IESUS KRISTEN EBANJELIO SAINDUA S. IOANEN ARAURA
KAP. I.
1 Krist Iainko, 4 Bizitze, 5 eta Argi. 6 Ioanesek Kristez testifikatzen. 12 Iainkoaren haurrak zein 17 Gratia, Kristez. 18 Iainkoa nehork ez ikusi. 20 Nola Ioanes ezten Krist. 26, 33 Urezko baptismoa. 29 Iainkoaren Bildotsa. 37 Ioanesen diszipuluak Kristi iarreiki. 40 Andriu, 43 Simon Zefas, Pierris. 44 Filipe deithu. 45, 49 Nathanael, eta haren fedea.
1 Hatsean zen Hitza, eta Hitza zen Iainkoa baithan, eta Iainko zen Hitza.
2 Hitz haur zen hatsean Iainkoa baithan.
3 Gauza guziak Hitz harzaz egin izan dirade: eta hura gabe deus ezta egin, egin denik.
4 Hartan zen bizitzea, eta bizitzea zen gizonen Argia:
5 Eta Argi hunek ilhunbean argitzen du: eta ilhunbeak hura eztu konprehenditu.
6 Izan da gizon bat Iainkoaz igorria, Ioanes deitzen zenik.
7 Haur ethor zedin testimoniaje ekartera Argiaz testifika lezanzat, guziek harzaz sinhets lezatenzat.
8 Etzen hura Argia, baina igorri zen Argiaz testifika lezanzat.
9 Haur zen Argi egiazkoa, mundura ethorten den gizon guzia argitzen duena.
10 Munduan zen, eta mundua harzaz egin izan da, eta munduak eztu hura ezagutu.
11 Beretara ethorri izan da, eta berek eztute hura, rezebitu.
12 Baina hura rezebitu duten guziei, eman draue pribilejio Iainkoaren haur izateko, haren izenean sinhesten dutenei:
13 Zein ezpaitirade iaio odoletarik, ez haragiaren borondatetik, ez gizonaren borondatetik: baina Iainkoaganik.
14 Eta Hitza haragi egin izan da, eta habitatu izan da gure artean, (eta kontenplatu ukan dugu haren gloria, gloria diot Aitaganik enjendratu bakoitzarena bezala) gratiaz eta egiaz bethea
15 Ioanesek testifikatu ukan du harzaz, eta oihu egin, zioela, Haur da zeinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinekoago da: ezen ni baino lehen zen.
16 Eta haren abundantiatik guziek rezebitu ukan dugu, eta gratia gratiagatik.
17 Ezen Legea Moisesez eman izan da, baina gratia eta egia Iesus Kristez egin izan da.
18 Iainkoa nehork eztu ikusi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzak berak deklaratu drauku.
19 Eta haur da Ioanesen testimoniaje, Iuduek Ierusalemetik Sakrifikadoreak eta Lebitak igorri zituztenekoa, hura interroga lezatenzat, Hi nor aiz?
20 Eta aithor zezan, eta etzezan uka: eta aithor zezan, zioela, Eznaiz ni Krist.
21 Orduan interroga zezaten, Zer beraz? Elias aiz hi? Eta erran zezan, Eznaiz. Profeta aiz hi? Eta ihardets zezan, Ez.
22 Erran ziezoten bada, Nor aiz? respostu deiegunzat igorri gaituztenei: zer diok eurorrez?
23 Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren boza, Plana ezazue Iaunaren bidea, Esaias Profetak erran zuen bezala.
24 Eta igorri izan ziradenak Fariseu ziraden.
25 Eta interroga zezaten hura, eta erran ziezoten. Zergatik beraz batheiatzen ari aiz, baldin hi Krist ezpahaiz, ez Elias, ez Profeta?
26 Ihardets ziezen Ioanesek, zioela, Ni batheiatzen ari naiz urez, baina zuen artean da bat zuek ekagutzen eztuzuenik:
27 Hura da ene ondoan ethorten dena, zein ni baino aitzinekoago baita, zeinen zapatako hedearen laxatzeko ezpainaiz ni digne.
28 Gauza hauk Bethabaran egin izan ziraden Iordanaz berze aldean, non Ioanes batheiatzen ari baitzen.
29 Biharamunean ikusten du Ioanesek Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huna Iainkoaren Bildotsa munduaren bekatuak kenzen dituena.
30 Haur da zeinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da gizon bat, zein ni baino aitzinekoago baita, ezen ni baino lehen zen.
31 Eta nik eznuen hura ezagutzen: baina Israeli manifesta dakionzat, halakotz ethorri naiz ni urez batheiatzera.
32 Orduan bada testifika zezan Ioanesek, zioela, Ikusi dut Espiritua iausten dela uso kolunba baten gisan zerutik eta egon ere bazedin haren gainean.
33 Eta nik eznuen ezagutzen hura: baina urez batheiatzera igorri nauenak, erran zerautan, Noren gainera ikusiren baituk Espiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duk Espiritu sainduaz batheiatzen duena.
34 Eta nik dut ikusi, eta dut testifikatu ezen haur dela Iainkoaren Semea.
35 Biharamunean berriz bazegoen Ioanes, eta harenik bi diszipulu:
36 Eta ikusirik Iesus ebilten, erran zezan, Hara Iainkoaren Bildotsa.
37 Eta enzun zezaten hura bi diszipuluek minzatzen, eta iarreiki izan zaizkan Iesusi.
38 Eta itzulirik Iesusek, eta ikusirik hek zarreitzala, dioste haei, Zeren bilha zabiltzate? Eta hek erran ziezoten, Rabbi (erran nahi baita hanbat nola Majistrua) non egoiten aiz?
39 Dioste, Zatozte eta ikusazue. Ethor zitezen eta ikus zezaten non egoiten zen: eta hura baithan egon zitezen egun hartan: ezen hamar orenen ingurua zen.
40 Zen Andriu Simon Pierrisen anaiea, Ioanes minzatzen enzun zuten bietarik eta hari iarreiki zaizkonetarik bata.
41 Hunek eriden zezan lehenik Simon bere anaiea, eta erran ziezon, Eriden diagu Mesias, (erran nahi baita hanbat nola Krist.)
42 Eta eraman zezan hura Iesusgana. Eta Iesusek harenganat behaturik erran zezan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Zefas (hanbat erran nahi baita nola harria)
43 Biharamunean Iesus ioan nahi izan zen Galileara eta eriden zezan Filipe, eta erran ziezon, Arreit niri.
44 Eta Filipe zen Bethsaidako, Andriuen eta Pierrisen hiriko.
45 Erideiten du Filipek Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethekoa, Iosefen semea, zeinez eskribatu baitu Moisesek Legean eta Profetek.
46 Eta erran ziezon Nathanaelek, Nazarethetik deus onik ahal date? Diotsa Filipek, Athor eta ikusak.
47 Ikus zezan Iesusek Nathanael harengana ethorten zela, eta erran zezan harzaz, Huna egiazko Israelita bat zeinetan enganiorik ezpaita.
48 Diotsa Nathanaelek, Nondik nazaguk? Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezon, Filipek dei enzan baino lehen, fikotze azpian inzenean ikusten indudan.
49 Ihardets zezan Nathanaelek, eta erran ziezon, Majistrua, hi aiz Iainkoaren Semea: hi aiz Israeleko Regea.
50 Ihardets zezan Iesusek, eta erran ziezon, Zeren erran drauadan, Ikusi aut fikotze azpian, sinhesten duk? gauza hauk baino handiagorik ikusiren duk.
51 Halaber erran ziezon, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, Hemendik harat ikusiren duzue zerua irekirik, eta Iainkoaren Aingeruak igaiten eta iausten diradela gizonaren Semearen gainera.
KAP. II.
1 Krist, ura mahatsarnotara konbertiturik, 11 Bere buruaren manifestatzen hasi: 12 Kapernaumera ioan: 13 Ierusalemera igan. 14 Saltzaleak tenpletik iraitzi. 16 Iainkoaren etxea. 19 Tenple desegina arreginen. 23 Anhitzek Krist baithan sinhesten.
1 Eta hereneko egunean ezteiak egin zitezen Kana Galileakoan: eta Iesusen ama zen han
2 Eta deithu izan zen Iesus ere, eta haren diszipuluak ezteietara.
3 Eta faltatu zenean mahatsarnoa, bere amak diotsa, Iesusi, Mahatsarnorik eztie.
4 Diotsa Iesusek, Zer dut nik hirekin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.
5 Dioste haren amak zerbitzariei, Zer ere erran baitiezazue, egizue.
6 Eta ziraden han sei kuba harrizkorik ezarriak Iuduen purifikationearen araura, zadukatenik batbederak bira edo hirurna neurri.
7 Dioste Iesusek, Bethaitzazue kubak urez. Eta bethe zitzaten garairano.
8 Orduan dioste, Eraitsazue orain, eta ekarrozue mestedostalari. Eta ekar ziezoten:
9 Eta dastatu zuenean mestedostalak ur mahatsarno egin izan zena (eta etzakian nondik zen: baina ura karreatu zuten zerbitzariek bazakiten) deitzen du esposoa mestedostalak,
10 Eta diotsa, Gizon guziak lehenik mahatsarno ona ezarten dik, gero ungi edan dukeiten orduan, gaixtoena: baina hik begiratu ukan duk mahatsarno ona oraindrano.
11 Signo hatse haur egin zezan Iesusek Kana Galileakoan, eta manifesta zezan bere gloria: eta sinhets zezaten hura baithan haren diszipuluek
12 Gero iauts zedin Kapernaumera, bera eta haren ama eta haren anaieak eta haren diszipuluak: eta egon zitezen han, ez anhitz egun.
13 Ezen hurbil zen Iuduen Bazkoa. Igan zedin bada Iesus Ierusalemera.
14 Eta eriden zitzan tenplean idi eta ardi eta uso kolunba salzaleak, eta kanbiadoreak iarririk zeudela.
15 Eta eginik azote bat kordatoz, guziak egotz zitzan tenpletik, eta ardiak eta idiak: eta kanbiadoren moneda isur zezan, eta mahainak itzul zitzan.
16 Eta uso kolunba salzalei erran ziezen, Ken itzazue gauza hauk hemendik: eta eztagizuela ene Aitaren etxeaz merkatalgoatako etxe.
17 Orduan orhoit zitezen haren diszipuluak ezen eskribatua dela, Hire etxeazko zeloak ni ian niauk.
18 Ihardets zezaten bada Iuduek eta erran ziezoten, Zer signo erakusten draukuk gauza horiak egin ditzan?
19 Ihardets zezan Iesusek, eta erran ziezen, Desegin ezazue tenple haur, eta hirur egunez dut altxaturen:
20 Erran zezaten bada Iuduek, Berrogei, eta sei urthez edifikatu izan duk tenple haur, eta eta hik hirur egunez altxaturen duk?
21 Baina hura minzo zen bere gorputzazko tenpleaz.
22 Bada resuszitatu zenean hiletarik, orhoit zitezen haren diszipuluak, nola haur erran ukan zerauen: eta sinhets zezaten Eskriptura, eta Iesusek erran zuen hitza.
23 Eta Ierusalemen zenean Bazko bestan, anhitzek sinhets zezaten haren izenean, ikusirik hark egiten zituen signoak.
24 Baina Iesus bera etzaien fida, zeren hark ezagutzen baitzituen guziak:
25 Eta zeren ezpaitzuen mengoarik nehork testifika lezan gizonaz: ezen berak bazakian zer zen gizonean.
KAP. III.
1 Nikodemo gauaz Kristgana ethorten. 3 Urez eta Espirituz sortzea. 13 Zerura nor igan. 14 Sugea desertuan. 15, 16 Bizitze eternala. Iainkoaren amorioa. 17 Salbamendua. 18 Fedea. 19 Kondemnationea. Argia. Ilhunbea. Obrak. 22 Krist iudean batheiatzen ari, 23 Ioanes ere. 25 Purifikationezko kestionea. 33 Iainkoa egiati. 36 Iainkoaren hira infidelen gainean.
1 Zen bada Fariseuetarik edozeinbat Nikodemo deitzen zenik, Iuduen arteko prinzipaletarik bat:
2 Haur ethor zedin Iesusgana gauaz, eta erran ziezon, Majistrua, bazeakiagu ezen Iainkoaganik majistru ethorria aizela: ezen nehork ezin egin zitzakek hik egiten dituan signo hauk, Iainkoa harekin ezpada.
3 Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezon, Egiaz egiaz erraiten drauat, berriz iaio izanen eztenek, ezin ikus dezakela Iainkoaren resuma
4 Erran ziezon Nikodemok, Nolatan gizona iaio ahal daite zahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iaio ahal daite?
5 Ihardets zezan Iesusek, Egiaz egiaz erraiten drauat, urez eta Espirituz iaio eztena, ezin sar daitela Iainkoaren resuman.
6 Haragitik iaio dena haragi duk: eta Espiritutik iaio dena, espiritu duk.
7 Eztezala mirets zeren erran drauadan, Berriz iaio behar zarete.
8 Haizeak nahi duen lekura diraunsak: eta haren hotsa enzuten duk: baina eztakik nondik heldu den ez norat ioaiten den: hala duk espiritutik iaio den guzia.
9 Ihardets zezan Nikodemok, eta erran ziezon, Nolatan gauza hauk egin ahal daitezke?
10 Ihardets zezan Iesusek, eta erran ziezon, Hi aiz Israeleko doktor, eta gauza hauk eztituk ezagutzen?
11 Egiaz egiaz erraiten drauat, ezen dakigun gauza erraiten dugula, eta ikusi dugun gauzaz testifikatzen dugula: baina gure testimoniajea eztuzue rezebitzen.
12 Baldin lurreko gauzak erran badrauzkizuet, eta sinhesten ezpadituzue? nolatan baldin zeruko gauzak erran badietzazuet sinhetsiren duzue?
13 Ezen nehor ezta igan zerura, zerutik iautsi dena baizen, zein baita gizonaren Seme zeruan dena.
14 Eta nola Moisesek altxa baitzezan sugea desertuan, hala altxa dadin behar da gizonaren Semea:
15 Hura baithan sinheste duenik batre gal eztadin, baina bizitze eternala duenzat.
16 Ezen hala Iainkoak onhetsi ukan du mundua, non bere Seme bakoitza eman ukan baitu, hura baithan sinhesten duenik gal eztadin, baina bizitze eternala duenzat.
17 Ezen eztu igorri Iainkoak bere Semea mundura, mundua kondemna dezanzat, baina mundua harzaz salba dadinzat.
18 Hura baithan sinhesten duenik, ezta kondemnatzen: baina sinhesten eztuena ia kondemnatua da: ezen eztu sinhetsi Iainkoaren Seme bakoitzaren izenean.
19 Haur da bada kondemnationea, ezen Argia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute gizonek ilhunbea ezen ez Argia: zeren haien obrak gaixtoak baitirade.
20 Ezen gaizki ari den guziak, gaitz daritza argiari: eta ezta argira ethorten, haren obrak reprehendi eztitezenzat.
21 Baina bidezki ari dena, ethorten da argira, haren obrak manifesta ditezenzat: zeren Iainkoaren araura eginak baitirade.
22 Gero ethor zedin Iesus bere diszipuluekin Iudeako lurrera: eta han egoiten zen hekin, eta batheiatzen ari zen.
23 Eta Ioanes ere batheiatzen ari zen Enonen Salimgo aldean, zeren anhitz ur baitzen han: eta ethorten ziraden jendeak eta batheiatzen ziraden.
24 Ezen oraino etzen ezarri izan Ioanes presoindegian.
25 Altxa zedin bada kestione bat Ioanesen diszipuluetarik Iuduekin purifikationeaz.
26 Eta ethor zitezen Ioanesgana, eta erran ziezoten, Majistrua, Iordanaz berze aldean hirekin zena, zeinez hik testifikatu baituk, hara, batheiatzen ari duk, eta guziak ethorten dituk harengana.
27 Ihardets zezan Ioanes-ek eta erran zezan, Ezin gizonak rezebi dezake deus, baldin eman ezpadakio zerutik.
28 Zuek zeurok zaituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Krist, baina igorri izan naiz haren aitzinean.
29 Esposa duena esposo da: baina esposo denaren adiskide han dena eta hura enzuten duena, hagitz alegeratzen da esposoaren bozagatik: beraz ene alegranza konplitu da.
30 Hark behar du handitu, eta nik xipitu.
31 Garaitik ethorri dena, guzien gaineko da: lurretik dena, lurreko da, eta lurreko gauzez minzo da: zerutik ethorri dena guzien gaineko da.
32 Eta zer ikusi eta enzun baitu hura testifikatzen du: baina haren testimoniajea nehork eztu rezebitzen.
33 Haren testimoniajea rezebitu duenak zigilatu du ezen Iainkoa egiati dela.
34 Ezen Iainkoak igorri duena Iainkoaren hitzez minzatzen da, ezen Iainkoak eztrauka neurriz emaiten Espiritua.
35 Aitak maite du Semea, eta gauza guziak eman ditu haren eskura.
36 Sinhesten duenak Semea baithan, badu bizitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenak, eztu ikusiren bizitzea, baina Iainkoaren hira dago haren gainean.
KAP. IIII.
7 Krist Samaritanari edatera eskez euki. 10 Ur bizia. 22 Salbamendua iuduetarik. 23, 24 Adoratione egiazkoa. 26 Iesus da Krist. 32 Haren bianda. 35 Uzta zorhi. 39 Samaritanoetarik anhitzek Krist baithan sinhesten. 42 Haien konfesionea. 45 Kristek Galileanoak rezebitzen. 46 Iaun baten semea sendatu. 54 Iesusen bigarren signoa.
