakazanak diraz oneek.

        Leleengoa sinistu Iaungoiko baten guztiz poderosoagan.

        KONFESOREA: Zeinbat laungoiko diraz?

        PENITENTEA: Bat Iauna.

        KONFESOREA: Da Iaungoikoa gorpuzagaz egina?

        PENITENTEA: Ez Iauna; ez dauko Iaungoikoak gorpuzik.

        KONFESOREA: Zer da Iaungoikoa?

        PENITENTEA: Korpuzbako Espiritubat, gauza aen admiretako, oein ezin pensadu leian nolangoa dan; Iaun bat fin bagarik poderosa, Santua, Sabioa, perfekzinoa guztien jabea, da gauza guztien fina eta prinzipioa.

        KONFESOREA: Nolan da Iaungoikoa guztiz podorosoa?

        PENITENTEA: Bere borondateagaz egiten dabelako gura daben guztia.

 

 

2. Bigarrena sinistu dala Aitea

 

 

3. Irugarrena sinistu dala Semea

 

 

4. Laugarrena sinistu dala Espiritu Santua

 

        KONFESOREA: Zein da Trinidade Santisimea?

        PENITENTEA: Iaungoikoa bera, Aitea, Semea da Espiritu Santua; iru persona da Iaunkoiko egiazkobat.

        KONFESOREA: Aitea Iaungoikoa da?

        PENITENTEA: Bai Iauna.

        KONFESOREA: Semea Iaunkoikoa da?

        PENITENTEA: Bai Iauna

        KONFESOREA: Espiritu Santua Iaungoikoa da?

        PENITENTEA: Bai Iauna.

        KONFESOREA: Diraz iru personak, iru Iaungoiko?

        PENITENTEA: Ez Iauna, ezpada Iaunkoiko bat; Aitea, Semea da Espiritu Santu Iauna, iru persona da Iaungoiko bat.

        KONFESOREA: Iru personeen artean zein da geiago edo leenago?

        PENITENTEA: Ez bata, ez bestea da geiago, ez zarrago, ez leenago; iru personak diraz gauza guztietan igualak, da bat, izaitean, poderioan da perfezinoetan, direalako Iaungoiko bat.

 

 

5. Bostgarrena sinistu dala Kriadorea

 

        KONFESOREA: Zer esan gura dau dala Iaunkoikoa Kriadorea?

        PENITENTEA: Egin zituzala gauza guztiak ezerbere ezereanik; da egin dituzanen igaitea konserbetan dabela, egonik bere borondatean kriaturen izaitea edo ez izaitea.

 

 

6. Seigarrena sinistu dala Salbadorea

 

        KONFESOREA: Zer da Iaungoikoa Salbadore izaitea?

        PENITENTEA: Parketan dakizala bekatuak; da emaiten dabela grazia bekataria biortu didin bere adiskide izaitera.

 

 

7. Zazpigarrena sinistu dala Glorifikadorea

 

        KONFESOREA: Zer da Iaungoikoa Glorifikadore izaitea?

        PENITENTEA: Emaiten deustela bera serbietan dabenai da bere grazian ilten direanai Zeruko gloria.

        KONFESOREA: Zeinbat Kriadore dagoz?

        PENITENTEA: Bat Iauna.

        KONFESOREA: Zeinbat Salbadore?

        PENITENTEA: Bat Iauna.

        KONFESOREA: Zeinbat Glorifikadore?

        PENITENTEA: Bat Iauna, iru persona da Iaungoiko egiazko bat, Kriadore bat, Salbatore bat, Glorifikadore bat.

 

        HUMANIDADEARI pertenezietan jakazanaz diraz oneek.

        Leleengoa sinistu Kristo gure Iauna, Gizona izan partez sortu zala Birjinearen Sabelean Espiritu Santu Iaunaren birtutez.

        KONFESOREA: Trinidadeko iru personetatik, zein egin zan Gizon?

        PENITENTEA: Bigarren persona, zein dan Iesu Kristo Iaungoiko da Gizon egiazkoa.

        KONFESOREA: Aitea Gizon egin bazan?

        PENITENTEA: Ez Iauna.

        KONFESOREA: Espiritu Santua Gizon egin bazan?

        PENITENTEA: Ez Iauna.

        KONFESOREA: Bada zein Gizon egin zan?

        PENITENTEA: Bakarrik Semea, zein Gizon eginik deretxan Iesu Kristo.

        KONFESOREA: Iesu Kristo Iaunkoikoa da?

        PENITENTEA: Bai Iauna.

        KONFESOREA: Iesu Kristo Gizona da?

        PENITENTEA: B[a]i Iauna, Iaungoiko da Gizon egiazkoa.

        KONFESOREA: Nolan sortu zan Birjineen Sabel santan?

