www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskualdun kozinera
Anonimoa
1864

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Escualdun cocinera. Cluzeau, 1864

 

 

aurrekoa  

ESKUALDUN KOZINERA

 

 

Ogi-zopa

 

        Zopa guzietarik xinplena eta errexena. Ezarrazu supier batean behar den ogi axala mehe pikatua eta kolore ederrekoa, ixurazu gainera bi zalhi edo kullera handi salda ogiaren trenpatzeko eta gero bethezazu supiera. Eltzeko berdagailiak azieta batean berex zerbitzazaitzu.

 

 

Irrisa-Zopa

 

        Harzazu lau presunendako laurden bat irrisa ogi eskutan pasatua, garbi zazu laur edo bortz aldiz ur ephelean eta azkenean ur hotzian ongi frotatuz: emazu gainera salda ausarki, irrisa ez dadin boulli bilhaka; egosaraziko duzu bi orenez su ezti batean. Kolore eder baten izaiteko emozu kullera erdi bat aratxeki yusa. Carolinako irrisa da kozinako hoberena.

 

 

Zopa à l'Italienne

 

        Ezartzen duzu ilharra egosten erregusta batendako bezala, pastanagre phorru eta bertzekin. Ezartzen duzu bi kullera irris oihal xuri batean leherrarrazteko ilharren eltzera. Ilharrak egosi direnean eginen duzu purea klar bat. Ezarrazu burra poxi bat kasola batean, eta han fritarazazu tipula xehatua; gorritu denean, ezarrazu irrisa eta purea.

 

 

Zopa à la Condé

 

        Egosarazten dituzu eltze batean asesonaturik ilhar biribilak edo etxeilharrak. Purea egiten duzu eta berriz suan ezartzen tipula frituarekin garstatzeko edo flanbeatzeko. Pika zatzu ogi puxka ttipi batzu, burran edo urinian fritatzeko; ezaratzu supierian, eta pureari eman ondoan kullera bat sukre, ixurazu bero-berua ogien gainerat eta zerbitzazazu.

 

 

Belhar zopa kasolan

 

        Pika zazu pastanagria phiruka, eta tipula xeha; ezaratzu kasolan urina berotu denean. Gorritu direnean, ezaratzu han zerbak eta espinagriak, gatza eta biper beltxarekin. Egosi direnean, bethezazu kasola ur beroz. Utzazu irakintzerat, eta zerbitzatzeko mementoan ogia ezar.

 

 

Khuia zopa

 

        Pikha zazu khuia puxkaka, eta ezarrazu eltze batean edo marmita batean urarekin. Irakinarazazu bi oren, khuia lehertu artio eta ura irets artio; emozkotzu gatza eta burra puxka bat; eginarazkotzu oraino zonbait irakin, gero egosarazten duzu taza bat esne eta sukratzen; ixurazu zure esnea khuiaren gainera; arraniazazu ogi xerrakatua supier batean: ogia bustitzen duzu zure khuia saldaz, estalazu, eta ezar hauts bero puxka baten gainean oren laurden bat, ogia trenpa dadin, bainan irakin gabe; zerbitzatzeko mementoan ezarrazu gainerako salda ongi berorik.

 

 

Idi muinak

 

        Egiten duzu haxixa xingar azpiki gizenaz eta ginharriaz; uzten duzu gorritzera arras urin gutitan. Emaiten duzu baso bat arno eta bertze hainbertze salda, biper beltxa eta perrexila buket bat; muina trenpan atxiki ondoan ur hotzian, garbitzen duzu ur beroan. Itzulika zazu irinian eta fritaraz urinian gorritu artio. Ezarrazu saltsan eta egosaraz su ezti batean.

 

 

Idi mihia

 

        Atxikitzen da egosten egun bat osoa; egosi ondoan bero beroa pelatzen edo xuritzen da, erditik arrailatzen da eta ezartzen kasolan egin duzun yusian. Yusa edo kulisa beherago errana den bezala.

 

Bertze gisa bat idi mihiaren
preparatzeko yusik egin gabe.

        Egosarazazu mihi oren laurden bat eta ezarrazu berriz egosten bertze ur batean pastanagre eta phorruekin. Egosi denean, ezartzen duzu urin poxi bat kasola batean eta han fritarazten tipula xehatu puxka bat, zazpi zortzi exalota xixter eta xingar azpiki puska bat. Gorrastatu denean, ezartzen duzu bi kullera irin, uzten duzu nahasiz gorrastatzen sutik kanpo, eta nahastekatu ondoan mihiaren saldarekin, emazu perrexil buket bat, biper beltxa, kaprak, gatza eta utzazu egostera; ixurazu eta gorrastaraz.

 

 

Tripakiak

 

        Garbizatzu ongi, egosaraz eta lehen ur hura aurtik. Asesonaturik salda bezala egon osoa egosarazkitzu. Biharamunian egiten duzu haxixa xingar azpiki ginharri baino gizen gehiagorekin, tipula eta biper beltxarekin, eta fritarazten paderan edo zarthainian. Aurthikazu tripakien ura eta ezar haxixa saldarekin eta baso bat arnorekin. Ezarrazu irin poxi bat eta egostera su ezti batean.

 

 

Bufalamoda edo idikia modan

 

        Ezarrazu eltze edo duphina baten zolan tipula, xingar azpiki xehatua, karrota edo pastanagre xerrakatua; ezarazu idikia gainean eta berriz idikiari gainetik azpian duen gauza berez bertze kuxa bat. Baso bat arno eta urez bethe. Estalazu eltzia paperra azpian eta utz egosterat. Ez bada aski gorrasta, behar da gorrastatu.

 

 

Bistekak idi filetaz

 

        Ezarrazu burra puxka bat plat batean perrexilarekin ontsa xehaturik, xarbota poxi bat, biper beltxa, gatza, zitroin yusa, orotarik arras guti. Pikazatzu filet trantxak arras mehe eta utz memento bat trenpatzen olio xorta batean, biper beltx eta gatzarekin. Ezarrazu grilaren gainean eta itzul aski fite, hirur minutaz erriak baitire. Ezarratzu bero-beroa burra den platean, poxi bat higituz burra hurtzen da. Gainetik ezarratzu lursagarrak friturik.

 

 

Filet altxatu marinatua

 

        Ezarrazu fileta marinatzen olioan eta zitroin yusian, biper beltx eta gatzarekin; itzulazu ardura egun batez edo biez; ezarrazu gerrenian, yusa hartza bustiz. Ezarrazu kasola batean lixerrian den yusa, emendatuz salda xorta batez, han ezarrazu zure fileta bero atxikitzeko eta zerbitzazazu.

 

 

Aratxe edo xaal kosteletak
papillotetan

 

        Egizu haxixa xingar azpiki ginharri baino gizenagoarekin, exalota, perrexila eta biper beltxa. Ezarrazu haxixa hura gainean eta azpian kosteleter. Bazterretarik ongi biribilkatu ondoan, ingurazatzu paper urinstatuarekin eta errearazkitzu grilen gainean.

 

 

Aratxekia à l'Oiseau

 

        Xehazazu tipula, exalota puxka bat eta perrexila xingar azpiki ginharri baino gizenagoarekin eta aratxeki puxka bat. Xingarstazazu zure aratxekia, estekazazu eta ezar oro nahas kasolan zonbait pastanagre xerrarrekin, zoinak khentzen baitire gero. Sua gainetik eta azpitik. Aratxekiak ez badu emaiten aski yusa, emaiten da salda xorta bat. Itzulazu ardura.

 

 

Aratxe zangoak

 

        Pasazatzu garrian biluen khentzeko. Arrailazatzu azpiko aldetik eta hezurrak khen, larrua osorik beiratuz. Estekazazu eta ongi egosaraz. Xingar azkipi, exalota, perrexil eta biper beltxarekin egizu haxixa, errearaz zarthain edo paderan. Erre denian emazu ogi mamia eta gorrastaraz. Farzitzen dituzu zangoak bero-beroa, biribilkatzen pleguaren hartzeko eta hozterat uzten. Zerbitzatzeko mementoan trenpazatzu arroltze xuringoan eta zerbitzatzen yusa batekin. Yusa beherago errana den bezala.

 

 

Aratxe burua

 

        Behar da ongi garbitu eta garrian pasatu. Ingurazazu oihal batean eta ezar bertz edo panderu baten urarekin, ahur bat irin, gatz, pastanagre eta phorruekin. Utzi behar da egosten hirur orenen ingurua, eta miratu zonbait aldiz egosia denetz.

 

 

Fricandaua mingotxetan edo minetetan

 

        Khentzen dazkotzu zain guziak, xingarstatzen duzu barnian, eta hartako den orratz handi batekin xingarra phiruka pikatua sistaka sar. Ezarrazu kasola batean pastanagria, tipula, buket garnitu bat, bi jirofla itze eta zonbait xingar puxka. Ezarrazu gero frikandaua, bustizazu salda xorta batekin eta noizetik noizera gainetik trenpa azpiko yusarekin. Kolore hori eder bar hartuko du. Egosi denian, saltsa irazazu. Emazu lursagar irin poxi bat, nahaszazu urarekin, dorazazu frikandaua eta zerbitza saltsaren gainean. Mingotxetan nahi baduzu, asesonazatzu yusa harekin, guri edo kulant izan behar baitute.

 

 

Xikirokia saltsa pikantian

 

        Ezarrazu tipula xehatua kasolan, bi exalota xixter; urina berotu denean, gorrastarat zatzu. Pikazazu zure xikirokia puxka ttipietan eta fritaraz han barnian. Emazu perrexila buket bat, irin puxka bat eta bustizazu; biper beltxa, gatza, kaprak edo kornixon xehatuak. Ez bada aski gorrasta, gorrastatu behar da sukre poxi batekin.

 

 

Yigota à la braise edo ilharrekin

 

        Khentzazkotzu hezurrak yigotari, ezarrazu kasolan estekaturik pastanagre, phorru, etc... yusa batendako bezala. Estalia emozu eta sua gainetik. Utzazu egostera bortz edo sei oren, pasazazu gero edo idaz zure yusa eta lodiaraz. Ezarrazu yusa hartan Soisoneko ilharrak eda zerbitza yigota heien gainian.

 

 

Haxixa xikirokiz

 

        Trenpazazu ongi mami puxka bat saldan, xehazazu xikiroki erriarekin. Ezarrazu kasolan xingar azpiki gizena eta ginarria eta tipula xehaturik, perrexila buket bat eta exalota poxi bat. Gorrastatu denean, han ezartzen duzu zure haxixa, baso erdi bat arnorekin. Sekuegi bada, emendazazu saldarekin.

