www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristauaren doktrina
Agustin Kardaberaz
c. 1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa  

KRISTAUAREN DOKTRINA

 

        Gurutze Santuaren siñaleagatik + gure etsaietatik + libra gaitzatzu gure Jauna, ta Jainkoa. + Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. + Amen.

 

 

LENBIZIKO PARTEA

 

Kredoa

        Sinisten det Jainko Aita guziz poderoso, Zeruaren, ta lurraren Kriadoreagan, eta haren Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan. Zeña sortu zan Espiritu Santuaren obraz, ta graziaz; Jaio zan MARIA Birjiñagandik. Padezitu zuan Ponzio Pilatosen mendean, gurutzefikatua hilla, ta obiratua izan zan. Infernuetara jatxi zan, hirugarren egunean hillen artetik piztu zan. Zeruetara igo zan: an dago jarririk Aita Jainko guziz poderosoaren eskuietik. Andik etorriko da biziak, eta hillak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Santa, Katolika, Santuen Komunioa. Bekatuen barkazioa. Aragiaren resurrezioa. Bizitza betikoa. Amen.

 

Fedearen artikuluak dira amalau

        Lenbiziko zazpiak Jainkotasunari dagozka; beste zazpiak gure Jaun Jesu-Kristo Jainko, ta Gizon egiazkoaren gizatasun santuari.

        Jainkotasunari dagozkionak dira oiek.

        Lenengoa, sinistea Jainko guziz poderoso bakar bategan.

        Bigarrena, sinistea, dala Aita.

        Hirugarrena, sinistea, dala Semea.

        Laugarrena, sinistea, dala Espiritu Santua.

        Bostgarrena, sinistea, dala Kriatzallea.

        Seigarrena, sinistea, dala Salbatzallea.

        Zazpigarrena, sinistea, dala Glorifikatzallea.

        Gizatasun Santuari dagozkionak dira oiek.

        Lenbizikoa, sinistea, Jesu-Kristo gure Jauna, gizona danez, sortu izan zala Espiritu Santuaren obraz, ta graziaz.

        Bigarrena, sinistea, jaio zala Santa Maria Birjiñagandik, zalarik Birjiña erdi baño len, erditzean, eta erdiezkero.

        Hirugarrena, sinistea, eriotza, ta pasioa artu zuala gu bekatariok salbatzeagatik.

        Laugarrena, sinistea, infernuetara jatxi zala, ta haren etorrera santuaren zai zeuden, guraso santuen animak atera zituela.

        Bostgarrena, sinistea, hirugarren egunean hillen artetik piztu zala.

        Seigarrena, sinistea, Zeruetara igo zala, eta eserita dagoala Aita guziz poderosoaren eskuiean.

        Zazpigarrena, sinistea, etorriko dala biziak, eta hillak juzgatzera: esan nai du, onai gloria ematera, zeren haren Mandamentu santuak gorde zituzten, eta gaistoai pena betikoa, zeren gorde etzituzten.

 

 

BIGARREN PARTEA

 

Aita Gurea

        Aita gurea, Zeruetan zaudena, santifika bedi zure izena: betor gugana zure erreñua: egin bedi zure borondatea, nola zeruan ala lurrean. Egun iguzu gure egunoroko ogia: eta barka zaizkigutzu gure zorrak guk gere zordunai barkatzen dieztegun bezala: eta ez gaitzatzula utzi tentazioan erorten, baizik libra gaitzatzu gaitzetik. Amen.

 

Abe Maria

        Abe Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeikatua zera andre guzien artean, eta bedeikatua da zure sabeleko frutua Jesus. Santa Maria Jainkoaren Ama, erregezazu gu bekatariokgatik oraiñ, ta gure eriotzako orduan. Amen.

 

Salve

        Salbe Erregiña, Miserikordiazko Ama, bizitza, gozo, eta esperanza gurea. Salbe: zuri deiez gaude Ebaren hume deserrituak: negarrez, eta adiaz zugana suspiratzen degu negarrezko ibar onetan. Ea bada, Bitarteko gurea, zure begi miserikordiazko horiek biurtu itzatzu gugana, eta deserri onen ondoren erakuskuzu Jesus zure sabeleko frutu bedeikatua. O guziz beraa! O piadosa! O Maria Birjiña gozoa! Erregu ezazu gugatik, Jainkoaren Ama Santa, Kristoren promesen diña egin gaitean. Amen.

 

 

HIRUGARREN PARTEA

 

Jainkoaren Legeko Aginte,
edo Mandamentuak dira amar

        Lenbiziko hirurak Jainkoaren onrari dagozkio, eta beste zazpiak lagun urkoaren, edo projimoaren onari.

        Lenengoa da, Jainkoa gauza guzien gañean amatzea.

        Bigarrena, haren izen santuaz juramentu alferrik ez egitea.

        Hirugarrena, jaiegunak santifikatzea.

        Laugarrena, Aita, ta Ama onratzea.

        Bostgarrena, ez iñor hiltzea.

        Seigarrena, aragizko bekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena, ez ostutzea.

        Zortzigarrena falso testimoniorik ez altxatzea, eta gezurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena, lagun urkoaren, edo geidearen emaztea ez deseatzea.

        Amargarrena, besteren ondasunik ez kutiziatzea.

        Amar aginte oek sartzen dira bitan, Jainkoa serbitu, ta gauza guzien gañean amatzean, eta zure lagun urkoa, edo proximoa zere burua bezala. Amen.

 

Eliz Ama Santaren Mandamentuak dirade bost

        Lenengoa, igande guzietan, eta gordetzeko jai egunetan meza osoa enzutea.

        Bigarrena, urtean bein bederik konfesatzea, edo lenago hiltzeko perillik uste bada, edo komulgatu bear bada.

        Hirugarrena, Pazkoa loratuan, edo Resurrekziokoan komulgatzea.

        Laugarrena, Eliz Ama Santak aginzen duanean barautzea.

        Bostgarrena, amarrenak, eta primiziak Jainkoaren Elizari pagatzea.

 

Miserikordiazko obrak dira amalau

        Zazpi Espirituari, eta zazpi gorputzari dagozkionak.

        Espirituari dagozkionak dirade oiek.

        Lenbizikoa, ez dakianari erakustea.

        Bigarrena, bear duenari konseju ona ematea.

        Hirugarrena, utsegiten duenari zuzentzeko bidea ematea.

        Laugarrena, bidegabeak, edo injuriak barkatzea.

        Bostgarrena, tristeak konsolatzea.

        Seigarrena, lagun urkoen atsakabeak, eta argaltasunak pazienziaz eramatea.

        Zazpigarrena, biziakgatik, eta hillakgatik Jainkoari erregutzea.

        Gorputzari dagozkionak dirade oiek.

        Lenengoa, eriak bisitatzea, edo ekustea.

        Bigarrena, gose danari jaten ematea.

        Hirugarrena, egarri danari edaten ematea.

        Laugarrena, kautiboak erreskatatzea.

        Bostgarrena, bearrean dagoena jantzitzea.

        Seigarrena, bidezko, edo peregrinoari ostatu ematea.

        Zazpigarrena, hillak lurrari ematea, edo enterratzea.

 

Animaren etsaiak dirade hiru

        Demonioa, Mundua, Aragia.

 

Bekatua da esatea, egitea,
edo nai izatea zerbait
Jainkoaren Legearen kontra

        Pekatu orijinala, edo jatorrizkoa da guziok harekin jaiotzen gerana, eta lenbiziko gurasoetatik datorkiguna.

        Bekatu mortala da esatea, egitea, nai izatea zerbait Jainkoaren Legnearen kontra gauza pisu, edo graberen batean.

        Bekatu beniala, edo ariña da, bekatu mortalaren disposizio bat, eta bidea.

 

Bekatu Kapitalak,
edo besteen iturburuak dira zazpi

        Lenengoa, Soberbia. Bigarrena, Kutizia. Hirugarrena, Luxuria. Laugarrena, Ira. Bostgarrena, Gula. Seigarrena, Enbidia. Zazpigarrena. Nagitasuna.