        PENITENTEA: Ez gizonen obraz, ezpada Iaungoikoak Birjineen odol puruagaz egin eban gorpuz bat da kriadu eban arima perfekta bat: da gero bigarren persona Trinidadeekoa batu edo bat egin izan gorpuz da arima onegaz gu<e>retan zala leen Iaungoikoa izana bakarrik Gizon bere eginik.

 

 

2. Bigarrena sinistu jaio zala Maria Birjinea ganik. Donzella zala jaio baño lenago, jaiakeran da jaio ezkero

 

        KONFESOREA: Birjina Santisimeak bere Seme Iesusa jaiotean galdu beeban Donzella izaitea?

        PENITENTEA: Ez Iauna, bidrieratik iragoten dana legez Eguzkia ausi bagarik bidrioa jaio zan Iesusa Birjina Santisima ganik, galdu bagarik Donzella izaitea: alan izan zan Donzella jaio baño lenago, jaiakeran da biziza guztian; obra au egin ebalako Iaungoikoen poderioak.

 

 

3. Irugarrena, sinistu artu ebala pasinoa da eriozea gu bekatariok salbaetarren

 

        KONFESOREA: Zegaiti Koruzean artu eban Iesusak eriozea?

        PENITENTEA: Gu bekatareanik da infernurean libraetarren.

        KONFESOREA: Iesusa Iaungoikoa legez ala Gizona legez il zan?

        PENITENTEA: Gizona legez Iauna; zerren Iaungoikoa dan partez il ezin leiteana legez, Gizon egin zan eriozea arzaiterako.

        KONFESOREA: Zer da Iesusa iltea?

        PENITENTEA:Bere arima Santea apartaetea bere gorpuz Sagradureanik apartaetan dana legez, beste Gizon ilten direanetan.

 

 

4. Laugarrena sinistu jasi zala infernuetara da atera zituzala arima Aita Santuenak begira egozanak aen etorrera santuari

 

        KONFESOREA:Zer adietan dozu infernuen izenagaz?

        PENITENTEA: Dagoz lurrean barruan, lau leko zeinzuei bean dagozalako deresten infernuak: bat bereengoa, zeindan kondenaduak dagozana; bigarrena. zeinetan dagozan Purgatorioan Arimak; irugarrena, zeinetan dagozan Bautismua artubagarik ilten direan Seinen arimak; Laugarrena zeintan egon zirean Arima Santuenak zeinzuk il zirean Iesusa etorri baño lenago; da sartu ezin izan zirean glorian, Iesusak bere eriozeagaz irigi artean Zeruko Atea: leko oneri deretxo Abraanen Senoa edo Santuen ren linbua.

        KONFESOREA: Lau lekoetarik zeinetara jasi zan Iesusa?

        PENITENTEA: Beste iru lekoak bere sentidu eben bere grandezen birtutea: baea jasi zan Abraanen Senura edo Santuen linbura; da bera ikosteagaz, an egozan Santuak egin zirean Bienabenturadu, da urtenik, joan zirean Iesusagaz Zerura.

        KONFESOREA: Iesusen gorpuza jasi bazan linbura?

        PENITENTEA: Ez jauna, ezpada bere arima, eze gorpuza geratu zan sepulturan.

        KONFESOREA: Dibinidadea edo Iaunkoikoa jasi zan arimeagaz linbura ala gu<e>ratu zan gorpuzagaz Sepulturan?

        PENITENTEA: Iasi zan linbura arimeagaz Iaungoikoa da egoan gorpuzagaz sepulturan biakaz baturik edo bat egik: zerren Iaungoikoa apartadu ez da gorpuzerean ez arimeaganik.

 

 

5. Bostgarrena sinistu irugarren egunean bizitu zala ilaen arterean

 

        KONFESOREA: Zer da ostera Iesusa ilazkero bizitutea edo erresuzitatea?

        PENITENTEA: Eriozeagaz Iesusen arimea gorpuzereanik apartadu zana, biortu zala irugarren egunean gorpuzagaz batutera, edo bat egitera; zeinegaz bizitu zan ez beinbere ilterako.

 

 

6. Seigarrena, sinistu igo ebala Zeruetara da jasarirrik dagoala Aita Iaungoiko guztiz poderosoen alde eskomatati

 

        KONFESOREA: Zer da Iesusa Aita eternoaren alde eskoman jasarririk egotea?

        PENITENTEA: Iesu Kristo dana legez Iaungoikoa da Gizon egiazkoa: Iaûgoikoa dan partez daukala gloria iguala da bat Aiteagaz da Espiritu Santuagaz; Gizona dan partez, daukala kriatura guztiak baño gloria da grandeza geiago.