 

 

Xikiro bulharra

 

        Egosarazazu ongi pastanagre eta phorruekin, hezurrak khen, eta farzi haxixa xingar azpiki, ogi mamia eltzian trenpatu, tipula guri eta exalota poxi batekin eginik: haxixa fritazazu zarthainian ogi mamia gabe eta hau gero eman. Gero bulharra panazazu eta fritaraz. Ezarrazu kasola batean xingar azpiki gizen eta ginharri urin guti batekin, tipula eta pastanagre xerrakatuak. Gorrastatu direnean, ezarrazu exalota eta utz gorrastatzerat; perrexil buketa, kullera bat irin. Emazu ur beroa eta bi kullera arno. Onyuak, kornixonak edo kaprak. Iraz zazu eta eman bulharraren gainerat.

 

 

Bildots kosteletak

 

        Arranyazatzu arrondan edo hexurra agerian ezar; yozatzu bi arroltze xuringo eta gorringuarekin; han trenpa kosteletak, eta gatz eta biper beltxarekin nahastekatua den ogi mamian itzulika eta fritaraz.

 

 

Jambon glacé

 

        Pikazazu xingar azpiaren hezur handia eta ongi garbi; atxikazu trenpan hirur egunez gaziduraren khentzeko. Ingurazazu torxon batean, ongi esteka eta egosaraz bertz bat uretan, belhar, erramu, estragon, pastanagre eta phorruekin. Egosi denean hezurrak khentzotzu eta xuri edo pela. Ezarrazu supier batean formaren harrarazteko gizenaz beheiti eta ahalaz orotan bardin hedatua. Hoztu denian atherazazu; emazu sukria gizenaren gainian eta phala gorritua pasa.

 

 

Xerri zangoak

 

        Atxikatzu tenpran bi edo hirur egunez gaziduraren khentzeko. Egosarazkitzu erramu hoztuekin. Hezurrak khendu eta biribilka zatzu aratxe zangoak bezala; hoztu direnean, trenpazatzu arroltze xuringo yo batean, gero ogi mamian eta fritaraz.

 

 

Xerri gibela

 

        Harzazu gibel baten erdia, zehazazu ongi; harzazu xingar azpiki ginharria, bertze hainbertze xingar gizen freskoa eta orobat xauxixen haragitik; hirur gauza hok elgarrekin behar dute izan gibela bezanbat. Ezarrazu baratxuri puxka bat, tipula eta perrexila. Oro ongi xehatuak direnian, emazu gatza eta biper beltxa ausarki eta epizeria, gero orhazatzu ogi nahas diten; hedazazu kasola batean xerri gizenteta eta han ezar nahasteka guzia eta erreaaraz labian.

 

 

Xauxixak edo lukhainkak

 

        Harzazu xingar freskoa gizena eta ginharria, xeha zazu ongi xeheki bainan ez haxixa; azasona zazu gatza eta biper beltxaz, emozu zitroin axala karrakaturik, agordient xorta bat. Frotta zazu terrina bat baratxuriarekin barne guzian, eta han orrhatu ondoan zure aragia, utz zazu han betian biharamun arte, gero bethe, tuzu zure herziak iskilinbaz xistatuz noizetik noizera.

 

 

Odolgiak

 

        Garbi zatzu ongi hertziak eta utz zaitzu trenpan uran gau guzia arramu hostoekin; emazu egosten xerriaren burua, beharriak, muthurra eta mihia khendurik, emoitzu karrotak, nabetak, perrexila, baratxuria, zenbeit bipher gorri, xingar gizen puxka handi bat, eta xerriaren biria xiri batean sarturik goiti yuan ez dadin. Horiek guziak egosi eta haxixa zazu, salbu xingarra xehatu behar da puxketan; emaitzu horiek guziak xerriaren odolian, emaiten duzularik gatza, bipher beltxa, tipula fritatua eta espizeria puxka bat; emaiten duzu pasta hori suaren gainean eta bethetzen tuzu hertziak, estekatzen tuzu odolgiak eta egosten xingarra egosi duzun ur hartan berian, bethi higituz eta xistatuz iskilinba batekin. Ezagutuko duzu noiz diren egosiak odolgi lodia urratzen hasten denian.

 

 

Ahatia yusian

 

        Xeha zatzu hirur tipula, hirur karrota, zeleria guti bat; emaitzu horiek guziak kasola batian xingar tranxa batekin gizena eta ginarria; bi kuillera ur eta zure ahatia utzazu irakitzerat su eztian emendatuz noizetik noizera ur bero xorta batekin ez dadin lot itzultzian; ahatia erre denian, athera zazu, pasa zazu yusa eta nahaz irin puska batekin. Azasona zazu gatz, biper beltx, kornixon edo kaprak; gorri zazu ez badu aski kolore hartu, emazu berriz ahatia yuserat eta utz zazu su eztian zerbitzatu arteraino.

 

 

Ahatia olibetan

 

        Atheratu behar da hexurra oliben barnetik mamia pikatuz sagarra xuritzen baliz bezala, gero emaiten dira hexurra barnian balute bezala; egiten da xingar, haxi bat, tipula, xalota, biper beltx, perrexil; pasatzen dira horiek guziak zarthainean; erre direnean pasatzen dira olibak barnian, eta farzitzen da ahatia hoiekin hezurrak khendu ondoan, eta egosten da errana den gisan.

 

 

Ahate salbaia

 

        Egizu haxiz bat konposatua karrota arrondaz, tipula eta xingar haxitua gizena eta ginarria; emazu erdia eltze baten zolan, emazu ahatia gainian eta bertze haxiz erresta ahatiaren gainian; estal zazu guzia erdia urez eta erdia arnoz, biper beltxa eta perrexila; estal zazu eltzea paper batez eta utz zazu egosterat su ezti batian; nahasten duzu gero irin puxka batekin eta gorritzen, beharrik baldin badu.

 

 

Oiloa irrissian

 

        Egos zazu oiloa ahatia yusian bezala, egosten duzu lau kuillera irris eltze batian xingar puxka batekin eta kanela guti batekin; egosi denian pasa zazu kuloirrian, emazu kasola batian eta barreia zazu emeki emeki yusarekin arras guritu arte, emazu zure oiloa gainian eta atxik zazu beroki.

 

 

Oilaskoa à l'Estragon

 

        Emazu oilasko bat osoa kasolan hirur edo lau tipula ongi xehaturekin, kuillera bat urin yadanik berotua eta xingar azpiki puxka bat; utzkizu gorritzerat, emazu ur beroa oilaskoaren erditaraino estragon buket batekin eta irin puxka bat.

 

 

Oilasko fricassa

 

        Emaiten duzu urin puxka bat kasolan, xehatzen duzu tipula, urina berotu denian, emaiten duzu oilaskoa denbora berian; guziak gorritu direnian, emaiten duzu irin biper beltx, gatz, perrexil buket bat, edo xehaturik, busti zazu eta utzazu irakitzerat oren bat, nahas zazu sutik kanpoan bi arroltze gorringo minagrearekin nahasirik; ez bada tipula berria, emozu sukre bula ttiki bat.

 

 

Oilasko fricassa ilharxehearekin

 

        Emaiten duzu urina kasolan tipularekin eta zure oilaskoa xehaturik; guziak gorritu direnean, emaiten duzu kullera bat irin eta higi zazu, botazazu ilhar xehia eta emazu ur beroa ordenarioko frikasa batentzat bezala; gatza, biper beltxa, sukria, utz zazu irakitzerat; egosi denian, khentzen duzu sutik eta higitzen arroltze gorringo bat minagrearekin nahasturik.

 

 

Oilaskoa à la Crapaudine

 

        Khen zazu oilaskoaren burua eta lephoa, lurra zazu luzara krupiuna hautsi gabe, idek zazu eta zabal zazu; erre zazu grillaren gainean, alde guzietarik flanba zazu, emazu plat batian olioa, minagria, biper beltxa, gatza eta perrexila ongi xehatua, dreza zazu oilaskoa gainean eta zerbitza zazu.

 

 

Cochevisak caissan edo xoriak

 

        Emazu kasola batian xingar aspiki puxka bat urin guti batekin; xingarra fritatu denian, emaiten dira xoriak, zenbait mementoren buruan, emaiten da tipula baratxuria eta perrexila xehatua; guziak gorritu direnian ongi, emaiten ogi rapa puxka bat, salda xorta bat, mahats molko bat eta espizeria puxka bat.

 

 

Epherrak azekin

 

        Egosten duzu zure epherra eltzian belharrekin, egosten duzu bertze eltze batian azak xehaturik garbura batentzat bezala tipularekin flanbatzen dena; egiten duzu yus bat (ikus zazu yusa segidako palmetan); bustitzen duzu epherraren saldarekin eta emaiten tuzu azak barnerat zaphatu-eta; zerbitzatzen tuzunean, estaltzen duzu epherra burua beizik ageri ez duen gisan.

 

 

Pekada salmian

 

        Gorri zazu tipula urin puxka batian, khen zazu sutik; emozu gero irin puxka bat, salda, baso erdi bat arno gorri, gatza eta biper beltxa; pila zatzu pekadaren krupiona eta burua eta ematzu saltsan, xeha zazu pekada ,stant bat gerrenean atxikirik, emazu saltsalat irakiten utzi ez delarik. Emotzu ogi axalak xiorturik eta gorri zazu sukre erriarekin.

 

 

Erbi civeta

 

        Har zazu tipula bat, lau edo bortz exalota xister eta xingar azpiki puxka bat; horiek guziak xehatu eta emaiten tuzu kasola batetarat, urin puxka bat han beroa delarik; haxixa gorritzen hasi denian, emaiten duzu zure erbia, puxketan hautsirik; nahasten duzu odola baso bat arno gorrirekin eta bertze hainbertze urekin, emaiten tuzu guziak batean biper beltx puxka batekin eta utz zazu egosterat.

 

 

Erbi pastiza

 

        Emazu zure erbia puxketan xehaturik eltze batian; estal zazu erdi arnoz eta erdi urez bainan arno gehiago, perrexil buket bat, baratxuri xister bat, kanela puxka bat, espizeria, biper beltxa, gatza, xingar azpiki puxka bat gizena eta ginarria tipularein xehaturik pasa zaitzu zarthainean, ogi rapura koloriaren emaiteko; eta utz zazu egosterat.

        Pasta: harzazu ahur bat mestura lemami, hurtaraz zazu hirur laurden burra barnian emaiten tuzularik hirur laurden sukre eta gatz puxka bat, trenpatzen duzu zure lemamia horrekin eta emaiten diozu baso erdi bat agordient, bertze hainbertze fleur d'oranger eta zitron rapatua; ongi errimatu-eta, orha zaitzu zortzi arroltze gorringo, emaiten duzu gero irina emeki emeki kasola bererat eta utz zazu pasta gurixko; pasatzen duzu irinez torxon bat eta emaiten duzu pasta barnian biharamun arte, beroki estalgi lenazko batean.