 

Zazpi bizio oien kontra
dira Zazpi birtute

        Soberbiaren kontra, umiltasuna. Kutiziaren kontra, liberaltasuna. Luxuriaren kontra, kastidadea, edo garbitasuna. Iraren kontra, pazienzia. Gularen kontra tenplanza. Enbidiaren kontra karidadea. Nagitasunaren kontra dilijenzia, edo arreta.

 

Gorputzaren Sentiduak dirade bost

        Lenengoa, begiz ekustea. Bigarrena, belarriz enzutea. Hirugarrena aoz gusto artzea. Laugarrena, sudurraz usai egitea. Bostgarrena, eskuz ukitzea.

 

Animaren Potenziak,
eta kemenak dira hiru

        Memoria, edo Oroipena, Adimentua, ta Borondatea.

 

Birtute Theologalak,
edo Jainkoaganonzkoak dira hiru

        Lenengoa, Fedea. Bigarrena, Esperanza. Hirugarrena, Karidadea.

 

Birtute Kardinalak dira lau

        Lenengoa, Prudenzia; Bigarrena, Justizia. Hirugarrena, Fortaleza. Laugarrena, Tenplanza.

 

 

LAUGARREN PARTEA

 

Zazpi Sakramentuak

        Eliz Ama Santaren Sakramentuak dira zazpi. Lenengo bostak dira premiazkoak izatez, edo borondatez; eta oek gabe ezin salba diteke gizona, ajolakabez, edo desprezioz uzten baditu; beste biak dira borondatezkoak.

        Lenengoa, Bataioa. Bigarrena, Konfirmazioa. Hirugarrena, Penitenzia, edo Konfesioa. Laugarrena, Komunioa. Bostgarrena, Oleazioa, Seigarrena, Ordena. Zazpigarrena, Ezkontza, edo Matrimonioa.

 

Espiritu Santuaren Doaiak dira zazpi

        Lenbizikoa, Jakiundearen Doaia, hau da, Jainkoaren, ta zeruko gauzen ezaguera, atsegin kontentuz beterikako bat ematen duen, doaia. Bigarrena, Adimentuaren Doaia. Hirugarrena, Konsejuaren Doaia. Laugarrena, Zienziaren, edo gure faltak ezagutzeko, ta geroko nekeetatik aldegiteko argitzen gaituan, Doaia. Bostgarrena, Fortalezaren, edo Fedean, ta obra onak egitean sendoro irauteko Doaia. Seigarrena, Piedadearen Doaia. Zazpigarrena, Jainkoaren beldurraren doaia.

 

Espiritu Santuaren Frutuak dira amabi

        Lenengoa, Karidadea. Bigarrena, Pakea. Hirugarrena, Longanimidadea, hau da, neke audi, ta luzeak irazotzeko biotzaren anditasuna. Laugarrena, benignidadea, edo biotzeko biguintasuna. Bostgarrena, Fedea. Seigarrena, Kontinenzia, edo atsegin debekatuen gura ezitzea, ta hilduratzea. Zazpigarrena, Espirituko gozoa. Zortzigarrena, Pazienzia. Bederatzigarrena, Ontasuna. Amargarrena, Mansotasuna. Amaikagarrena, Modestia. Amabigarrena, Kastidadea, edo garbitasuna.

 

Doatasunak, edo Bienabenturanzak dira zortzi

        1. Zori-onekoak espirituz pobre diranak, zeren aiena dan Zeruetako erreñua.

        2. Zori-onekoak mansoak, zeren oiek izango diran lurraren jabe.

        3. Zori-onekoak negar egiten duenak, zeren oiek izango diran konsolatuak.

        4. Zori-onekoak justiziaren gose, ta egarri diranak, zeren aek izango diran aseak.

        5. Zori onekoak miserikordiosoak, edo urrikaritsuak, zeren oek iritsiko duen Miserikordia.

        6. Zori-onekoak biotzgarbikoak, zeren oek Jainkoa ekusiko duen.

        7. Zori-onekoak pakezaleak, zeren oek Jainkoaren Seme izendatuko diran.

        8. Zori-onekoak justiziagatik persegituak, zeren oiena izango dan Zeruetako erreiñua.

 

Konfesio, edo Aitormen jenerala

        Ni bekataria, konfesatzen naitzaio, Jaungoiko guziz poderosoari, Santa Maria beti Birjiñari, San Miguel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro, ta San Paulo Apostoluai, Santu guziai, ta zuri, nere Aita, bekatu geiegi egin dedala, pensamentuz, hitzez, ta obraz, nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit andiaz. Argatik erregutzen diot, Santa Maria beti Birjiñari, San Miguel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro, eta San Paulo Apostoluai, Santu guziai, ta zuri, nere Aita, erregu degiozuten nigatik gure Jaun, eta Jaungoikoari. Amen.

 

Akto Kontriziozkoa,
edo onezko damua

        Nere Jesu-Kristo Jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa: nere Kriadore, ta Redentorea, Zu zeranagatik, eta zeren amatzen zaitudan gauza guzien gañean, damu det, Jauna, damu det biotz guzitik zu ofendituaz, propositu firmearekin ez geiago ofenditzeko, ta bekatuaren bide guzietatik aldegiteko, nere bekatuak konfesatzeko, eta ematen zatan penitenzia egiteko. Eskeñtzen dizut nere bizitza, obrak, ta nekeak nere bekatuen satisfakzioan, eta nola eskatzen dizudan, ala uste det gure ontasun, eta miserikordia fingabean barkatuko dizkidatzula zure odol prezioso, pasio, ta eriotzagatik, eta emango didazula grazia bizitza ontzeko, ta zu serbitzen irauteko eriotzako orduraño. Amen.

 

 

KRISTAU-DOKTRINAREN
DEKLARAZIO, EDO AZALDURA,
GALDEZ, ETA ERANZUTEZ

 

        GALDEA. Kristaua zera?

        ERANZUERA. Bai, Jainkoaren graziaz.

        G. Kristauaren izen hori nondik datorkizu?

        E. Jesu-Kristo gure Jaunagandik.

        G. Zer esan nai du Kristauak?

        E. Kristoren Gizona.

        G. Kristoren Gizonaz zer aditzen dezu?

        g. Jesu-Kristoren Fedea duena, zeña dan Bataioan artu zuena, ta bera serbitzera agindurik dagoena.

        G. Kristauaren siñalea zeñ da?

        E. Gurutze santua.

        G. Zergatik?

        E. Zeren Kristo gurutzefikatuaren iduria dan, zeñean erredimitu ginduen.

        G. Zenbat gisatara señale hori Kristauak usatzen du?

        E. Bitara.

        G. Zeñ dira?

        E. Ziñatzea, ta santiguatzea.

        G. Zer da ziñatzea?

        E. Eskuieko beatz lodiaz hiru Gurutze egitea. Lenengoa, bekokian, bigarrena, aoan, hirugarrena, bularrean, gure Jaungoikoarekin hitz egiñaz.

        G. Erakutsi nola?

        E. Gurutze santuaren siñaleagatik gure etsaietatik libra gaitzatzu gure Jauna, ta Jainkoa.

        G. Zergatik ziñatzen zera bekokian?

        E. Jainkoak pensamentu gaistoetatik libra gaitzan.

        G. Zergatik aoan?

        E. Hitz gaistoetatik Jainkoak libra gaitzan.

        G. Zergatik bularrean?

        E. Obra, ta deseo gaistoetatik Jainkoak libra gaitzan.

        G. Zer da santiguatzea?

        E. Eskuieko beatz biakin Gurutze bat egitea bekokitik bularrera, ta ezkerreko besa-burutik eskuiekora, Trinidade guziz Santari gagozkiola.

        G. Erakutsi nola?

        E. Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren Izenean, Amen.

        G. Siñale hori noiz egin bear dezu?

        E. Obraren bat asistzen degun guzian, edo bearren batean, tentazio, edo perillean ikusten geranean: batez ere oetik jakintzean, etxetik irtetean, Elizan sartzean, jaterako, ta oierakoan.