1 Bada ezagutu zuenean Iaunak nola enzun zuten Fariseuek ezen Iesusek diszipulu gehiago egiten zuela eta batheiatzen, ezen ez Ioanesek:
2 (Iesus bera batheiatzen ari ezpazen ere, baina haren diszipuluak)
3 Utzi zezan Iudea, eta ioan zedin berriz Galilearat.
4 Eta hark behar zuen iragan Samariatik.
5 Ethorten da bada Samariako hiri Sikar deitzen den batetara zein baita Iakob-ek bere seme Iosefi eman zeraukan posesionearen aldean.
6 Eta zen han Iakob-en ithurria: Iesus bada bidean unhatua berehala iar zedin ithur bazterrean: ezen bazen sei orenen ingurua.
7 Ethor zedin emazte Samaritana bat ur idokitera: erran ziezon hari Iesusek, Indan edatera.
8 Ezen haren diszipuluak ioan izan ziraden hirira iateko erostera.
9 Diotsa bada hari emazte Samaritana hunek, Nola hi Iudu aizelarik, edatera niri eskez aut, bainaiz emazte Samaritana? ezen eztie konbersationerik Iuduek Samaritanoekin.
10 Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezon, Baldin bahaki Iainkoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi eskatu inzaikeon hari, eta eman baitzeraukenan ur bizitik.
11 Diotsa emazteak, Iauna, eztuk zerzaz idoki dezan, eta putzua duk barna: nondik duk beraz ur bizi hori?
12 Ala gure aita Iakob baino handiago aiz hi, zeinek eman baitrauku putzu haur, eta berak hunetarik edan baitu, eta haren haurrek, eta haren abrek?
13 Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezon, Ur hunetarik edaten duen guzia egarrituren dun berriz:
14 Baina nork ere edanen baitu nik emanen draukadan uretik, eztun egarrituren sekulan: baina nik emanen draukadan ura, eginen dun hura baithan ur iauzten denezko ithurri, bizitze eternalekotzat.
15 Diotsa emazteak, Iauna, indak ur horretarik, egarri eznadin, eta ethor eznadin huna idokitera.
16 Diotsa Iesusek, Habil dei ezan eure senharra, eta athor huna.
17 Ihardets zezan emazteak eta erran ziezon, Eztiat senharrik. Diotsa Iesusek, Ungi erran dun, Eztiat senharrik.
18 Ezen borz senhar ukan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar: hori egiaz erran dun.
19 Diotsa emazteak, Iauna, badiakusat ezen Profeta aizela hi.
20 Gure aitek mendi hunetan adoratu ukan die: eta zuek diozue ezen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar baita.
21 Diotsa Iesusek, Emaztea, sinhets nezan ni, ezen ethorten dela orena noiz ezpaituzue mendi hunetan ez Ierusalemen adoraturen Aita.
22 Zuek adoratzen duzue eztakizuena, guk adoratzen dinagu dakiguna: ezen salbamendua Iuduetarik dun.
23 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adorazale egiazkoek adoraturen baitute Aita espirituz eta egiaz: ezen Aita ere halako adorazalen galdez diagon.
24 Iainkoa dun Espiritu: eta hura adoratzen dutenek, espirituz eta egiaz adoratu behar dine.
25 Diotsa emazteak, Bazeakiat ezen Mesiasa ethorteko dela, Krist deitzen dena, hark dathorrenean deklaraturen dirauzkiguk gauza guziak.
26 Diotsa Iesusek, Ni naun hura, hirekin minzo naizena.
27 Eta bizkitartean ethor zitezen haren diszipuluak, eta mirets zezaten nola emazte batekin minzo zen: badarik ere nehork etziezon erran, Zeren galdez ago? edo, Zer minzo aiz horrekin?
28 Utzi zezan bada bere unzia emazteak, eta ioan zedin hirira, eta erran ziezen leku hartako jendei.
29 Zatozte, ikusazue gizon bat zeinek erran baitrauzkit egin ditudan gauza guziak: ezta haur Krist?
30 Ilki zitezen bada hiritik, eta ethor zitezen harengana.
31 Eta bizkitartean othoitz egiten zeraukaten diszipuluek, zioitela, Majistrua, ian ezak.
32 Baina hark erran ziezen, Nik bianda bat dut iateko, zuek eztakizuenik.
33 Erraiten zuten bada diszipuluek elkarren artean, Nehork ekarri othe drauka iatera?
34 Dioste Iesusek, Ene bianda da egin dezadan ni igorri nauenaren borondatea, eta akaba dezadan haren obra.
35 Eztuzue zuek erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta uzta ethorriren da? Huna, erraiten drauzuet, goititzazue zuen begiak, miraitzazue bazterrak, ezen ia xuritu dirade uztaren biltzeko.
36 Eta uzta biltzen duenak, sari rezebitzen du, eta biltzen du fruktua bizitze eternalerakotzat: ereiten duenak bozkario duenzat, baieta biltzen duenak ere.
37 Ezen hunetan erran haur egiazko da, Bat da ereiten duena, eta berze bat biltzen duena.
38 Nik igorri zaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berzeak nekatu izan dirade, eta zuek haien trabailluan sarthu izan zarete.
39 Eta hiri hartako Samaritanoetarik anhitzek sinhets zezaten hura baithan, emazte testifikatu zuenaren erranagatik, zioela, Egin dudan guzia erran draut.
40 Ethorri ziradenean bada Samaritanoak, othoitz egin ziezoten hekin egon ledin: eta egon zedin han bi egun.
41 Eta anhitzez gehiagok sinhets zezaten beraren hitzagatik.
42 Eta emazteari erraiten zeraukaten, Eztinagu goitirik hire erranagatik sinhesten: ezen geurok enzun dinagu, eta bazeakinagu ezen haur dela egiazki Krist munduaren Salbadorea.
43 Eta bi egunen buruan parti zedin handik, eta ioan zedin Galilearat.
44 Ezen Iesusek berak testifika zezan, ezen Profeta batek bere herrian ohorerik eztuela.
45 Bada ethorri izan zenean Galileara, rezebi zezaten Galileanoek, bestan Ierusalemen egin zituen gauza guziak ikusirik: ezen hek ere ethorri izan ziraden bestara.
46 Ethor zedin bada Iesus berriz Kana Galileako hirira, non egin ukan baitzuen ura mahatsarno. Eta zen gorte iaun bat, zeinen semea baitzen eri Kapernaumen.
47 Haur, enkunik ezen Iesus ethorri zela Iudeatik Galileara, ioan zedin harengana, eta othoitz egin ziezon iauts ledin, eta senda liezon bere semea: ezen hiltzera zioan.
48 Erran ziezon orduan Iesusek, Signoak eta mirakuluak ikus ezpaditzazue, eztezakezue sinhets.
49 Diotsa gorte iaun hark, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.
50 Diotsa Iesusek, Habil: hire semea bizi duk. Eta sinhets zezan gizonak Iesusek erran zeraukan hitza eta ioan zedin.
51 Eta ia hura iausten zela bere zerbitzariak bat zekizkion, eta konta ziezoten, zioitela, Hire semea bizi duk.
52 Orduan galdegin ziezen, zer orenez hobeki eriden izan zen: eta erran ziezoten, Atzo zazpi orenetan utzi zian helgaitzak.
53 Ezagut zezan bada aitak ezen oren hartan zela Iesusek erran zeraukana, Hire semea bizi duk. Eta sinhets zezan berak, eta haren etxe guziak.
54 Bigarren signo haur berriz egin zezan Iesusek ethorri izan zenean Iudeatik Galileara.
KAP. V.
2 Ikuzgarria. 4 Aingeruak ura uherritzen. 5 Paralitikoa sendatu. 16 Krist Iainkoaren Semea Iuduek hil nahi. 21 Hilen resuszitatzea eta bibifikatzea. 23 Ohoratzeko Krist Aita bezala. 24 Sinhesten duenak, bizitze eternala du. 25, 29 Bizitzezko resurrektionea. 30 Kristen eta Aitaren borondatea. 32 Kristek testifikatzen. 35 Ioanes kandela bizia. 36 Kristen obrak Kristen testimonio. 39 Eskripturak. 41 Gizonen gloria. 42 Iainkoaren amorioa. 46 Moisesek Kristez eskribatu.
1 Gauza hauen ondoan, Iuduen besta bat zen, eta igan zedin Iesus Ierusalemera.
2 Eta da Ierusalemen ardi plazan ikuzgarri bat Hebraikoz Beth-esda deitzen denik, borz galeria dituenik.
3 Hetan zetzan eri, itsu, maingu, menbro eihardun mulzo handia, uraren higitzearen begira zeudela.
4 Ezen Aingeru bat iausten zen ordu iakinez ikuzgarrira, eta ura uherritzen zuen: eta uraren uherritze ondoan lehen hartara iausten zena sendatzen zen, zer ere eritasunek baitzadukan.
5 Eta zen gizon bat han hogei eta hemezortzi urthez erharzunak zadukanik.
6 Haur ikus zezanean Iesusek zetzala, eta ezaguturik ezen ia denbora luzea zuela, diotsa, Nahi aiz sendatu?
7 Ihardets ziezon eriak, Iauna, eztiat nork, ura uherritu denean, ezar nezan ikuzgarrira: baina ni ethorten naizen bizkitartean, berze bat ene aitzinean iausten duk.
8 Diotsa Iesusek, Iaiki adi, altxa ezak eure ohea, eta ebil adi.
9 Eta bertan senda zedin gizon hura: eta altxa zezan bere ohea, eta bazabilan: eta zen Sabbathoa egun hartan.
10 Erran ziezoten bada Iuduek sendatu izan zenari, Sabbathoa duk, eztuk sori ohea eraman dezan.
11 Ihardets ziezen, Nork ni sendatu bainau, hark erran draut, Altxa ezak eure ohea eta ebil adi.
12 Orduan interroga zezaten, Nor da hiri erran drauan gizon hura, Altxa ezak eure ohea eta ebil adi?
13 Eta sendatu izan zenak, etzakian nor zen: ezen Iesus aparta zedin leku hartan zen jendetzetik.
14 Gero eriden zezan hura Iesusek tenplean, eta erran ziezon, Huna, sendatu aiz: gehiago bekaturik eztagiala, zerbait gaizkiago hel eztakian:
15 Ioan zedin gikon haur, eta konta ziezen Iuduei ezen Iesus zela hura sendatu ukan zuena.
16 Eta halakotz persekutatzen zuten Iuduek Iesus, eta hura hil nahiz zabiltzan, zeren gauza hauk egin baitzituen Sabbathoan.
17 Baina Iesusek ihardets ziezen, Ene Aitak oraindrano obratzen du, eta nik ere obratzen dut.
18 Halakotz bada Iuduak hura hil nahiz hagitzago zabiltzan, ez solament zeren Sabbathoa hautsi zuen, baina are zeren haren Aita Iainkoa zela erran baitzuen, bere burua Iainkoaren bardin eginez.
19 Ihardets zezan bada Iesusek, eta erran ziezen, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezin daidi Semeak bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikusi ezpadu Aita obratzen: ezen zer ere hark egiten baitu, hura Semeak ere halaber egiten du.
20 Ezen Aitak maite du Semea, eta berak egiten dituen gauza guziak erakusten drauzka, eta hauk baino obra handiagoak erakutsiren drauzka hari, zuek mirets dezazuenzat.
21 Ezen nola Aitak resuszitatzen baititu hilak eta bibifikatzen, halaber Semeak ere nahi dituenak bibifikatzen ditu.
22 Ezen Aitak eztu iujeatzen nehor, baina iujemendu guzia eman drauka Semeari:
23 Guziek Semea ohora dezatenzat, Aita ohoratzen duten bezala: Semea ohoratzen eztuenak, eztu ohoratzen Aita, zeinek igorri baitu hura.
24 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen ene hitza enzuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenak, baduela bizitze eternala, eta haina ezta kondemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotik bizitzera.
25 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hilek enzunen baitute Iainkoaren Semearen boza, eta enzunen dutenak biziko dirade.
26 Ezen nola Aitak baitu bizitze bere baithan, hala eman drauka Semeari ere bere baithan bizitzearen ukaitea.
27 Eta bothere eman drauka iujemendu ere egiteko, gizonaren Seme den bezenbatean.
28 Eztezazuela mirets haur: ezen ethorriren da orena zeinetan monumentetako guziek enzunen baitute haren boza.
29 Eta ilkiren dirade ungi egin dukeitenak, bizitzeko resurrektionera: baina gaizki egin dukeitenak, kondemnationeko resurrektionera.
30 Ezin daidit nik neure buruz deus: danzudan bezala iujeatzen dut: eta ene iujemendua iusto da: ezen eznabila neure borondatearen ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren borondatearen ondoan.
31 Baldin nik testifikatzen badut neure buruaz, ene testimoniajea ezta sinhesteko.
32 Berze bat da testifikatzen duenik nizaz, eta badakit ezen egiazko dela nizaz testifikatzen duen testimoniajea.
33 Zuek igorri ukan duzue Ioanesgana, eta hark testimoniaje eman drauka egiari.
34 Baina nik eztut gizonaganik testimoniajerik rezebitzen: baina gauza hauk erraiten ditut zuek salba zaiteztenzat.
35 Hura zen kandela zaxekana eta argi egiten zuena: eta zuek nahi izan zarete apur batetakotz alegeratu haren argian.
36 Baina nik Ioanesena baino testimoniaje handiagoa dut: ezen niri Aitak konpli ditzadanzat eman drauzkidan obrek, nik egiten ditudan obra berek testifikatzen dute nizaz ezen Aitak igorri ukan nauela.
37 Eta ni igorri nauen Aitak berak testifikatu du nizaz. Eztuzue haren boza egundano enzun, ezeta haren irudia ikusi.
38 Eta eztuzue haren hitza zuek baithan egoiten dela: ezen nor hark igorri baitu, hura zuek eztuzue sinhesten.
39 Informa zaitezte dilijentki Eskripturetarik; ezen zuek uste duzue hetan bizitze eternala duzuela: eta hek dirade nizaz testifikatzen dutenak.
40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, bizitzea duzuenza.
41 Gloriarik gizonetarik eztut hartzen.
42 Baina ezagutzen zaituztet ezen Iainkoaren amorioa eztuzuela zuek baithan.
43 Ni ethorri naiz neure Aitaren izenean, eta eznauzue rezebitzen: baldin berze bat ethor badadi bere izenean, hura rezebituren duzue.
44 Nolatan zuek sinhets ahal dezakezue, batak berzeaganik gloria rezebitzen duzuelarik, eta Iainkoaganik beraganik heldu den gloria ezpaituzue bilhatzen?
45 Eztuzuela uste ezen nik akusaturen zaituztedala zuek Aita baithan: bada nork akusa zaitzaten, Moises, zeinetan zuek esperanza baituzue.
46 Ezen baldin Moises sinhesten bazindute, sinhetz nindirokezue ni: ezen nizaz hark eskribatu ukan du.
47 Baina baldin haren eskribatuak sinhesten ezpadituzue, nolatan ene hitzak sinhetsiren dituzue.
KAP. VI.
2, 14 Borz ogiezko mirakulua. 15 Kristek rege izatera refusatzen. 19 Itsas gainez Krist ebili. 28, 29 Iainkoaren obra. 30 Populua signo eskez euki. 31 Mana. 33, 48 Krist ogi bizitzekoa. 37, 65 Harengana ioaitea. 38 Zertara Krist iautsi. 40, 47 Hura baithango sinhestea, bizitze eternal eta resurrektione. 41 Iuduak Kristez eskandalizatzen. 44 Krist baithan sinhestea. 51 Haren haragiaren iatea eta odolaren edatea. 60 Diszipuluak eskandalizatu. 66 Batzu Kristganik retiratu. 68 Apostoluen konfesionea. 70 Iudas deabru.
1 Gero ioan zedin Iesus Galileako itsasoaz berze aldera, Tiberiakora.
2 Eta iarreikiten zaion jendetze handia, zeren ikusten baitzituzten hark erien gainean egiten zituen signoak.
3 Orduan igan zedin mendi batetara Iesus, eta han iar zedin bere diszipuluekin.
4 Eta hurbil zen Bazko, Iuduen besta.
5 Bada begiak altxatu zituenean Iesusek eta ikusi zuenean ezen jendetze handia ethorten zela harengana, diotsa Filiperi, Nondik erosiren dugu ogi, hauk ian dezatenzat?
6 (Baina haur erraiten zuen haren enseiatzeagatik, ezen berak bazakian, zer egiteko zuen)
7 Ihardets ziezon Filipek, Ber-ehun dineroren ogiaz ezlikeie asko, den gutiena batbederak har lezan.
8 Diotsa bere diszipuluetarik batek, Andriu Simon Pierrisen anaieak.
9 Baduk hemen muthilko bat, dituenik borz ogi garagarrezkorik, eta bi arrain: baina hauk zer dirade hanbaten arteko?
10 Eta erran zezan Iesusek, Iar erazi ezazue jendea. Eta zen belhar handi leku hartan. Iar zitezen bada borz milla gizonen kontuaren ingurua.
11 Eta har zitzan Iesusek ogiak: eta gratiak rendaturik parti zietzen diszipuluei: eta diszipuluek iarririk zeudenei: halaber arrainetarik ere nahi zuten bezenbat.
