www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Agarren seme... Ismael
Antonio Maria Labaien
1970

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Teatro osoa euzkeraz (III), Antonio Labayen. La Gran Enciclopedia Vasca, 1977

 

 

aurrekoa hurrengoa

AINTZIN-SOLASA

 

(Dantza-ta Doñuak bukatutakoan Joanes Bataiatzaillea azaltzen da. Antzeztokiaren aurre aldean, erdi illunpetan Judeako ikusbegia, Palmondo soil bat edo beste antzeko xeetasun bat dala-ta itxura emanez. Tokia pizkana argitzen joango da ta Joanesen abotsa ozenagotzen...).

 

JOANES: «Isai igarleak Testamentu zaarreko liburuan esaten digunez. Agar eta Ismael semea Bensabeeteko basamortutik barrena dijoaz Abrahmek etxetik bialdurik»...

 

(isilunea)

 

(Antzeztokiko ertz batetik bestera, igaro bitez laister laister aienaturik).

 

        (Joanesek darrai) Orduko legea gogorra zan emazteentzat. Okerragoa oraindik ama-semearentzat. Ez orratik gizonezkoentzat... Ankerkeria au kentzea, bideak zuzentzera Kristo Jainkoaren seme ber-berak etorri bearko du. Bideak atontzera, bai, jende apala goratzeko, eroritakoak jasotzeko.

        Oitura zaar eta txar guztiak suntsituz Justizia bete dedin. Noan basomortura, Mesias laister etortzekoa bait-da. Jainkoaren bideak gertutzera.

        Testamentu berrian sartu aurretik (bijoa) naasmendu aundiak sortuko dira munduan...

 

(Antzeztokia berriz illunpe osoan geldi bedi, une ortaz baliaturik Judeako ikusbegia kendu ta beste irudi bat agertzeko leendik gerturik egongo dana: gaur eguneko etxe apain batena. Abrahm jaun aberatsaren etxe-barrua eserleku, arats, argi-mutil, kurtina, ta apaingarriz ondo ornitua. Argia berriz piztutakoan bertan dauden joku-lagunak bere elkarrizketari asiera emango diote).

 

aurrekoa hurrengoa