        G. Zergatik orrenbeste bider?

        E. Zeren beti ta leku guzian gure etsaiak gonbatitzen, ta persegitzen gaituzten.

        G. Zer etsai dira horiek?

        E. Demonioa, Mundua, ta Aragia.

        G. Beraz horien kontra Gurutzeak indarra badu?

        E. Bai, Aita.

        G. Birtute hori Gurutzeak nondik du?

        E. Kristok bere eriotzaz antxe garaitu zuelako.

        G. Gurutzea adoratzean nola esaten dezu?

        E. Adoratzen, ta bedeikatzen zaitugu, Kristo, zeren zure Gurutze santuaz mundua erredimitu zenduen.

 

 

KRISTAU-DOTRINAREN
DIBISIO, EDO BEREZIERA

 

        Kristaua nola zeran ikusi degu, Kristauaren izenez, ta siñalez. Baña orañ esadazu.

        G. Arrazoiaren usora Kristaua datorrenean, zenbat gauza jakitera dago obligaturik?

        E. Lau gauza.

        G. Zeñ dira?

        E. Zer sinistu, zer eskatu, zer egin, ta zer artu bear duen, jakitera.

        G. Nola jakingo du, zer sinistu bear duen?

        E. Kredoa, ta Fedearen Artikuloak jakiñaz.

        G. Nola jakingo du, zer eskatu bear duen?

        E. Aita gurea, eta Elizaren beste orazioak jakiñaz.

        G. Nola jakingo du, zer egin bear duen?

        E. Jainkoaren Legeko Aginteak, ta Eliza Ama Santarenak, ta Miserikordiazko obrak jakiñaz.

        G. Nola jakingo du, zer artu bear duen?

        E. Eliz Ama santaren Sakramentuak jakiñaz.

 

 

DOTRINAREN LENENGO PARTEA

zeñean Kredoa, ta Fedearen Artikuloak
azaltzen, edo deklaratzen diran

 

        G. Lenengora gatozen: Esazu, Kredoa nork esan zuen?

        E. Apostoluak, edo Kristok bidalduak.

        G. Zertako?

        E. Fedearen gauzak guri adierazotzeko.

        G. Ta zuk zertako esaten dezu?

        E. Kristauak degun Fede au berau aitortzeko.

        G. Zer gauza da Fedea?

        E. Ikusi ez deguna sinistea.

        G. Jesu-Kristo jaiotzen ikusi zenduen?

        E. Ez, Aita.

        G. Hiltzen, edo zeruetara igotzen ikusi zenduen?

        E. Ez, Aita.

        G. Sinistzen dezu?

        E. Bai Aita, sinisten det.

        G. Zergatik sinisten dezu?

        E. Zeren gure Jainkoak ala agertu dion Eleiza Ama santari, ta onek ala erakusten digun.

        G. Kristauak bezala dauzkatzun, ta sinisten dituzun gauzak zeñ dira?

        E. Erromako Eliz Ama santak daukatzien, ta sinisten dituenak.

        G. Ark, eta zuk sinisten dituzutenak zeñ dira?

        E. Fedearen Artikuluak, batez ere Kredoan dauden bezala.

        G. Fedearen Artikuluak zer dira?

        E. Haren Misteriorik andien, edo prinzipalenak.

        G. Fedearen Artikuluak zertako dira?

        E. Gure Jaungoikoaren, ta Jesu-Kristo gure Erredentorearen berri distintoa, edo ezaguera banaro emateko.

        G. Zer, edo zeñ da gure Jaungoikoa?

        E. Da esan al, edo gogora al ditekean gauzarik garaien, edo exzelente, ta miragarriena: Jaun bat fin gabe ona, poderoso, jakinsu, justua, gauza guzien asiera, ta fiñ, edo bukaera.

        G. Trinidade txit santua zer da?

        E. Da Jaungoikoa bera, Aita, Semea, ta Espiritu Santua: Hiru Persona distinto, edo bana, ta Jainko egiazko bakar bat.

        G. Aita Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Semea Jainkoa da?

        E. Bai Aita.

        G. Espiritu Santua Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Eta hiru Jainko dira?

        E. Ez, baizikan Jaungoiko egiazko bakar bat.

        G. Aita bada Semea?

        E. Ez, Aita.

        G. Espiritu Santua bada Aita, edo Semea?

        E. Ez, Aita.

        G. Zergatik?

        E. Zeren Personak distintoak, edo bana diran, izan arren egiazko Jainko bakar bat.

        G. Jainkoa nola da guziz poderosoa?

        E. Zeren bere podere bakarrez nai duen guzia egiten duen.

        G. Nola da Kriadorea?

        E. Zeren ezerezetik gauza guziak egin zituen.

        G. Nola da Salbadorea?

        E. Zeren grazia ematen duen, ta bekatuak barkatzen dituen.

        G. Nola da Jainkoa Glorifikatzallea?

        E. Zeren beraren grazian irauten duenari gloria ematen dion.

        G. Jainkoak, guk bezala, gorputzaren figura, edo iduria badu?

        E. Jainkoa danez, ez, zeren Espiritu puru, edo nasgabea dan; baña bai, Gizona danez.

        G. Jainkozko hiru Personetatik zeñ egin zan Gizon?

        E. Bigarrena, zeña dan Semea.

        G. Aita egin zan Gizon?

        E. Ez, Aita.

        G. Espiritu-Santua egin zan Gizon?

        E. Ez, Aita.

        G. Zeñ bada?

        E. Bakarrik Semea, Gizon eginta Jesu-Kristo deritzana.

        G. Orrela beraz nor da Jesu-Kristo?

        E. Jaungoiko biziaren Semea, gu erredimitzeagatik, ta guri exenploa emateagatik Gizon egin zana.

        G. Zer esan nai du Jesusen izen onek?

        E. Salbatzallea.

        G. Zertatik salbatu ginduen?

        E. Gure bekatuetatik, eta demonioaren katiberiotik.

        G. Kristok zer esan nai du?

        E. Unjitua, edo ganzutua.

        G. Zerzaz unjitua izan zan?

        E. Espiritu Santuaren graziaz ta doaiaz.

        G. Jesu-Kristo gure Jauna, Birjiña zan Amagandik, nola sortu, ta jaio zan?

        E. Egiten zuela onetan Jainkoak mirari, edo milagro andi bat.

        G. Haren Ama gero beti Birjiña geratu zan?

        E. Bai, Aita, beti betiro.

        G. Zergatik Gurutzeko eriotza artu nai izan zuen?

        E. Gu bekatu, ta eriotzatik libratzeagatik.

        G. Jesu-Kristo gure Jauna hill ezkero jatxi zan infernu arzaz, zer aditzen dezu?

        E. Ez kondenatuen tokia, baizik justuak zeuden, ta Linboa deritzan lekua.

        G. Nola jatxi zan?

        E. Animaz Jainkotasunari batu, edo uniturik.

        G. Ta haren Gorputza nola geratu zan?

        E. Jainkotasunari berari uniturik.

        G. Hirugarren egunean nola piztu zan?

        E. Haren Gorputz, ta Anima gloriosoa batutzen, edo berriz juntatzen ziradela, geiagoren geiago ez hiltzeko.

        G. Zeruetara nola igo zan?

        E. Bere berezko birtutez.

        G. Aita Jainkoaren eskuiean eserita egoteak zer esan nai du?

        E. Jainkoa danez, ark adinbat gloria izatea, ta Gizona danez, bestek iñork baño geiago.

        G. Noiz etorriko da biziak, ta hillak juzgatzera?

        E. Munduaren kabuan, edo azkenean.

        G. Ta hill guziak piztu bearrak dira orduan?

        E. Bai, Aita, beren gorputz, ta anima lenago zituztenakin.

        G. Santuen komunioa sinisten det, esatean, zer sinisten dezu?

        E. Fielak besteen espirituko ondasunetan parte dutela, gorputz baten bizikai, edo mienbroak bezala, zeña dan Eliza.

        G. Zer edo zeñ da Eliza?

        E. Da Kristau fielen Kongregazioa, zeñen burua dan Aita Santua.

        G. Aita Santua nor da?

        E. Erromako Aita nagusia, lurrean Kristoren Ordekoa edo Bikarioa, zeñari obeditzera guziok obligatuak gauden.

        G. Kredoaz, ta Artikuloaz gañera besterik sinisten dezu?

        E. Bai, Aita, Eskritura sagraduan dagoan guzia, ta Jainkoak bere Elizari agertu dion guzia.

        G. Zer gauza dira horiek?

        E. Hori ez niri galde, jakineza naizan oni. Eleiza Ama Santak Maisuak baditu erantzuten jakingo dutenak.

        MAISUA. Ongi diozu, Erakusleai dagote, ez zuri, fedeko gauzetan txeago, ta luzeago kontu ematea. Asko da zuenzat Artikuloen kontu, Kredoan dauden bezala ematea.