12 Eta resasiatu izan ziradenean erran ziezen bere diszipuluei, Bil itzazue soberatu diraden zathiak, deus gal eztadin.
13 Bil zitzaten bada, eta bethe zitzaten hamabi saski zathiz, borz ogi garagarrezkoetarik, ian zutenei soberaturik.
14 Jende hek bada ikusi zutenean Iesusek egin zuen mirakulua, erraiten zuten, Haur da egiazki mundura ethorteko zen Profeta hura.
15 Iesusek bada ezaguturik ezen haren harrapatzera ethorteko ziradela hura rege egin lezatenzat, retira zedin berriz mendira ber-bera.
16 Eta arratsa ethor zedinean, iauts zitezen haren diszipuluak itsasora.
17 Eta sarthurik unzira, ioaiten ziraden itsasoaz berze aldera Kapernaum alderat: eta ia ilhuna zen, eta etzen Iesus hetara ethorri.
18 Eta itsasoa, haize handik erauntsiz altxatzen zen.
19 Bada hogei eta borz, edo hogei eta hamar estade bezala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta unziari hurbiltzen zaiola, eta izi zitezen.
20 Eta hark erran ziezen, Ni naiz, etzaretela beldur.
21 Nahi ukan zuten bada hura unzira rezebitu: eta bertan unzia arriba zedin ioaiten ziraden lekura.
22 Biharamunean itsasoaren berze aldetik gelditurik zegoen jendetzeak ikusi duenean ezen berze unzitxorik etzela han bat baizen, zeinetara haren diszipuluak sarthu izan baitziraden, eta etzela sarthu bere diszipuluekin Iesus unzitxora, baina haren diszipuluak berak ioan izan ziradela:
23 Eta Tiberiadetik berze unzitxorik ethorri zela leku haren aldera non ogia ian ukan baitzuten, gratiak rendaturik Iaunak.
24 Ikus zezanean bada jendetzeak ezen Iesus etzela han, ez haren diszipuluak, sar zitezen hek ere unzietara, eta ethor zitezen Kapernaumera, Iesus bilhatzen zutela.
25 Eta hura eridenik itsasoaren berze aldean, erran ziezoten, Majistrua, noiz huna ethorri aiz?
26 Ihardets ziezen Iesusek, eta erran zezan, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ene bilha zabiltzate, ez zeren mirakuluak ikusi dituzuen, baina zeren ian baituzue ogietarik, eta resasiatu izan baitzarete.
27 Trabailla zaitezte ez bianda galtzen denagatik, baina bizitze eternalekotzat irauten duenagatik, zein gizonaren Semeak emanen baitrauzue: ezen Seme haur Iainko Aitak zigilatu ukan du.
28 Erran ziezoten bada, Zer eginen dugu egin ditzagunzat Iainkoaren obrak?
29 Ihardets zezan Iesusek, eta erran ziezen, Haur da Iainkoaren obra, sinhets dezazuen hark igorri duena baithan.
30 Orduan erran ziezoten, Zer signo bada hik egiten duk, dakusagunzat eta hi sinhets ezagun? zer obra egiten duk?
31 Gure aitek ian ukan die mana desertuan: eskribatua den bezala, Zerutiko ogia eman draue iatera.
32 Erran ziezen bada Iesusek, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, eztrauzue Moisesek eman zerutiko ogia: baina ene Aitak emaiten drauzue zerutiko ogi egiazkoa.
33 Ezen Iainkoaren ogia da zerutik iautsi dena, eta munduari bizitze draukana.
34 Erran ziezoten bada, Iauna, eman iezaguk bethiere ogi hori.
35 Eta erran ziezen Iesusek, Ni naiz bizitzeko ogia: enegana ethorten dena, ezta goseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitik.
36 Baina erran drauzuet, ezen ikusi ere banuzuela, eta eztuzue sinhesten.
37 Aitak emaiten drautan guzia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut kanpora iraitziren.
38 Ezen zerutik iautsi izan naiz egin dezadenzat ez neure borondatea, baina ni igorri naueuaren borondatea.
39 Eta haur da ni igorri nauenaren borondatea, Aitarena, zerere eman baitraut, eztezadan gal hartarik, baina resuszita dezadan hura azken egunean.
40 Halaber haur da ni igorri nauenaren borondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guziak, duen bizitze eternala, eta nik resuszitaturen dut hura azken egunean.
41 Murmuratzen zuten bada Iuduek harzaz, zeren erran baitzuen, Ni naiz zerutik iautsi naizen ogia.
42 Eta erraiten zuten, Ezta haur Iesus, Iosefen semea, zeinen aita eta ama guk ezagutzen baititugu? Nola dio bada hunek, Zerutik iautsi naiz?
43 Ihardets zezan bada Iesusek eta erran ziezen, Eztezazuela murmura zuen artean.
44 Nehor ezin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitak tira ezpadeza: eta nik resuszitaturen dut hura azken egunean.
45 Eskribatua da Profetetan, Eta izanen dirade guziak Iainkoaz irakatsiak. Nork ere beraz enzun baitu Aitaganik eta ikasi, hura ethorten da enegana.
46 Ez Aita ikusi duenez nehork, Iainkoaganik denak baizen: hark ikusi du Aita.
47 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ni baithan sinhesten duen guziak badu bizitze eternala.
48 Ni naiz bizitzeko ogia.
49 Zuen aitek ian ukan dute mana desertuan, eta hil izan dirade.
50 Haur da ogia zerutik iautsi dena, hunetarik ianen duena hil eztadinzat.
51 Ni naiz ogi bizia zerutik iautsi naizena: nehork ian badeza ogi hunetarik, biziko da eternalki, eta nik emanen dudan ogia, ene haragia da, nik munduaren bizitzeagatik emanen dudana.
52 Bazihardukaten bada Iuduek elkarren artean, erraiten zutela, Nolatan hunek guri bere haragia eman ahal diezakegu iatera?
53 Orduan erran ziezen Iesusek, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, baldin ian ezpadezazue gizonaren Semearen haragia, eta edan ezpadezazue haren odola, eztuzue bizitzerik zuek baithan.
54 Iaten duenak ene haragia, eta edaten ene odola, badu bizitze eternala: eta nik dut resuszitaturen hura azken egunean.
55 Ezen ene haragia egiazki da bianda, eta ene odola egiazki da edari.
56 Ene haragia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.
57 Nola ni igorri bainau Aita bizi denak, eta ni bizi bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, biziko da hura ere nizaz.
58 Haur da ogi zerutik iautsi izan dena: ez zuen aitek mana ian duten bezala, eta hil izan dirade: ogi haur ianen duena biziko da eternalki.
59 Gauza hauk erran zitzan sinagogan irakasten ari zela Kapernaumen.
60 Haren diszipuluetarik bada anhitzek gauza hauk enzunik erran zezaten, Gogor da hitz haur: nork enzun ahal dezake?
61 Zakialarik bada Iesusek bere baithan ezen haren diszipuluek hunezaz murmuratze zutela, erran ziezen, Hunek eskandalizatzen zaituzte?
62 Zer date bada baldin ikus badezazue gizonaren Semea igaiten lehen zen lekura?
63 Espiritua da bibifikatzen duena, haragiak eztu deus probetxatzen: nik erraiten drauzkizuedan hitzak espiritu dirade eta bizitze.
64 Baina badirade batzu zuetarik sinhesten eztutenik. Ezen bazakian hatseandanik Iesusek zein ziraden sinhesten etzutenak, eta zein zen hura tradituren zuena.
65 Eta erraiten zuen, Halakotz erran drauzuet ezen nehor ezin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpazaio.
66 Orduandanik haren diszipuluetarik anhitz gibelerat zitezen: eta gehiagorik etzabiltzan harekin.
67 Erran ziezen bada Iesusek hamabiei, Ala zuek ere ioan nahi zarete?
68 Ihardets ziezon bada Simon Pierrisek, Iauna, norengana ioanen gara? bizitze eternalezko hitzak dituk hik:
69 Eta guk sinhetsi eta ezagutu diagu ezen, hi aizela Krist Iainko biziaren Semea.
70 Ihardets ziezen Iesusek, Etzaituztet nik hamabi elejitu, eta zuetarik bat deabru baita?
71 Eta haur erraiten zuen Iudas Iskariot Simonen semeaz: ezen haur zen hura traditu behar zuena, hamabietarik bat bazen ere.
KAP. VII.
2 Tabernaklen besta. 5 Kristen ahaideak. 7 Zergatik hari Munduak gaitz eritzi. 12 Harzaz jendek zer opinione. 14 Krist irakasten ari. 16 Haren doktrina. 24 Iustoki iujeatzeko. 30 Kristen orena. 31 Anhitzek hura baithan sinhesten. 32 Haren hartzera igorri ofizierak. 39 Espiritu saindua. 40 Kristez iharduki. 47 Fariseuen arrogantia. 51 Nikodemoren resposta.
1 Eta gero bazabilan Iesus Galilean: ezen etzen Iudean ebili nahi, zeren Iuduak baitzabiltzan hura hil nahiz.
2 Eta hurbil zen Iuduen besta tabernaklen deitzen zena.
3 Erran ziezoten bada bere anaiek, Parti adi hemendik eta habil Iudearat, hire diszipuluek ere ikus ditzatenzat hire obra egiten dituanak.
4 Ezen nehork eztik deus sekretuan egiten, estimationetan izan nahiz dabilanek, baldin gauza hauk egiten badituk, manifesta iezok eure burua munduari.
5 Ezen are haren anaiek ere etzuten sinhesten hura baithan.
6 Dioste bada Iesusek, Ene denbora ezta oraino ethorri: baina zuen denbora bethi da prest.
7 Ezin munduak gaitzets zaitzakezte zuek: baina niri gaitz darizt: zeren nik testifikatzen baitut harzaz, ezen haren obrak gaixto diradela.
8 Zuek igan zaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, zeren ene denbora ezpaita oraino bethe.
9 Eta gauza hauk erran zerauztenean egon zedin Galilean.
10 Eta igan ziradenean haren anaieak, orduan hura ere igan zedin bestara, ez agerriz, baina ixilik bezala.
11 Iuduek bada bilhatzen zuten hura bestan, eta erraiten zuten, Non da hura?
12 Eta murmuratione handia zen populuaren artean harzaz: ezen batzuk erraiten zuten Gizon ona da: eta berzek erraiten zuten, Ezta: baina seduzitzen du populua.
13 Badarik ere nehor frangoki etzen minzo harzaz, Iuduen beldurrez.
14 Eta besta ia erdi iragan zenean, igan zedin Iesus tenplera, eta irakasten ari zen.
15 Eta miraz zeuden Iuduak, zioitela, Nolatan hunek letrak dakizki, ikasi gabe?
16 Ihardets ziezen Iesusek, eta erran zezan, Ene doktrina ezta enea, baina ni igorri nauenarena.
17 Baldin nehork nahi badu haren borondatea egin, ezaguturen du doktrinaz, eia Iainkoaganik denez, ala ni neure buruz minzo naizenez.
l8 Bere buruz minzo dena, bere gloriaren bilha dabila: baina bera igorri duenaren gloriaren bilha dabilana, da egiati, eta iniustitiarik hura baithan ezta.
19 Eztrauzue Moisesek eman Legea? eta ezpaitu zuetarik batek ere obratan ezarten Legea? Zergatik zabiltzate ni hil nahiz?
20 Ihardets zezan populuak eta erran, Deabrua duk hik: nor dabila hi hil nahiz?
21 Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezen, Obra bat egin dut, eta guziak miraz zaudete.
22 Baina halere Moisesek eman drauzue Zirkonzisionea, (ez Moisesganik denez, baina Aitetarik) eta Sabbathoan zirkonziditzen duzue gizona.
23 Baldin Zirkonzisionea rezebitzen badu gizonak Sabbathoan, Moisesen Legea hauts eztadinzat: aserre zarete ene kontra zeren gizon bat osoki sendatu dudan Sabbathoan?
24 Eztezazuela iujea aparentiaren araura, baina iujemendu bidezko batez iujea ezazue.
25 Erraiten zuten bada Ierusalemetar batzuk, Ezta haur hiltzeko bilhatzen dutena?
26 Eta huna, frangoki minzo da, eta eztraukate deus egiten: ala egiazki ezagutu othe lukeite Gobernadorek, ezen haur dela egiazki Krist?
27 Baina haur badakigu nondik den: baina Krist dathorrenean, nehork eztu iakinen nondik daten.
28 Oihuz zegoen bada Iesus tenplean, irakasten zuela eta erraiten, Eta ni nauzue ezagutzen, eta nondik naizen badakizue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da egiati ni igorri nauena, zein ezpaituzue zuek ezagutzen.
29 Baina nik ezagutzen dut hura, zeren harenganik bainaiz, eta hark igorri bainau.
30 Orduan hura hatzaman nahiz zabiltzan: baina nehork etzitzan eskuak ezar haren gainean, ezen etzen oraino ethorri haren orena.
31 Eta jendetzekoatarik anhitzek sinhets zezaten hura baithan, eta erraiten zuten, Kristek dathorrenean gehiago mirakulu eginen othe du, hunek egiten dituenak baino?
32 Enzun zezaten Fariseuek jendetzea hauen gainean harzaz murmuratzen: eta igor zitzaten Fariseuek eta Sakrifikadore prinzipalek ofizierak hura hatzaman lezatenzat.
33 Erran ziezen bada Iesusek, Oraino denbora guti batetakotz zuekin naiz, gero banoa igorri nauenaganat.
34 Bilhaturen nauzue eta ez eridenen: eta non ni izanen bainaiz, hara zuek ezin ethor zaitezkete.
35 Erran zezaten bada Iuduek elkarren artean, Norat haur ioaiteko da, guk ezpaitugu eridenen? ala Grekoen artean barreiatuak diradenetarat ioaiteko da, eta Grekoen irakastera?
36 Zerik da erran duen propos haur, Bilhaturen nauzue, eta ez eridenen: eta non ni izanen bainaiz, hara zuek ezin ethor zaitezkete?
37 Eta bestako azken egun handian eriden zedin Iesus han, eta oihuz zegoen, zioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beza
38 Ni baithan sinhesten duenari, Eskripturak dioen bezala, ur bizizko flubioak iariaturen zaizka bere sabeletik.
39 (Eta haur erraiten zuen hura baithan sinhesten zutenek rezebitzeko zuten Espirituaz: ezer oraino Espiritu saindua etzen eman, zeren Iesus oraino ezpaitzen glorifikatu)
40 Anhitzek bada jendetzekoetarik propos haur enzun zutenean, erraiten zuten, Haur da egiazki Profeta hura.
41 Berzek erraiten zuten, Haur da Krist. Eta batzuk erraiten zuten, Alabaina Galileatik ethorriren da Krist?
42 Eztu Eskripturak erraiten, ezen Dabid-en hazitik, eta Bethlehemgo Dabid egoiten zen burgutik Krist ethorriren dela?
43 Disensione egin zedin bada populuaren artean harengatik.
44 Eta hetarik batzuk nahi zuten hatzaman, baina nehork etzitzan ezar haren gainea eskuak
45 Ethor zitezen bada ofizierak Sakrifikadore prinzipaletara eta Fariseuetara, eta hek erran ziezen, Zergatik eztuzue hura ekarri?
46 Ihardets zezaten ofizierek, Egundano ezta hala minzatu gizonik, nola gizon haur.
47 Halakotz ihardets ziezen Fariseuek, Ezothe zinatezte zuek ere seduzitu?
48 Ala Gobernadoretarik edo Fariseuetarik batek ere sinhetsi du hura baithan?
49 Baina populu Legea zer den eztakian haur, maradikatua da.
50 Dioste Nikodemo harengana gauaz ethorri izan zenak, zein baitzen hetarik bat,
51 Ala gure Legeak kondemnatzen du nehor, bera behin enzun gabe, eta zer egin duen ezagutu gabe?
52 Ihardets zezaten eta erran ziezoten, Ezaiz hi ere Galileako? informadi, eta iakik ezen Galileatik Profetarik eztela ilki.
52 Eta itzul zedin batbedera zein bere etxerat.
KAP. VIII.
3 Emazte adulterioan hatzamana. 12 Krist munduaren argia. 13, 18 Testimoniaje bere buruaz ekarten. 15 Nehor ez hark iujeatzen. 23 Hura ez mundu hunetarik. 24 Sinhesten eztuena, bekatutan hilen. 25 Krist nor. 28 Bere herioa Kristek aitzinetik erraiten. 30 Iudu batzuk sinhesten. 32 Egiak libre egiten. 34 Bekatuaren zerbitzari nor. 37, 39 Abrahamen haur. 42 Iainkoaren haur. 44 Deabruaren haur. 57 Krist Abraham baino lehen. 59 Iuduek Krist lapidatu nahi.
1 Baina Iesus ioan zedin Olibatzetako mendirat.
2 Eta argiaren begian berriz ethor zedin tenplera, eta populu guzia ethor zedin harengana: eta iarririk zegoela irakasten zituen hek.
3 Orduan dute ekarten harengana Eskribek eta Fariseuek emazte adulterioan hatzaman bat: eta hura artean ezarririk,
4 Diotsate, Majistrua, emazte haur hatzaman izan duk adulterioko egitate berean.
5 Eta Legean Moisesek manatu diraukuk hunelakoak lapida ditezen: hik bada zer diok?
6 Eta haur erraiten zuten hura tentatzen zutela, hura zerzaz akusa lutenzat. Baina Iesusek beheiti gurthurik erhiaz eskribatzen zuen lurrean.
7 Eta haren interrogatzez perseberatzen zutela, xuxendurik erran ziezen, Zuetarik bekatu gabe denak, lehenik horren kontra harria aurdigi beza.