 

 

Pastiza à la Lanterne

 

        Egin behar da haxiz bat xingar freskoz edo azpikiz, tipula. perrexila, exalota, espizeria; hartzen dira ihizi kasta guzietarik, errimatzen dira lanternaren barnian haxixarekin nahasirik. Phizten da lanpiuna azpian eta uzten egosterat bortz edo sei oren.

        Ez balinbada lanternarik, eman diteke hori kasola batian eta utz egosterat su eztian. Ihizirik ez bada, eman diteke gibel gizenak, edo denak nahas elgarrekin nahi balin bada.

        Errimatzen da gero supier batian eta yaten da hotza.

 

 

Indi-oilua olibetan

 

        Ahatia bezala farzitzen duzu olibetan eta emaiten duzu gerrenian.

 

 

Indi-oilo glazatua edo galantina

 

        Desoza zazu indi-oilua, behar da urratu bizkarretik eta hexurrak khendu haragiak emeki emeki berexiz; egiten duzu haxiz bat xingar azpiki, tipula, perrexil, exalota, biper beltx, espizeria eta trufak, balin baituzu; hedatzen duzu indi-oilorat haxiz hartarik kuxa bat; estaltzen duzu xingar gizen tranxaz, aratxekiz eta xingar aspikiz, gero haxixaz eta holaxe. Bethe duzunian huts hura, yosten duzu indi-oilua eta estekatzen, emaiten diozularik forma pullit bat. Emaiten duzu brasier batian karrotiarekin, tipula, xingar azpikia, yus batentzat bezala; emaiten tuzu indi-oiluaren hexurrak, bat edo bi aratxe zango eta aratxe hexurrak balin baditutzu. Bustitzen duzu yus bat bezala, eta ontsa gorritu denian, emaiten duzu aski ur indi-oilua egos dadin. Egosi denian, atheratzen duzu eta yusa pasatzen. Yoiten tuzu bi arroltze xuringo, emaiten tuzu barnian eta uzten irakitzerat memento bat; pasa zazu berriz eta urth bi unza gelatina eta utza ezdeusterat. Ardikitzen duzu plat luxe batetarat; kaillatuko zautzu gabaz eta estaltzen duzu horrekin zure indi-oilua; eman diteke koketieretan eta ardik indi-oiluaren iguruetan.

 

 

Indi-oilo hegalak yusian

 

        Larrutzen tuzu eta hexurra khentzen; pika zatzu eta esteka elkarrekin frikando baten formaren emaiteko. Emaiten tuzu kasolan yusa konposatzen deunarekin. (Beha zazu yusa segidan).

 

 

Oilasko kroketak

 

        Bi oilasko egos eta ongi xeha xuri guziak; gero ongi xeha xingar azpikia, aratxekia eta karrotak, frita burra puxka on batekin, gero eman irin poxi bat eta taza bat esne. Guziak ongi egosi direnean, pasa zaitzu zethabe batian; botatzen dutzu kulis hortarat oilasko haxixatuak; egiten tutzu buletak, gero inguratzen tuzu ogi mamian, hausten tutzu hirur arroltze, yoiten tutzu xuria eta gorringoak, trenpatzen dutzu buletak, pasatzen dutzu berriz ogi mamian eta fritatzen olio onian edo burran.

 

 

Lur sagar kroketak

 

        Egiten duzu haxiz bat oilasko haragi hondarrekin, dela aratxeki edo bildoski; xehaturik xingar azpiki eta tipula puxka bat, fritatzen duzu zarthainean, eta pasatzen tuzu zure haragi hondarrak; baditutzu lur sagarrak egosiak, lehertzen tutzu bero beruak, nahasten tutzu zure haxixarekin, emaiten diozutelarik hirur arroltze gorringo; egiten tutzu bulletak, trenpatzen ditutzu arroltze xuringo yorik, hartan, ogi mamian eta fritatzen ditutzu.

 

 

Lur sagar kroketak

 

        Egos zaitzu urian, leher zaitzu, emazu esne xorta bat eta gatza, perrexila xehatua, fleur d'oranger edo zitron raspura, hirur arroltze gorringo eta kullera bat sukre; orrha zatzu ongi horiek guziak, egitzu bulletak, pana zaitzu eta frita.

 

 

Makallau kroketak

 

        Egos zazu makallaua; asasona zazu olio, biper beltx, perrexila eta baratxuriarekin; ongi xehazazu. Nahaszatzu lur sagarra egosiak, ongi leherturik, eta egin bulletak gorago bezala.

 

 

Makallaua à la Créme

 

        Harzazu laurden bat burra; emazu kasola batian bi kullera irinekin; emozu esnia emeki emeki irinaren trenpatzeko: emozu taza baten ingurua, biper beltxa, baratxuri xister bat eta perrexila; guziak ongi xehaturik, emazu suaren gainean, bethi itzulik krema egin arte; berex zazu makallaueko hexurrak, zoina behar baita ongi egosia eta gatz-gabetua. Emazu saltsa hartarat eta zerbitza.

 

 

Makallaua au Gratin

 

        Harzazu zilharrezko edo burdin yo blat bat, emozu zolan ogi mamia, exalota, perrexila, kornixonak, horiek guziak ongi xehatuak, olio fina bainan guti. Ohe hortan, anthola zaitzu makallau puxkak egosiak, xukhaturik oihal batian; estal zazu makallaua erran ingredient berekin. Estal ogi mamiaz arrosatzen duzularik olioarekin, emozu sua gainian eta guti azpian; utz zazu gratina gorritzerat eta zerbitza zazu.

 

 

Makallaua à la Bayonnaise

 

        Gatz-gabeturik egosaraz zazu makallaua, khen zoitzu hexurrak bera hautsi gabe. Emazu kasola batian burra puxka on bat freskua, bertze hainbertze olio eta biper beltxa; emazu han zure makallaua. Harzazu kasola, pausa zazu furnego bazterrian ez dezan erakit; itzulika zazu su begian, saltsa egin arte, eta zerbitza zazu, emaiten duzularik ur irakitua plat zola doble batian, bero egon dadin.

 

 

Makallaua saltsan

 

        Gatz-gabe zazu ongi eta egosaraz. Emazu kasola batian burra puxka bat eta, urthu denian, emaiten duzu ahur bat tipula ongi xehatuak, uzten tuzu gorritzerat; athera zazu kasola sutik eta emozu kullera on bat irin; busti zazu emeki emeki higituz makallaua egosi duzun ur harekin, utz zazu irakitzerat. Biper beltxa, baratxuria eta perrexil xehatua. Saltsa egin denean, berexten tuzu makallauaren hexurrak, eta emaiten barnerat gostuaren hartzeko. Manera hori exzelenta da pastiz fuilletatuendako.

 

 

Makallaua à la Provençale

 

        Makallauak behar du izan ongi gatz-gabetua eta egosia. Berexten tutzu hexur guziak; xehatzen duzu untzi batian, emanez noizetik noizera esne xorta bat. Emazu burra puxka bat kasola batian, olio xorta batekin, suaren gainean. Frita zazu barnean tipula puxka bat eta baratxuri xister bat xehaturik. Emazu zure makallaua barnerat; yo zazu han ondi kullera zurezko batekin, eta bota zazu emeki emeki libera erdi bat olio fin bethi itzuliz; eman dezokezu esne xorta bat hobia izaiteko. Zerbitzatzeko mementoan, emazu perrexil puxka bat ongi xehatua, zenbeit kapra edo kornixon. Eman dezakezu pastiz vol-au-vent batian.

 

 

Aingirak yusian

 

        Emazu kasola batian olio xorta bat edo urina, tipula xehatuarekin eta karrote arrundak; guziak gorritu direnean, emozu ur beroa eta utz zazu irakitzerat. Pasa zazu zure yusa, nahas zazu, eta emazu aingira barnerat lehenik suan pasaturik, oihal batekin frottaturik pelatu gabe, eta puxka ttipietan xehaturik. Biper beltxa, gatza, kornixon, mahatsak, adan merlatuak. Emaiten tuzu ogi axalak xiorturik. Eta gorritzen.

 

 

Aingirak saltsan

 

        Behar da tipula xehatua fritatu. Khen zazu kasola sutik eta eman kullera on bat irin uzten delarik puxka bat gorritzerat. Trenpatzen da emeki emeki bi baso ur et baso bat arnorekin. Emaiten da aingira lehenik suan pasaturik, frottaturik eta xehaturik; uzten da egosterat eta emaiten zaizko ogi axalak xiorturik eta kullera bat sukre.

 

 

Lanpreda

 

        Harzazu ahur bat phorru eta hainbertze tipula; xehatzen tuzu eta frita zaitzu hirur kullera oliotan; emozu gero exalota puxka bat xehatua, kullera bat irin, higi zazu eta utz zazu gorritzerat. Busti zazu baso bat arnorekin eta bertze hainbertze saldarekin edo urekin, arnoareki nahasi ondoan odola. Gatza, biper beltxa, mahats, adan merlatuak, piñonak. Utzazu irakitzerat oren erdi bat su eztian. Emazu zure lanpreda ur irakituan, xukha zazu oihal batekin, ongi frottatuz. Xeha zazu eta zartahinean frita. Emazu saltsan eta utz zazu egosterat. Gorrizatzu.

 

 

Murlo farzituak

 

        Egiten duzu haxiz bat ogi mami, zenbeit baratxuri xister, biper beltxa, gatza. Trenpatzen duzu olioarekin, edo minagrearekin, edo mahats molzo baten yusarekin. Farzizazu murloa eta trenpa olioan, eta egos grillan. Emaiten duzu plat batian olioa eta minagria, perrexila ongi xehatua. Horiek guziak ongi nahas eta emazu zure murloa gainean.

 

 

Antxoiak

 

        Behar dira ur hainitzetan garbitu, hexurrak khendu, eta errimatu luzara plat batian. Bi arroltze gogortzen dituzu, xehatzen ditutzu gorringuak eta xuringuak aparte. Emaiten da xuringoa antxoien inguruan, gorringua xuringuen inguruan eta perrexila ongi xehatua paketa ttipietan xuringuaren inguruan. Estal zaitzu antxoiak olioarekin.

 

 

Antxoi erriak

 

        Hauts zaitzu ogia lau kadroka axalik gabe. Frita zaitzu olio finean. Garbi zaitzu antxoiak gorago bezala; xeha zaitzu eta heda ogien gainean. Xeha exalotak, perrexila; pasa zaitzu kasolan, emazu olioa, biper beltxa, minagre xorta bat. Bota zazu hori antxo errien gainerat eta zerbitza.