 

 

KRISTAU-DOTRINAREN BIGARREN PARTEA

zeñean deklaratzen dan,
eskatu bear dana, ta
Eleiza Ama Santaren Orazioak

 

        Ikusi degu, nola dakizun sinistu bear dana, ta zan aurrena: bigarrenera gatozen, eta da eskatu bear dana.

        G. Esazu: Aita gurea nork esan zuen?

        E. Jesu-Kristok.

        G. Zertako?

        E. Erregutzen guri erakusteko.

        G. Zer gauza da erregutzea?

        E. Da Jainkoagana biotza altxatzea, ta mesedeak hari eskatzea.

        G. Aita gurea esatean, norekin hitz egiten dezu?

        E. Gure Jaun, ta Jainkoarekin.

        G. Non dago gure Jaungoikoa?

        E. Leku-guzian, berezkiro Zeruan, ta Aldareko Sakramentu Santuan.

        G. Orazioen artean onena zeñ da?

        E. Pater noster, edo Aita gurea.

        G. Zergatik?

        E. Zeren Apostoluak eskatu, ta Kristok bere aoaz esan zuen.

        G. Zergatik geiago?

        E. Zeren zazpi eskari karidade guzian fundatuak dituen.

        G. Zeñ dira?

        E. Lenena, santifika bedi zure izena.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Jainkoaren izena mundu guzian ezagutua, ta onratua izan dedilla.

        G. Zeñ da Bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreinoa.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Gure animetan Jainkoak erregiña dezala graziaz emen lurrean, ta gero gloria digula.

        G. Zeñ da hirugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea nola zeruan, ala lurrean.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Lurrean gaudenok Jainkoaren borondatea dagigula, zeruan doatsuak egiten duten bezala.

        G. Zeñ da Laugarrena?

        E. Egun iguzu gure egunoroko ogia.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Gorputzari dagokan mantenua Jainkoak digula, ta animarenzat grazia, ta Sakramentuak.

        G. Zeñ da bostgarrena?

        E. Barka zaizkigutzu gure zorrak, guk gure zordunai barkatzen dieztegun bezala.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Gure pekatuak Jainkoak barka degizkigula, gu agrabiatu, ta gaitz egin digutenai guk barkatu diegun bezala.

        G. Zeñ da seigarrena?

        E. Ez gaitzatzula utzi tentazioan erorten.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Jainkoak utzi ez gaitzala, pekatuan erorierazotzeko deabruak dakaizkun pensamentu gaisto, ta tentazioetan, ta ez horiei leku ematen.

        G. Zeñ da zazpigarrena?

        E. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Jainkoak libra gaitzala animako, ta gorputzeko gaitz, ta perill guzietatik.

        G. Baña, zergatik asieran esan dezu: Aita gurea, zeruetan zaudena?

        E. Jainkoagana biotza jasotzeko, ta humiltasunaz, ta konfianzaz hari eskatzeko.

        G. Amen, azkenean diozun hitz ark zer esan nai du?

        E. Ala izan dedilla, edo ala biz.

        G. Zer orazio berezkiro esaten diozkatzu Ama Birjiñari?

        E. Abe Maria, ta Salbea.

        G. Abe Maria nork esan zuen?

        E. San Gabriel Aingeruak Ama Birjiñari agur egitera etorri zanean.

        G. Nork esan zuen Salbea?

        E. Eleiza Ama Santak dauka artua.

        G. Zertarako?

        E. Ama Birjiñari fabore eskatzeko.

        G. Abe Maria, edo Salbea esatean nori zagozkio?

        E. Birjiña Maria gure Ama Andreari.

        G. Birjiña Maria Andrea nor da?

        E. Da birtutez beterikako Andre bat, Jaungoikoaren Ama, ta zeruan dadagoena.

        G. Ta Aldarean dagoena zeñ da.

        E. Zeruan dagoenaren Imajiña, ta haren antza duena.

        G. Zertarako dago an?

        E. Haren bidez zeruan dagoenaz oroi gaitezen, ta onen Imajiña dalako, erreberenzia dagiogun.

        MAISUA. Bada beste Santuen Imajiñai orobat egin bear diezu.

        G. Aingeruai, ta Santuai ere orazio egin bear diegu?

        E. Bai, Aita, gure bitartekoai bezala.

        G. Zer gauza dira Aingeruak?

        E. Zeruan Jainkoa gozatzen dauden Espiritu doatsu batzuek.

        G. Zertarako Jainkoak egin zituen?

        E. Bera beti beti, alabatzeko, ta bedeikatzeko.

        G. Ta zertaka geiago?

        E. Bere Ministroak bezala, Eleiza gobernatu, ta Gizonak gorde ditzaten.

        G. Beraz zuk ere, gordetzen zaituen Aingerua badezu?

        E. Bai, badet, ta Gizon bakoitzak du berea.

        M. Bada debozio andia ar zaiozu, ta enkomenda zatzaizka egunoro.

 

 

HIRUGARREN PARTEA

zeñean egin bear dana azaltzen dan

 

        Ikusi degu, zer sinistu, ta zer eskatu bear dan: dakuskun, nola dakizun zer egin bear dan.

        G. Esazu: Jainkoaren Legeko lenengo Mandamentua zeñ da?

        E. Jainkoa gauza guzien gañean amatzea.

        G. Nork amatzen du Jainkoa?

        E. Haren Mandamentuak gordetzen dituenak.

        G. Zer da, gauza guzien gañean bera amatzea?

        E. Guziak galtzea naiago, bera ofenditzea baño.

        G. Zertara geiago Mandamentu onek obligatzen gaitu?

        E. Bera bakarrik Gorputz, ta animako erreberenzia andienaz adoratzera, fede biziaz argan sinisten, ta esperatzen degula.

        G. Nork onen kontra pekatzen du?

        E. Eskuz egindako idolo, edo Jainko falsoak adoratzen dituenak, edo horietan sinisten duenak.

        G. Nork geiago?

        E. Aguero, edo aztinanzetan sinisten duenak, eta etxizeria, edo sorginkeriak usatzen dituenak.

        G. Zeñ da bigarrena?

        E. Haren izen santuaz juramentu alferrik ez egitea.

        G. Nork esan oi da juramentu alferrik egiten duela?

        E. Egiarik, Justiziarik, ta premiarik gabe egiten duenak.

        G. Ta ezeri ez dagokiola, edo alferrik kriaturakgatik juramentu egitea, pekatu da?

        E. Bai, Aita, ezen aietan Kriadoreari egiten zaio.

        G. Juramentu alferrik ez egiteko, zer erremedio da?

        E. Oitutzea esatera, bai, edo ez, Kristok erakusten digun bezala.

        G. Zeñ da hirugarrena?

        E. Festak, edo Jai egunak santifikatzea.

        G. Festak nork santifikatzen ditu?

        E. Meza osoa enzun, da lanik premia gabe egiten ez duenak.

        G. Zeñ da laugarrena?

        E. Aita, ta Ama onratzea.

        G. Nork onratzen ditu Gurasoak?

        E. Obeditzen, ta laguntzen, ta erreberentziatzen dituztenak.

        G. Nor besterik Gurasoen izenez aditzen da?

        E. Edade, edo adiñean, dignidade, edo diñadaan, ta gobernuan nagusiago diranak.

        G. Zeñ da bostgarrena?

        E. Ez iñor hiltzea.

        G. Mandamentu onetan zer agintzen da?

        E. Ez egitea gaitzik iñori, ez egitez, ez hitzez, ez eta gogoz ere.

        G. Zeñ da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitea.

        G. Mandamentu onetan zer agintzen da?

        E. Garbi, edo kasto izan gaiteala gure gogo, hitz, eta obretan.

        G. Zeñ da zazpigarrena?

        E. Ez ostutzea.

        G. Mandamentu onetan zer agintzen da?

        E. Ez kendu, ez iduki, ez nai izatea besteren gauza, bere jabearen borondatearen kontra.

        G. Zeñ da zortzigarrena?

        E. Testimonio falsorik ez altxatzea, ta gezurrik ez esatea.

        G. Mandamentu onetan zer agintzen da?

        E. Lagun urkoaz arin, edo erraz gaizki ez juzgatzea, ta haren faltak ez esatea, ta ez aditzea.

        G. Mandamentu au nork ausitzen du?

        E. Arrazoiaren kontra juzgatzen duenak, gaizki eska iñoren gaitza agerzen duenak, ta gezurra dionak.

        G. Bederatzigarren, eta amargarren Mandamentuan zer debekatzen da?

        E. Sentiduen gutiziak, eta ondasunen deseoak.

        M. Eleiz Ama Santaren Mandamentuak esaitzu.

 

Eleiz Ama Santaren
Mandamentuak dirade bost

        Lenengoa. Igande guzietan, ta gordetzeko Jaietan Meza osoa enzutea, &c. asieran esan diran bezala.