8 Eta berriz gurthurik eskribatzen zuen lurrean.
9 Bada hori enzun zutenean, konszientiak akusatzen zituela, bata berzearen ondoan ilkiten ziraden zaharrenetarik hasirik azkenetarano: eta Iesus bera geldi zedin, eta artean zegoen emaztea
10 Eta xuxendu zenean Iesusek nehor etzakusanean emaztea baizen, erran ziezon hari, Emaztea, non dirade hire akusazaleak? nehork ezau kondemnatu?
11 Eta hark erran zezan, Ez nehork, Iauna. Eta erran ziezon Iesusek, Ezaut nik ere kondemnatzen: oha, eta gehiago bekaturik eztaginala.
12 Berriz bada Iesus minza zekien, zioela, Ni naiz munduaren argia: niri darreitana ezta ilhunbean ebiliren, baina ukanen du bizitzeko argia.
13 Erran ziezoten bada Fariseuek, Hik eure buruaz testifikatzen duk, hire testimoniajea eztuk sinhesteko.
14 Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezen, Nik neurorzaz testifikatzenagatik sinhesteko da ene testimoniajea: ezen badakit nondik ethorri naizen, eta norat ioaiten naizen: baina zuek eztakizue nondik ethorten naizen, ez norat ioaiten naizen
15 Zuek haragiaren arauez iujeatzen duzue, nik eztut iujeatzen nehor.
16 Eta baldin iujea badezat ere nik, ene iujemendua egiazko da: ezen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.
17 Baina zuen Legean ere eskribatua da, ezen bi gizonen testimoniajea sinhesteko dela.
18 Ni naiz neurorzaz testifikatzen dudana, eta testifikatzen du nizaz ni igorri nauen Aitak.
19 Erraiten zeraukaten bada, Non da hire Aita? Ihardets zezan Iesusek, Ez ni nauzue ezagutzen, ez ene Aita: baldin ni ezagutzen baninduzue, ene Aita ere ezagut zindezakete.
20 Hitz hauk erran zitzan Iesusek thesaurerian, irakasten ari zela tenplean: eta nehor etzakion lot, zeren oraino ezpaitzen ethorri haren orena
21 Erran ziezen bada berriz Iesusek, Ni banoa eta bilhaturen nauzue, eta zuen bekatuan hilen zarete: norat ni ioaiten bainaiz, zuek ezin zatozkete.
22 Erraiten zuten bada Iuduek, Berak hilen othe du bere burua? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, zuek ezin zatozkete.
23 Orduan erran ziezen, zuek beheretik zarete, ni garaitik: zuek mundu hunetarik zarete, ni ez naiz mundu hunetarik.
24 Halakotz erran drauzuet ezen zuen bekatuetan hilen zaretela. Ezen baldin sinhets ezpadezazue ni naizela hura, zuen bekatuetan hilen zarete.
25 Erran ziezoten bada, Hi nor aiz? Orduan erran ziezen Iesusek, Hatseandanikoa, badiotsuet.
26 Anhitz gauza dut zuezaz minzatzeko eta iujeatzeko: baina ni igorri nauena egiati da: eta nik harenganik enzun ditudan gauzak munduari erraiten drauzkiot.
27 Etzezaten ezagut ezen Aitaz minzo zaiela.
28 Erran ziezen bada Iesusek, Altxatu dukezuenean gizonaren Semea, orduan ezaguturen duzue ezen ni naizela hura, eta neure buruz eztudala deus egiten, baina Aitak irakatsi nauen, bezala gauza hauk erraiten ditudala.
29 Ezen ni igorri nauena enekin da: eznau utzi neuror Aitak, zeren nik haren gogarako gauzak egiten baititut bethiere.
30 Gauza hauk hark erraiten zituela, anhitzek sinhets zezaten hura baithan.
31 Orduan erraiten zerauen Iesusek hura sinhetsi ukan zuten Iuduei, Baldin zuek persebera badezazue ene hitzean, egiazki ene diszipulu izanen zarete.
32 Eta duzue ezaguturen Egia, eta Egiak zuek libre eginen zaituzte.
33 Ihardets ziezoten, Abrahamen hazia gaituk, eta nehor eztiagu zerbitzatu egundano: nola diok hik gu libre izanen garela?
34 Ihardets ziezen Iesusek, Egiaz egiaz erraiten drauzuet ezen bekatua egiten duen guzia bekatuaren zerbitzari dela.
35 Eta zerbitzaria ezta egoiten bethierekotz etxean, semea dago bethierekotz.
36 Bada baldin Semeak zuek libre egin bazaitzate, egiazki libre izanen zarete.
37 Badakit ezen zuek Abrahamen hazia zaretela: baina ni hil nahiz zabiltzate, zeren ene hitzak ezpaitu lekurik zuek baithan.
38 Nik erraiten dut neure Aita baithan ikusi dudana: eta zuek egiten duzue zuen aita baithan ikusi duzuena.
39 Ihardets zezaten eta erran ziezoten, Gure aita, Abraham duk. Dioste Iesusek, Baldin Abrahamen haur bazinete, Abrahamen obrak egin zinzakeizte.
40 Orain bada ni hil nahiz zabiltzate, bainaiz, Iainkoaganik enzun dudan egia erran drauzuedan gizona: hori Abrahamek eztu egin.
41 Zuek egiten dituzue zuen aitaren obrak. Eta erran ziezoten, Gu ezgaituk paillardizatarik iaio: aita bat diagu, baita Iainkoa.
42 Erran ziezen bada Iesusek, Baldin Iainkoa zuen aita baliz, maite nindukezue ni: ezen ni Iainkoaganik partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina hark igorri nau.
43 Zergatik ene lengoajea eztuzue aditzen? zeren ezin enzun baitirokezue ene hitza.
44 Zuek, aita deabruaganik zarete, eta zuen aitaren desirak egin nahi dituzue: hura gizerhaile zen hatseandanik, eta egian eztu perseberatu: ezen egiarik ezta hartan. Noiz ere erraiten baitu gezurra, bere propritik minzo da: ezen gezurti da eta gezurraren aita.
45 Eta zeren nik egia erraiten baitut, eznauzue sinhesten.
46 Nork zuetarik reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin egia erraiten badut, zeren zuek eznauzue sinhesten?
47 Iainkoaganik denak, Iainkoaren hitzak enzuten ditu: halakotz zuek eztituzue enzuten, zeren ezpaitzarete Iainkoaganik.
40 Ihardets zezaten orduan Iuduek eta erran ziezoten, Eztugu ungi erraiten guk, ezen Samaritano aizela hi, eta deabrua duala?
49 Ihardets zezan Iesusek, Eztut nik deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta zuek desohoratzen nauzue ni.
50 Eta nik eztut neure gloria bilhatzen: bada bilhatzen duenik, eta iujeatzen duenik.
51 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, baldin nehork ene hitza begira badeza, herioa eztu ikusiren sekulan.
52 Orduan erran ziezoten Iuduek, Orain ezagutu diagu ezen deabrua duala: Abraham hil izan duk eta Profetak: eta hik diok, Baldin nehork ene hitza begira badeza, eztu dastaturan herioa sekulan.
53 Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, zein hil izan baita? Profetak ere hil izan dituk: nor hik eure burua egiten duk?
54 Ihardets zezan Iesusek, Baldin nik glorifikatzen badut neure burua, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorifikatzen nauena, zeinez erraiten baituzue zuek ezen zuen Iainko dela.
55 Eta eztuzue ezagutzen hura: baina nik ezagutzen dut hura: eta baldin erran badezat ezen eztudala hura ezagutzen, izanen naiz zuek irudi, gezurti: baina badazagut hura, eta haren hitza begiratzen dut.
56 Abraham zuen aita alegera zedin ikus lezanzat ene egun haur: eta ikusi ukan du, eta alegeratu izan da.
57 Erran ziezoten bada Iuduek, Berrogei eta hamar urthe oraino eztituk, eta Abraham ikusi duk?
58 Erran ziezen Iesusek, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, Abraham zedin baino lehen, ni naiz.
59 Har zezaten orduan harri: haren kontra aurthiteko: baina Iesus gorde zedin, eta ilki zedin tenpletik.
KAP. IX.
1 Itsurik sorthua sendatu. 5 Munduaren argia. 18, 34 Fariseuen inkredulitatea eta arrogantia. 28 Moisesen diszipulu Iuduak. 35 Itsu argituak Krist baithan sinhesten, 38 eta hura adoratzen. 39 Krist mundura iujemendutan ethorri.
1 Eta iragaiten zela Iesusek ikus zezan gizon sortzetik itsu bat.
2 Eta interroga zezaten bere diszipuluek. erraiten kutela. Majistrua, Zeinek bekatu egin du, hunek ala hunen aitamek, hunela itsu sor ledin?
3 Ihardets zezan Iesusek, Ez hunek bekatu egin du, ez hunen aitamek: baina itsu iaio da, Iainkoaren obrak manifesta litezenzat hunetan.
4 Ni igorri nauenaren obrak egin behar ditut, eguna deno: badatorke gaua noiz nehork ezin obrarik baitaidi.
5 Munduan naizeno, munduaren Argia naiz.
6 Haur erran zuenean thu egin zezan lurrera, eta egin zezan lohi thutik, eta lohi harzaz frota zitzan itsuaren begiak:
7 Eta erran ziezon, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneko ikuzgarrira. Ioan zedin bada, eta garbi zedin, eta itzul zedin ikusten zuela.
8 Bada auzoek, eta lehen ikusi zutenek ezen itsu zela, erraiten zuten, Ezta haur iarririk ohi zegoena eta eskatzen zena?
9 Batzuk erraiten zuten, Haur da: eta berzek, Hura dirudi, Baina berak erraiten zuen, Ni naiz hura.
10 Erran ziezoten bada, Nolatan ireki izan dirade hire begiak?
11 Ihardets zezan hark, eta erran zezan, Iesus deitzen den gikonak lohi egin du, eta frotatu ditu ene begiak, eta erran draut, Oha Siloeko ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanik eta garbiturik ikustea rezebitu dut.
12 Orduan erran ziezoten, Non da hura? Dio, Eztakit.
13 Eramaiten dute itsu ohi zen hura Fariseuetara.
14 Eta zen Sabbathoa Iesusek lohia egin zuenean eta haren begiak ireki zituenean.
15 Berriz bada interroga zezaten hura Fariseuek ere nolatan ikustea rezebitu zuen. Eta hark erran ziezen, Lohi ezarri ukan draut neure begien gainera, eta garbitu naiz, eta ikusten dut.
16 Erraiten zuten bada Fariseuetarik batzuk, Gizon haur ezta Iainkoaganik: ezen Sabbathoa eztu begiratzen. Berzek erraiten zuten, Nolatan gizon bizitze gaixtotako batek sign hauk egin ahal ditzake? Eta disensione zen haien artean.
17 Erraiten draukate itsuari berriz, Hik zer diok harzaz, zeren begiak ireki drauzkian? Eta hark erran zezan, Profeta dela.
18 Baina etzezaten sinhets Iuduek harzaz, ezen itsu izan zela, eta ikustea rezebitu zuela, ikustea rezebitu zuenaren aitamak dei litzaketeno:
19 Eta interroga zitzaten hek, zioitela, Haur da zuen seme zuek itsu iaio zela diozuena? nolatan bada orain dakusa?
20 Ihardets ziezen haren aitamek, eta erran zezaten, Badakigu ezen haur dela gure semea, eta itsu iaio izan dela:
2l Baina nolatan orain dakusan, eztakigu: edo nork ireki dituen hunen begiak, guk eztakigu: berak adin du: bera interroga ezazue, bera bere buruaz minzaturen da.
22 Gauza hauk erran zitzaten haren aitamek, zeren beldur baitziraden Iuduen: ezen ia ordenatu zuten Iuduek, baldin nehork aithor baleza hura lizela Krist, sinagogatik iraitz ledin.
23 Halakotz haren aitamek erran zezaten, Adin du, bera interroga ezazue.
24 Dei zezaten bada bigarren aldian gizon itsu izana, eta erran ziezoten, Emok gloria Iainkoari: guk bazekiagu ezen gizon hori gaixtoa dela.
25 Ihardets zezan bada hark, eta erran zezan, Gaixto denez eztakit: gauza bat badakit, ezen itsu ninzelarik orain badakusadala.
26 Eta erran ziezoten berriz, Zer egin drauk? nolatan ireki ditu hire begiak?
27 Ihardets ziezen, Ia erran drauzuet, eta eztuzue enzun: zergatik berriz enzun nahi duzue? ala zuek ere haren diszipulu egin nahi zarete?
28 Orduan iniuria zezaten hura, eta erran zezaten, Aizen hi haren diszipulu: guzaz den bezenbatean, Moisesen diszipulu gaituk.
29 Guk bazeakiagu ezen Moisesi minzatu izan zaiola Iainkoa: baina haur nondik den etzeakiagu.
30 Ihardets zezan gizonak eta erran ziezen, Segur, hunetan da mirakulua, zeren zuek ezpaitakizue nondik den, eta ireki baititu ene begiak.
31 Eta badakigu ezen Iainkoak bizitze gaixtotakoak eztituela enzuten: baina baldin norbeit Iainkoaren zerbitzari bada, eta haren borondatea egiten badu, hura enzuten du.
32 Egundano enzun izan ezta ezen nehork ireki duela itsu sorthuren begirik.
33 Baldin ezpaliz haur Iainkoaganik, deus ezin laidi.
34 Ihardets zezaten eta erran ziezoten, Hi bekatutan sorthua aiz guziori, eta hik irakasten gaituk gu? Eta iraitz zezaten hura kanpora.
35 Enzun zezan Iesusek nola egotzi ukan zuten hura kanpora: eta eriden zuenean hura, erran ziezon, Sinhesten duk hik Iainkoaren Semea baithan?
36 Ihardets zezan hark eta erran zezan, Eta nor da, Iauna, sinhets dezadan hura baithan?
37 Eta erran ziezon Iesusek, Eta ikusi duk hura, eta hirekin minzo dena duk hura.
38 Eta hark dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora zezan hura.
39 Eta erran zezan Iesusek, Iujemendu egitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenek, ikus dezatenzat: eta ikusten dutenak itsu ditezenzat.
40 Eta enzun zezaten hori, Fariseuetarik harekin ziraden batzuk, eta erran ziezoten, Ala gu ere itsu gara?
41 Erran ziezen Iesusek, Baldin itsu bazinete, etzindukeite bekaturik: baina orain erraiten duzue, Badakusagu: beraz zuen bekatua badago.
KAP. X.
1, 7, 9 Bortha Krist, Arthaldea. Ohoin eta gaixtagin zein. 2, 11 Artzaina. 12 Merzenarioa. 16, 27 Kristen ardiak. 19 Disensione Kristen kausaz. 24 Iesus interrogatu, Krist denez. 26 Iuduek ez sinhesten: 31 eta Krist lapidatu nahi. 35 Iainko zein deitzen Eskripturan. 41 Anhitzek Krist baithan sinhesten.
1 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, borthatik ardien arthegira sartzen eztena, baina da igaiten berzetarik, hura ohoin da eta gaixtagin.
2 Baina borthatik sartzen dena, da ardien artzaina.
3 Huni borthalzainak irekiten drauka, eta ardiek haren boza enzuten dute: eta bere ardiak deitzen ditu zein bere izenez, eta eramaiten ditu kanporat.
4 Eta bere ardiak idoki dituenean, haien aitzinean ioaiten da: eta ardiak hari iarreikiten zaizka, ezen ezagutzen dute haren boza.
5 Eta arrotz bati etzaizka iarreikiren, baina ihes eginen draukate: zeren ezpaitute ezagutzen arrotzen boza.
6 Konparatione haur erran ziezen Iesusek: baina hek etzezaten ezagut zer zen haei erraiten zerauena.
7 Erran ziezen bada berriz Iesusek, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen ni naizela ardien bortha.
8 Guziak zenbat ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaixtagin: baina ardiek eztituzte hek enzun ukan.
9 Ni naiz bortha, nitarik baldin nehor sar badadi salbaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazka eridenen du.
10 Ohoina ezta ethorten ardiak ebats eta hil eta desegin ditzanzat baizen: ni ethorri naiz bizitze dutenzat, eta abundantia dutenzat.
11 Ni naiz artzain ona: artzain onak bere bizia ezarten du bere ardiakgatik:
12 Baina merzenarioak, eta artzain eztenak, zeinenak ezpaitirade ardiak, dakusanean otsoa heldu dela, utziten ditu ardiak, eta ihes egiten du: eta otsoak harrapatzen eta barreiatzen ditu ardiak.
13 Eta merzenarioak ihes egiten du, zeren merzenario baita, eta ezpaitu ardien ansiarik.
14 Ni naiz artzain ona, eta ezagutzen ditut neure ardiak, eta ezagutzen naiz neure ardiez.
15 Aitak ni ezagutzen nauen bezala, nik ere ezagutzen dut Aita: eta neure bizia ezarten dut neure ardiakgatik.
16 Berze ardirik ere badut zein ezpaitirade arthegi hunetako: hek ere ekarri behar ditut: ezen ene boza enzunen dute, eta eginen da arthegi bat eta artzain bat.
17 Halakotz maite nau ni Aitak, zeren nik ezarten baitut neure bizia, berriz hura har dezadanzat.
18 Nehork eztraut hura edekiten, baina nik dut ezarten hura neure buruz: bothere dut haren ezarteko, eta bothere dut berriz haren hartzeko. Manamendu haur rezebitu dut neure Aitaganik.