 

 

Ekrebizak

 

        Taza bat ur, taza bat minagre on, bertze bat arno, gatza, biper beltxa, epizak, perrexila, tipula, belhar finak. Ekrebizen kantitatiaren arabera, behar da saldaz estali. Erakit zazu salda hori ekrebizak eman gabe. Yasta zazu eia gostu aski altxatua duen. Ekrebizak eman onduan behar du saldak goiti igan hirur aldiz. Aldi bakotxian ekrebizak itzul zatzu, pausa zazu pherza taula baten gainian atheratzen duzunian, eta bota zazu baso tiki bat minagre, eta utz zazu pausatzerat memento bat. Arrima zaitzu saladier batian eta plat batera bota.

 

 

Aza à l'Anglaise

 

        Harzazu aza buru xuri bat edo biga eta erakitaraz puxka bat. hartzen duzu gero xingar azpiki, aratxeki edo lumadun egosia, tipula, exalota puxka bat. Xeha zaitzu guziak elkharrekin emaiten duzularik aza ere xehaturik. Emaitzu horiek guziak kasola batian, emaiten diozutelarik noizetik noizera kullera bat yus, kolore doratu bat hartu arte. Egosi direnean, nahas zaitzu hirur arroltze gorringorekin, sutik kanpo.

        Bertze kasola bat pasatzen duzu urinarekin, emaiten duzu ogi mamia, inguru guzian, gratin baten formatzeko gisan. Emaiten duzu zure aza barnian, pausatzen duzu furnegoan, su eztian edo ikhatz bizi gainean, maiz kasola higituz. Emozu estalgi bat suarekin gainean. Ardikitzen duzu plat barnedun batetarat eta emaiten yusa inguruan.

 

 

Espinartak esnean

 

        Irakitaraz zaitzu espinartak gatz puxka batekin, lehenik garbiturik, eta emaitzu ur hotzian. Xeha zaitzu ongi eta ura khen ahal bezenbat. Emaitzu kasola batian, burra puxka batekin, eta emazu esnia emeki emeki, maiz higituz. Kullera bai irin, sukria eta zitron raspura. Emaiten bada banilla, ez du bertze urin beharruik. Errima zaitzu plataren gainean, ogi axal burran fritatuekin eta herrausta sukrez.

 

 

Tipula purea

 

        Xeha zaitzu tipulak arrundaka; emaitzu kasola batian, xingar azpiki pixka batekin, biper beltxa eta bi kullera ur. Horiek guziak egosi direnean, emaiten duzu baso bat arno xuri on eta hirur kullera sukre. Uzten tuzu arras egosterat. Glazatzen duzu gero karbonade bat eta emaiten duzu gainean.

 

 

Tipula ttikiak

 

        Nahas zazu urin puxka bat kasola batian. Beroa denian, emaitzu zure tipulak barnerat. Uzkitzu ongi gorritzerat; emazu arras ur guti, biper beltxa, gatza, et utz egosterat; sukria, minagre xorta bat. Ez badira aski gorri, behar dira gorritu.

 

 

Minatak

 

        Garbi zaitzu minatak eta egos; gorri zazu tipula puxka bat, xehaturik urinean. Tipula gorritu denian, emazu minata ongi xehaturik; sukra zazu zure gosturat, eta zerbitza arroltze edo arrain edo xingar eltzekoaren edo gazituaren azpian.

 

 

Baba de Marais

 

        Egosten tuzu zure babak eltze batian, oren laurden bat, khiretsaren khentzeko. Emaiten duzu kasola batian urin puxka bat eta tipula xehatua; gorritu denian, emaiten tuzu babak irin puxka batez estaliz eta gatza; emozu ur bero xorta bat eta utz zazu egosterat. Kullera on bat sukre. Khen zazu sutik eta loth bi arroltze gorringo nahasirik kullera bat minagrerekin.

 

 

Artixaut farzituak

 

        Egos zaitzu urian, pika zoizute hosto punta eta khen belharra. Egin zatzu haxis bat xingar aspikiarekin, tipula, biper beltx puxka bat, eta frigi zazu zarthainean; egosi denean, eman zozu ogi mamia, eta uzten duzu gorritzerat. Farzi zaitzu zure artixautak, eta pasa phala gorria gainean; frigi zaitzu urinian.— Meheko gisan egiteko, ez eman xingarrik eta urinaren plazan emazu olioa gatz puxka batekin.

 

 

Ilhar xehea

 

        Frigi zaitzu tipula ttikiak urinian; gorritu direnean, emaiten duzu ilhar xehea gatz puxka batekin eta biper beltx puxka batekin. Tikiak badira eta tendriak, ez duzu zeren urik eman. Kullera bat sukre, zenbeit ogi axal xiorturik.

 

 

Purea

 

        Egosten tuzu zure ilhar xeheak edo ilharrak urian, karrotez eta phorruz asesonaturik; kouloirrian pasatzen tuzu. Frigitzen duzu tipula urinian eta, gorritu denean, emaiten duzu purea gatz puxka batekin eta kullera bat sukre.

 

 

Ilhar pherdiak

 

        Bi buruak khendu onduan, pikatzen tuzu luzara; egos zaitzu urian memento bat. Frigitzen duzu tipula urinian eta, gorritu denean, emaiten tuzu ilharrak, kullera bat irinekin, perrexil buket bat, biper beltxa, gatza eta ur bero xorta bat; egosi direnean, kullera bat sukre. Zerbitzatzeko mementoan, loth zazu arroltze gorringo bat minagre xorta batekin nahasirik.

 

 

Karrote farzituak

 

        Har zaitzu karrote ederrak; xeha zaitzu puxketan karrian arroltze baten luzetasunian; egizu zilho bat alde batetik eta egiten duzu xingar azpiki haxiz bat eta tipula zarthainean pasaturik, eta emendatzen duzu zenbeit haragi egosi pixkaz. Farzitzen tuzu zure karrotiak, eta farzituak direnean glazatzen tuzu sukre puxka batekin eta phala gorriaz. Emaiten duzu urina kasola batian eta frigitzen tuzu egos arte. Zerbitzatzen tuzu saltsa bixi baten gainean edo yus bat.

 

 

Lur sagarrak haxixan

 

        Egiten duzu xingar azpiki, tipula eta perrexila haxiz bat; egosten duzu kasolan. Frigi zaitzu lur sagar xehatuak, eta emaitzu haxiz hartarat.

 

 

Lur sagar saltsa

 

        Egos zaitzu lur sagarrak, xuri eta lehert kasola batean, emaiten duzularik esne xorta bat, kullera bat sukre, hirur arroltze gorringo eta gatz puxka bat. Egiten duzu haxiz bat tipulaz, xingar azpikiz, zenbeit aratxeki edo lumaki puxkaz, edo horien eskasian anzara ixtekiz; pasatzen duzu zarthainean. Urina pasatzen duzu gero kasola batian, hedatzen tuzu zure lur sagarrak inguru guzian eta zolan bi eskuekin eta utz zazu xilo bat erdian; bethetzen duzu huts hura zure haxixarekin eta estaltzen lur sagarrez. Emaiten duzu hori suaren onduan koloriaren hartzeko eta itzul maiz kasola; behar da oraino hauts beroa azpian. Zerbitzatzen duzu plat barnedun batian, yusa emanik azpian.

 

 

Lur sagar pastiza

 

        Egos zaitzu urian, leher zaitzu bero-beroak, emaitzu lau arroltze gorringo, sukria eta fleur d'oranger; yo zaitzu arroltzen xuringoak eta guziak nahas. Emazu hori kasola burraz frottatu batean eta errearaz labian.

 

 

Karrotiak

 

        Zure urina berotu denian, emaitzu zure karrotiak bernerat arrundan xehaturik, gatz poxi batekin; ez dira behar higitu kasola bera higituz baizik. Ongi egosi eta gorritu direnean, emaiten duzu sukria.

 

 

Zeleria yusian

 

        Pika zazu zeleri punta eta ez utz xuria beizik; garbizazu ongi eta egos zazu urian. Emaiten duzu gero yusian kaprekin.

 

 

Zeleria marinadan

 

        Egos zazu eta ura khen, saltsa zazu marinadan; ez badu aski hartzen, emaiten duzunian frigitzen zarthainean, ixur zazu xorta bat gainera kurrerarekin.

 

 

Lentillak

 

        Ongi garbitu onduan, egosarazten dituzu urian eltze batian. Emaiten duzu xingar azpiki puxka bat kasola batian urin puxka batekin eta tipula xehatua. Egosi denean, emaiten tuzu lentillak eta utz zaitzu erakitzerat; nahas zazu arroltze gorringo bat eta minagre xorta batekin.

 

 

Onyuak

 

        Behar dira ongi xukatu oihal batekin. Xeha zaitzu buztanak eta emaitzu egosten kasola batian urinarekin edo olioarekin; emaiten duzu perrexila eta exalota xehaturik, biper beltxa eta gatza. Frigizaitzu zure honyuak urinian edo olioan. Zure haxixa gorritu denian, emaiten tuzu barnerat, emaiten duzularik arno xorta bat edo berius eta ogi mamia.

 

 

Arroltziak au Miroir

 

        Emazu burra puxka bat plat baten zolan, edo ez baduzu, esne xorta bat sukretua; hauts zautzu zure arroltziak, burra urthu denian edo esnia bero. Xuringoa hartua denian athera zazu sutik. Emozu sukria gorringuen gainian, glaza zaitzu phala gorrituarekin erretziaz finitzeko.

 

 

Arroltziak yusian

 

        Baduzu untzi bat ur erakitu suaren gainian; hauts zaitzu arroltze freskuak barnerat, artha emanez gogor ez diten; athera zaitzu hartu duten phondutik. Zerbitza zaitzu yusian.

 

 

Arroltziak esnian

 

        Harzazu zazpi arroltze gorringo lehertzen tuzularik ongi kuller batekin. Badituzu bi taza esne ephel nun urtharazi baitituzu hirur kullera sukre eta bat fleur d'oranger, emazu zure esnia emeki emeki arroltzien gainerat higituz. Egosaraz zaitzu marian, sua gainian eta azpian emanik. Egosi direnean, estaltzen tuzu sukrez gainetik eta pasatzen phala gorritua.

 

 

Arroltze farzituak

 

        Gogor araz zaitzu zure arroltziak; hauts zaitzu erditik luzara, khen zaitzu gorringuak eta orrha azietta batean sukrearekin, perrexilarekin ongi xehatuz, arras gatz guti. Emazu hori arroltze hetan eta glaza zaitzu sukriarekin phala gorrituaz. Egiten duzu saltsa bat tipula xehatua frigitzen duzularik, irin puxka bat; gorritu denian, emaiten duzu ura, sukria eta minagre xorta bat. Gorritzatzu.

 

 

Arroltziak à la Tripe

 

        Hauta zaitzu gutienik freskuenak, egos zaitzu hamar minuta, eman ur hotzian, xuri eta pika erditik trebeska. Frigi zazu tipula xehatua eta, gorritu denian, emazu kullera bat irin uzten duzularik puxka bat gorritzerat, emazu ur beroa emeki emeki higituz. Biper beltxa, gatza, sukria eta utz erakitzerat; emaitzu arroltziak beroki atxikitzeko; minagre xorta bat.