        G. Zertako dira Aginte oiek?

        E. Jainkoarenak obeto gordetzeko.

        MAISUA. Esaizu Miserikordiazko obrak.

        E. Miserikordiazko obrak dira amalau. Zazpi Espirituari, ta zazpi Gorputzari dagozkionak, asieran esan ziran bezala.

        G. Zergatik derizte Miserikordiazkoak?

        E. Zeren Justiziaz zor ez diran.

        G. Agintez noiz beartzen, edo obligatzen duk?

        E. Gizon jakintzuen iritzian pisuak diran estutasunean.

        ERAKUSLEAK. Esan dituzu ederki, Zeruko bidean zuk egin bear dezun guzia erakusten dizuen, gauzak. Esan itzazu orain, bide onetan animak dituan, eta iges egin bear dien etsaiak. (*)

 

        * Orain adiratera goazen gauz oek aldatzen dira onera, zeren hirugarren Parteari ongiena dagozkan, eta han dan Erakusleak adiratzen gauza berak emateko lekurik egokienak. Videsis V. Granatensem lib. 1 Part. 1. cap. 2 et lib. 2. Part. 2. capit. 12 de Doctrina Christiana.

 

Amimaren Etsaiak dirade hiru

        Lenengoa, Demonioa: Bigarrena, Mundua: Hirugarrena, Aragia.

        G. Nola iges egiten da Demonioagandik?

        E. Orazioz, eta humiltasunez.

        G. Nola iges egiten da Munduagandik?

        E. Onen ponpa, ta arrotasunak despreziatuaz.

        G. Nola iges egiten da Aragiagandik?

        E. Onegandik iges egiten, eta hau garaitzen da gogortasunakin, azote, ta baraubakin. Hau da etsairik andiena, zeren ezin gugandik kendu dezakegun Aragia, Demonioa, eta Mundua bai.

        G. Zergatik esan dezu, hoek dirala Animaren etsaiak?

        E. Zeren beti ari diran hoek Animari bekaturako bide, eta sareak prestatzen.

        G. Eta zer da bekatua?

        E, Da esatea, egitea, edo nai izatea zerbait Jainkoaren Legearen kontra.

        G. Bekatu orijinala, edo jatorrizkoa zer da?

        E. Guziok harekin jaiotzen gerana, eta lenengo Gurasoetatik datorkiguna.

        G. Bekatu larri, edo mortala zer da?

        E. Da esatea, egitea, edo nai izatea zerbait Jainkoaren Legearen kontra gauza pisu, edo graberen batean.

        G. Zergatik deritza mortala?

        E. Zeren egiten duenaren anima hiltzen duan.

        G. Zer da bekatu beniala, edo ariña?

        E. Bekatu mortalaren disposizio bat, eta bidea.

        G. Zergatik deritza beniala?

        E. Zergatik orretan erraz gizona erortzen dan, ta erraz barkatzen zaion.

        G. Bekatu Kapitalak, edo besten iturburu izan oi diranak zein dira?

 

Bekatu Kapitalak dirade zazpi

        E. Lenengoa, Soberbia: Bigarrena, Kutizia: Hirugarrena Lujuria: Laugarrena, Ira: Bosgarrena, Gula: Seigarrena, Enbidia: Zazpigarrena, Nagitasuna.

        G. Zergatik deitu diezu Kapitalak komunkiro mortalak deritzen, horiei.

        E. Zeren hoetatik jaiotzen diran beste bekatuak beren burutik bezela, ta zeren diran besteen iturriak, eta Sustraiak. Eta deitzea mortalak ez dagokie aiñ ondo, bada askotan Benialak baizik ez dira.

        G. Noiz dira mortalak?

        E. Noiz ta Jainkoaren, eta lagun urkoaren Karidade, edo amorioaren kontra diran.

        G. Eta noiz dira karidadearen kontra?

        E. Noiz eta oriekgatik Jainkoaren, edo Elizaren aginteren bat gauza grabean autsitzen degun.

        G. Zer da Soberbia?

        E. Besteak baño geiago izan nai eragabeko bat.

        G. Zer da Kutizia?

        E. Ondasunen, edo izanen gura eragabeko bat.

        G. Zer da Lujuria?

        E. Gorputzaren atsegiñ loien gura eragabeko bat.

        G. Zer da Ira?

        E. Bengatzaren gura eragabeko bat.

        G. Zer da Gula?

        E. Jateko, eta edateko gura eragabeko bat.

        G. Zer da Enbidia?

        E. Besteren onaren damu bat.

        G. Zer da Nagitasuna?

        E. Obra onak egiteko atzerapen bat.

        G. Zazpi Bizio hoen kontra, zenbat Birtute dira?

        E. Zazpi Birtute.

        Soberbiaren kontra, Umiltasuna. Kutiziaren kontra, Liberaltasuna. Lujuriaren kontra Kastidadea, edo garbitasuna. Iraren kontra, Pazienzia. Gularen kontra, Tenplanza. Enbidiaren kontra, Karidadea. Nagitasunaren kontra Dilijenzia, edo Arreta.

        G. Bekatuaren osiñean ez amiltzeko zer neurri artu bear ditu gañera Kristauak?

        E. Neurri hoek asko dira, baña orain geiena gogoan artu bear ditugunak bi.

        G Zein dira hoek?

        E. Lenengoa, da bekaturako bide, ta perilletatik aldegitea. Bigarrena, Gorputzaren Sentiduai beren gura txarrak ukatzea, eta animaren potenziai gauz onetan beren jarduera, eta lana ematea.

        G. Gorputzaren Sentiduak zenbat dira?

        E. Bost: Lenengoa, Begiz ekustea. Bigarrena, Belarriz enzutea. Hirugarrena, Auaz gusto artzea. Laugarrena, Sudurraz usai egitea. Bostgarrena, Eskuz ukitzea.

        G. Zertako Jainkoak aman dizkigu sentiduak, eta beste goñerako mienbroak?

        E. Guziakin serbi genezan gauza guzietan.

        G. Esan itzazu Animaren Potenziak.

        E. Animaren Potenziak, edo Kemenak dirade hiru. Memoria, edo oroipena: Adimentua, eta Borondatea.

        G. Zertako eman zigun Jainkoak Memoria?

        E. Beraz, eta beraren ontarte, edo mesedeaz oroi gaitezen.

        G. Zertako Jainkoak eman zigun Adimentua?

        E. Gure Jauna ezagutzeko, ta argan pensatzeko.

        G. Zertako eman zigun Borondatea?

        E. Ontasunik andiena bezela bera, eta beregatik lagun Urkoa amatzeko.

        G. Birtute Theologalak, edo Jainkoaganozkoak zein dira?

        E. Fedea, Esperanza, ta Karidadea.

        G. Zer da Fedea?

        E. Ekusi ez deguna sinistea, zeren Jainkoak ala agertu dion Eliz Amasantari, eta onek ala erakusten digun.

        G. Zer da Esperanza?

        E. Gloria uste izatea, edo esperatzea Jainkoaren graziaz, eta gure obra onen bidez.

        G. Zer da Karidadea?

        E. Gauza guzien gañetik Jainkoa amatzea, eta gure lagun Urkoak gerok bezala, hoek guri egitea nai deguna berai egiten diegula.

