www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristiñeu Dotrinien Lau Partiak
Anonimoa
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Natxo Urkijo

 

aurrekoa  

        Nota — La J y la j con punto se pronuncian á la vizcaína, y la J j (sin punto) á la castellana.

        La ts se pronuncia siemprecomo la tz, y la s como la s del dialecto vizcaíno de los libros.

 

 

Kristiñeu dotrinien
Lau partiak

 

        I. Kristiñeue sara?

        E. Bai Jaune, Jangoikoen grasia gaitik.

        I. Kristiñeuen usen ori, noganik daukesu?

        E. Kristo geure Jaune ganik.

        I. Ser esan gure dau Kristiñeuek?

        E. Kristoren gisona, edo Kristoren disipulue.

        I. Ser entenditen dosu Kristoren gisona gaitik?

        E. Jesukristoren fedia dauken gisona, sein artu euen Bautismu Santuen, eta ofresidurik dagoana bere serbisio santure.

        I. Sein de Kristiñeuen señalia?

        E. Kurse Santia, Jaune.

        I. Se gaitik?

        E. Dalako Kristo kursifikeduen figuria, seinetan erredimidu gendusen.

        I. Seinbet moduten usetan dau Kristiñeuek señale orretarik?

        E. Biten.

        I. Seinsuk dire?

        E. Sigiñetia, eta Santigetia.

        I. Ser da sigiñetia?

        E. Eitia iru kurse esku eskoako ats orkoroagas: lelengoa bekokien, bigerrena aoan, irugerrena bulerrian, berba eiten dogule geure Jangoikoagas.

        I. Ekusi selan?

        E. Kurse Santien señalia gaitik geure arerioetarik libredu gagisus, geure Jaune eta Jangoikoa.

        I. Se gaitik sigiñetuiten sara bekokien?

        E. Jangoikoak libredu gagisen pensamentu deungetarik.

        I. Se gaitik aoan?

        E. Jangoikoak libredu gagisen berba deungetarik.

        I. Se gaitik bulerrian?

        E. Jangoikoak libredu gagisen obra, ta desio deungetarik.

        I. Ser da santigetia?

        E. Eitia kurse bat esku eskoako ats biekas, bekokirik eta bulerrera, eskerreko sorbaldarik eta eskoakora, aitetuten dogule Santisime Trinidedia.

        I. Ekusi selan?

        E. Aitien, eta semien, eta Espiritu Santuen usenian. Amen.

        I. Nos useduko dosu señale orretarik?

        E. Obra onen bat asten dogun gustien, edo tentasiñoe, nezesidede, edo peligruren baten aurkituiten garianian; prinsipelmente oerik jaigit orduen, etserik urteit orduen, elexan sarsait orduen, jaten ast orduen, eta oera joat orduen.

        I. Se gaitik ainbeste bider?

        E. Segaitik geure arerioak persegiten gaituesan denpora, eta leku gustietan.

        I. Se arerio dire orreik?

        E. Demoniñoa, Mundue, eta Aragie.

        I. Bada Kursiak birtuterik bauko euren kontra?

        E. Bai Jaune.

        I. Nondi dauko Kursiak birtuti ori?

        E. Bensidu euesalako Kristok berian bere eriosiagas.

        I. Kursia adoretan dosunian selan esaten dosu?

        E. Adoretan saitudes Kristo, eta bedeinketuiten saitudes, Kurse Santuegas erredimidu senduleko mundue.

 

 

KRISTIÑEUEK JAKIN BIAR DAUESANAK

 

        Ekusi dogu Kristiñeu sariala Kristiñeuen usen eta señaleti; esan egidesu orain:

        I. Seinbet gause jakin, eta entendidu biar ditus Kristiñeuek usu errasoekora elsaiten danian?

        E. Lau, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa ser sinistuko dauen: bigerrena ser eskatuko dauen: irugerrena ser obraduko dauen: eta laugerrena ser erresibiduko dauen.

        I. Selan jakingo dau ser sinistuko dauen?

        E. Jakinik eta entendidurik Kredoa, edo amalau Artikulu fedekoak.

        I. Selan jakingo dau ser eskatuko dauen?

        E. Jakinik, eta entendidurik Paternosterra, eta beste Elexa Ama Santien orasiñoyak.

        I. Selan jakingo dau ser obraduko dauen?

        E. Jakinik, eta entendidurik Jangoikoen Legeko Mandamintuek, bost elexakoak, eta amalau obra miserikordieskoak.

        I. Selan jakingo dau ser erresibiduko dauen?

        E. Jakinik, eta entendidurik saspi Sakramentuek.

 

 

LELENGO PARTIA

 