19 Orduan berriz disensione egin zedin Iuduen artean propos haukgatik.
20 Eta erraiten zuten hetarik anhitzek, Deabrua du, eta erhotu doa: zergatik horri behatzen zaizkiote?
21 Berzek erraiten zuten, Hitz hauk eztirade deabrua duenarenak: ala deabruak itsuen begiak ireki ahal ditzake?
22 Orduan Dedikationearen besta egin zedin Ierusalemen, eta negua zen.
23 Eta paseatzen zen Iesus tenplean Salomonen galerian.
24 Ingura zezaten bada hura Iuduek, eta erran ziezoten, Noizdrano gure arima dadukak dudatan? baldin hi bahaiz Krist, erran iezaguk frangoki.
25 Ihardets ziezen Iesusek, Erran drauzuet, eta eztuzue sinhesten: nik neure Aitaren izenean egiten ditudan obrek nizaz testifikatzen dute.
26 Baina zuek eztuzue sinhesten: ezen etzarete ene ardietarik, nola erran baitrauzuet.
27 Ene ardiek ene boza enzuten dute, eta nik ekagutzen ditut hek, eta iarreikiten zaizkit niri.
28 Eta nik bizitze eternala emaiten drauet haei: eta eztirade galduren sekulan: eta eztitu harrapaturen hek nehork ene eskutik.
29 Ene Aita niri hek eman drauzkidana, guziak baina handiago da, eta nehork ezin harrapa ditzake hek ene Aitaren eskutik.
30 Ni eta Aita bat gara.
31 Har zezaten bada berriz harri Iuduek haren lapidatzeko.
32 Ihardets ziezen Iesusek, Anhitz obra onik erakutsi ukan drauzuet neure Aitaganik: obra hetarik zeinagatik lapidatzen nauzue?
33 Ihardets ziezoten Iuduek, zioitela, Obra onagatik ezaugu lapidatzen, baina blasfemioagatik, eta zeren hik gizon aizelarik egiten baituk eure burua Iainko.
34 Ihardets ziezen Iesusek, Ezta eskribatua zuen Legean, Nik erran dut, Iainko zarete?
35 Baldin hek deithu baditu Iainko, zeinetara Iainkoaren hitza egin izan baita, eta ezin hauts baitaite Eskriptura:
36 Ni Aitak sanktifikatu eta mundura igorri bainau, zuek diozue ezen blasfematzen ari naizela, zeren erran dudan, ezen Iainkoaren Semea naizela?
37 Baldin neure Aitaren obrak egiten ezpaditut, eznezazuela sinhets:
38 Baina baldin egiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauzue, obrak sinhets itzazue: ezagut eta sinhets dezazuen ezen Aita nitan dela eta ni hartan.
39 Berriz bada hura hartu nahiz zabiltzan: baina itzur zedin haien eskuetarik.
40 Eta ioan zedin berriz Iordanaz berze aldera, lehen Ioanes batheiatzen ari zen lekura: eta egon zedin han.
41 Eta anhitz ethor zedin harengana, eta erraiten zuten, Ioanesek eztu signorik batre egin ukan: baina Ioanesek hunezaz erran dituen gauza guziak, egiazkoak ziraden.
42 Eta anhitzek han sinhets zezaten hura baithan.
KAP. XI.
1 Lazaro eri. 11 Lo etzatea, hil izateagatik. 16 Thomas. 21, 32 Martharen eta Mariaren arrangura Kristez. Bizitzeko resurrektionea. 26 Krist baithango fedea. 21 Martharen aithorra. 33, 35 Krist nigarrez, 41 eta othoiztez egon, 44 Lazaro resuszitatu. 45 Iuduetarik anhitzek Krist baithan sinhesten. 47 Konseillu Fariseuek Kristen kontra. 48 Romanoak. 49 Kaifasek profetizatzen. 54 Iesus Efraimera retiratzen.
1 Zen bada Lazaro deitzen zen gizon bat eri, Bethaniako, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguko.
2 (Eta Maria haur zen Iauna ungentuz unktatu zuena, eta haren oinak bere adatseko biloez ixukatu zituena: zeinen anaie Lazaro baitzen eri)
3 Igor zezaten bada hunen arrebek harengana, zioitela, Iauna, huna, hik maite duana, eri duk.
4 Eta hori enzunik Iesusek erran zezan, Eritasun hori ezta heriotara, baina Iainkoaren gloriatan, eritasun harzaz Iainkoaren Semea glorifika dadinzat.
5 Eta zituen maite Iesusek Martha, eta haren ahizpa, eta Lazaro.
6 Bada enzun zuenean ezen eri zela, bi egun egon zedin, orduan non baitzen leku hartan.
7 Gero horren ondoan erran ziezen diszipuluei, Goazen Iudearat berriz.
8 Diotsate diszipuluek, Majistrua, orain ziabiltzan Iuduak hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?
9 Ihardets zezan Iesusek, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ezen mundu hunetako argia ikusten du.
10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ezen argirik ezta hura baithan.
11 Gauza hauk erraiten ditu, eta gero dioste, Lazaro gure adikisdea lo datza, baina banoa iratzar dezadan.
12 Erran ziezoten bada bere diszipulek, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duk.
13 Eta haur erran zezan Iesusek haren herioaz: eta hek uste zuten lozko lokartzeaz erraiten zuela.
14 Orduan bada erran ziezen Iesusek klaroki, Lazaro hil da:
15 Eta alegera naiz zuengatik (sinhets dezazuenzat) zeren ezpaininzen han: baina goazen harengana.
16 Erran ziezen bada Thomas Didimus deitzen denak diszipulu lagunei, Goazen gu ere horrekin hil gaitezenzat.
17 Ethor zedin bada Iesus, eta eriden zezan hura ia laur egun zuela monumentean zela.
18 Zen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz estadioren ingurua:
19 Eta Iuduetarik anhitz ethor zitezen Marthagana eta Mariagana, hek konsola litzatenzat bere anaieaz.
20 Marthak bada enzun zezanean Iesus ethorten zela, aitzinera ilki zekion: eta Maria etxean iarririk zegoen.
21 Erran ziezon bada Marthak Iesusi, Iauna, baldin izan bahinz hemen, ene anaie etzukean hil:
22 Baina orain ere bazeakiat ezen zer ere galde eginen baitraukak Iainkoari, emanen drauala hiri.
23 Diotsa Iesusek, Resuszitaturen dun hire anaie.
24 Diotsa Marthak, Bazeakiat ezen resuszitaturen dela resurrektionean, azken egunean.
25 Erran ziezon Iesusek, Ni naun resurrektionea eta bizitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil izan badere biziko dun:
26 Eta nor ere bizi baita, eta sinhesten baitu ni baithan, sekulan eztun hilen. Sinhesten dun haur?
27 Erraiten drauka, Bai, Iauna, nik diat sinhesten ezen hi aizela Krist Iainkoaren Seme mundura ethorteko zena.
28 Eta haur erranik, ioan zedin, eta sekretuki dei zezan Maria bere ahizpa, zioela, Majistrua dun hemen, eta deitzen au.
29 Hura, hori enzun duenean, iaikiten da fitetz, eta ethorten da harengana.
30 Ezen oraino etzen ethorri Iesus burgura: baina zen Marthak enkontratu zuen lekuan.
31 Orduan harekin etxean ziraden Iuduak, eta hura konsolatzen zutenak, ikusirik ezen Maria hain fitetz iaiki, eta ilki zela, iarreiki zekizkion hari, zioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar dagianzat.
32 Bada Mariak, ethor zedinean Iesus zen lekura, hura ikusirik, egotz zezan bere burua haren oinetara, ziotsala, Iauna, baldin izan bahinz hemen, etzukean hil ene anaie.
33 Iesusek bada ikus zezanean hura nigarrez legoela, eta harekin ethorri ziraden Iuduak nigarrez leudela, espirituz mobiturik trubla zezan bere burua:
34 Eta erran zezan, Non ezarri duzue? Erraiten draukate, Iauna, athor eta ikusak.
35 Eta nigar egin zezan Iesusek.
36 Erran zezaten bada Iuduek, Horra nola maite zuen.
37 Eta hetarik batzuk erran zezaten, Ezin egin zirokeen itsuaren begiak ireki dituen hunek, haur ere hil ezladin?
38 Iesus bada berriz bere baithan mobitzen zela, ethorten da monumentera, eta lezea zen, eta harri bat haren gainera, ezarria.
39 Dio Iesusek, Altxa ezazue harria. Diotsa Marthak, hil izan zenaren arrebak, Iauna, kirestu duk gaurgero: ezen laur egunetakoa duk.
40 Diotsa Iesusek, Eztraunat erran, ezen baldin sinhets badezan ikusiren dunala Iainkoaren gloria?
41 Ken zezaten bada harria, hila ezarri izan zen lekutik. Orduan Iesusek altxaturik goiti begiak, erran zezan, Aita, eskerrak emaiten drauzkiat, zeren enzun bainauk:
42 Eta nik baniakian ezen bethi enzuten nauala: baina inguru dagoen jendetzeagatik erran diat, sinhets dezatenzat ezen hik igorri nauala.
43 Eta hauk erranik, boz goraz oihu egin zezan, Lazaro, athor kanpora.
44 Eta hil izan zena ilki zedin, eskuak eta oinak lothuraz lothuak zituela: eta haren begithartea krobitxet batez zen estalia. Dioste Iesusek, Laxa ezazue eta utzi ezazue ioaitera.
45 Bada Iudu Mariagana ethorri ziradenetarik, eta Iesusek egin zituen gauzak ikusi zituztenetarik anhitzek sinhets zezaten hura baithan.
46 Baina hetarik batzu ioan zitezen Fariseuetara, eta erran zietzen haei Iesusek egin zituen gauzak.
47 Orduan bil zezaten Sakrifikadore prinzipalek eta Fariseuek konseillua, eta erraiten zuten, Zer egiten dugu, ezen gizon hunek anhitz signo egiten du.
48 Baldin hunela utzi badezagu, guziek sinhetsiren dute hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoak, eta arrasaturen dute bai gure lekua, bai nationea.
49 Orduan hetarik batek, Kaifasek, zein baitzen urthe hartako Sakrifikadore subirano, erran ziezen, Zuek eztakizue deus:
50 Eta eztuzue pensatzen ezen probetxu dugula, gizon bat hil dadin populuagatik, eta natione guzia gal eztadin.
51 Eta haur bere burutik etzezan erran: baina nola baitzen urthe hartako Sakrifikadore subirano, profetiza zezan ezen Iesusek hil behar luela nationeagatik.
52 Eta ez solament natione harengatik, baina are Iainkoaren haur barreiatuak bil litzanzat batetara
53 Bada egun harzaz geroztik konsultatzen zuten elkarrekin hura hil lezatenzat.
54 Iesus bada gehiagorik etzabilan agerriz Iuduen artean: baina ioan zedin handik desertuaren aldeko komarkarat, Efraim deitzen den hirira: eta han egoiten zen bere diszipuluekin.
55 Eta zen hurbil Iuduen bazkoa, eta igan zedin anhitz Ierusalemera komarka hartakorik bazko aitzinean, purifika litezenzat.
56 Bada Iesusen bilha zabiltzan, eta elkarren artean erraiten zuten, tenplean leudela, Zer irudi zaizue, ezen eztela ethorriren bestara?
57 Eta eman zezaten Sakrifikadore prinzipalek eta Fariseuek manamendu, baldin nehork ezagutzen balu non lizen, erakuts lezan, hatzaman lezatenzat.
KAP. XII.
3 Mariak Iesusen oinak ungenstatzen. 10 Sakrifikadorek Lazaro hil nahi. 14 Krist Ierusalemen sartzen. 25 Bere biziari on edo gaitz eritzitea. 26 Krist zerbitzatzen dutenak. 27 Kristen othoitza. 28 Boza zerutik. 31 Munduaren iujemendua. 35, 46 Argia. Ilhunbea. 36 Argia baithan sinhesteko. Krist Iuduetarik gordatzen. 42 Sinhetsi duten prinzipal batzuen fedea beldurti. 47 Krist ez munduaren iujeatzera ethorri, baina salbatzera.
1 Bada Iesus sei egun bazkoren aitzinetik ethor zedin Bethaniara, non baitzen Lazaro hil izan zena, zein resuszitatu baitzuen hiletarik.
2 Egin ziezoten bada hari afari bat han, eta Marthak zerbitzua egiten zuen: eta Lazaro zen harekin mahainean iarririk zeudenetarik bat.
3 Orduan Mariak harturik libera bat ungentu aspik finez prezio handitakorik, unkta zitzan Iesusen oinak, eta ixuka zitzan bere adatsaz: eta etxea bethe zedin ungentuaren urrinez.
4 Orduan erran zezan haren diszipuluetarik batek, Iudas Iskariot Simonen semeak, hura tradituren zuenak.
5 Zeren ungentu haur ezta saldu izan hirurehun dinerotan, eta eman paubrei?
6 Eta haur erran zezan, ez paubrez hark ansiarik zuenez: baina zeren ohoin baitzen,eta mulsa baitzuen, eta ezarten ziradenak hark ekarten baitzituen.
7 Erran zezan bada Iesusek, Utzi ezak, ene sepultura eguneko hori begiratu dik.
8 Ezen paubreak bethiere ukanen dituzue zuekin: baina ni eznauzue bethiere ukanen.
9 Orduan ezagut zezan Iuduetarik jendetze handik, ezen han zela: eta ethor zitezen ez Iesusgatik solament, baina are Lazaro ikus lezatenzat, zein hark hiletarik resuszitatu baitzuen.
10 Eta konsulta zezaten Sakrifikadore prinzipalek Lazaro ere hil lezatenzat.
11 Ezen Iuduetarik anhitz haren kausaz ioaiten ziraden, eta sinhesten zuten Iesus baithan.
12 Biharamunean bestara ethorri izan zen jendetze handik, enzunik ezen Iesus ethorten zela Ierusalemera,
13 Har zitzaten palma adarrak, eta ilki zekizkion aitzinera, eta oihu egiten zuten, Hosanna, Benedikatu dela Iaunaren izenean ethorten den Israeleko regea.
14 Eta eriden zezan Iesusek asto-ume ar bat, eta iar zedin haren gainean, eskribatua den bezala,
15 Ezaizela beldur Siongo alaba: huna, hire Rege ethorten dun iarririk dagoela asto-ume ar baten gainean.
16 Eta gauza hauk etzitzaten ezagut haren diszipuluek lehenetik: baina Iesus glorifikatu izan zenean, orduan orhoit zitezen ezen gauza hauk harzaz eskribatuak ziradela, eta hari gauza hauk egin zerautzatela.
17 Eta testifikatzen zuen harekin zen jendetzeak, ezen Lazaro deithu zuela monumentetik, eta hura resuszitatu zuela hiletarik.
18 Halakotz atzinera ethorri ere izan zaion jendetzea, ezen enzun zuten, hark mirakulu haur egin zuela.
19 Eta Fariseuek erran zezaten bere artean, Eztakusazue ezen etzaretela deus probetxatzen? horra, mundua haren ondoan ioan da.
20 Eta baziraden Grek batzu igaiten ohi ziradenetarik adoratzera bestan:
21 Hauk bada ethor zitezen Filipegana zein baitzen Bethsaidako Galilean, eta othoitz egin ziezoten, zioitela, Iauna, nahi gendikek Iesus ikusi.
22 Ethorten da Filipe eta erraiten drauka Andribi, Andriuek berriz eta Filipek erraiten draukate Iesusi.
23 Eta Iesusek ihardets ziezen, zioela, Ethorri da ordua gizonaren Semea glorifikaturen baita.
24 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, baldin ogi bihia lurrera eroririk hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fruktu anhitz ekarten du.
25 Bere biziari on daritzanak galduren du hura: eta bere biziari gaitz daritzanak mundu hunetan, bizitze eternalekotzat begiraturen du hura.
26 Baldin ni zenbeitek zerbitzatzen banau, niri iarreiki bekit: eta non ni izanen bainaiz, han ene zerbitzaria ere izanen da: eta baldin zenbeitek ni zerbitza baneza, ohoraturen du hura ene Aitak.
27 Orain ene arima trublatua da: eta zer erranen dut? Aita, enpara nezak oren hunetarik: baina halakotz ethorri nauk oren hunetara.
28 Aita, glorifika ezak eure izena. Ethor zedin orduan boz bat zerutik, zioela, Eta glorifikatu diat, eta berriz glorifikaturen.
29 Eta jendetze han zenak, eta enzun zuenak, zioen, igorziri bat egin zuela. Berzek zioiten, Aingerua minzatu izan zaio.
30 Ihardets zezan Iesusek eta erran, Ezta enegatik boz haur egin izan, baina zuengatik.
31 Orain da mundu hunen iujemendua: orain mundu hunetako prinzea egotziren da kanpora.
32 Eta nik, baldin goititua banaiz lurretik, guziak tiraturen ditut neuregana.
33 (Eta haur erraiten zuen, aditzera emaiten zuela zer herioz hil behar zuen)
34 Ihardets ziezon jendetzeak, Guk enzun diagu Legetik, ezen Krist badagoela eternalki: eta nola hik erraiten duk ezen behar dela goiti dadin gizonaren Semea? nor da gizonaren Seme hori?
35 Erran ziezen orduan Iesusek, Oraino denbora guti batetakotz Argia zuekin da: ebil zaitezte Argia duzueno, ilhunbeak ardiets etzaitzatenzat: ezen ilhunbean dabilanak, eztaki norat ioaiten den.
36 Argia duzueno sinhets ezazue. Argia baithan, Argiaren seme zaretenzat. Gauza hauk erran zitzan Iesusek: gero ioanik gorde zedin hetarik.