 

 

Omeletta erhuman

 

        Yo zaitzu xuringoak bakharrik, emaitzu gero gorringoak eta yo zaitzu guziak elgarrekin esne xorta bat nahasirik eta gatz poxi bat, zenbeit axal zitron puxka eta sukria. Egos zazu omeletta zarthainean; emazu plat baterat, herrausta zazu sukriarekin eta arrosa zazu erhumaz, zoinari emaiten beitiozu su. Zerbitza zazu berehala.

 

 

Omeletta uffatua

 

        Separa zaitzu sei arroltzeren xuringoak eta gorringoak. Nahas zazu gorringoekin laur kullera sukre raspatu; yo zaitzu xuringoak elhur gisa egin arte eta nahas zaitzu gorringoekin. Urtharaz zazu laurden bat burra su ezti batean, emaitzu arroltziak erakharriz gainerat zolan dena.

        Omelettak burra edan duenean, lerra zazu plegatuz burraz fretatu plat baten gainerat eta emazu hauts gorrien gainean; estal zazu four de campagne batez eta su ona gainean. Aski da memento bat omeletta altxatua izaiteko. Herrausta zazu sukriarekin eta zerbitza orduan berean.

 

 

Arroltze farzituak à l'Espagnole

 

        Gogor araz zaitzu arroltziak, pika zaitzu erditik; khen zatzu gorringoak, leher zaitzu sukre, perrexila ongi xehatu, bi itze jirofla, kanela poxi batekin. Saltsarentzat, frigi zazu tipula olioan ogi mamiarekin, emaitzu bi arroltze gorringo gogortu; ontsa leher eta nahas zaitzu guziak untzi batean sukre, gatz eta biper beltxarekin; trenpa zaitzu guziak ur ephelarekin eta zerbitza arroltziekin.

 

 

Arroltziak tomatiekin

 

        Baduzu tomate saltsa eta emaiten duzu kasola batean furnegoan. Berotu denean, emaiten tuzu zure arroltziak yorik barnerat, eta higi bethi itzuliz krema bezala; athera zaitzu hartu duten phondutik sobera egosterat utzi gabe. Saltsak behar du asesonatua.

 

 

Saltsa pikanta edo bizia

 

        Gorriaraz zazu tipula bat ongi xehatua urin puxka batean. Emazu kullera bat irin, utz zazu gorritzeat, busti zazu ur beroarekin, emeki emeki higituz. Gatza, biper beltxa, perrexil buket bat, jirofle itze bat; utz zazu erakitzerat oren bat, pasa zazu. Sukria eta minagre xorta bat. Zerbitza zazu gazituarekin, edo arroltze frigitu edo haragi puxkekin.

 

 

Saltsa eztia erbiarentzat

 

        Emazu arno xuria kasola ttipi batean kanela puxka batekin eta hirur kullera sukre; utz zazu agortzerat luzeki su eztian. Siropa bezala denean, emaiten diozu minagre xorta bat sutik atheratzian.

 

 

Yusa

 

        Emazu kasola batean bi kullera ur, xingar azpiki puxka bat, tipula eta karrote tranxaka pikaturik, oilasko bat edo lumaki hegalak edo lephuak, gorriaraz zazu maiz higituz eta emanez noizetik noizera ur bero guti bat ez dadin loth kasolan. Horiek guziak ongi gorritu direnean, emanen duzu ura oilaskoaren neurriraino. Utz zazu erakitzerat; pasatzen duzu gero. Pasa zazu ur xorta bat kasolan, emazu kullera bat irin trenpatzen duzularik emeki emeki kulatu duzun yus horrekin. Emazu biper beltxa eta gatz poxi bat, emazu berriz suaren gainean loth dadin. Zerbitzatzeko mementoan, emaitzu kaprak edo kornixon xehatuak.

 

 

Saltsa xikiro eminzendako

 

        Emazu xingar azpiki poxi bat kasola batian urin guti batekin eta tipula xehatua. Tipula gorritu denean, emaiten duzu irin puxka bat eta bustitzen salda xorta batekin eta yus xorta bat balin baduzu; biper beltxa, gatza, limon poxi bat. Egiten da higual saltsa hori xingarrik gabe eta exalota tipularen plazan. Eman zure eminzak saltsan berotzeko irakitzerat utzi gabe.

 

 

Maionesa

 

        Emazu bi arroltze gorringo gathelu batean. Izul zaitzu kuller zurezko batekin, bethi alderdi batetarat ixuriz xortaka xortaka laurden bat olio fin, manera hortaz egin dadien saltsa bat krema baten loditasunaren heinekoa. Emaiten duzu barnerat zitron yus bat eta bi kullera minagre. Xeha zazu ongi exalota poxi bat eta perrexila emaiten diozu zerbitzatzeko mementoan biper beltxarekin eta gatzarekin. Hori zerbitzatzen da edozoin haragi hotzekin, gazituarekin, aingirekin, etc.

 

 

Saltsa bizia filet altxatuarentzat

 

        Emaiten duzu yus puxka bat plat batian, exalot xehatua, biper beltx puxka bat eta minagre xorta bat. Athera zazu fileta gerrenetik eta emazu saltsan aurdiki duen yus harrekin.

 

 

Saltsa idikiaren

 

        Harzazu exalota, perrexila, tipula, honyuak, xeha zaitzu horiek eta frigi kasolan, utz zaitzu ongi agortzerat. Busti zazu baso bat arno xuriekin, salda eta kaprak, biper beltxa eta gatza.

 

 

Saltsa burran

 

        Emazu kasola batian burra puxka bat irin puxka batekin, biper beltza eta gatza; emaiten duzu kasola furnego hegian eta higitzen duzu saltsa ohu arte. Emaiten tuzu kaprak sutik atheratzian, eta arroltze gorringo bat zure burra xuriegi bada.

 

 

Saltsa à la Rémoulade

 

        Emazu plat batian exalota bat, perrexila, baratxuria, antxo bat eta kaprak, guziak ongi xehatuak, gatza eta biper beltxa. Nahas zazu mustarda puska batekin, olioa eta minagria.

 

 

Tomate saltsa

 

        Emaitzu tomatiak zarthainean batian, urik gabe. Utz zaitzu egosterat eta pasa zaitzu pasoir batian aski fina bihiak pasa ez diten. Emaiten duzu kasola batian ahur tipula xehatuak, xingar azpiki gizen puxka bat, baratxuri sister bat, biper beltxa, gatza. Gorritu direnean, emaiten tuzu zure tomatiak eta irin puxka bat; utz zaitzu egosterat. Kullera bat sukre.

 

 

Limon saltsa

 

        Frigi zaitzu kasola batian ahur bat tipula xehatu. Gorritu direnean, emazu kullera bat irin, utz zazu gorritzerat. Busti zazu baso bat saldarekin eta baso erdi bat arno xuri, biper beltxa, gatza eta limon puxka ttipi bat. Saltsa hori on da edozoin lumaki errestarentzat.

 

 

Krema horia kafian

 

        Grilla zaitzu bi ahur kafe eta botha zaitzu kasola bat esne irakiturat behar den sukriarekin. Esnia aski hoztu denian, trenpatzen tuzu zure arroltze gorringoak emeki emeki eta egosarazten bethi itzuliz alderdi bererat. Noiz eta ere egin beita, kulatzen duzu kafe bihien khentzeko.

 

 

Krema kafian

 

        Egos zazu zure esnia, sukra zazu eta emozu kafia. Epheldu denian, trenpatzen tuzu zure arroltze gorringoak eta egos zazu erran den bezala.

 

 

Krema banillan

 

        Emaiten duzu zure esnia egosten banilla puxka batekin eta sukratzen duzu. Hirur taza esnetan, behar dira zazpi arroltze gorringo; trenpatzen tuzu eta egosarazten erran bezala. Ez baduzu arroltzerik aski, trenpa zazu irin puxka bat bortz arroltze gorringorekin esnia eman gabe.

 

 

Krema à la Neige

 

        Egizu krema bat banillan. Yo zaitzu xuriak elhurra bezala egin arte. Konserbatu duzu esne xorta bat parfumatua eta sukratua emaiten duzu suaren gainean. Emaiten tuzu zure arroltze xuringoak egosten harren barnian, aldian kullera bat, gero arrimatzen tuzu esniaren gainean.

 

 

Krema frigitua

 

        Emazu kasola batian hirur kullera irin, nahas zazu emeki emeki sei arroltze xuringo eta gorringo, zitron raspura poxi bat eta fleur d'oranger, edo banilla bakharrik, emaiten duzula egosten esnian, gatz poxi bat; trenpa zaitzu arroltziak esniarekin eta egos zazu su eztian oren erdi batez bethi itzuliz. Ongi loditu denian, heda zazu errhi baten loditasunian irinez pasaturikako plat batetarat eta bota irina gainera. Hoztu denian, pikatzen duzu nahi duzun bezala frigitzeko urin ontsa berotuan. Gero glazatzen duzu sukrearekin eta palha goriarekin.

 

 

Petits pots kafian

 

        Emazu krema plat batian arroltze gorrin bat, kullera bat sukre, eta bethe zazu kafez. Negur zaitzu zenbat untxi nahi tuzun egin eta huts zaitzu saladier batetarat, nahas zazu, eta bethe zaitzu berriz zure potak. Baduzu gero kasola largo bat furnego gainean ur beroarekin, emaiten tuzu potak barnian, sua gainean emanik egosteko.

 

 

Blanc Manger

 

        Egosaraz zaitzu bi taza esne, libera erdi bat amanda ezti xuritu eta ongi pilatuekin pilun batian. Kula zazu hori eta emazu suaren gainean untza bat gelatinekin urtharazten duzularik bethi itzuliz. Sukra zazu. Yo zaitzu hamar arroltze xuringo elhurra bezala, ixur zazu zure esnia itzuliz eta egos zazu krema xuria bezala. Oliosta zazu molde bat arinki eta eman zure krema. Utz zazu hozterat, athera molde hartarik eta zerbitza.

 

 

Krema au Caramel

 

        Urtharaz zazu xokolat prisa bat hirur taza esnetan. Harzazu bertze kasola ttipi bat nun emaiten beituzu kullera on bat sukre, kullera bat urekin; gorriaraz zazu karamelua bezala eta utz zazu hozterat; trenpa zazu gero zure esniarekin, suaren gainean, higituz. Harzaitzu sei arroltze gorringo, lehertzen tuzu hirur kullera sukrerekin; emazu zure esnia emeki emeki; ongi nahasi denian emazu hori suaren gainean eta egos zazu itzuliz betze krema bat bezala.