        I. Nok esan euen Kredoa?

        E. Apostoluek, Jaune.

        I. Setarako?

        E. Guri Fede Santuko gausek irekasteko.

        I. Eta suk setarako esaten dosu?

        E. Kristiñeuek daukegun Fedi au konfesetako.

        I. Ser da Fedia?

        E. Ekusi estogune sinistutia.

        I. Ekosi sendun jayoiten Jesukristo?

        E. Es Jaune.

        I. Ekusi sendun il eiten, edo Seruetara igoiten?

        E. Es Jaune.

        I. Sinistuiten dosu?

        E. Bai Jaune, sinistuiten dot.

        I. Se gaitik sinistuiten dosu?

        E. Jangoikoak alan errebelau dauelako, eta Elexa Ama Santiak alan irekasten deskuleko.

        I. Se gause dire daukesusenak, eta sinistuiten dosusenak Kristiñeue leges?

        E. Daukesanak, eta sinistuiten daudiesanak Erromako Elexa Santiak.

        I. Se gause dire suk, eta Elexiak daukesuesanak, eta sinistuiten dosuesanak?

        E. Fedeko Artikuluek, prinsipelmente Kredoan dagosan leges.

        I. Se gause dire Fedeko Artikuluek?

        E. Dire Fedeko Misteriorik prinsipelenak.

        I. Setarako dire Fedeko Artikuluek?

        E. Emoiteko notisie distintia geure Jangoikoena, eta Jesukristo geure Erredentoriena.

        I. Nor da geure Jaungoikoa?

        E. Da gause bat ain eselentia, ta admirablia, sein esin esan, ta esin pensau leyen: Jaun bet gustis ona, poderosoa, sabioa, justoa, gause gustien prinsipio eta fine.

        I. Santisime Trinidedia nor da?

        E. Da Jaungoikoa bera: Aitia, Semia, eta Espiritu Santue, iru Persona distinte, eta Jaungoiko egiesko bat.

        I. Aitia, Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Semia, Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Espiritu Santue, Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Dire iru Jaungoiko?

        E. Es Jaune, espada Jaungoiko egiesko bakar bat.

        I. Aitia, semia da?

        E. Es Jaune.

        I. Espiritu Santue ba Aitia, edo Semia?

        E. Es Jaune.

        I. Se gaitik?

        E. Dirialako personak bata bestia estirianak, isen arren Jaungoiko egiesko bat.

        I. Orretati seinbet naturelesa, entendimentu, eta borondate dauko Jaungoikoak?

        E. Naturelesa bat bakarrik, entendimentu bet, eta borondate bat.

        I. Eta seinbet persona?

        E. Iru distinte, seinsuk dirian: Aitia, Semia, eta Espiritu Santue.

        I. Selan da Jaungoikoa gustis poderosoa?

        E. Bere poderioagas bakarrik eiten dauelako gure dauen gustie?

        I. Selan da Kriadoria?

        E. Gause gustiek egin euesalako eseber eserianik.

        I. Eta setarako kriedu euesan Jaungoikoak?

        E. Bera ametako, eta serbietako bisise onetan, eta gero gosetako glorian.

        I. Selan da Salbadoria?

        E. Emoiten dauelako grasia, eta parkatuiten dauesalako pekatuek.

        I. Selan da Glorifikedoria?

        E. Emoiten dautselako gloria bere grasian il eiten danari.

        I. Bauko Jaungoikoak gorputsik geuk leges?

        E. Jangoiko dan partes, es Jaune, dalako espiritu purue; baye bai gison dan partes.

        I. Iru personetarik sein egin sen gison?

        E. Semia, Jaune.

        I. Aitia egin sen gison?

        E. Es Jaune.

        I. Espiritu Santue egin sen gison?

        E. Es Jaune.

        I. Bada nor?

        E. Bakarrik Semia, seineri gison egin askero deretxo Jesukristo.

        I. Orretati nor da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko bisien Semia, gison egin sena, gu erredimidutarren, eta bisiseko ejenplue emotarren.

        I. Eta seinbet Naturalesa, entendimentu, eta borondate dauko Jesukristok?

        E. Naturalesa bi, bata Jangoiko dan partes, eta bestia gison dan partes:

        entendimentu bi, Jaungoiko dan partes bata, eta bestia gison dan partes: eta borondate bi, Jaungoiko dan partes bata, eta bestia gison dan partes.

        I. Eta seinbet persona, eta memorie dauko?

        E. Persona bat bakarrik, sein den Santisime Trinidedeko bigerren personia; eta memorie bat bakarrik gison dan partes, estaukelako memorierik Jaungoiko dan partes.

        I. Bauko Jesukristok gorputsik guk leges?

        E. Jaungoiko dan partes, es Jaune, dalako espiritu purue; baye bai gison dan partes.

        I. Ser esan gure dau Jesusek?

        E. Salbadoria.

        I. Setarik salbadu gendusen?

        E. Geure pekatuetarik, eta diabruen kautibidederik.

        I. Ser esan gure dau Kristok?

        E. Unjidue.

        I. Segas isen san unjidue?

        E. Espiritu Santuen grasie, eta doyekas.

        I. Kristo geure Jaune selan isen san konsebidue, eta jayo san Marie Birjinia ganik?

        E. Obradurik Jaungoikoak sobrenaturel, eta milegrosamente.

        I. Se Misterio da ori?

        E. Enkarnasiñoko Misterioa, Jaune.

        I. Eta ser entendiduiten dosu Enkarnasiñoko Misterioa gaitik?

        E. Santisime Trinidedeko bigerren Personia, sein den Semia, gison egin sela Ama Birjiniaren entraña gustis garbietan; es gisonen obras, espada Espiritu Santuen birtutes bere donsellatasunen kalte baga.