 

 

7. Zazpigarrena, sinistu etorriko dala ju<i>zioko egunean Onai ematen bere gloria, zerren gorde zituezan aen Mandamentuak; da gestoai sekolako penea, zerren gorde ezituezan aen Mandamentu Santuak

 

        KONFESOREA: Iuizioko egunean guztiok biortuko gara bizi izaitera?

        PENITENTEA: Bai Iauna, orain daukaguzan gorpuz da arimakaz errezuzitatu edo bizituko gara geure pensadu, esan edo egin doguzan gauza guztien kontua emaitera; da betiko Zeruan bizi izaiteko edo infernuan egoterako akabuko sentenzia arzaitera.

        KONFESOREA: Besterik sinistu bear bozu?

        PENITENTEA: Bai Iauna, bost gauza.

 

 

1. Leleengoa, Elexa Santa Katholika bat

 

        KONFESOREA: Zegas egiten da Elexea?

        PENITENTEA: Mundu guztiko Kristinau Iesusen fedea da Aita Santu Erromakoen obedienzia dauquanakaz egiten da, Kofradia bat legez gorpuz bat zeinen burua da Iesusa da Iesusen Bikarioa legez lurrean Aita Santu Erromakoa.

        KONFESOREA: Zergati da Elexea Santea?

        PENITENTEA: Bere burua zein dan Iesusa, legea, fedea da Sakramentuak direalako guztiak Santuak.

        KONFESOREA: Zer da Elexea Katholikea izaitea?

        PENITENTEA: Mundu guztieo Kristinau guztiakaz konponidurik egotea.

        KONFESOREA: Zergaiti da Elexea bat?

        PENITENTEA: Iaungoiko adoretan dabena, fedea da lege daukana, da Ia/ ... /... /direla/ko bat.

 

 

2. Bigarrena, Santuen Komunioa

 

        KONFESOREA: Zer da Santuen Komunioa?

        PENITENTEA: Dagozala Elexan Santuak au da Iaungoikoen grazian dagozanak: da onelan bekatu mortal baga Iaungoikoen grazian idaraten direanak daukela parte mundu guztian egiten direan obra onean.

 

 

3. Irugarrena, bekatuen parkazinoa

 

        KONFESOREA: Zer esan gura dau bekatuen parkazinoak?

        PENITENTEA: Iesusak bere Elexati bakarrik itxi eusazala erremedioak bekatuak parkaetarako; zeinzuek direan Zazpi Sakramentuak, da oneen artean partikolarean Bautismua da Penitenzia edo Konfesinoa.

        KONFESOREA: Zer bear da egin Konfesinoean bekatuak parkaetarako?

        PENITENTEA: Konfesadu bekatu mortal guztiak, bat bere itxi baga, damuriagaz da proposituagaz ez ostera Iaungoikoa ofendietarako

        KONFESOREA: Itxi belegi bekatu mortal bat konfesadu baga losea gaitik edo damuari edo propositu baga, egiten da Konfesino ona?

        PENITENTEA: Ez Iauna: alako Konfesinoa da deungea, da biortu bear diraz egitera alango Konfesino guztiak.

        KONFESOREA: Konfesadu ezin balidi bago erremediorik bekatuak parkaetarako da Zerura joaterako?

        PENITENTEA: Bai Iauna, Kontrizinoa.

        KONFESOREA: Zer da Kontrizinoa?

        PENITENTEA: Eukitea biozeko damuari andi bat bekatu eginena eurakaz ofenditu dabelako Iaunagoikoa izanik aen ona, da amaetan dabelako gauza guztien ganean: proposituagaz ez ostera ofendietarako, da aldaigunean Konfesaetarako.

        KONFESOREA: Komulgetan zoazanean zer arzen dozu?

        PENITENTEA: Sakramentu Eukaristiakoa.

        KONFESOREA: Zer dago Sakramentu Santu Eukaristiakoan?

        PENITENTEA: Iesu Kristo gure Iauna Iaungoiko da Gizon egiazkoa.

        KONFESOREA: Ogirik bago Sakramentu Santu Eukaristiakoan?

        PENITENTEA: Ez Iauna bapere, Sazerdoteak konsagrado ezkero Ostia.

 

 

4. Laugarrena, Aragien Erresurrezinoa

 

        KONFESOREA: Zer da aragien erresurrezinoa?

        PENITENTEA: Iaunkoikoak bere poderioagaz biortuko dituzala gure gorpuzak aus edo beste gauza eginak, orain daukaguzana legez, arimakaz baturik, bizitutera.

 

 

5. Bostgarrena sekolako Bizizea

 

        KONFESOREA: Zer da Sekolako Bizizea?

        PENITENTEA: Bizizau akabadu azkero arimak da korpuzak bat eginik il baziren Iaungoikoen grazian eukiko dabela sekolako, au da fin bako bizizea Zeruan ditxa guztiagaz beterik.

 

aurrekoa