        G. Birtute Kardinalak zein dira?

        E. Birtute Kardinalak dirade lau. Lenengoa, Prudenzia. Bigarrena, Justizia. Irugarrena; Fortaleza. Laugarrena, Tenplanza.

 

 

LAUGARREN PARTEA

zeñean adieratzen, ta azaltzen,
edo deklaratzen diran,
artu bear diran Sakramentuak

 

        Ekusi degu, nola dakizun zer sinistu, zer eskatu, ta zer egin bear dezun. Dakuskun, nola dakizun, zer artu bear dezun, eta da atzeneko gauza. Esaitzu Sakramentuak.

 

Eliz Ama Santaren Sakramentuak
dirade zazpi.

        &c. Asieran dauden bezela

        G. Zer gauza dira Sakramentuak?

        E. Jesu-Kristok bere Elzizari utzi ziozkan señale agiri diran batzuek, oen bidez grazia, ta birtuteak guri emateko.

        G. Zer gauza da grazia?

        E. Da Jainkozko izate bat, gizona Jainkoaren Seme, eta Zeruaren Jabeai, edo heredero egiten duana.

        G. Zer birtute graziarekin batean ematen dituzte Sakramentuak?

        E. Berezkiro hiru Theologalak, edo Jainkoaganonz zuzen begiratzen duenak.

        G. Zein dira oek?

        E. Fedea, Esperanza, eta Karidadea, eta oek aditzera eman dira Dotrina onen asieran, eta hirugarren Partearen bukaeran.

        G. Zertako da Bataioa?

        E. Bekatu jatorrizkoa, edo Orijinala, eta bataiatzen danagan arkitzen dan baste edozein barkatzeko eta kentzeko (*)

 

        (*) Dotrinaren asieran, eta irugarren Partearen bukaeran lekurik egokienean bezala egin dira galde oek: Zer da bekatua? Zer da bekatu orijinala, edo Jatorrizkoa? Bekatu mortala zer da? Zer da bekatu beniala edo arina; Argatik ez dira ipintzen emen laugarren Partean lena berriz, eta berriz lena ez erabiltzeagatik. Alaere Erakusleak bere eskuan idukiko du len egindako galdeak emen ere egitea, egon ditezen aurrak ikasiari aztuzen ez uzteko oartuak.

 

        G. Zertako da Konfirmazioko Sakramentua?

        E. Bataioan artu genduan Fedean gu konfirmatzeko, ta sendoago egiteko.

        G. Zertako da Penitenziako Sakramentua?

        E. Bataioa ezkero egindako bekatua barkatzeko.

        G. Zer bekatu dira horiek?

        E. Eriozkoak, edo mortalak, baita benialak ere.

        G. Zer parte ditu Penitenziak bekatu eriozkoak, larriak, edo mortalak kentzeko?

        E. Hiru parte.

        G. Zein dira?

        E. Biotzeko damua, aozko konfesioa, eta obrazko satisfazioa.

        G. Bekatu mortalean erorten dan guzian, bereala konfesatu bear ote du batek, barka dakion?

        E. On lizake, baña ezta premiazko gauza.

        G. Zer egin bear du bada?

        E. Bere bekatuen egiazko damua ontzeko asmo osoarekin artu, eta Eleiz Ama Santak agintzen duanean konfesatu.

        G. Penitenziako Sakramentuaz kanpora zenbat gauzagatik barkatzen da bekatu beniala?

        E. Bederatzigatik.

        G. Zein dira?

        E. Lenengoa, Meza enzutea. Bigarrena, Komulgatzea. Hirugarrena, Konfesio jenerala. Laugarrena, Obispoaren bendizioa. Bostgarrena, Ur bedeikatua. Seigarrena, Ogi bedeikatua. Zazpigarrena, Aita gurea esatea. Zortzigarrena, Sermoia entzutea. Bederatzigarrena, Jaunari barkazioa eskatuaz bularra jotzeaz.

        G. Zertako da Komunioko Sakramentua?

        E. Bear bezala arturik izan dediñ gure animen janari, ta geitu, edo ugaritu diezagun grazia.

        G. Zer artzen dezu Komunioko Sakramentu guziz santuan?

        E. Jesu-Kristo Jainko, eta Gizon egiazkoa, Aldareko Sakramentuan egiaz dagoana.

        G. Zertako da Oleazioa, edo Extrema-Unzioa deritzan Sakramentua?

        E. Hiru gauzatarako.

        G. Zeñ dira?

        E. Lenbizia, igaroko bizitza gaistoaren arrasto, eta kutsu gaistoak kentzeko. Bigarrena, demonioaren tentazioen kontra animari indarra emateko. Hirugarrena, gorputzari, konbeni bazaio, osasuna emateko.

        G. Zertako da Ordenaren Sakramenta?

        E. Elizen diñako Ministroak, nola diran Apaizak, Diakono, eta Subdiakonoak konsagratzeko, ta ordenatzeko.

        G. Zertako da Ezkontzako Sakramentua, edo Matrimonioa?

        E. Ezkontzeko, ta ezkonduai grazia emateko, bizi ditezen pakean, eta azi ditzaten aurrak Zerurako.

 

Espiritu Santuaren Doaiak

        ERAKUSLEAK. Esan dituzu laugarren Parteari dagozkan gauzarik bearrenak. Esan itzazu orain Espiritu Santuaren Doaiak.

        E. Espiritu Santuaren doaiak dirade zazpi. &c. Asieran bezala.

 

Espiritu Santuaren Frutuak

        Esan itzatzu Espiritu Santuaren Frutuak.

        E. Espiritu Santuaren Frutuak dirade amabi, &c, Asieran bezala.

 

Doatasunak, edo zorionak

        Esan itzatzu Animaren doatasun, edo zori onak.

        E. Doatasun, edo zorionak dira amabi, &c. Asieran bezala.

        G. Zer esan degu orain?

        E. Zortzi doatasun, edo zori onak.

        G. Zer gauza dira oek?

        E. Birtuteen, eta Espiritu Santuaren doaien obrarik onenak.

        G. Nor dira Espirituz pobreak?

        E. Onrarik, eta aberastasun ez andirik ez txikirik nai ezdutenak.

        G. Nor dira mansoak?

        E. Irarik ez dutenak, eta alde-aldean iraren mugimenturik ere ez.

        G. Nola dira Mansoak lurraren jabe?

        E. Heren buruen jabe izanaz.

        G. Nor dira negartiak?

        E. Atsegin-kontentu bekatu ez diranak ere uzten dituenak.

        G. Nor dira justiziaren gose, eta egarri diranak?

        E. Gauza guzietan ansiaz, eta arreta andiarekin dagotena egiten duenak.

        G. Nor dira Urrikaritsuak, edo Miserikordiosoak?

        E. Atzeakin, eta arrotzakin ere biotz txit berea duenak.

        G. Nor dira biotz garbidunak?

        E. Beren griña, ta pasio txarrekin guziz hilduratuak, edo mortifikatuak diranak.

        G. Nor dira paketsuak?

        E. Pakezko obrak berengan, eta bestetan egiten dituztenak.

        G. Nor dira Justiziagatik persegituak?

        E. Guzian sendo daudenak persegituak izan arren.

        G. Eta zergatlk derizte oei doatasunak, edo zorionak?

        E. Zeren oetan dagoan oraingo bizitzaren doatasuna, eta zoriona, ta gerokoaren ustea, eta esperanza.

 

Oneraño da Aita Asteteren
Katezisimoa edo Doktrina.