        I. Seinbet gause obradu situsen bada Espiritu Santuek Enkarnasiñoko Misterioan?

        E. Lau, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa, formau egin euen gorputs bet Ama Birjiniaren sabel santuen bere odol gustis garbiegas.

        Bigerrena, kriedu egin euen arime bat esebere eserianik.

        Irugerrena, a arime eta gorputse batu egisen alkarregas.

        Laugerrena, Santisime Trinidedeko bigerren Personiak artu euesan beragan gorputs, ta arime oneik; eta geratu sen len Jaungoiko sana gison eginik, seineri deretxo Jesukristo.

        I. Eta selan jayo san milegrosamente?

        E. Urteit euela Marie Santisimien sabelerik bere donsellatasunen kalte baga, eguskiek urteiten dauen leges, kristel bateti urrutu baga, eta loitu baga.

        I. Bere ama bisi sen beti birjine edo donzella?

        E. Bai Jaune, beti.

        I. Se gaitik gure isen euen il Kurzian?

        E. Gu libretarren pekaturik, eta betiko eriotsarik.

        I. Ser entenditen dosu infernue gaitik, seinetara jatsi sen Kristo geure Jaune il askero?

        E. Es kondenaduek egosan lekure, espada Linbora, non egosan justoak.

        I. Selan jatsi sen?

        E. Arimiagas Jangoikotasunera unidurik.

        I. Eta bere gorputse selan geratu sen?

        E. Unidurik Jangoikotasun beragas?

        I. Se moduten erresusitedu sen irugerren egunian?

        E. Baturik barriro bere arime gloriosia gorputsegas, es ostera il eiteko.

        I. Seinbetgarren egunian igon euen Seruetara?

        E. Berrogeigerrenian.

        I. Se moduten?

        E. Bere birtute propioagas.

        I. Ser esan gure dau dagoala jarririk Aite Jaungoiko gustis poderosoen alde eskoan?

        E. Jesukristok Jaungoiko dan partes daukela igoal glorie sein Aitiak, eta sein Espiritu Santuek: eta gison dan partes Zeruko bienabenturedu gustiek baño geyego.

        I. Nos etorriko da bisiek, eta ilek jusgetan?

        E. Munduen akaberan.

        I. Eta orduen bistuko dire il gustiek?

        E. Bai Jaune euki situesan gorputs, ta arime eurekas.

        I. Nor da Espiritu Santue?

        E. Santisme Trinidedeko irugerren Personia: Jaungoiko egieskoa Aitia leges, eta Semia leges.

        I. Ser sinistuiten dosu esaten dosunian: Santuen Komuniñoya?

        E. Kristiñeu fiel gustiek daukiela parte bestien obra onetan, gorputs baten satiek leges, sein den Elexia.

        I. Ser da Elexia?

        E. Da fiel Kristiñeuen kongregaziñoya, seinen burue da Aite Santue.

        I. Nor da Aite Santue?

        E. Da Erromako Pontifise, Kristoen Bikerioa lurrian, seineri gustiok gagos obligedurik obedesiten.

        I. Ser esan gure dau: Pekatuen Parkaziñoyak?

        E. Elexa Ama Santiak daukesala medioak, eta erremedioak pekatuek parketako, seinsuk dirian Sakramentu Santuek.

        I. Ser esan gure dau: Aragien Erresurresiñoyak?

        E. Juizioko egunian gustiok bistuko gariala orain daukegusen gorputs, ta arime eurekas: erresibiteko bakotxak alogera, edo kastige segun mereziten daudien bere obrak.

        I. Ser esan gure dau: Sekuleko Bisisiak?

        E. Au bisisi au akabadu askero dagoala beste bizise bat eternidedekoa, edo iños akabaduko estana: seinetan egongo dirian onak Seruen gloria gosetan, eta deungek infernuen pena andiek sufriten, Jaungoikoa Jangoiko dan artian.

        I. Kredoa, eta Fedeko Artikulues ganeti sinistuiten dosu beste gauserik?

        E. Bai Jaune, Eskriture Santian dagoan gustie, eta Jangoikoak errebeladurik deutsen gustie bere Elexiari.

        I. Se gause dire orreik?

        E. Ori es itendu niri, nasalako ignorantia: Dotoriak daukes Elexa Ama Santiak jakingo daudienak eransuten.

        M. Ondo diñosu Dotoriei toketan jakiela, ta es suri kontu emoitia banan banan Fedeko gausetan, suresat asko da jakitia Artikuluek, Kredoan dagosan leges.