 

 

Krema azotatua

 

        Emazu saladier batean esnea krema behar den kantitatearen arabera, sukriarekin arauka, goma adragant poxi bat herraisa fleur d'oranger xorta bat, yo zaitzu guziak ezpel xiri paket batekin; ongi hantu denian, uzten duzu memento bat. Altxatzen duzu gero burdinsali batekin eta altxatzen en pyramide plat baten gainerat edo zerbitzatzen duzu meringetan emaiteko.

 

 

Krema xuria

 

        Egosarazten tuzu hirur taza esne banilla puxka batekin, eta sukratzen duzu. Yo zaitzu sei arroltze xuringo elhurra bezala egin arte, zure esnia epheldu denian, ixurtzen duzu emeki emeki zure xuringoen gainerat bethi itzuliz. Emazu suaren gainean eta egos zazu bethi itzuliz.

 

 

Krema xokolatian

 

        Urtharaz zazu hirur billa xokolat hirur taza esnetan eta sukra zazu. Ontsa urthu denian eta epheldu, trenpatzen tuzu sei arroltze gorringo emeki emeki xokolat horrekin eta emaiten bi kullera kafe. Egosaraz zazu erran bezala.

 

 

Eskautuna esnian

 

        Taza bat esnerentzat, bi kullera artho irin eta kullera bat sukre. Trenpatzen duzu irina ur xorta batian, pasta baten egiteko; botatzen duzu esne irakiturat nun eman beituzu sukre eta arramu español hosto bat. Egosten duzu itzulik krema bezala. Zerbitza berorik.

 

 

Irris ogia

 

        Leher araz zazu libera erdi bat irris esnian banilla pixka batekin, sobera guritu gabe. Lehertu denian, emaitzu zortzi arroltze gorringo banazka, higituz. Sukra zazu. Harzazu molde bat emaiten duzularik sukria hartan hurtzen furnegoan, eta karamelua bezala egin denean itzultzen duzu moldea sensu guzietarat hori ongi heda dadin alde oratarat. Botatzen duzu orduan zure irrisa eta egosarazten au bain marie labian. Yakiteko eia egina den, behar zaio sartu lasto bat barnian eta ez du behar izan bustia atheratzian.

 

 

Irrisa burua

 

        Leher araz zazu irrisa esnian banillarekin. Sukratzen duzu eta emaiten gathelu batian; ez egin guriegi. Egiten duzu krema hori bat banillan, emaiten duzu plat barnedun batian. Zure irrisa hoztu denian, atheratzen duzu moldearen barnetik eta pausatzen kremaren gainean; pika zazu amanda xurituekin eta hauts kartierka.

 

 

Irrisa esnian

 

        Leher araz zaitzu laur kullera irris esnian kanela puxka batekin; emenda zazu esnez gogortzen den arabera, emoitzu bi kullera sukre. Athera zazu sutik ontsa lehertu denian, utz zazu hozterat eta nahas zazu bi arroltze gorringorekin.

 

 

Ogi xigorrak esnean

 

        Emaitzu plat barnedun batean bi edo hirur arroltzen gorringo sukriarekin ontsa lehertzen tuzularik; ixur zazu emeki emeki taza bat esne ephel bethi higituz kremarentzat bezala, eta kullera bat fleur d'oranger. Hauts zaitzu ogi xigorrak, eman trenpan horren barnian. Frigi zaitzu urinian eta herrausta sukre finarekin.

 

 

Montagne Russe

 

        Harzaitzu si sagar ernetta ederrak, xuri zaitzu artharekin eta khen diozute bihotza; emaitzu kasola batian sukriarekin eta utz zaitzu egosterat bere yusian bere forma galdu gabe.

        Egiten duzu krema bat banillan ez sobera mehia, ardik zazu zure sagarraren gainerat lehenik errimaturik en pyramide plat barnedun batian. Yo zaitzu zure arroltze xuringoak elhurra bezala egin arte eta emaitzu en pyramides zure sagarraren eta kremaren gainean.

        Heda zazu guzien gainera sukre raspatua, emazu labian mendi hartu arte kolore doratu bat. Plat hau zerbitzatzen da bertze krema guziak bezala.

 

 

Koka kafian

 

        Egos araz zaitzu hirur taza esne, sukratzen tuzu eta emaiten kafia; emaitzu plat batian hamabi edo hamabotz arroltze gorringo, trenpatzen tuzu zure esniarekin emeki emeki epheldu denian. Baduzu gero molde bat nun emaiten baituzu sukria hurtzen furnegoan irris ogiarenzat bezala, eta egos zazu bardin. Nahi baduzu banillan edo xokolatian, eman diteke kafiaren plazan.

 

 

Gateau de Savoie

 

        Hartzen dira hogoi eta lau arroltze, libera bat irin, libera bat sukre raspatu, laurden bat amanda nahi bada, zitron baten raspura eta fleur d'oranger puxka bat. Arroltze gorringoak yoiten dira sukriarekin noiz eta ere bertze presuna batek yoiten beititu xuringoak denbora berian. Guziak ongi yo direnean nahasten dira guziak elgarrekin eta emaiten da irina emeki emeki bethi higituz kuller batekin. Emaiten da burramolde sukrez herraustatu batian. Emaiten da ophila eta erretzen labian oren bat eta erdi.

 

 

Tarta à la Compote

 

        Has zaite zure konpotaren egiten dotzena bat sagarrekin, xuritzen tuzularik eta bihotza khentzen. Emaitzu egosten kanela puxka batekin, sukria eta ur xorta bat. Harzazu gero libera bat irin, emaiten duzularik mahain baten gainean; egin zazu xilo bat erdian, emazu gatza arroltze gorringo bat eta burra guti bat; orrha zaitzu burra eta arroltzia eta emozu taza bat ur zerbitzatzen dena irinaren trenpatzeko. Noiz eta ere zure pastak beitu gorphutzik aski, orrhatzen duzu eta yoiten ongi. Utz zazu pausatzerat bi oren erreinarazteko. Hedatzen duzu gero rulo batekin eta uzten lodixko; baduzu libera bat burra, garbitzen duzu eta orrhatzen ongi; xuka zazu eta heda zazu pastaren gainean. Dobla zazu zure pasta hirur partetan eta pasa ruloa gainean hedatzeko lehertu gabe. Berriz has zazu bortz aldiz udan eta zazpi aldiz neguan. Burraz pasa zazu plata bat eta dreza zure tarta gainean. Beira zazu pastatik emaiteko banda bat inguruan. Emazu konpota erdian eta emazu gainean pastazko dessin ttikiak kurutzian. Dora zazu arroltze gorringo batekin, trenpa zazu ur xorta batekin. Errearaz zazu labe ezti batian. Konpotaren plazan eman ditake morue à la provençale edo krema.

 

 

Nouga

 

        Emazu libera bat amanda ezti ur beroan xuritzeko. Garbi zaitzu eta xuka oihal batian. Hauts zaitzu filetetan eta egitzu bortz filet amanda bakotxetik. Idorraraz zaitzu furnegoan edo su onduan, gisa hortan har dezaten kolore doratu bat. Emazu libera bat kasonade horitik kasola batian, urtharaz zazu furnegoan higituz kuller zurezko batekin. Botz zaitzu zure amandak berorik barnerat. Athera zazu kasola sutik eta nahas zaitzu zure amandak ongi sukriarekin. Eman dezakezu berriz memento bat suaren gainean sukria gogortzen bada sobera eta badezakezu aise higi. Xuka zazu modea, frota zazu olioarekin, bota zaitzu amandak berorik eta heda zaitzu meheki zitron bat zaphatzen duzularik amanden gainean. Egizu hori fite hozterat ez uzteko; noiz eta ere nouga ongi moldatu beita, emazu terrina bat ur hotzetan, moldetik khen zazu eta zerbitza.

 

 

Beignets

 

        Erakitaraz zazu kafetiera bat ur banilla puxka batekin edo kanela eta fleur d'oranger. Emazu ur hori parfumatua kasola kobrezko batian furnegoan, burra puxka bat eta gatz poxi bat; botatzen duzu gero irina emeki emeki, bethi higituz kuller zurezko batekin, kasola atxikaraziz bertze presuna bati. Ezagutuko duzu pasta egosia dela, kasolari lotzen denian. Behar da izan gogorskua. Athera zazu sutik eta emazu terrina batian hozterat uzteko. Hauts zaitzu arroltziak bat bertziaren ondotik, bethi orrhatuz aski gorritu arte. Emozu agordient xorta bat eta sukre puska bat. Hartzen da pasta hori kuller batekin eta frigitzen urinian. Herrausta zazu sukriarekin eta zerbitza berorik.

 

 

Meringak

 

        Zortzi arroltze xuringo ongi yoak, libera erdi bat sukre raspatu, nahas elgarrekin kullera bat fleur d'orangerekin. Plega zazu paper bat barrika bunda baten inguruan, zoinak emanen beiteraitzu molde ttikiak zoinetan emanen beitituzu zure pasta, hiruretatik bat bethia. Errearaz zazu labe ez sobera beruan. Heda dezakezu higual kullertaraka paper baten gainean edo plata burrastatu baten gainean, utz zozu xilo bat, pasa zazu labian memento bat, eta gero eman krema azotatua edo krema à la Chantilly. Yunta bi puxka elgarrekin eta berreman laberat gorritu arte.

 

 

Kolinetta

 

        Laurden bat amanda, laurden bat sukre raspatu. Behar dira xuritu eta idorrarazi amandak. Behar dira gero pilatu emeki emeki sukria emanez.

        Pasatzen da pasoir batian ikhusteko eia gelditzen den puxkarik, eta errepilatzen da berriz. Hartzen dira zazpi arroltze, separatzen dira xuringoak. Nahasten dira gorringoak emaiten direlarik amanden gainean eta higitzen ongi begiak egin arte. Yoiten dira xuringoak biha gehiago emanik, emaiten dira bertzearekin fite higituz, eta behar da izan artha xuringoen zolan gelditzen den ura ez emaiteko. Emaiten da emeki emeki ahur bat irin fin bethi higituz. Bada molde bat burrastatua eta ixurtzen betan ophil gatoa barnerat. Herraustatzen da sukrez eta furneian emaiten berehala. Banillan nahi bada behar da ongi lehertu.

 

 

Ophil amandazkoa

 

        Laurden bat artho irin ongi pasatua, libera erdi bat sukre raspatu, ahur bat amenda pilatu, zazpi arroltze gorringo enplegatzen tuzu ophil Yanin egiteko molde berian xuringoak aparte.