 

        Emen bi gauzaren gañean kontuan ipiñi nai det irakurlea. Lenbizia: badira laburregitzat daukeenak Asteteren urrezko liburutxoa, batez ere Konfesioko, ta Komunioko Sakramentuai dagozten gauzetan. Emendik dator bakoitzak bere eraskiña egotzi nai izatea Asteteri. Baña ongi begiratzen bada, zertarako egin zuan Aita Astetek bere liburutxo hau, erraz ekusiko da, ez dala ez laburregia. Zer etzuan liburu hau egin gaitzarekin-onaren ezagueran dartzen diranetik jakin ditzeen aurrak, ordutanik jakin bear ditugun, gauzak? Eta gutxi ote da adiñ artarako Astetek dakarrena jakitea? Ezta asko, egia da, Astetek dakarrena, aurrak ikasteko ongi Konfesatzeko, ta Komulgatzeko prestaera; baña hau bera esan diteke oraindik argitara diran eraskiñaz. Ongi Konfesatzeko, eta Komulgatzeko prestaera da egiteko txit andia, gutxika ongienai, eta pazienziarekin Animen Artzaiak egin bear duena. Aita Astetek erakusten du egiteko onen aurretik aurrak ikasi bear duena, ta gañerakoa utzitzen du Animen zaien eskuetan; eta on lizake kontuz argitara ematea zenbait Erakusaldi Konfesioko Sakramentuaren, ta lenbiziko Komunioaren gañean. Bigarrena Aita Agustiñen beenbait hitz aldatu ditugu, eta are guziago dana laugarren Partean zeuden asko gauza ezarri ditugu hirugarren Partearen bukaeran. Ta atzenean, ekusirik, Aita berak dakartziela gauz on asko, ta oen artean obra onen eskintzeko era, Fede, Esperanza, ta Karidadezko Afektoak, ta Enkarnazioko Misterioa, egia da alegiña gauz oek ederki ipintzeko, ta eman du Obispo Jaunaren Ordekoak bere baimena argitara ateratzeko. Goazen gauz oek ekustera.

 

GOIZEAN, ETA ARRATSEAN
KRISTAUAK EGIN BEAR LUKEAN
JAIERA, EDO DEBOZIOA

 

GOIZERAKOA

        Goizean jantzi zaite modestia, eta onestidadearekin, Aita gurea, Abe Maria, Kredoa, edo beste orazioren bazuek esanaz. Jarri zaite Jaunaren aurrean, oroitzen zerala, nola begira dagokizun. Adora ezazu umiltasun, eta errespeto guziarekin. Eman giozkatzu eskerrak, eta eskeñi giozkazu zure pensamentu, hitz eta lan guziak era onetan

 

JAUNA ADORATZEA

        Nere Jaun Jaungoikoa! Zu zera gauza guzien Asiera, eta Iturburua, guzien Iraupena, ta Muga, edo Fiña, ta ni naiz nerez ezereza, ta dedan izate hau zure esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen, eta aitortzen det, eta adoratzen zaitut umiltasun, eta errespeto guziarekin.

 

JAUNARI ESKERRAK EMATEA

        Milla esker Jauna oraindaño egiñ dizkidatzun mesede guziakgatik. Milla esker, zeren ezerezetik egin ninduzun, eta egiñ Zu emen ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko, ta gero betikotasun guzian Zurekin batean Zeruan doatsu izateko. Milla esker, zeren zure Seme Jesusen odol preziotsuarekin Adanen bekatuaren mendetik atera, ta zure Elizaren ume bataioan egin nazun. Milla esker atzenean, zeren, igaro dan gau onetan bizitza gorde didazun.

 

JAUNARI PENSAMENTU,
HITZ, ETA OBRAK ESKINTZEA

        Eskintzen dizkitzut, Jauna, gaurko nere pensamentu, hitz, eta obrak. Betor, Jauna, zure laguntza, ta grazia, egin ditzadan nik gaurko nere lanak Zuk nai dezun eran, ta zure onra, ta gloriarako.

 

EXAMINA, ETA
EGUN GUZIRAKO ASMO ONAK

        Oroi zaite emen denbora piska batean, lenbizia, zer utsegite egin dezun bartdanik onera. Bigarrana, zer Mandamentu geiena autsi oi dezun. Hirugarrena, zure griña txarren artean, zein dan nagusi, edo indartsuena. Eskagiozu Espiritu Santuari bere laguntza, ta grazia, esaten diozula gisa onetan.

        Atoz o Espiritu Santua! Atoz beartsuen gurasoa! Atoz, doaien emailea! Argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko. Mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko.

        Zaude orain gutxi batean zure utsegiteak, eta oen sustraia gogora ekartzen ixillik::: Egizu asmo osoa, aldegiteko bekatutik, eta bekatuaren bideetatik, batez ere arako geiena egin oi dezun bekatu artatik. Ar ezazu asmo sendo bat eskuratzeko, ta ezitzeko orrako zure griña, eta jenio txar hori. Ar ezazu zure Bitartekotzat Birjiña guziz Santa, zure Aingeru Guardakoa, San Jose, ta zure izeneko Santua::: Egitzu orain Fede, Esperanza, Karidade, ta Kontriziozko Aktoak era onetan.

 

AKTO FEDEKOA

        Jaungoiko, Jakiunde, ta egia betikoa zerana! Sinisten ditut benaz, eta biotz guzitik, Eliz Ama Santak sinisten, eta erakusten dituan, gauza guziak, zeren Zuk Eliz Ama Santari agertu diozkatzun, eta onek ala erakusten dizkidan.

        Sinisten det Jainko Aita guziz poderoso Zeruaren, ta Lurraren Kriadoreagan. Eta haren Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan. Zeña sortu zan Espiritu Santuaren obraz, eta graziaz. Jaio zan Maria Birjiñagandik. Padezitu zuan Ponzio Pilatosen mendean, gurutzefikatua, hilla, eta obiratua izan zan. Infernuetara jatxi zan, hirugarren egunean hillen artetik piztu zan. Zeruetara igo zan, an dago jarririk Aita Jainko guziz poderosoaren eskuietik. Andik etorriko da biziak, ta hillak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Santa Katolika, Santuen komunioa. Bekatuen barkazioa. Aragiaren resurekzioa, edo piztutzea. Bizitza betikoa.

        Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak utzi ziozkala Eliz Ama Santari, zazpi Sakramentu, ta oen artean konfesioko Sakramentua bataioa ezkero egindako bekatuak barkatzeko. Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak ipiñi zuala Aldareko Sakramentu guziz miragarria, ta Sakramentu onetan dagoala gure animen janari, ta edari izateko, grazia ugaritzeko, ta bere gozotasun miragarriak gura biotzetan isurtzeko. Siniste onetan bizi, ta hill nai det.

 

AKTO FEDEKO LABURRAGOA

        Jainko Jakiunde, eta egia betikoa zerana! Sinisten ditut benaz, eta biotz guzitik Eliz Ama Santak sinisten, eta erakusten dituan gauza guziak, zeren Zuk Eliz Ama Santari agertu diozkatzun, eta onek ala erakusten dizkidan. Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak utzi ziozkala Eliz Ama Santari zazpi Sakramentu &.

        Hau konfesatzeko, eta komulgatzeko aurrean txit ongi dator.

 

AKTO ESPERANZAKOA

        Nere Jaun Jaungoikoa! Zure Seme Jesusen eriotza, ta merezimentuak bitarteko dirala, ta beraren graziarekin alegiña egiten dedala, esperatzen det Zure Ontasun, eta Miserikordian nere bekatuen barkazioa, ta betiko bizitza doatsua, zeren Zuk ala agindu didazun, eta zere hitzetan aiñ leiala zeran. Zu zera on guziaren Iturburua, eta Emallea, eta Zugandik uste det, Jauna, Zerurako bidean bear dedan guzia.

 

AKTO KARIDADEZKO,
ETA KONTRIZIOZKOA

        Nere Salbatzalle Jesus maitagarria! Zu zera ontasun bazter gabekoa, eta neurrik ez dezuna, eta beragatik guziz maitagarria. Amatzen zaitut biotz guzitik zure ontasun horri begiraturik. Ta zugatik, eta zure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak, eta oen artean nere etsaiak. Opa diet Zerua, eta arako bidean konbeni zaten guzia. O ontasun miragarria! Damu det zu ofendituaz, eta damu det gauza guzien gañetik. Artzen det asmo osoa ez geiago bekaturik egiteko, bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko.

        Jaiera hau ongi ikasi duen aurrai erraz erakutsiko zate ongi konfesatzeko prestaera.

