www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

BELEA ETA AXERIA

 

Behin bazen bele bat:

      Bele bat beltza,

Pika bezen ohoina,

      Bainan zozoa!

 

Hartu zuen gasna bat,

      Gasna bat gaitza,

Ardi esnez egina,

      Bainan gozoa!

 

Zurxuri baten punttan,

      Punttaren punttan,

Gure belea zagon

      Nola gasna jan!

 

Axeri bat ttapattan,

      Ttapa tta pattan,

Zurxurira jin zaion

      Gosea tripan!

 

Egun on, bele jauna,

      Ori zure soina!

Kanta hain eder balitz,

      Zinez dautzut hitz:

 

Ez litake xoririk

      Ez, ala fede,

Ederrez joan lironik

      Zuri, jaun bele!

 

Bele jaunak orduan,

      Ordu berean,

Mokoa du ideki...

      Gasna erori!

 

Axeriak ttapattan,

      Ttapa tta pattan,

Berea ez du hetsi.

      Gasna iretsi!

 

Aho legun, muttur luz,

      Zenbat axeri

Bele gaizoen gostuz

      Direnak bizi!!

 

aurrekoa hurrengoa