 

 

BIGERREN PARTIA

 

        I. Nok esan euen Paternosterra?

        E. Jesukristok, Jaune.

        I. Setarako?

        E. Guri orasiño eiten irekasteko.

        I. Ser da orasiño eitia?

        E. Jangoikoari biotsa alsau, eta mesediak eskatutia.

        I. Paternosterra esaten dosunian, nogas berba eitiosu?

        E. Geure Jangoikoagas.

        I. Non dago geure Jangoikoa?

        E. Leku gustietan, espezielmente Seruen, eta Santisimu Sakramentu Altarakoan.

        I. Eta Jesukristo non dago?

        E. Jangoiko dan partes, leku gustietan, eta gison dan partes, bakarrik Seruen, eta Santisimu Sakramentu Altarakoan.

        I. Orasiñoetarik onena sein de?

        E. Paternosterra, Jaune.

        I. Se gaitik?

        E. Esan eualako Kristok bere aoti Apostoluen eskaris.

        I. Se gaitik geyego?

        E. Daukesalako saspi eskari fundedurik karidede gustien.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa da: Santifikedu bidi seure usena.

        I. Ser eskatuiten dosu eskari orretan?

        E. Jangoikoen usena isen dile esaune, eta onradue mundu gustien.

        I. Sein de bigerrena?

        E. Betor geu gana seure Erreinue.

        I. Ser eskatuitosu eskari orretan?

        E. Erreineu dagile Jangoikoak geure arimetan emen lurrian grasias, eta gero emon daigule gloria.

        I. Sein de irugerrena?

        E. Egin bidi seure borondatia, selan Seruen, alan lurrian.

        I. Ser eskatuiten dosu eskari orretan?

        E. Egin daigule Jangoikoen borondatia lurrian gagosanok, bienabenturaduek eiten daudien leges Seruen.

        I. Sein de laugerrena?

        E. Geure ogi egunian eguniangoa emon egisu gaur.

        I. Ser eskatuiten dosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak emon daigule gorputserako mantenimentue, arimerako grazia eta Sakramentuek.

        I. Sein de bostgarrena?

        E. Parkatu eigusus geure sorrak, selan geuk parketan deutsegusen geure sordunei.

        I. Ser eskatuiten dosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak parkatu daigusela geure pekatuek, geuk parkatu deutsegun leges gatx edo agrabio egin deuskuenai.

        I. Sein de seigerrena?

        E. Etxi es egisu tentasiñoyan jausten.

        I. Ser eskatuiten dosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak estaigule etxi jausten, da es konsentiten pensamentu, ta tentasiño deungetan, seinsukes demoniñoak gure dauen jausi gatesan pekatuen.

        I. Sein de saspigerrena?

        E. Baye gagisus libredu gatxerianik.

        I. Ser eskatuiten dosu eskari orretan?

        E. Jangoikoak libredu gagisela arimeko eta gorputseko gatx eta peligru gustietarik.

        I. Se gaitik esaten dosu lelengoan: Aite guria, Seruetan sagosana?

        E. Jangoikoari biotsa alsau, eta mesediak eskatuiteko umildede eta konfiensiegas.

        I. Ser esan gure dau akaberan esaten dosun berbiak: Amen?

        E. Alan isen dile.

        I. Se orasiño esaten deutsesu prinsipelmente Ama Birjiniari?

        E. Abe Maria, eta Salbia.

        I. Nok esan eban Abe Maria?

        E. Angeru San Gabrielek etorri senian Ama Birjinia saludetan.

        I. Nok esan eban Salbia?

        E. Elexa Ama Santiak dauko erresibidurik.

        I. Setarako?

        E. Ama Birjiniari mesediak eskatuiteko.

        I. Abe Maria edo Salbia esaten dosunian, nogas berba eiten dosu?

        E. Ama Birjiniagas, Jaune.

        I. Nor da Ama Birjinia?

        E. Da Señora bat birtutes betia, sein den Jangoikoen Ama, eta dagoan Seruen.

        I. Eta altaran dagoana nor da?

        E. Da Seruetan dagoanen imajine, eta semejansa bat.

        I. Setarako dago an?

        E. Gu beretati akordau gaitesansat Seruetan dagoanagas, eta delako bere imajinia erreberensiedu daigun.

        M. Bada bardin eingo deutsesu beste Santuen imajinei bere.

        I. Eingo deutsegu orasiño Angeru, eta Santuei bere?

        E. Bai Jaune, geure bitertekoai leges.

        I. Se gause dire Angeruek?

        E. Dire Espiritu bienabenturedu basuk, seinsuk dagosan Jangoikoa gosetan Seruen.

        I. Setarako kriedu ebasan Jangoikoak?

        E. Bera beti alabadu, eta bedeinketu dagiensat.

        I. Setarako geyego?

        E. Bere Ministruek leges Elexia gobernau dagiensat, eta gisonak gorde.

        I. Orretati suk bere baukesu Angeru Guardakoa?

        E. Bai Jaune, eta bakotxak dauko beria.

        M. Bada euki egiosu debosiñoe andie, eta enkomendau sekios egun gustietan.

 

 

IRUGERREN PARTIA

 

        Ekusi dogu ja ser sinistu, eta ser eskatu biardan: ekusi daigun orain selan dakisun ser obrau biar dan: esan egidesu:

        I. Sein de Jangoikoen legeko lelengo mandamintue?

        E. Jangoikoa amatia gause gustien ganian.

        I. Nok ametan dau Jangoikoa?

        E. Bere mandamintuek gordetan dauesanak.

        I. Ser da Jangoikoa ametia gause gustien ganian?

        E. Gure iseitia lenago gause gustiek galdu, se es bera ofendidu.

        I. Setara geyego obligetan gaitus mandamintu onek?

        E. Bera bakarrik adoretara gorputseko ta arimeko erreberensie gustiskoagas, sinistu eta esperetan dogule beragan fede bisiegas.