        Nere Kristaua, goizeko jaiera, edo debozio au da beste guzien zimendua bezala. Saia zaite hau ikastera, ta onen oitura artzera. Ez dezu onenbesterekin ere kontentatu bear. Sarritan oroitu bear zera egunaz zere nekeen artean, nola arkitzen zeran Jaunaren aurrean, ta begietan: nola begira dagokizun Jaun bera, ta nola prest dagoan zuri laguntzeko, ta bear dezun guzia emateko. Noizean beiñ bada zere lanetan, altxa ezazu biotza Jaunagana, eta esangiozu: Jauna, esana esan: goizekoan bertan arkitzen naiz; zure izenean, ta zure onrarako izan bedi neke hau. Lagun zakizkit arren. Zer ondasunak jaiera, zer debozio onetatik ez dituzu aterako, Kristaua, era onetan saiatzen zerala? Zer obra onen, eta Zeruraku irabazien gordallua ez dezu bilduko? Ekin, bada, ekin deboazio oni.

 

ARRATSERAKOA

        Jarri zaite Jaunaren aurrean, oroitzen zerala, nola begira dagokizun. Adora ezazu umiltasun, eta errespeto guziarekin. Eman giozkatzu eskerrak, eta eskeñi giozkatzu zure pensamentu, hitz, obrak, eta loa, era onetan.

        Nere Jaun Jaungoikoa! Zu zera gauza guzien Asiera, ta Iturburua, guzien Iraupena, eta Muga, edo Fiña, ta ni naiz nerez ezereza, eta dedan izate hau Zure Esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen, eta aitortzen det, ta adoratzen zaitut umiltasun, eta errespeto guziarekin.

 

JAUNARI ESKERRAK EMATEA

        Milla esker Jauna, oraiñdaño egin dizkidazun, mesede guziakgatik. Milla esker, zeren ezerezetik egin ninduzun, eta egiñ Zu emen ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko: ta gero betikotasun guzian Zurekin batean Zeruan doatsu izateko. Milla esker, zeren zure Seme Jesusen odol preziotsuarekin Adanen bekatuaren mendetik atera, ta zure Elizaren ume bataioan egin nazun. Milla esker atzenean, zeren, igaro dan, egun onetan bizitza gorde didazun.

 

JAUNARI PENSAMENTU, HITZ,
OBRAK, TA LOA ESKEINTZEA

        Eskeiñtzen dizkitzut, Jauna, gau onetako nere pensamentu, hitz, obrak, eta loa. Atoz, Jesus ona, bizi zaite nere biotzean, ta gorde nazazu etsaiaren sare, ta amets gaistoetatik.

 

EXAMINA

        Oroi zaite emen piska batean, lenbizia, zer utsegite egin dezun goizetit onera. Bigarrena, geiena autsi oi dezun, Mandamentu hura gorde ote dezun goizetik asmoa artu dezun bezala. Hirugarrena, leialki, ta arretarekin saiatu ote zeran orrako zure griña txar nagusi, ta jenio gaisto hori eskuratzera, ezitzera, hilduratzera. Eskagiozu Espiritu Santuari bere laguntza, ta grazia, esaten diozula gisa onetan.

        Atoz, o Espiritu Santua! Atoz, beartsuen gurasoa! Atoz doaien Emallea! Argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko. Mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko.

        Zaude orain gutxi batean zure gaurko utsegiteak, eta oen sustraia gogora ekarten ixillik::: Egizu asmo osoa aldegiteko bekatutik, eta bekatuaren bideetatik, batez ere arako geiena egiñ oi dezun bekatu artatik. Ar ezazu asmo sendo bat eskuratzeko, eta ezitzeko orrako zure griña, ta jenio txar hori. Ar ezazu zure Bitartekotzat Birjiña guziz Santa, zure Aingeru Guardakoa, San Jose, eta zure izeneko Santua::: Egitzu orain Fede, Esperanza, Karidade, ta Kontriziozko afektoak era onetan.

 

AKTO FEDEKOAK

        Jaungoiko, Jakiunde, ta Egia betikoa zerana! &c. goizean bezala.

 

AKTO ESPERANZAZKOA

        Nere Jaun Jangoikoa! Zure Seme Jesus-en &c. goizean bezala.

 

AKTO KARIDADEZKOA,
ETA KONTRIZIOZKOA

        Nere Salbatzalle Jesus maitagarria! Zu zera &c. goizean bezala.

 

ENKARNAZIOKO MISTERIOA

        G. Zer ote da Enkarnazioko Misterioa esaten diogun hau?

        E. Trinidadeko bigarren Persona Aita Eternoaren Semea Birjiña txit Santaren Sabelean Gizon egitea, edo aragiz jantzitzea, zalarik Ama beti Birjiña erdi baño len, erditzean, eta erdi ezkero.

        G. Eta zer aditzen dezu Trinidadeko bigarren Persona Gizon egiteaz, edo aragiz jantzitzeaz?

        E. Aditzen det, beregana artu zituala gureen antzeko Gorputz, eta Anima bat.

        G. Aita egin zan Gizon?

        E. Ez, Jauna.

        G. Espiritu Santua egin zan Gizon?

        E. Ez, Jauna.

        G. Zein bada?

        E. Bakarrik Semea, Gizon egin da, Jesu-Kristo deritzana.

        G. Eta Gizon egin zanean, utzi, edo galdu ote zuan Jainko izatea?

        E. Ez, Jauna etzuan galdu, eta eziñ galdu zezakean, ta orregatik denbora berean da Jainko, eta Gizon egiazkoa.

        G. Noren obraz egin zan Misterio miragarri hau?

        E. Ez Gizonaren, baizik Espiritu Santuaren obraz, eta graziaz.

        G. Zer egin zuan Espiritu Santuak?

        E. Lau gauza.

        G. Zein dira?

        E. Lenengoa, Birjiña txit Santaren odol garbiarekin, eta Birjiña beraren Sabelean moldatu zuan Gorputz bat: Bigarrena, ezer-ezetik egin zuan Anima bat: Hirugarrena, Anima hau eman, ta unitu zion Gorputzari: Laugarrena, Gorputz eta Anima hau unitu zituan Trinidadeko bigarren Personarekin, Gizon egiña, eta geratu zan hau Gizon egiña, edo aragiz jantzia.

        G. Lan gauza oek egiñ ote zituan Espiritu Santuak bata bestearen ondoren?

        E. Ez, Jauna, baizik batetan, Birjiña txit Santak Aingeruari bere baimena eman zion une artan bertan.

        G. Zer esan zion Birjiña txit Santak Aingeruari bere baimena ematean?

        E. Ona ni Jaunaren serbitzaria. Egin bedi nigan zuk diozuna, eta zuk diozun eran.

        G. Espiritu Santuak bakarrik egiñ ote zuan obra hau?

        E. Ez, baizik Trinidadeko hiru Personak.

        G. Nola bada esan dezu, egin zala Espiritu Santuaren obraz ta graziaz?

        E. Zeren dan Jainkoaren guganako onginai, eta amorioaren obra Andia, eta onelako obrak Espiritu Santuari berezkiro dagozkanak bezala aditzera ematen diran.

        G. Noiz egin zan obra Andi hau?

        E. Martxoaren ogeita bostgarrenean.

        G. Zenbat naturaleza, edo izate ditu Jesu-Kristok?

        E. Bi, Jauna, Jainkoarena bata, Gizonarena bestea.

        G. Zenbat entendimentu?

        E. Bi entendimentu, Jainkoa danez bata, eta Gizona danez bestea, ta era berean bi borondate.

        G. Zenbat Persona dira Jesu-Kristogan?

        E. Persona bat bakarra, eta hori Trinidadeko bigarrena, edo Seme Jaungoikoa.

        G. Jesu-Kristok badu Aitarik, edo Amarik?

        E. Jainkoa danez badu Aita, zeña dan Aita Eternoa, eta eztu Amarik: Gizona danez badu Ama, zeña dan Maria beti Birjiña, eta eztu Aitarik.

        G. Jainkoa danez, edo Gizona danez, da lenagokoa?

        E. Jainkoa danez, zeren alde onetatik Betikoa dan, baña Gizona danez denboraz sorte izan zan Espiritu Santuaren obraz, eta graziaz.

        G. Non dago Jesu-Kristo?

        E. Jainkoa danez leku guzian, baña Gizona danez Zeruan, eta Aldareko Sakramentuan bakarrik.

 

FIN

 

aurrekoa