37 Eta hanbat mirakulu egin bazuen ere haien aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:
38 Esaias profetaren hitza konpli ledinzat, zein erran ukan baitu, Iauna, nork sinhetsi ukan du gure hitza, eta Iaunaren besoa nori rebelatu izan zaio?
39 Halakotz ezin sinhets zezaketen, zeren berriz erran baitu Esaiasek,
40 Itsutu ukan ditu haien begiak, eta gogortu ukan du haien bihotza: begiz ikus eztezatenzat, eta bihotzez adi eztezaten, eta konberti eztitezen, eta senda eztitzadan.
41 Gauza hauk erran zitzan Esaiasek, haren gloria ikusi zuenean, eta minzatu izan da harzaz.
42 Badarik ere prinzipaletarik ere anhitzek hura baithan sinhets zezaten: baina Fariseuakgatik etzuten aithortzen, sinagogatik kanpora egotz litezen beldurrez.
43 Ezen maiteago ukan dute gizonen gloria, ezen ez Iainkoaren gloria.
44 Orduan oihu egin zezan Iesusek, eta erran zezan, Ni baithan sinhesten duenak, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.
45 Eta ni ikusten nauenak, ikusten du ni igorri nauena.
46 Ni Argi mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenik batre, ilhunbean eztagoenzat
47 Eta baldin nehork enzun baditza ene hitzak, eta ez sinhets, nik eztut kondemnatzen hura: ezen eznaiz ethorri mundua kondemna dezadanzat, baina mundua salba dezadanzat.
48 Ni iraizten nauenak, eta ez rezebitzen ene hitzak, badu nork hura kondemna dezan: ni minzatu naizen hitzak kondemnaturen du hura azken egunean,
49 Ezen ni neure burutik eznaiz minzatu: baina ni igorri nauen Aitak berak manamendu eman draut, zer erran dezakedan eta zer minza naiten.
50 Eta badakit ezen haren manamendua bizitze eternal dela: bada nik erraiten ditudan gauzak, nola Aitak eman baitrauzkit, hala erraiten ditut.
KAP. XIII.
5 Kristek bere diszipuluei oinak ikutzen eta ixukatzen. 12 Apostoluak xahu. 13 Krist Iaun. 14 Oinen ikutzea. 16 Apostoluak zerbitzari. 18, 21 Iudasen traditionea aitzinetik erran izan. 20 Kristek igorria rezebitzean, nor rezebitzen. 27 Satan Iudas baithan sarthu. 34 Onheriztea. 38 Pierrisen ukatzea aitzinetik erran.
1 Eta bazko besta aitzinean, zakiala Iesusek ezen ethorri zela haren orena iragan ledinzat mundu hunetarik Aitaganat, nola maite ukan baitzituen bereak, munduan ziradenak, finerano maite ukan ditu hek.
2 Eta afal ondoan (deabruak ia ezarri zuenean Iudas Iskarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi lezan)
3 Dakialarik Iesusek gauza guzia eman drauzkala hari Aitak eskuetara, eta bera Iainkoaganik ilki dela, eta Iainkoganat ioaiten dela:
4 Iaikiten da afaritetik, eta utziten du arropa: eta harturik lonjera bat, gerrika zedin harzaz.
5 Gero ezar zezan ur bazin batetara, eta has zedin diszipuluen oinen ikutzen, eta gerrikatua zen oihalaz ixukatzen.
6 Ethor zedin bada Simon Pierrisgana: eta hark erran ziezon, Iauna, hik niri oinak ikutzen drauzkidak?
7 Ihardets zezan Iesusek eta erran ziezon, Nik egiten dudana, hik eztakik orain: baina gero ezaguturen duk.
8 Diotsa Pierrisek, Eztituk ikuziren ene oinak sekulan. Ihardets ziezon Iesusek, Baldin ikuz ezpahezat, eztuk ukanen parterik enekin.
9 Diotsa Simon Pierrisek, Iauna, ez ene oinak solament, baina eskuak ere eta burua.
10 Diotsa Iesusek, Ikuzia denak, eztik mengoarik oinak ikuz ditzan baizen, baina duk xahu guzia: eta zuek xahu zarete, baina ez guziok.
11 Ezen bazakian zein zen hura traditzen zuena: halakotz erran zezan, Etzarete xahu guziok.
12 Bada ikuzi zituenean haien oinak, eta bere arropak harzara hartu zituenean, berriz mahainean, iarririk erran ziezen, Badakizue zer egin drauzuedan ?
13 Zuek deitzen nauzue, Majistrua eta Iauna, eta ungi diozue: zeren bainaiz.
14 Baldin beraz nik ikuzi baditut zuen oinak Iauna eta Majistrua naizelarik, zuek ere behar drauztezue elkerri oinak ikuzi.
15 Ezen exenplu eman ukan drauzuet, nik zuei egin drauzuedan bezala, zuek ere dagizuen.
16 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, Zerbitzaria ezta bere nabusia baino handiago, ezeta enbaxadorea hura igorten duena bainoa handiago.
17 Baldin gauza hauk badakizkizue, dohatsu izanen zarete baldin egin baditzazue.
18 Eznaiz zuezaz guzioz minzo: nik badakit zein elejitu ditudan: baina behar da konpli dadin Eskriptura, Enekin ogia iaten duenak, altxatu du ene kontra bere oindogora.
19 Oraindanik erraiten drauzuet egin dadin baino lehen, egin datenean, sinhets dezazuenzat ezen ni naizela.
20 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, baldin nik norbeit igor badezat, nork ere hura rezebitzen baitu, ni rezebitzen nau: eta ni rezebitzen nauenak, rezebitzen du ni igorri nauena.
21 Gauza hauk erran zituenean Iesus trubla zedin espirituan, eta testifika zezan, eta erran, Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen zuetarik batek tradituren nauela ni.
22 Orduan diszipuluek batak berzeaganat behatzen zuten, zeinez minzo zen dudatan izanez.
23 Eta zen Iesusen diszipuluetarik bat mahainean haren bulharrera iarria, zein maite baitzuen Iesusek:
24 Eta keinu egin ziezon huni Simon Pierrisek, galde legion, zein zen hark erraiten zuena.
25 Bada hark Iesusen estomakera beheraturik, diotsa, Iauna, zein da?
26 Ihardets zezan Iesusek, Hura duk nik ahamen trenpatua emanen draukadana. Eta busti zuenean ahamena, eman ziezon Iudas Iskariot Simonenari.
27 Eta ahamenaren ondoan sar zekion Satan. Eta diotsa Iesusek, Egiten duana egik fitetz.
28 Baina mahainean ziradenetarik batek ere etzuen aditzen zertara hura erran zeraukan.
29 Ezen batzuk uste zuten, zeren mulsa baitzuen Iudasek, ezen erran zeraukala Iesusek, Eros itzak bestakotzat behar ditugun gauzak: edo paubrei zerbait eman liezen.
30 Hura bada ahamena harturik, bertan ilki zedin, eta zen gaua.
31 Eta ilki zenean, erran zezan Iesusek, Orain glorifikatu da gizonaren Semea, eta Iainkoa glorifikatu da hartan.
32 Baldin Iainkoa glorifikatu bada hartan, Iainkoak ere glorifikaturen du hura bere baithan, eta bertan glorifikaturen du hura.
33 Haurtoak, oraino apur bat zuekin naiz: bilhaturen nauzue: baina Iuduei erran drauedan bezala, Norat ni ioaiten bainaiz, zuek ezin ethor zaitezkete: hala zuei ere erraiten drauzuet orain.
34 Manamendu berri bat emaiten drauzuet, batak berzeari on daritzozuen, nik zuei on eritzi drauzuedan bezala, zuek ere elkarri on daritzozuenzat.
35 Hunetan ezaguturen dute guziek ezen ene diszipulu zaretela, baldin karitate baduzue batak berzeagana.
36 Diotsa Simon Pierrisek, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets ziezon Iesusek, Norat ni ioaiten bainaiz, ezin orain iarreiki akidit: baina iarreikiren atzait gero.
37 Diotsa Pierrisek, Iauna, zeren ezin iarreiki nakidik orain? neure arima hiregatik ezarriren diat.
38 Ihardets ziezon Iesusek, Eure arima enegatik ezarriren baituk? egiaz egiaz erraiten drauat, eztik ioren oillarrak ukatu nukeano hiruretan.
KAP. XIIII.
1 Kristen dibinitatea. 2 Bizitze eternala. 6 Bidea eta egia. 9 Iainkoa eta Krist bat. 11 Haren obrak. 14 Haren izenean eska dadinak rezebituren. 16, 26 Konsolazalea. 21 Kristi on daritzana. 27 Kristen bakea. 30 Mundu hunetako prinzea.
1 Eztadila trubla zuen bihotza: sinhesten duzue Iainkoa baithan, ni baithan ere sinhets ezazue.
2 Ene Aitaren etxean egoitzak anhitz dirade: baldin berzela baliz erran neraukezuen, Banoa zuei leku apainzera.
3 Eta ioan naizatenean, eta leku zuei apaindu draukezuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen zaituztet neuregana: non bainaiz ni, zuek ere zaretenzat.
4 Eta norat ni ioaiten naizen badakizue, eta bidea badakizue.
5 Diotsa Thomasek, Iauna, etzeakiagu norat ioaiten aizen: eta nolatan bidea ahal dakikegu ?
6 Diotsa Iesusek, Ni naiz bidea eta egia eta bizitzea: nehor ezta ethorten Aitagana nizaz baizen.
7 Baldin ezagutzen baninduzue ni, ene Aita ere ezagut zinezakete: eta oraindanik ezagutzen duzue hura, eta ikusi duzue hura.
8 Diotsa Filipek, Iauna, erakuts iezaguk Aita, eta asko ziaikuk,
9 Diotsa Iesusek, Hanbat denboraz zuekin nauk, eta eznauk ezagutu ni? Filipe, ikusi nauenak ni, ikusi dik Aita: eta nola hik erraiten duk, Erakuts iezaguk Aita?
10 Eztuk sinhesten ezen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nik zuei erraiten drauzkizuedan hitzak, neurorganik eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitak egiten ditu obrak.
11 Sinhets nezazue ezen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra berakgatik sinhets nezazue.
12 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, nork ni baithan sinhesten baitu, nik egiten ditudan obrak, hark ere eginen ditu, eta hauk baino handiagoak eginen ditu: ezen ni Aitaganat ioaiten naiz.
13 Eta zer ere eskaturen baitzarete ene izenean, hura dut eginen: glorifika dadinzat Aita Semean.
14 Baldin zerbait eska bazaitezte ene izenean, nik dut eginen.
15 Baldin niri on badariztazue, ene manamenduak begiraitzazue.
16 Eta nik othoitz eginen draukat Aitari, eta berze Konsolazale bat emanen drauzue, dagoenzat zuekin eternalki:
17 Egiazko Espiritu munduak ezin rezebi dezakena diot: zeren ezpaitu ikusten hura, ez ezagutzen: baina zuek badazaguzue hura, zeren zuek baithan egoiten baita, eta zuetan izanen da.
18 Etzaituztet utziren zurtz: itzuliren naiz zuetara.
19 Oraino guti bat, eta munduak eznau gehiagorik ikusiren, baina zuek ikusiren nauzue: zeren ni bizi bainaiz, zuek ere biziko zarete.
20 Egun hartan zuek duzue ezaguturen ezen ni naizela neure Aita baithan, eta zuek ni baithan eta ni zuek baithan.
21 Ene manamenduei datxetena, eta hek begiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia izanen da: eta nik hari on eritziren draukat, eta manifestaturen draukat hari neure burua.
22 Diotsa Iudasek, ez Iskariotek, Iauna, nondik da zeren guri eure burua manifestaturen baitraukuk, eta ez munduari?
23 Ihardets zezan Iesusek, eta erran ziezon, Baldin norbeitek on badarizt niri, ene hitza begiraturen du: eta ene Aitak onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eginen dugu.
24 Niri on eztariztanak, ene hitzak eztitu begiratzen: eta enzuten duzuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.
25 Gauza hauk erran drauzkizuet, zuekin nagoela.
26 Baina Konsolazaleak, Espiritu sainduak, zein igorriren baitu Aitak ene izenean, hark irakatsiren drauzkizue gauza guziak, eta orhoit eraziren drauzkizue erran drauzkizuedan gauza guziak
27 Bakea utziten drauzuet, neure bakea emaiten drauzuet: eztrauzuet munduak emaiten duen bezala, nik emaiten zuei. Eztadila trubla zuen bihotza, eta eztadila izit.
28 Enzun duzue ezen erran drauzuedala, Banoa, eta itzuliren naiz zuetara. Baldin on bazindarizte, segur alegera zintezkete zeren erran baitut, banoa Aitaganat: ezen Aita ni baino handiago da.
29 Eta orain erran drauzuet egin dadin baino lehen, egin datenean sinhets dezazuenzat.
30 Eznaiz gehiagorik zuekin anhitz minzaturen: ezen ethorri da mundu hunetako prinzea, eta nitan eztu deus.
31 Baina haur egiten da, ezagut dezanzat munduak: ezen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitak, hala egiten dut. Iaiki zaitezte, goazen hemandik.
KAP. XV.
1, 5 Hesia, mahastizaina. 2 Xirmendua. 4 Fruktu ekarteko moiena. 7 Othoizteak nola enzun daitezkeen. 12 Batak berzea maite ukaiteko. 14 Apostoluak Kristen adiskideak eta elejituak. 18 Fidelak gaitzesten munduak eta persekutatzen. 26 Espiritu saindua prometatu.
1 Ni naiz aihen egiazkoa, eta ene Aita da mahastizaina
2 Nitan fruktu ekarten eztuen xirmendu guzia, kenzen du: eta fruktu ekarten duen guzia, xahutzen du, fruktu gehiago ekar dezanzat.
3 Ia zuek xahu zarete nik erran drauzuedan hitzagatik.
4 Zaudete nitan eta ni zuetan: xirmenduak berak frukturik bereganik ezin ekar dezakeen bezala, baldin aihenean ezpadago: ezeta zuek ere baldin nitan ezpazaudete.
5 Ni naiz aihena, zuek xirmenduak: nor baitago nitan, eta ni hartan, hark ekarten du fruktu anhitz: ezen ni gabe deus ezin daidizue.
6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da kanpora xirmendua bezala, eta eihartzen da: gero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen.
7 Baldin bazaudete nitan, eta ene hitzak zuetan badaude, zer ere nahi baituzue eska zaitezte, eta eginen zaizue.
8 Hunetan da glorifikatu ene Aita, fruktu anhitz dakarrazuen: eta izanen zarete ene diszipulu.
9 Ni Aitak maite ukan nauen bezala, nik ere maite ukan zaituztet zuek: zaudete ene karitatean.
10 Baldin ene manamenduak begira baditzazue, egonen zarete ene karitatean: nik ere neure Aitaren manamenduak begiratu ditudan bezala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.
11 Gauza hauk erran drauzkizuet zuei, ene alegranza zuetan dagoenzat, eta zuen alegranza bethe dadinzat.
12 Haur da ene manamendua, batak berzea maite duzuen, nik maite ukan zaituztedan bezala
13 Haur baino amorio handiagorik nehork eztu, norbeitek bere arima bere adiskideakgatik eman dezan.
14 Zuek ene adiskide izanen zarete, baldin egin badezazue zer ere nik manatzen baitrauzuet
15 Gehiagorik etzaituztet zerbitzari deithuren, ezen zerbitzariak eztaki haren nabusiak zer egiten duen: baina zuek deithu zaituztet adiskide, zeren neure Aitaganik enzun dudan guzia, ezagut erazi baitrauzuet.
16 Eznauzue zuek ni elejitu, baina nik elejitu zaituztet zuek, eta ordenatu zaituztet, ioan zaiteztenzat eta fruktu ekar dezazuen, eta zuen fruktua dagoen: zer ere eska baitzakizkiote ene Aitari ene izenean, eman diezazuenzat.
17 Gauza hauk manatzen drauzkizuet, elkar maite duzuenzat.
18 Baldin munduak gaitzesten bazaituzte, badakizue ezen ni zuek baino lehen gaitzetsi ukan nauela.
l9 Baldin munduko bazinete, munduak bere luena maite luke: ordea zeren ezpaitzarete munduko, baina nik elejitu baitzaituztet mundutik, halakotz gaitz daritzue munduak.
20 Orhoit zaitezte nik erran drauzuedan hitzaz Ezta zerbitzaria bere nabusia baino handiago: baldin ni persekutatu banaute, zuek ere persekutaturen zaituzte: baldin ene hitza begiratu badute, zuena ere begiraturen dute.
21 Baina gauza hauk guziak eginen drauzkizue ene izenagatik, zeren ezpaitute ni igorri nauena ezagutzen.
22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berei minzatu ezpaninzaie, bekaturik ezlukete: baina orain exkusarik eztute bere bekatuaz.
23 Niri gaitz dariztanak, ene Aitari ere gaitz daritza.
24 Baldin haien artean nehork berzek egin eztituen obrak egin ezpanitu, bekaturik ezlukete: baina orain ikusi dituzte, eta gaitz eritzi draukute niri eta ene Aitari.
25 Baina haur da haien Legean eskribatua dagoen hitza konpli dadinzat, dioela, Hogen gabe gaitz eritzi draudate.
26 Baina nik neure Aitaganik igorriren drauzuedan Konsolazalea dathorrenean, Espiritu egiazkoa diot zein ene Aitaganik prozeditzen baita, hark testifikaturen du nizaz.
27 Baina zuek ere testifikaturen duzue, ezen hatseandanik enekin zarete.
KAP. XVI.