 

 

Errege ophila

 

        Dotzena arroltze bakhotxian, libera bat lemami irin lorez egina. Hausten dira arroltziak, nahasten dira gorringuak, yoiten dira xuringoak, nahasten beroatziz ahal bezenbatian hotz balinba; bero lalin buda aski dute arroltziek ephel izaitia. Hori egin eta, nahasasten da lemamia arroltze hetara dena ongi busti arte; orduan urtharazten da su eztian libera erdi bat burra bethi igituz alderdi bererat, itzul ez dadin. Nahasten da burra urthu hori arroltziekin eta lemamiarekin, nahasten dira hirur laurden sukre raspatu, emaiten nezesario den irina pasta arin baten egiteko, zoina behar baita trabaillatu bizi bizia arrosa ura emanez, eta floratzen da irin finarekin. Oiyal badi baten barnian emaiten da pasta hartzen duzu artha floratzeko. Behar da goitatu pasta ongi altxatu arte. Arrimatzen da ophila, doratzen da arroltze gorringo batekin ur ephelian nahasirik, eta emaiten da labian.

 

 

Ophil amandazkoa fite egina

 

        Harzaitzu hirur arroltze bere kuskuekin, harzazu irinetik pisu bera, bertze hainbertze burra fresko, pisu bera sukre raspatu, zoinarekin pilatuko beititutzu hirur untza amanda ezti xurituak, zitron axal puxka bat edo fleur d'oranger. Emaitzu hirur arroltze xuringoak eta gorringoak pilun batian bertze guziekin pasta baten egiteko. Burrasta zazu kasola baten zola, errearaz zazu su eztian gainetik eta azpitik. Herrausta zazu sukriarekin.

 

 

Tablettak

 

        Harzaizu hirur arroltze, hirur kullera irin eta hirur kullera sukre raspatu. Nahas zaitzu guziak ongi elgarrekin eta heda plata burrastatu baten gainerat. Eregiten tuzu zenbat amanda puxka eta emaiten labian. Noiz eta ere pasta hasi beita gogortzen, hausten tuzu luzara zure ophilak eta emaiten laberat ongi krokant egin arte.

 

 

Ophilak à la gelée de Groseille

 

        Pasta egiten da tablettak bezala bainan amandarik gabe. Ophila erre denian, emaiten da gainean groseilla jelea hautsi eta hozterat utzi onduan.

 

 

Amandazko biskotxak

 

        Harzaitzu bi untza amanda ezti eta bat amanda khirets, xuritzen tuzu eta yoiten ongi pilun batean, eta ezditen itzul oliotara, emaiten duzu noizetik noizera sukre poxi bat. Behar dira gero yo oren laurden bat. Irin puxka batekin, hirur arroltze gorringo eta laur untza sukre raspatu. Yo zaitzu laur arroltze xuringo eta nahas bertze gaitikoarekin. Badituzu paperezko moldeek kaizetan eginak. Burrasta zaitzu arinki barnetik eta arrima zure bizkotxak. Herrausta zaitzu sukre finarekin irinarekin nahasirik. Errearaz zazu labe eztian. Kolore ederra hartzen dutenian atheratzen tuzu paperetik bero direlarik.

 

 

Makaronak

 

        Xuri zaitzu libera erdi bat amanda ezti, xukha zaitzu eta pilun batean leher, arrosatuz fleur d'oranger xorta batekin ez diten itzul. Harzazu bertze hainbertze sukre herrauts, lau arroltze xuringorekin eta yo ongi guziak elgarrekin. Gero antholatzen tuzu zure makaronak paperaren gainean kuller batekin eta erretzen su eztian.

 

 

Semellak

 

        Hirur arroltze fresko, kullera bat arno español, lau unza irin, lau unza burra fresko. Emaitzu guziak mahain baten gainean, emozu fleur d'oranger xorta bat. Egizu horietaz pasta bat, trabaillatzen duzu eta hedatzen makhil biribilarekin. Hauts zazu kuadro luzian eta errearaz erdizko labe batian. Egizu gero karamelua, eta khen semella sutik. Glaza zaitzu karamelu horrekin erdi hoztu direnean, ganibet mihi batekin, eta berriz eman zaitzu erretzen su eztian.

 

 

Makaronak xokolatian

 

        Bi unza eta erdi xokolate leher eta yoiten tuzu sei unza sukrerekin. Yo zaitzu laur arroltze xuringo elhurra bezala, eta emaiten tuzu oro batean. Anthola zaitzu zure makaronak paperaren gainean kullertaraka, eta errearaz zaitzu labe eztian.

 

 

Xarlotta

 

        Xuri zaitzu dotzena bat sagar, khen diozute bihotza, emaitzu egosten kanela puxka batekin, sukria eta ur xorta bat. Egizu pasta bat risolena bezala. Hedatzen duzu ruloarekin eta egitzu ttipiak puskak, hausten tuzula erhi trebes baten largotasunian. Burrasta zazu kasola bat eta pausa zaitzu zure puskak barnian kurutzian, aski hurbil eta aski luze kasolaren estalzeko. Emaiten duzu zure konpota barnian eta estalzen puskekin egiten dutelarik karro ttipi batzu. Errearaz zazu labian.

 

 

Millas

 

        Libera erdi bat artho irin, bertze hainbertze sukre, hainbertze burra fresko, hamar arroltze; orrha zaitzu guziak ongi salbu arroltze xuringoak, zoinak yoiten beitira ongi eta emaiten beitiozute zitron raspura eta fleur d'oranger, bertze gaitikoarekin nahasiz, yo zaitzu guziak elgarrekin, burrasta zazu turtiera bat eta errearaz labe eztian.

 

 

Rissoles

 

        Borz arroltze gorringorenzat, bi kullera sukre, kullera bat agordient eta hainbertze fleur d'oranger. Urtharazten da kasola batian burra puxka bat, arroltze baten handitasunekoa, bi kullera urekin eta gatz puxka bat; urthu denian nahasten da arroltziekin; emaiten da irina orrhatuz gorphutzik aski pastak hartu arte. Traballa zazu ongi yoz mahain baten gainean. Gehiago guri utziko duzu eta rissolak hobiak izanen dira. Hedaten duzu mehe mehia makhil biribilarekin eta hausten arrundan baso batekin. Eman dezaketzu haxixa barnean, plegatzen tuzu eta frigitzen urinian.

 

 

Marinada

 

        Ephel zazu ur xorta bat. Badituzu kasola batian hirur kullera irin trenpatzen tuzunak, urarekin, pasta gogor baten egiteko, nun emaiten beituzu gatz poxi bat, hausten tuzu hirur arroltze xuringoarekin, higituz; kullera bat agordient, bi kullera sukre eta zitron raspura. Hauts zaitzu sagar arrundak trenpatzen tuzunak marinade hortan eta frigitzen urinian. Noiz eta zarthainean beitire, behar zaiote botatu marinada puxka bat gehiago, zeren eta ez beitute aski hartzen. Erreman dezakezu sagarra oilasko hotzarekin, zeleria egosiarekin, salsifiarekin, aratxe irisekin, etc.

 

 

Crèpes

 

        Harzaitzu hirur kullera irin, bortz edo sei arroltze gorringo, hirur arroltze osoak, sukre raspatua eta fleur d'oranger. Nahas zaitzu guziak ongi eta nahas gero esniarekin boullida klaro baten sustanzialaino. Emazu burra puxka bat zarthainean, xoilki orotan burratzeko. Urthu denian, eta pasarazi duzunian zarthainean inguru guzian, emazu kullera bat zure pastatik, heda zazu ongi makhurtuz sensu guzietan; itzul zazu koloriaren harrarazteko. Herrausta zazu sukriarekin eta zerbitza bero beroa.

 

 

Gateau à la Janin

 

        Laurden bat lur sagar irin, libera erdi bat sukre raspatu, zazpi arroltze fresko: harzazu saladier bat eta emazu kullera bat irin, bertze hainbertze sukre eta arroltze gorringo bat. Leher zaitzu eta nahas ongi elgarrekin, eta gisa hortan arroltziak dituzunak. Yo zaitzu ongi zure xuringoak, eta egon diten ongi musatuak, bota zazu zure sukre hondarra. Nahas zaitzu oro elgarrekin, kullera bat fleur d'orangerekin. Burrasta zazu kasola bat edo molde bat, emazu ophila barnian eta ehorz erditaraino brasan. Emazu estalgi bat suarekin, zoinaren aspian emaiten beita paper hosto bat. Utz zazu erretzerat oren erdi bat. Ikhusteko erria den, sartzen duzu lasto bat, zoina behar baita atheratu idorra.

 

 

Makaronia

 

        Emaiten duzu zure makaronia egosten kasola batian eta estaltzen duzu saldaz eta urez, gatz puxka bat, gasna raspatua eta burra puxka bat. Sobera idortzen bada, emozu salda edo ura eta utz zazu ontsa lehertzerat; emaiten duzu dena plat batian, furnego gainean, su puxka batekin, xoilki beroki atxikitzeko. Estal zazu gasna raspatuz, gero ogi mamiz arosatzen delarik. Emazu estalgi bat suarekin gainean gratinaren egiteko eta gorritzeko.

 

 

Pralinak

 

        Hartzen duzu libera bat amanda ezti, fretatzen tuzu oihal batean herrautsaren khentzeko. Emaiten duzu libera bat sukre kasola batian zure amandekin, baso erdi bat ur eta karmin puxka bat. Emaitzu guziak suaren gainean amandak hazkarki petillatu harte. Athera zaitzu sutik eta trabailla sukria amandetarik laxatu arte. Khentzen duzu sukretik pharte bat eta berreimaiten amandak suaren gainean higituz arinki kuller batekin. Sukria hartzen duten arabera, egizu kasu biziari; hartu dutenian, berreman zazu alderat duzuna eta aitzina grilla zazu. Emaitzu paper hosto baten gainean eta desloth zaitzu elgarri lothuak direnak.

 

 

Biscuits du Palais-Royal

 

        Sei arroltze fresko, pisu bera sukre herrauts eta irin. Hauts zaizu zure arroltziak, emaitzu xuringoak a parte, yo zaitzu elhurra bezala, emazu sukria eta higi zazu xuringoarekin nahasi arte; emaitzu gorringoak, nahas zazu emeki emeki irina; yo zaitzu guziak. Emazu zenbet parfum. Emaitzu moldetan, glaza zaitzu arinki sukre herrautsarekin eta errearaz zaitzu labian.

 

 

Errege-Biskotxa

 

        Harzaitzu zazpi arroltze fresko, yo zaitzu xuringoak elhurra bezala, emaitzu zazpi unza marmalade asko xuringo horiekin yoten duzularik berriz; gero emaitzu bortz arroltze gorringo. Yo zaitzu guziak oren laurden bat. Harzaitzu zazpi unza irris irin eta zazpi unza sukre nahasten tuzu bertze gaitikoekin. Anthola zaitzu paper moldetan eta errearaz zaitzu arras su eztian.

