www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Agarren seme... Ismael
Antonio Maria Labaien
1970

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Teatro osoa euzkeraz (III), Antonio Labayen. La Gran Enciclopedia Vasca, 1977

 

 

  hurrengoa

AGAR-EN SEME... ISMAEL

 

Iru ekitaldi

 

Aurre-Azken solasa

eta

Koru-saillaren kantu, ta dantza dituan

ANTZERKIA

 

1970 urtean «AGORA»

Teatro-Saria irabazitakoa

 

1971 - Martxoaren 28

lenengoz Urnietako

EGI-BILLA taldeak

antzeztua

 

 

        Testamentu zarreko gertakari baten «aggiornamiento» bat besterik ez da «Agar-en seme... Ismael» lan xume au.

        Teatrogintzarako Biblia-iturburua oso ugaria izan da beti, bai antziñako egille ta bai oraingoetan. Ez noa izenik aitatzea itzaurre au ez luzatzeagatik.

        Teatroa, gizarteari gauzak errez irakasteko lekua da. Begi ta belarrietatik jolasaren bidez eta antzerkiaren indarrez, zuzen sartzen bait zaio barrura.

        Stringbergek ederki deitu zuan Teatroa: «Biblia pausorum» Ots!: jende xearen azkurria.

        Gure artean, ere, Lardizabalen «Testamentu Zar eta Berriko Kondaira» joan dan gizaldian geien irakurritako liburua izan zan. Idazle zaldibitarrak zionez: «Jaungoikoaren obra miragarrien berriak ugari emango dizkizute, zeñak ikusita zuen biotzak arrizkoak ez badira artuko dute ain ongille onarekin leialak izateko gogo, nere nekearen saririk naiena izango dana». Zuberoko Pastoraletan zortziren bat badira gutxienez Testamentu Zaarretik artutako gaiez landuak: Moises, Abraham, Nabukodonosor, Josue, Sanson eta abar...

        Teknika aldetik «Agar-en seme... Ismael» alik eta erarik arruntena aukeratu dut. Zailtasunak jartzea kaltegarri ezik alperrikakoa bait-da gure errietako antzezlari taldeak eroso ikasi ta ager izan aal dezaten.

        Joku lagunekin batera Koru sailla sartzen da. Onela, publiko-jende geiena ez bakarrik ikusle baizik partedun izan dedin. Baiñan ez dut koru-sailla ekintzaren erdian sartu ta naasi nai izan gertakaria ez illuntzearren.

        Koru-saillak inguruan diardu irudien uztai ta apaingarri bezela musika dantza ta mintzoz bear dan giroa sortu araziz.

        Orain, jenderik aski edo aukerarik ez duten errietan Gertakaria soil-soilik eman diteke musika ta apaingarriak alde batera utzirik.

        Berez, gertakarien bizitasuna naiko bait da aditzaile-entzuleek ase-bete eta ez gogaitzeko.

 

  hurrengoa