1 Afliktione fidelei asignatzen. 7, 13 Espiritu sainduaren ethorteaz. 9 Bekatuaz. 10 Iustitiaz. 11 Iujemenduaz. 23 Kristen izenean eska bagaitez rezebituren. 27 Apostoluak Iainkoaren onhetsiak. 28 Kristen aszensionea. 33 Bakea Kristez munduko hersturarekin.
1 Gauza hauk erran drauzkizuet eskandaliza etzaiteztenzat:
2 Egotziren zaituzte sinagogetarik: baina ethorriren da denbora non nork ere hilen baitzaituzte uste ukanen baitu zerbitzu egiten draukala Iainkoari.
3 Eta gauza hauk eginen drauzkizue, zeren ezpaitute ezagutu Aita, ez ni.
4 Baina gauza hauk erran drauzkizuet kuei, ordu hura ethorri datenean, orhoit zaiteztenzat hezaz, ezen nik erran drauzkizuedala: badarik ere gauza hauk hatseandanik eztrauzkizuet erran, zeren zuekin baininzen.
5 Baina orain banoa ni igorri nauenaganat, eta zuetarik nehork eznau interrogatzan, Norat oha?
6 Baina zeren gauka hauk erran drauzkizuedan, tristitiak bethe du zuen bihotza,
7 Baina nik egia erraiten drauzuet, behar duzue ni ioan nadin: ezen baldin ioan ezpanadi, Konsolazalea ezta ethorriren zuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura zuetara.
8 Eta dathorrenean hark benzuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iujemenduz.
9 Bekatuz diot, zeren ezpaitute ni baithan sinhesten.
10 Eta iustitiaz, zeren neure Aitaganat ioaiten bainaiz, eta gehiagorik eznauzue ikusiren.
11 Eta iujemenduz, zeren mundu hunetako prinzea kondemnatu baita.
12 Oraino anhitz gauza dut zuei erraiteko, baina ezin egar ditzakezue orain.
13 Baina dathorrenean hura, Espiritu egiazkoa diot, hark gidaturen zaituzte egia guzitara: ezen ezta minzaturen bere buruz, baina zer ere enzun baituke erranen du: eta ethorteko diraden gauzak deklaraturen drauzkizue.
14 Hark nau glorifikaturen: ezen enetik harturen du, eta deklaraturen drauzue.
15 Aitak dituen gauza guziak, ene dirade: halakotz erran drauzuet ezen enetik harturen duela eta deklaraturen drauzuela.
16 Denbora guti bat, eta eznauzue ikusiren: eta berriz denbora guti bat, eta ikusiren nauzue: ezen ni banoa Aitaganat.
17 Erran zezaten bada haren diszipuluetarik batzuk elkarren artean, Zer da erraiten draukun haur, Denbora guti bat, eta eznauzue ikusiren: eta berriz denbora guti bat, eta ikusiren nauzue: eta, Ezen ni banoa Aitaganat.
18 Erraiten zuten bada, Zer da erraiten duen haur denbora guti bat? eztakigu zer erraiten duen
19 Ezagut zezan bada Iesusek ezen interrogatu nahi zutela, eta erran ziezen, Elkarren artean hunezaz galdez zaudete, zeren erran baitut, Denbora guti bat eta eznauzue ikusiren: eta berriz denbora guti bat eta ikusiren nauzue.
20 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, nigar eta lamentatione eginen duzue zuek, eta mundua bozturen da: eta zuek triste izanen zarete, baina zuen tristitia konbertituren da bozkariotara.
21 Emazteak, ertzen denean dolore du, zeren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haurtxo batez, gehiagorik ezta doloreaz orhoit, bozkarioz zeren gizon bat mundura iaio daten.
22 Zuek ere bada orain tristitia duzue: baina harzara ikusiren zaituztet, eta zuen bihotza alegeraturen da, eta zuen alegranza eztu nehork edekiren zuetarik.
23 Eta egun hartan eznauzue deusez interrogaturen. Egiaz egiaz erraiten drauzuet ezen zer ere eskaturen baitzaizkiote ene Aitari ene izenean, emanen drauzuela.
24 Oraindrano etzarete deus eskatu ene izenean: eska zaitezte, eta rezebituren duzue, zuen alegranza konplitua denzat.
25 Gauza hauk konparationez erran drauzkizuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaizue gehiagorik konparationez minzaturen, baina klaroki neure Aitaz minzaturen bainaitzaizue.
26 Egun hartan ene izenean eskaturen zarete, eta eztrauzuet erraiten ezen nik othoitz eginen draukadala Aitari zuengatik.
27 Ezen Aitak berak maite zaituzte, zeren zuek ni maite ukan bainauzue, eta sinhetsi baituzue ezen Iainkoaganik ilki naizela.
28 Ilki naiz Aitaganik, eta ethorri naiz mundura: harzara utziten dut mundua, eta banoa Aitaganat.
29 Diotsate bere diszipuluek, Huna, orain klaroki minzo aiz, eta konparationerik batre eztuk erraiten.
30 Orain bazeakiagu ezen badakizkiala gauza guziak, eta eztuk mengoa nehork interroga azan: hunezaz diagu sinhesten ezen Iainkoaganik ilki aizela.
31 Ihardets ziezen Iesusek, Orain sinhesten duzue?
32 Huna, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreiaturen baitzarete batbedera zein zuenetarat, eta ni neuror utziren bainauzue: baina eznaiz neuror: ezen Aita enekin da.
33 Gauza hauk erran drauzkizuet, nitan bake duzuenzat: munduan afliktione ukanen duzue: baina auzue bihotz on, ni munduari garaithu natzaio.
KAP. XVII.
1, 10 Kristen othoitza. 2 Bizitze eternala. 4 Kristek Iainkoaren obra konplitu. 9 Kristek Apostoluakgatik othoitz egiten. 13 Kristen bozkarioa. 14 Apostoluak munduaz gaitzetsi. 25 Iainkoa munduak ez ezagutu.
1 Gauza hauk erran zitzan Iesusek, eta goiti zitzan begiak zerurat, eta erran zezan, Aita, ethorri duk orena, glorifika ezak eure Semea, eure Semeak ere hi glorifika ezanzat.
2 Nola eman baitraukak bothere haragi guziaren gainean, hari eman drauzkioan guziei, bizitze eternala eman diezenzat.
3 Eta haur duk bizitze eternala, hi euror ezagut ezaten Iainko egiazko, eta Iesus Krist hik igorri duana.
4 Nik glorifikatu aut lurraren gainean: akabatu diat egiteko eman drautan obra.
5 Eta orain glorifika nezak hik Aita, euror baithan, gloria harzaz zein ukan baitut hirekin mundu haur egin zedin baino lehen.
6 Manifestatu diraueat hire izena hik niri mundutik eman drauztan gizonei: hireak zituan, eta niri hek eman drauzkidak, eta hire hitza begiratu die.
7 Orain ezagutu die, ezen niri eman drauzkidan gauza guziak hireganik diradela.
8 Ezen niri eman drauzkidan hitzak haei eman dirauzteat: eta hek rezebitu zitie, eta ezagutu die egiazki ezen ni hireganik ilki naizela, eta sinhetsi die ezen hik igorri nauala.
9 Nik hekgatik othoitz egiten diat: eztiat munduagatik othoitz egiten, baina hik niri eman drauzkidanakgatik, ezen hiriak dituk.
10 Eta ene gauza guziak hire dituk, eta hireak ene, eta glorifikatu izan nauk hetan.
11 Eta gehiagorik eznauk munduan, baina hauk munduan dituk, eta ni hiregana ethorten nauk. Aita saindua, begiraitzak eure izenean, niri eman drauzkidanak, bat diradenzat, gu bezala.
12 Hekin munduan ninzenean, nik begiratzen nitian hek hire izenean: niri eman drauzkidanak, nik begiratu zitiat, eta hetarik batre eztuk galdu izan, perditionezko semea baizen: Eskriptura konpli ledinzat.
13 Eta orain hiregana ethorten nauk, eta gauza hauk erraiten zitiat munduan, dutenzat ene alegranza konplitua berak baithan.
14 Nik eman diraueat haei hire hitza, eta munduak hek gaitzetsi ukan zitik, zeren ezpaitirade mundutik, nola ni ere ezpainaiz mundutik.
15 Eztiat othoitz egiten ken ditzan hek mundutik, baina begira ditzan gaixtotik.
16 Eztituk mundutik, nola ni ere ezpainaiz mundutik.
17 Sanktifikaitzak hek eure egiaz: hire hitza duk egia.
18 Nola ni igorri bainauk mundura, nik ere igorri zitiat hek mundura.
19 Eta hekgatik sanktifikatu diat neure burua hek ere sanktifikatuak diradenzat egiaz.
20 Eta eztiat hekgatik solament othoitz egiten, baina haien hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenakgatik ere bai:
21 Guziak bat diradenzat, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hek ere gutan bat diraden: sinhets dezanzat munduak ezen hik ni igorri nauala.
22 Hik niri eman drautan gloria, nik ere eman diraueat haei: bat diradenzat gu ere bat garen bezala.
23 Ni nauk hetan, eta hi nitan, perfekto diradenzat bat berean, eta ezagut dezan munduak ezen hik ni igorri nauala, eta maite dituala hek ni maite ukan nauan bezala.
24 Aita, niri eman drauzkidanak, nahi diat non bainaiz ni, hek ere diraden enekin: kontenpla dezatenzat ene gloria hik niri eman drautana, ezen maite ukan nauk mundua funda zedin baino lehendanik.
25 Aita iustoa, munduak hi ezau ezagutu, baina nik hi ezagutu aut, eta hauk ezagutu die ezen hik ni igorri nauala.
26 Eta ezagut erazi diraueat hire izena, eta ezagut eraziren: hik niri on eritzi drautan onheriztea, hetan denzat, eta ni hetan.
KAP. XVIII.
1 Krist baratzean, 2 Iudasez traditzen. 13 Anasgana eta Kaifasgana eramaiten. 15 Pierrisek iarreikirik, 17, 25 harzaz ukatzen. 19 Kaifasek Krist interrogatzen, 28 gero Pilatgana dute eramaiten. 31, 37 Kristek Iuduen Rege dela konfesatzen. 37 Zertara ethorri den Krist mundura. 40 Barabbas largatu.
1 Gauza hauk erran zituenean, ilki zedin Iesus bere diszipuluekin Zedrongo torrentaz berze aldera, non baitzen baratze bat, zeinetan sar baitzedin hura eta haren diszipuluak
2 Eta bazakian leku hura Iudasek ere, zeinek traditzen baitzuen hura: ezen anhitzetan Iesus bildu izan zen hara bere diszipuluekin.
3 Iudas bada harturik soldadozko banda bat, eta Sakrifikadore prinzipaletarik eta Fariseuetarik ofizierak, ethor zedin hara lanternekin eta torxoekin eta harmekin.
4 Iesusek bada zakizkialarik haren gainera ethorteko ziradenen gauza guziak, aitzinaraturik erran ziezen, Noren bilha zabiltzate?
5 Ihardets ziezoten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusek, Ni naiz. Eta hekin zegoen Iudas ere zeinek traditzen baitzuen hura.
6 Bada erran zerauenean, Ni naiz, gibelerat zitezen, eta eror zitezen lurrera.
7 Orduan berriz interroga zitzan, Noren bilha zabiltzate? Eta hek erran zezaten, Iesus Nazarenoren.
8 Ihardets zezan Iesusek, Erran drauzuet ezen ni naizela: bada baldin ene bilha bazabiltzate, utzitzazue hauk ioaitera.
9 Erran zuen hitza konpli ledinzat, Niri hik eman drauzkidanetarik, eztiat galdu batre.
10 Eta Simon Pierrisek nola baitzuen ezpata, idoki zezan hura, eta io zezan Sakrifikadore subiranoaren zerbitzaria, eta ebaki ziezon eskuineko beharria: eta zerbitzariaren izena zen Malkus.
11 Erran ziezon bada Iesusek Pierrisi, Ezarrak eure ezpata maginan: ala eztut edanen Aitak niri eman drautan kopa?
12 Orduan bandak eta kapitainak eta Iuduen ofizierek elkarrekin hatzaman zezaten Iesus, eta esteka zezaten.
13 Eta eraman zezaten lehenik Anasgana: (ezen Kaifasen ginharreba zen, zein baitzen urthe hartako Sakrifikadore subirano) eta hark igor zezan hura estekaturik Kaifas Sakrifikadore subiranoagana.
14 Eta Kaifas zen konseillu eman zerauena Iuduei ezen probetxu zela gizon bat hil ledin populuagatik.
15 Eta iarreikiten zaion Iesusi Simon Pierris, eta berze diszipulu bat, eta diszipulu hura zen Sakrifikadore subiranoaren ezaguna, eta sar zedin Iesusekin batean Sakrifikadore subiranoaren salan
16 Baina Pierris borthaldean kanpotik zegoen. Ilki zedin bada berze diszipulu Sakrifikadore subiranoaren ezaguna, eta minza zekion neskato borthalzainari, eta sar erazi zezan Pierris.
17 Eta erran ziezon Pierrisi neskato borthalzainak. Ez othe aiz hi ere gizon hunen diszipuluetarik? Dio hark, Ez naun.
18 Eta zeuden han zerbitzariak eta ofizierak ikatz kanborra eginik, ezen hotz ari zen, eta berotzen ziraden: eta zen hekin Pierris ere eta berotzen zegoen.
19 Sakrifikadore subiranoak bada interroga zezan Iesus bere diszipuluez eta bere doktrinaz.
20 Ihardets ziezon Iesusek, Ni publikoki minzatu izan natzaiok munduari, nik bethiere irakatsi ukan diat sinagogan eta tenplean, nora Iuduak alde guzietarik biltzen baitirade, eta sekretuan eznauk minzatu deus.
21 Zergatik interrogatzen nauk ni? interrogaitzak ni zer minzatu natzaien enzun dutenak: hara, hek ziakie zer erran dudan nik.
22 Eta gauza hauk hark erran zituenean, present ziraden ofizieretarik batek zihor kolpe bat eman ziezon Iesusi, zioela, Horrela ihardesten draukak Sakrifikadore subiranoari?
23 Ihardets ziezon Iesusek, baldin gaizki minzatu banaiz, testifika ezak gaizkiaz: eta baldin ungi erran badut, zergatik ioiten nauk?
24 Orduan igor zezan hura Anasek estekaturik Kaifas Sakrifikadore subiranoagana.
25 Eta zegoen han Simon Pierris, eta berotzen zen: erran ziezoten bada hari, Ez othe aiz hi ere haren diszipuluetarik? uka zezan hark, eta erran zezan, Ez naiz.
26 Diotsa hari Sakrifikadore subiranoaren zerbitzarietarik zenbeitek, Pierrisek beharria ebaki zeraukanaren ahaide batek, Ez aut nik hi ikusi baratzean harekin?
27 Orduan berriz uka zezan Pierrisek, eta bertan oillarrak io zezan.
28 Gero eraman zezaten Iesus Kaifasganik Pretoriora: eta zen goiza, eta berak etzitezen sar Pretoriora, satsu ezlitezenzat, baina Bazkoa ian lezatenzat.
29 Ilki zedin bada Pilate hetara kanpora, eta erran zezan, Zer akusatione dakarkezue gizon hunen kontra?
30 Ihardets zezaten eta erran ziezoten, Baldin hori gaizki-egile ezpaliz, ezkindraukean hiri liuratu.
31 Dioste orduan Pilatek, Har ezazue haur zuek, eta zuen Legearen arauez kondemna ezazue. Orduan erran ziezoten Iuduek, Eztuk sori guretzat nehoren hiltzea.
32 Haur zen Iesusen hitza konpli ledinzat, zein erran baitzezan aditzera emaiten zuela zer herioz hil behar luen.
33 Sar zedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei zezan Iesus, eta erran ziezon, Hi aiz Iuduen Regea?
34 Ihardets ziezon Iesusek, Eurorren burutik hik hori erraiten duk, ala berzek erran draue nizaz?
35 Ihardets zezan Pilatek, Ala ni Iudu naiz? eure nationeak eta Sakrifikadore prinzipalek liuratu araute: zer egin duk?
36 Ihardets zezan Iesusek, Ene resuma eztuk mundu hunetarik: baldin mundu hunetarik baliz ene resuma, ene jendeak konbati litezkek Iuduei liura eznendinzat: baina orain ene resuma eztuk hemengo.
37 Erran ziezon orduan Pilatek, Rege aiz bada hi? Ihardets zezan Iesusek, Hik diok ezen Rege naizela ni. Ni hunetakotzat iaio izan nauk, eta hunetakotzat ethorri izan nauk mundura, testimoniaje demodanzat egiari. Egiatik den guziak, enzuten dik ene boza.
38 Diotsa Pilatek, Zer da egia? Eta haur erran zuenean, berriz ilki zedin Iuduetara, eta dioste, Nik eztut erideiten haur baithan kausarik batre.
39 Eta kostuma bat baituzue bat larga diezazuedan Bazkoz: nahi duzue bada larga diezazuedan Iuduen Regea?
40 Oihuz iar zitezen bada berriz guziak, zioitela, Ez hori, baina Barabbas: eta zen Barabbas gaixtagin bat.
KAP. XIX.
1 Krist azotatu. 2 Elhorriz koroatu. 10 Pilaten puisanza Kristen gainean. 16 Krist eman izan kruzifika ledinzat. 19 Haren krutzeko eskribua. 27 Ioanesi bere ama gomendatzen Kristek, 30 Espiritua rendatzen. 34 Haren seihetsazulhatu. 38 Iosef Arimatheakoa. 39 Nikodemo. 40 Krist ohortze.