        I. Nok pekatu eiten dau onen kontra?

        E. Adorau, edo sinistuiten dauenak idolo, edo Jangoiko falsoetan.

        I. Nok geiago?

        E. Sinistuiten dauenak agorerietan, edo usetan dauesanak etxiserie edo gause superstisiñokoak.

        I. Sein de bigerrena?

        E. Bere usen santuen jurementorik es eitia alperrik.

        I. Nok eiten dau juremento alperrik?

        E. Juremento eiten dauenak guzurregas, justizie baga, eta nezesidede baga.

        I. Eta pekatu de juremento eitia alperrik krieturek gaitik?

        E. Bai Jaune, juremento eiten jakolako Kriedoriari euretan.

        I. Se moduten eiten da juremento kriaturek gaitik?

        E. Esaten dala B.G. Neure arimia gaitik, Serue gaitik, lurre gaitik au alan dala.

        I. Se erremedio dago juremento alperrik es eiteko?

        E. Usedu esaten bai, edo es, Kristok irekasten deuskun leges.

        I. Sein de irugerrena?

        E. Domekak eta jayek gordetia.

        I. Nok gordetan ditus jayek?

        E. Mesa osoa ensun, eta biarrik eitestauenak nezesidede baga euretan.

        I. Sein de laugerrena?

        E. Aite eta ama onretia.

        I. Nok onretan ditus guresoak?

        E. Obedezidu, sokorridu, eta erreberensietan dauesanak.

        I. Norsuk besterik entenditen dire guresoen usenian?

        E. Nagosigoak edadian, diñidadian eta gobiernoan.

        I. Sein de bostgarrena?

        E. Iñor es ileitia.

        I. Ser aginduten da mandamintu onetan?

        E. Es iñori gatxik egin, es obras, es berbas, es desios.

        I. Sein de seigerrena?

        E. Aragisko pekaturik es eitia.

        I. Ser aginduten da mandamintu onetan?

        E. Isen gaitesala kastu, eta garbiek pensamentu, berba, eta obretan.

        I. Sein de saspigerrena?

        E. Iñori eser es ostutia.

        I. Ser aginduten da mandamintu onetan?

        E. Es kendu, es euki, es gure bestena jabien borondates kontra.

        I. Sein de zorzigerrena?

        E. Iñori falso testimoniorik es ereigitia, eta es guzurrik esatia.

        I. Ser aginduten da mandamintu onetan?

        E. Es jusgeu fundementu baga txar projimue gaitik, es esan, es ensun bere faltak.

        I. Nok austen dau mandamintu au?

        E. Errasoe andi baga jusgu deungia eiten dauenak, kreitue kendu, sekretoa agertu, edo guzurre esaten dauenak.

        I. Ser eragosten da bederasi, eta amargarren mandamintuen?

        E. Aragisko atseginen, eta iñoen ondasunen desio bidebakoak.

 

ELEXA AMA SANTIEN MANDAMINTUEK DIRE BOST:

        Lelengoa, Mesa osoa ensutia Domeka, eta jayetan.

        Bigerrena, konfesetia urtian bein edolabere, edo lenago eriotsako peligrurik badago, edo komulgeuko bada.

        Irugerrena, komulgetia

        Paskoa Erresurresiñokoetan.

        Laugerrena, barau eitia Elexa Ama Santiak aginduiten dauenian.

        Bostgarrena, Amarrenak, eta primisiak pagetia Elexa Ama Santiari.

        I. Setarako dire mandamintu oneik?

        E. Obeto gordetako Jangoikoen legekoak.

 

 

MISERIKORDIESKO OBRAK DIRE AMALAU: SASPI ESPIRITUELAK, ETA BESTE SASPI KORPORALAK

 

ESPIRITUELAK DIRE ONEIK:

        Lelengoa, estakinari irekastia.

        Bigerrena, biar dauenari konseju ona emoitia.

        Irugerrena, erratuiten dauena korrejitia.

        Laugerrena, injuriak parkatuitia.

        Bostgarrena, triste dagoana konsoletia.

        Seigerrena, projimuen faltak, eta argaltasunek pasensietan eroatia.

        Saspigerrena, bisiek eta ilek gaitik Jangoikoari erregutuitia.

 

KORPORALAK DIRE ONEIK:

        Lelengoa, gaxoak bisitetia.

        Bigerrena, gose danari jaten emoitia.

        Irugerrena, egarri denari edaten emoitia.

        Laugerrena, kautibuek erreskatetia.

        Bostgarrena, billosak jansitia.

        Seigerrena, peregrinuei ostatu emoitia.

        Saspigerrena, ilei lurre emoitia.

        I. Se gaitik deretxe miserikordieskoak?

        E. Justisies sor estirialako.

        I. Nos obligetan daude pekatuen pian?

        E. Gison diskreto, eta entendiduen eretxien nezesidede andie dagoanian.

 

 

LAUGERREN PARTIA

 

        Ekusi dogu ja selan dakisun ser sinistu, eskatu, eta obraduko dosun. Dakusgun orain selan dakisun ser erresibiduko dosun: esan egisus Elexako Sakramentuek.

        Elexako Sakramentu santuek dire saspi, lelengo bostak dire nesesidedekoak iseites edo borondates, seinsuk baga esin salbau liteke gisona etxiten baditus menosprezios: beste biek dire borondateskoak.

        Lelengoa, Bautismue.

        Bigerrena, Konfirmasiñoa.

        Irugerrena, Penitensie.

        Laugerrena, Komuniñoa.

        Bostgarrena, Estremaunsiñoa.

        Seigerrena, Ordia.

        Saspigerrena, Matrimoniñoa.

        I. Se gause dire Sakramentuek?

        E. Dire señale agiri basuk, instituidu edo egin situsenak Jesukristo geure Jaunek emoiteko euren medios bere grasia eta birtutiak.

        I. Ser da Grazia?

        E. Da iseite dibinu bet, seinek egiten dau gisona Jangoikoen seme, eta Seruko erederu.

        I. Se birtute emoiten daudie Sakramentuek grasiagas batera?

        E. Prinsipelmente iru, Teologalak, eta Dibinuek.

        I. Seinsuk dire?

        E. Fedia, Esperansia, ta Karidedia.

        I. Ser da Fedia?

        E. Ekusi estogune sinistuitia Jangoikoak alan errebelau dauelako, eta Elexa Ama Santiak alan irekasten dauskuleko.

        I. Ser da Esperansia?

        E. Esperetia Gloria Jangoikoen grasia dala mediante, eta geure obra onak.

        I. Ser da Karidedia?

        E. Jangoikoa ametia gause gustien ganian, eta projimue geure burue leges, portadurik eurekas, selan gure geunkian portadu ditesan geuges.

        I. Setarako da Sakramentu santu Bautismukoa?

        E. Kensaiteko pekatu orijinela, eta beste, edoseinbere aurkituiten dana, batiatuiten danagan.

        I. Ser da pekatu orijinela?

        E. Da a, sein gustiok eredadu gendun geure lelengo guresoetarik.

        I. Nesesidedeko lansian nok batiatu lei?

        E. Usu errasoekoa dauken edoseinek.

        I. Eta selan batiatuko dau?

        E. Esaten dauela: Nik batiatuiten saitudes Aitien, eta Semien, eta Espiritu Santuen usenian. Amen. Berba oneikas batera esarten deutsela seiñeri ure buruti bera Kristiñeu eiteko intensiñoagas.

        I. Setarako da Sakramentu santu Konfirmasiñokoa?

        E. Konfirmetako, eta fuertetuteko bautismu Santuen artu gendun fedian.

        I. Setarako da Sakramentu santu Penitensiekoa?

        E. Batiatu askeroko pekatuek parkatuiteko.

        I. Se pekatu dire orreik?

        E. Mortalak, eta benielak bere bai, Jaune.

        I. Ser da pekatu mortala?

        E. Da esatia, pensetia, eitia, edo desietia edosebere Jangoikoen legien kontra gause pisukoan.

        I. Se gaitik deretxo mortala?

        E. Il eiten dauelako eiten dauenen arimia.

        I. Selan il eiten dau?

        E. Grasien bisitsia kendurik, Jaune.

        I. Nos erresibiten dogu Sakramentu Penitensiekoa?

        E. Ondo konfesetan garianian, eta artu Asolusiñoya.

        I. Seinbet gause biar dire Konfesiño on bat eiteko?

        E. Bost, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa, esamine konsensiekoa eitia: bigerrena, arsaitia damu egieskoa Jangoikoa ofendidu dauelako: irugerrena, imintia propositu firme bat es geyego ofenditeko bere majestadia: laugerrena, bere pekatu gustiek ondo konfesetia: bostgarrena, Konfesoriak emoiten deutsen penitensia artu gogoa kunpliteko, eta gero kunplitia.

        I. Ser da esamine konsensiekoa?

        E. Len ondo konfesau senik, eta artian egin ditusen pekatuek gogora edo memoriera ekartia?

        I. Nondi eiten da esamine konsensiekoa?

        E. Amar mandamintuetati, bost Elexakoetati, eta amalau obra miserikordieskoetati, diskurriten dauela mandamintu bakotxian setan faltau dauen obras, berbas, eta pensamintus, begireturik bere enplio, edo estaduko obligesiñoetara, eskatu askero Jangoikoari argie esaututeko bere pekatuek.