1 Orduan bada har zezan Pilatek Iesus, eta azota zezan.
2 Eta jendarmesek plegaturik koroa bat elhorriz ezar zezaten haren buru gainean, eta eskarlatazko abillamendu batez bezti zezaten.
3 Eta erraiten zuten, Ungi hel dakiala Iuduen Regea. Eta zihor ukaldiz zeraunsaten.
4 Ilki zedin bada berriz Pilate kanpora, eta erran ziezen, Huna, ekarten drauzuet kanpora, ezagut dezazuenzat ezen eztudala hunetan hogenik batre erideiten.
5 Ilki zedin bada Iesus kanpora, elhorrizko koroa zakarkela, eta eskarlatazko abillamendua. Eta dioste Pilatek, Huna gizona.
6 Baina ikusi zutenean hura Sakrifikadore prinzipalek eta ofizierek, oihu egin zezaten, zioitela, Kruzifika ezak, kruzifika ezak. Dioste Pilatek, Har ezazue zeurok, eta kruzifika ezazue: ezen nik eztut erideiten haur baithan hogenik.
7 Ihardets ziezoten Iuduek, Guk Legea diagu, eta gure Legearen arauez hil behar dik, ezen Iainkoaren Seme bere burua egin dik.
8 Enzun zuenean bada Pilatek hitz haur, beldurrago zedin.
9 Eta sar zedin Pretoriora berriz, eta erran ziezon Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusek repostarik etziezon eman.
10 Diotsa bada Pilatek, Niri ezatzait minzo? Eztakik ezen bothere dudala hire kruzifikatzeko, eta bothere dudala hire largatzeko?
11 Ihardets zezan Iesusek, Ezuke bothererik batre ene kontra, baldin eman ezpalitzaik gainetik: halakotz, ni hiri liuratu narauanak, bekatu handiagoa dik.
12 Handik harat bazabilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduak heiagoraz zeuden, Baldin hori larga badezak, ezaiz Zesaren adiskide: ezen bere burua rege egiten duen guzia kontrastatzen ziaiok Zesari.
13 Pilatek bada enzunik hitz haur, eraman zezan kanpora Iesus, eta iar zedin alki iudizialean, Pabadura, eta Hebraikoz Gabbatha deitzen den lekuan.
14 Eta zen orduan Bazkoko preparationea, eta sei orenen ingurua: orduan dioste Pilatek Iuduei, Huna zuen Regea.
15 Baina hek oihu zegiten, Ken, ken, kruzifika ezak. Dioste Pilatek, zuen Regea kruzifikaturen dut? Ihardets zazaten Sakrifikadore prinzipalek, Eztiagu regerik Zesar baizen.
16 Orduan bada eman ziezen kruzifika ledinzat. Eta har zezaten Iesus, eta eraman zezaten.
17 Eta hura bere krutzea zakarkela ethor zedin Bur-hezur plaza deitzen denera, eta Hebraikoz Golgotha.
18 Non kruzifika baitzezaten hura, eta harekin berzerik biga, alde batetik eta berzetik, eta Iesus artean.
19 Eta eskriba zezan titulu bat Pilatek, eta ezar zezan haren krutze gainean: eta zen eskribatua, IESUS NAZARENO IUDUEN REGEA.
20 Titulu haur bada Iuduetarik anhitzek irakurt zezaten: ezen zibitate aldean zen Iesus kruzifikatu zen lekua: eta zen eskribatua Hebraikoz, Grekez, eta Latinez.
21 Ziotsaten bada Pilati Iuduen Sakrifikadore prinzipalek, Eztezala eskriba Iuduen Rege: baina berak erran duela, Iuduen Regea naiz.
22 Ihardets zezan Pilatek, Eskribatu dudana, eskribatu dut.
23 Bada jendarmesek Iesus kruzifikatu zutenean har zitzaten haren abillamenduak, (eta egin zitzaten laur parte, jendarmesetarik batbederari zeini bere partea) iaka ere har zezaten: eta iaka zen iostura gabe gainetik guzia ehoa.
24 Erran zezaten bada bere artean, Eztezagula hura erdira, baina dagigun harzaz zorthe zeinen izanen den: eta haur, Eskriptura konpli ledinzat, dioela, Ene abillamenduak partitu ukan dituzte bere artean, eta ene abillamenduaren gainean zorthe egotzi ukan dute. Bada jendarmesek gauza hauk egin zitzaten.
25 Eta zeuden Iesusen krutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpa, Maria Kleopasena eta Maria Magdalena.
26 Ikus zitzanean bada Iesusek bere ama, eta maite zuen diszipulua han zegoela, diotsa bere amari, Emaztea, horra hire semea.
27 Gero diotsa diszipuluari, Horra hire ama. Eta orduandanik rezebi zezan hura diszipuluak beregana.
28 Gero nola baitzakian Iesusek ezen berze gauza guziak ia konplitu ziradela, konpli ledinzat Eskriptura, erran zezan, Egarri naiz.
29 Eta unzi bat zen han binagrez betherik ezarria. Eta hek bethe zezaten esponjia bat binagrez, eta hisopoaren inguruan ezarririk, presenta ziezoten ahora.
30 Eta hartu zuenean Iesusek binagrea, erran zezan, Guzia konplitu da: eta burua beheraturik renda zezan espiritua.
31 Orduan Iuduek ezlaudenzat krutzean gorputzak Sabbathoan, zeren orduan baitzen preparationeko eguna: (ezen Sabbath hartako egun handia zen) othoitz zegioten Pilati hauts litezen haien zangoak, eta ken litezen.
32 Ethor zitezen bada jendarmesak, eta hauts zitzaten lehenaren zangoak, eta berze harekin kruzifikatu zenarenak.
33 Baina Iesusgana ethor zitezenean, ikusirik ia hura hil zela etzitzaten hauts haren zangoak.
34 Baina jendarmesetarik batek dardoaz haren seihetsa iragan zezan, eta bertan ilki zedin odol eta ur.
35 Eta ikusi duenak testifikatu ukan du, eta egiazkoa da haren testimoniajea: hark badaki ezen egiak erraiten dituela, zuek ere sinhets dezazuenzat.
36 Ezen gauza hauk egin izan dirade Eskriptura konpli ledinzat, Ezta hautsiren haren hezurrik.
37 Eta berriz berze Eskriptura batek erraiten du, Ikusiren dute nor zulhatu duten.
38 Gauza hauen ondoan othoitz egin ziezon Pilati Iosef Arimatheakoak (zein baitzen Iesusen diszipulu, baina ixilizko, Iuduen beldurrez) ken lezan Iesusen gorputza: eta permeti ziezon Pilatek. Ethor zedin bada eta ken zezan Iesusen gorputza.
39 Eta ethor zedin Nikodemo ere (ethorri izan zena Iesusgana gauaz lehenik) ekarten zuela mirhazko eta aloesezko kuasi ehun liberatako mixtione bat.
40 Har zezaten orduan Iesusen gorputza, eta lot zezaten hura mihistoihalez aromatezko usainekin, nola kostuma baitute Iuduek ohorzteko.
41 Eta hura kruzifikatu izan zen leku hartan zen baratze bat, eta baratzean monument berri bat, zeinetan oraino ezpaitzen nehor ezarri izan.
42 Han bada, Iuduen preparationeko egunaren kausaz, zeren hurbil baitzen monumenta, ezar zezaten Iesus.
KAP. XX.
1 Maria Magdalena monumentera. 3 Pierrisek eta Ioanesek hara laster egiten. 11, 12 Bi Aingeru Mariak ikusten. 14 Iesus hari minzatzen. 18 Hark denuntiatzen Krist resuszitatu dela. 22, 23 Kristek Espiritu saindua eta gakoak diszipuluei emaiten. 25, 26 Thomas inkredul. 31 Ebanjelioa zergatik eskribatu.
1 Eta Sabbathoen lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goizean, oraino ilhun zelarik monumentera: eta ikusten du harria monumentetik aldaratua.
2 Orduan laster egiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berze diszipulu Iesusek maite zuenagana, eta dioste, Kendu dute Iauna monumentetik, eta eztakigu non ezarri duten.
3 Ilki zedin bada Pierris, eta berze diszipulu hura, eta ethor zitezen monumentera.
4 Eta lasterka zioazen biak elkarrekin: baina berze diszipulu hura aitzin zekion Pierrisi, eta lehen ethor zedin monumentera.
5 Eta beheititurik ikus zitzan oihalak aldaratuak: badarik ere etzedin sar.
6 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreikola, eta sar zedin monumentera, eta ikus zitzan oihalak han ezarriak:
7 Eta haren buru gainean izan zen krobitxeta, ez oihalekin ezarria, baina apart biribilgatua leku batetara.
8 Orduan bada sar zedin berze diszipulu monumentera lehenik ethorri izan zen hura ere, eta ikus zezan, eta sinhets zezan.
9 Ezen oraino etzakiten Eskriptura, ezen behar zela hura hiletarik resuszita ledin.
10 Itzul zitezen bada diszipuluak beretarat.
11 Baina Maria zegoen monumentaren aldean kanpotik, nigarrez: bada nigarrez zegoela, beheiti zedin monumentera:
12 Eta ikus zitzan bi Aingeru xuriz beztituak, iarririk zeudela, bata burura eta berzea oinetara, Iesusen gorputza etzan izan zen lekuan.
13 Eta hek erran ziezoten, Emaztea, zergatik nigarrez ago? Dioste, Zeren kendu baitute ene Iauna, eta ezpaitakit non ezarri duten.
14 Eta haur erran zuenean itzul zedin gibelerat, eta ikus zezan Iesus han zegoela, eta etzakian Iesus zela.
15 Diotsa Iesusek, Emaztea, zergatik nigarrez ago? noren bilha abila? Hark ustez ezen baratzezaina zela, diotsa, Iauna, baldin hik eraman baduk hura, erradak non ezarri duan: eta nik kenduren diat.
16 Diotsa Iesusek, Maria: Itzulirik hark diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Majistrua.
17 Diotsa Iesusek, Eznezanala hunki: ezen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anaietara, eta erran iezen, Igaiten naiz neure Aitagana, eta zuen Aitagana, eta neure Iainkoagana eta zuen Iainkoagana.
18 Ethor zedin Maria Magdalena kontatzen zerauela diszipuluei ezen ikusi zuela Iauna, eta hark gauza hek erran zerautzala.
19 Eta arrastu zenean Sabbathoen asteko lehen egun hartan, eta borthak ertsiak zeudela, non bilduak baitziraden diszipuluak Iuduen beldurrez, ethor zedin Iesus eta geldi zedin haien artean, eta dioste, Bakea dela zuekin.
20 Eta haur erran zuenean, erakuts zietzen eskuak eta bere seihetsa: eta alegera zitezen diszipuluak ikusirik Iauna.
21 Eta erran ziezen berriz, Bakea dela zuekin: ni Aitak igorri nauen bezala, nik ere igorten zaituztet zuek.
22 Eta haur erran zuenean, hats eman ziezen eta erran, Rezebi ezazue Espiritu saindua.
23 Noren ere bekatuak barkaturen baitituzue, barkatzen zaizte haei: eta norenak ere edukiren baitituzue, edukiak dirade.
24 Eta Thomas, hamabietarik bat, Didimus deitzen dena, etzen hekin Iesus ethorri zenean.
25 Erran ziezoten bada hari berze diszipuluek, Ikusi diagu Iauna. Eta hark erran ziezen, Baldin ikus ezpadezat haren eskuetan itzen seignalea, eta ezar ezpadezat neure erhia itzen lekuan, eta ezar ezpadezat neure eskua haren seihetsean, eztut sinhetsiren.
26 Eta zortzi egunen buruan berriz ziraden haren diszipuluak barnean, eta Thomas hekin: ethor zedin Iesus borthak ertsiak zeudela, eta geldi zedin haien artean, eta erran zezan, Bakea dela zuekin.
27 Gero diotsa Thomasi, Ezarrak eure erhia hemen, eta ikus itzak ene eskuak: eta heda ezak eure eskua, eta ezarrak ene seihetsean: eta ezaizela sinheste-gabe, baina sinheste-dun.
28 Eta ihardets zezan Thomasek: eta erran ziezon, Ene Iauna eta ene Iainkoa.
29 Diotsa Iesusek, Zeren ikusi bainauk, Thomas sinhesten duk: dohatsu dituk ikusi ez, eta sinhetsi dutenak.
30 Bada anhitz berze signorik ere egin zezan Iesusek bere diszipuluen aitzinean, zein ezpaitirade eskribatuak liburu hunetan.
31 Baina gauza hauk eskribatu izan dirade, sinhets dezazuenzat ezen Iesus dela Krist Iainkoaren Semea, eta sinhesten duzuela bizitzea duzuenzat haren izenean.
KAP. XXI.
1 Krist agertzen diszipuluei, arrain hatzamaiten ari ziradela. 6 Arrain hatzamanak. 18 Pierrisen herioa Kristek aitzinetik erraiten, 20 eta Ioanesenaz Pierris informatzen. 25 Eskribatu ezten gauzarik anhitz egin Iesusek.
1 Gero manifesta zekien berriz Iesus diszipuluei Tiberiako itsas aldean, manifesta zedin bada hunela:
2 Ziraden elkarrekin Simon Pierris, eta Thomas Didimus deitzen dena, eta Nathanael, zein baitzen Kana Galileako, eta Zebedeoren semeak, eta haren diszipuluetarik berzerik biga.
3 Dioste Simon Pierrisek, Banoa arrainzara. Diotsate, Bagioazak gu ere hirekin. Parti zitezen, eta igan zitezen unzira bertan: eta gau hartan etzezaten deus har.
4 Baina goiza ethorri zenean, eriden zedin Iesus ur bazterrean: badarik ere etzezaten ezagut diszipuluek Iesus zela.
5 Dioste bada Iesusek, Haurrak, iakirik batre baduzue? Ihardets ziezoten, Ez.
6 Eta hark dioste, Egotzazue sarea unziaren eskuineko aldera, eta eridenen duzue. Egotz zezaten bada, eta gehiagorik ezin hura tira zezaketen arrainen anhitzez.
7 Diotsa bada Iesusek maite zuen diszipulu hark Pierrisi, Iauna duk. Simon Pierris bada, enzun zuenean ezen Iauna zela, bere iupaz ingura zedin (zeren billuzgorria baitzen) eta egotz zezan bere burua itsasora.
8 Eta berze diszipuluak unzian ethor zitezen, (ezen etziraden lurretik urrun, baina ber-ehun besoren ingurua) tiratzun zutela sarea arrainez bethea.
9 Eta lurrera iautsi ziradenean ikus zitzaten ikatzak ezarriak, eta arraina gainean ezarria eta ogia.
10 Dioste Iesusek, Ekarzue orain hartu dituzuen arrainetarik.
11 Igan zedin Simon Pierris, eta tira zezan sarea lurrera, ehun eta berrogei eta hamairur arrain handiz bethea: eta hanbat bazen ere, etzedin ethen sarea.
12 Dioste Iesusek, Zatozte barazkal zaitezte. Eta diszipuluetarik batre etzaion benturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? zakitelarik ezen Iauna zela.
13 Ethorten da bada Iesus eta hartzen du ogia eta emaiten draue, eta arrainetik halaber.
14 Haur zen ia heren aldia Iesus bere diszipuluei manifestatu izan zaiena hiletarik resuszitatuz geroztik.
15 Bada barazkaldu ziradenean, diotsa Simon Pierrisi Iesusek, Simon Ionaren semea, hauk baino hobe dariztak? Diotsa, Bai Iauna: hik badakik ezen on darizadala. Diotsa, Bazkaitzak ene bildotsak.
16 Diotsa are berriz, Simon Ionaren semea, on dariztak niri? Diotsa, Bai Iauna, hik badakik ezen on darizadala. Diotsa, Bazkaitzak ene ardiak.
17 Erraiten drauka herenean, Simon Ionaren semea, on dariztak niri? Triste zedin Pierris zeren erran baitziezon herenean, On dariztak niri? Eta erran ziezon, Iauna, hik gauza guziak badakizkik, hik badakik ezen on darizadala. Diotsa Iesusek, Bazkaitzak ene ardiak.
18 Egiaz egiaz erraiten drauat, gazteago inzenean, gerrikatzen inzen, eta bahindoan norat nahi baihinzen: baina zahar adinean, hedaturen dituk eure eskuak, eta berzek gerrikaturen au, eta eramanen au nahi eztukean lekura.
19 Eta haur erran zezan, aditzera emaiten zuela zer herioz glorifikaturen zuen Iainkoa. Eta haur erran zuenean, diotsa, Arreit niri.
20 Itzulirik Pierrisek ikus zezan Iesusek maite zuen diszipulu hura, iarreikiten zela, zein sustengatu ere baitzen afarian haren estomak gainera, eta erran baitzezan, Iauna, nor da hi traditzen auena?
21 Haur bada ikusi zuenean Pierrisek, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur zer?
22 Diotsa Iesusek, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, zer mengoa duk hik? hi arreit niri.
23 Eta ilki zedin hitz haur anaien artean ezen diszipulu hura etzela hilen: baina etzeraukan erran Iesusek, eztuk hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, zer mengoa duk hik?
24 Haur da diszipulu hura zeinek testifikatzen baitu gauza hauzaz, eta gauza hauk hark eskribatu ditu: eta badakigu ezen egiazko dela haren testimoniajea.
25 Baina bada anhitz berze gauzarik ere Iesusek eginik, zein baldin eskribatuak balirade punktuz punktu, munduak ere eztut uste eduki litzakeela eskriba litezken liburuak.
|