        I. Seinbet modutekoa da damue?

        E. Bitekoa, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Kontrisiñoeskoa, edo amodioskoa: eta Atrisiñoeskoa, edo bildurreskoa.

        I. Ser da Kontrisiñoesko damue?

        E. Da sentimentu, pena, edo damu egiesko bat, arsaiten dauena pekatariak bere biotsian ofendidu dauelako bere Jangoikoa, isenik ain ona.

        I. Ser da Atrisiñoesko damue?

        E. Da sentimentu, pena, edo damu egiesko bat, arsaiten dauena pekatariak bere biotsian, ofendidu dauelako bere Jaungoikoa, infernuen bildurre gaitik, edo pekatuen esaintasune gaitik, edo galdu dauelako gloria.

        I. Damu biotarik onena sein de?

        E. Kontrisiñokoa, Jaune.

        I. Se gaitik?

        E. Kontrisiñoko damuegas konfesau baño lenago alkansetan dalako pekatuen parkasiñoya, eta Jangoikoen grasia; baye Atrisiñoeko damuegas bakarrik es konfesiñoagas batera espada.

        I. Eta damu biotarik sein biar da ondo konfesetako?

        E. Esan daroe atrisiñoeskoa dala bastante; baye obeto eta seguruego da eroatia Kontrisiñoekoa: eta au logretako dilijensie eingo dau konfesetan danak.

        I. Eta nos artu edo euki biar da damue?

        E. Asolusiñoa artu baño lenago, Jaune.

        I. Ser da propositue?

        E. Da animu edo gogo firme bat es ostera ofenditeko Jangoikoa.

        I. Ser da aosko Konfesiñoa?

        E. Da esatia Konfesoriari pekatu mortal gustiek, engañu, eta guzur baga.

        I. Eta pekatu mortalen bat etxiten dauenak konfesau baga, eiten dau konfesiño ona?

        E. Etxiten badau lotsas, bildurres, edo esamine faltas, es Jaune; baye etxiten badau aistute, edo erru baga, bai Jaune.

        I. Eta akordetan bajako gero, ser egin biar dau?

        E. Urrengo Konfesiñoyan konfesau, Jaune.

        I. Penitensia kunpliten estauenak eiten dau Konfesiño ona?

        E. Konfesoriak aginduten deutsenian badauko intensiñoa kunpliteko, bai Jaune; baye Konfesoriak emoiten deutsenian espadauko intensiñoerik kunpliteko, es Jaune: gero kunpliu balegi bere.

        I. Eta se pekatu eiten dau kunpliten estauenak penitensia?

        E. Pekatu mortala, Jaune, penitensie bada grabia, edo pisuskoa.

        I. Eta pekatu mortalian jausten dan gustien, biar dau batek konfesau bertati parkatu dakiunset?

        E. Ondo litseteke, baye estago obligesiñorik.

        I. Ser egingo dau bada?

        E. Euki Kontrisiñoeko damu egiesko bat, bere pekatuena, proposituegas emendetako, eta konfesetako Elexa Ama Santiak aginduten dauenian.

        I. Ser da pekatu beniela?

        E. Da pekatu mortalen disposisiñoe bat.

        I. Se gaitik deretxo beniela?

        E. Laster jausten dalako berian gisona, eta laster parkatuten jakolako.

        I. Seinbet gause gaitik parkatuten jako?

        E. Bederatsi gaitik, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa, Mesa ensutia gaitik.

        Bigerrena, komulgetia gaitik.

        Irugerrena, Konfesiño jenerala esatia gaitik.

        Laugerrena, Obispoen Bendesiñoa gaitik.

        Bostgarrena, ur bedeinketue gaitik.

        Seigerrena, ogi bedeinketue gaitik.

        Saspigerrena, Paternosterra esatia gaitik.

        Sorsigerrena, Sermoya ensutia gaitik.

        Bederatsigerrena, bulerra joitia gaitik, Jangoikoari parka eskatuiten jakala.

        I. Se gaitik diñosu Jangoikoari parka eskatuiten jakala?

        E. Emoiteko entenditen, se logretako pekatu benielen parkasiñoya gause oneitati, euki biar dala euren damue.

        I. Eta bago obligesiñorik konfesetako pekatu benielak?

        E. Es Jaune; baye da gause ona, eta probetxu andikoa eitia.

        I. Setarako da Sakramentu santu Komuniñoekoa?

        E. Erresibidurik biar dan disposisiñoagas, isen dinset geure arimeen mantenimentue, eta aumentadu daigunset grasie.

        I. Seinbet gause biar dire Komuniñoe Santue erresibiteko?

        E. Iru, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa, bareu naturelian egotia.

        Bigerrena, Jangoikoen grasian egotia.

        Irugerrena, nor erresibiten doyan jakitia.

        I. Ser da bareu naturela?

        E. Gauerdis bera eser artu bagarik egotia.

        I. Ser da grasian egotia?

        E. Pekatu mortal bagarik egotia.

        I. Eta selan parauko da grasian.

        E. Ondo konfesaute, Jaune.

        I. Nor erresibiten dosu komulgetan sarianian?

        E. Jesukristo Jangoiko eta gison egieskoa, sein dagoan berdaderamente Seruen eta Santisimu Sakramentu Altarakoan.

        I. Ser da Santisimu Sakramentu Altarakoa?

        E. Ostie konsagradue, eta Kalis konsagradue.

        I. Nos iminten da Jesukristo Ostian, eta Kalisian?

        E. Sazerdotiak esan dagisenian Konsagrasiñoko berbak.

        I. Eta berba santuaik esan baño lenago ser dago Ostian, eta Kalisian?

        E. Ostian ogi piske bat, eta Kalisian ardao piske bat.

        I. Eta konsagrasiñoko berbak esan askero ser dago?

        E. Ostian Jesukristoren gorputs berdaderue, eta Kalisian bere odol gustiz preziosoa.

        I. Eta Ostie konsagraduen bago Jesukristoren odola bera?

        E. Bai Jaune, Ostie konsagraduen Jesukristoren gorputsegas batera dago bere odola, arimia, eta Jangoikotasune; eta bardin Kalis konsagraduen Jesukristoren odolagas batera dago bere gorputse, arimia, eta Jangoikotasune.

        I. Konsagrasiñoko berbak esan askero bago Ostian ogirik, edo Kalisian ardaorik?

        E. Es Jaune, espada bakarrik ogien eta ardaoen irudi, edo asidentiak, seinsuk dirian useiñe, koloria, gustue eta ganekoak.

        I. Bisirik ala ilik dago Jesukristo Ostie, eta Kalis konsagraduen?

        E. Bisirik, Jaune, Seruetan dagoan leges; baye estaldurik ogien eta ardaoen irudi, edo asidentiakas.

        I. Ostie konsagradue erdibitu, edo apurtuiten bada, erdibituiten da Jesukristoren gorputse?

        E. Es Jaune, bada ain osorik dago sati beten, sein bestian; ain osorik Ostie txikien, sein andien; eta Ostien apurtxurik txikienian, sein Ostie osoan: dagoalako Jesukristoren gorputse osorik Ostie gustien, eta osorik Ostien edosein sati edo apurrian.

        I. Pekatu mortalian komulgetan danak erresibiten dau Jesukristo?

        E. Bai Jaune, baye probetxu baga, eta bere kaltian, eiten dauelako pekatu mortal ikeragarri bet, eta Judasek egin euen pekatu berbera.

        I. Eta Komuniño Santurik frutu geyego ateretako ser egin biar da?

        E. Komulgeu baño lenago konsiderau nor dan geu gana datorren Jaun soberanue; egin fedeko, esperansako, eta karidadeko aktoak; erresibidu umiltasun eta erreberensie andiegas; eta komulgeu askero grasiak emon mesede ain andie gaitik, urten bagarik bertati kanpora Judasek leges.

        I. Setarako da Sakramentu santu Estremaunsiñokoa?

        E. Iru gausetarako, Jaune.

        I. Seinsuk dire?

        E. Lelengoa, lenagoko bisitse gaistoko errastu, eta errelikiek kensaiteko.

        Bigerrena, emoiteko arimiari inderra demoniñoen tentasiñoen kontra.

        Irugerrena, emoiteko gorputseri osasune, konbeniten bajako.

        I. Eta usu errasoekora eldu askerokoak, gaxo peligruskoagas aurkituten badire, baukie obligesiñoerik erresibiteko Sakramentu santu au?

        E. Bai Jaune, eta eiten daudie pekatu mortala espadaudie erresibiten al isenik, edo erresibiten badaudie pekatu mortalian dagosala.

        I. Bada ser egingo dau pekatu mortalian dagoanak ondo erresibiteko?

        E. Konfesau lenago, Jaune, eta esin konfesau bada, egin Kontrisiñoko akto bat.

        I. Setarako da Sakramentu santu Ordiakoa?

        E. Konsagretako, eta ordenduteko Elexako dignu Ministruek, selan dirian Sazerdotiak, Diakonuek, eta Subdiakonuek.

        I. Setarako da Sakramentu santu Matrimoniokoa?

        E. Eskonduiteko eta eskonduei emoiteko grasia, seiñegas bisi ditesan alkarregas bakian, eta asi dagiesan seme alabak Serureko.

        I. Eta Sakramentu santu au ondo erresibiteko, biar daude egon Jangoikoen grasien eskonduten dirianak?

        E. Bai Jaune, pekatu mortalen pian.

        I. Eta grasian estagosanak selan disponiduko dire eskonduteko?

        E. Ondo konfesaute, Jaune.

 

 

        I CERTIFY that this book was printed by me in the house of His Highness the PRINCE LOUIS-LUCIEN BONAPARTE, and that the number of copies impressed amounted to fifty, one of which is printed on thicker paper.

        June, 1858.

E. BILLING

aurrekoa