 

 

Biscuit á la Créme

 

        Harzaitzu zazpi arroltze xuringo fresko, yo zaitzu ongi, emazu libera erdi bat sukre herrauts, laurden bat irin; ongi yo guziak elgarrekin. Harzazu litre bat krema yoiten duzuna, harzazu musa ekumoar batekin, xortak eman zethabe batetara, emazu biskotxaren barnera, antholatzen duzularik paper moldetan edo burdin xurizkoetan. Glazatzen tuzu sukre herrautsarekin eta errearazten su eztian.

 

 

Merveilles

 

        Emazu mahain baten gainean ahur bat irin, gatz poxi bat, taza bat kafe esne, arroltze baten heineko burra puxka bat, orrha zazu eta yo ongi pasta hori, heda zazu makhil biribilarekin eta plega lau partetan; has zazu berriz eta plega lau partetan, has zazu berriz lau alditaraino. Heda zazu ongi eta hauts puxketan luzara frigiaraz zaitzu. Herrausta sukriarekin.

 

 

Pastiz biarnesa

 

        Pasta hau egin diteke memento bat bazkariaren aintzinian, ez du behar minthatu. Urtharazten da libera erdi bat burra kasola batian, taza bat urekin eta gatz poxi bat. Emaiten dira kasola batian hamar arroltze gorringorekin lehertzen direlarik laurden bat sukrerekin, bi kullera fleur d'oranger, bertze hainbertze agordient. Nahasten da burra urthua eta emaiten da irina pastak gorphutzik aski izan arte, bainan ez sobera gogor, hedatzen makhil biribilarekin mehetzeko. Burrastatzen da molde barne handi bat eta pasta horrekin garnitzen. Emaiten da barnian ihiziak edo lumakiak edo gibel gizenak, etc. Estaltzen da pasta beraz eta errearazten labian edo su aintzinian.

 

 

Pastisa

 

        Yo zaitzu hamabortz arroltze xuringo eta gorringo guziak elgarrekin. Emaitzu terrina batean bi kullera fleur dorangerekin zitron raspura, gatz poxi bat, laurden bat burra, libera bat kasonade, baso erdi bat agordient, taza bat esne bero; higi bethi, trenpa zaitzu bi ahur artho lemami, emaitzu horiek guziak elgarrekin gelditu gabe higitzetik eta yoitetik eskuarekin. Emazu irina paskak gorphutzik aski hartu arte, bainan behar da utzi guri eskutik erortzen den gisan. Utz zazu terrina berian su onduan, ontsa estalirik biharamun arte. Burrasta zazu kasola bat eta errearaz labian.

 

 

Noix confites

 

        Behar dira hautsi helzaurrak bi buruetarik, xilatu khurutzian, eman trenpatzen hamabortz egunez ura sanyatuz egun guziez. Erakitaraz zaitzu perz batian guritu arte. Gero hedatzen dira lastoaren gainean xukhatzen. Sartzen zaiote xilo bakoxian zitron axal puxka bat. Egizu zure siropa emanez libera bat eta erdi sukre libera fruttarentzat. Emaiten tuzu suxet oihalezko batian itziak lehertuak ongi emaiten tuzunak sirop hartan, eta abantzu egin denian, emaiten dira helzaurrak barnian eta uzten dira erakitzerat oren laurden bat. Khen zaitzu guziak sutik eta utz zaitzu trenpatzerat, helzaurrak biharamun arte. Emaiten tuzu gero suaren gainean egosten akhabatzeko.

 

 

Kodoin edo Irasagar konfitura

 

        Behar dira xuritu kodoinak, laurdenka hautsi eta bihotza khen. Emaitzu zure kodoinak egosten kanella puxka batekin eta estal urez eta zenbeit kodoin axalez. Erakirataz zaitzu guritu arte. Atheratzen tuzu ekumoar batekin eta emaiten xukhatzen oihal baten gainean. Pasatzen duzu ur hori zethabian eta hartzen hainbertze tassa zenbat ere baituzu frutta libera eta sukre. Emaiten duzu sukria eta ura suaren gainean, eta siropa abanzu egin denian, emaiten tuzu kodoinak eta atheratzen guziak sutik biharamun arte. Berriz emaiten duzu suan kodoinak egosten akhabatzeko. Emaiten tuzu unzietan. Utz zazu akhabatzerat zure siropa; egin denian, azken xortak ixurtzen direnean kullerala, ez du behar izan erakitua kodoinen gainera ixurzeko. Bustizazu agordientean kodoinen estalzeko papera.

 

 

Adanak Reine-Claude agordientean

 

        Behar dira hartu ongi berdiak eta ongi gogorrak. Hausten dira xangoak erditik, emaiten zaiote zenbat iskilinba sistako, botatzen dira untzi bat ur hotzetarat, nun emana beita minagre xorta bat. Gero emaiten dira pherz batetan aski urekin, gatz poxi bat eta hur baten heineko alun poxi bat. Egiten da orduan azpitik su lama bat; adanak egosten diren arauka igaiten dira gainera. Orduan sua birphizten da hartuz artha atheratzeko goiti heldu direnean eta sartzeko ur hotzian. Egiten da orduan sirop bat kilo bat sukre emanez ehun adanentzat. Noiz eta ere siropak erakitzen beitu, sartzen tuzu adanak eta uzten minuta baten heina. Atheratzen da pherza sutik et uzten dira hozterat biharamun arte. Egosten da bigarren aldian siropa eta erakitzen duelarik, ixurtzen da adanen gainera eta uzten oraino hozterat. Biharamunian hirurgaren aldikotz egosten da siropa akhabatzeko eta hoztu denian bakharrik emaiten zaio agordienta gostuaren arabera. Klarifikatzen da bertze likurrak bezala. Eman dakioke banilla puxka bat.

 

 

Gelée de Groseilles

 

        Berex zaitzu bihiak, egos zaitzu gero pasatzeko. Pisatzen duzu hainbertze libera sukre zenbat ere beituzu libera yus. Egosaraz zazu zure siropa kasean ezagutuko beituzu zure erhia bustiz baso bat uretan, atxikitzen duzularik esku batez; trenpatzen duzu erhia zure siropian eta emaiten duzu berehala basoan, eta zure sukria idortzen bada baso urian eta hausten bada zure erhietan zaphazian, marka da yusa eman behar dela barnerat. Utz erakitzera memento bat ongi estalirik, haunda zazu eta emazu zure jelea unzietarat. Utz zazu ongi hozterat eta estal paper agordientean trenpatuarekin.

 

 

Gerezi marmelada

 

        Egosaraz zaitzu bi libera sukre bi baso uretan, erakitaraz zaitzu eta haunda. Kontina zazu erakitarazten, noizartion eta ekumoarra barnian eta higituz, atheratzen direla phindarrak. Gero emaiten tuzu laur libera gerezi, giderrak eta hexurrak khendurik. Higi zaitzu sukrearekin eta erakitaraz elgarrekin siropa zure erhietan lotzen den arte. Athera zazu sutik unzietan emaiteko.

 

 

Merxika marmelada

 

        Xeha zaitzu puxka ttipietan sei libera merxika eta emaitzu phertz batian. Hauts zaitzu hexurrak eta xeha xeheki emaiteko higual pherzerat merxikekin. Emaitzu lau libera eta erdi sukre pilatu. Emazu zure pherza suaren gainean eta higi zazu bethi ekumoar batekin beldurrez marmaladia lot dadin solan. Merxikak abanzatu direnean egostetik, yautsiko duzu noizetik noizera pherza leherzeko gelditzen diren puxkak. Egosaraz zazu marmalada zure erhietan lothu arte, sobera bortxa gabe bi erhien artean. Emaiten duzu gero unzietan eta estal ongi hoztu denian.

 

 

Merxikak agordientean

 

        Behar da izan fruitua ongi kondizionatua eta taxarik gabe. Xuriaraz zaitzu zure merxikak ur erakituan eta utz zaitzu puxka bat guritzera. Xukaraz zaitzu oihal batian. Eginzu zure siropa taza bat urekin libera bat frutta. Noiz eta siropa erditan egina beita, emaitzu zure merxikak salda baten egiteko. Athera zaitzu sutik eta emazu guzia terrina batetan biharamun arte. Erakitaraz zaitzu gero berriz gurixago izan diten. Akhabatzen da siropa utziz egosterat su eztian. Arrimatzen dira merxikak untzi batian eta emaiten da kasik hainbertze agordient nola sirop gostuaren arabera. Tapatzen dira berorik. Bisitatu behar dira maiz emendatzeko agordientez ez badira estaliak.

 

 

Ginda osoak siropian

 

        Emanaraz diozute salda bat zure ginder eta emaitzu xukatzen. Harzazu ur beretik hainbertze taza zenbat ere beituzu frutta eta sukre, zure siroparen egiteko. Egin denian, ixur zazu ginden gainera eta utz zazu biharamun arte. Gero beroaraz zaitzu, eta noiz eta ere gindak arrimatu beitituzu unzietan estal zaitzu siroparekin.

 

 

Pastekak

 

        Xehatzen tuzu pastekak puxka tikitan eta emaiten ur hotzian. erakitaraz zaitzu eta eman xukatzen oihal baten gainean. Pikatzen tuzu gero zitron puxkekin. Behar da hainbertze sukre nola frutta. Emaitzu pastekak trenpan hirur edo lau oren errhuman. Emaitzu taza erdi bat ur libera sukriarentzat eta egosten dira guziak elgarrekin.

        Noiz eta ere frutta egosi beita, athera zazu eta utz zazu siropa akhabatzerat. Errhuma zerbitza diteke bertze aldi batenzat.

 

 

Inzaur ura

 

        Harzatzu zortzi helzaur berde litre bat agordientzat; leher zaitzu eta emaitzu untzi batian, agordientakin, ilhabete batez eta higi egun guziez. Pasa zazu gero hori oihal zerratu batian, yunta zazu ongi. Erremeti zazu untzian laurden bat sukrerekin litre agordientaren, hirur itze, zenbet zitron sister eta kanella puxka bat. Utz zazu goxatzerat hamabortz egun, hartuz artha higitzeko egun guziez; klarifika zazu gero erran gogo dugun bezala.

 

 

Likur klarifikatzeko moldia

 

        Behar da izan sakela bat punta batekin flanellazkoa; emaiten duzu dilingan bi makhilekin bi kadiretan. Hartzen tuzu bi edo hirur paper trazako, emaiten tuzu urian eta hausten tuzu xarpia bezala garbitzen duzu ongi bi uretan eta xukatzen oihal batean. Emaiten duzu paper hori likurrian. Emaiten duzu untzi bat sakela flanellasko horren azpian, eta emaiten duzu likurra barnerat paper horrekin. Berehala pasatuko da eta papera geldituko sakela horri lothua. Bertze aldi bat pasatzen da oraino fornil bat atxikiz sakelaren gainean eta ixuriz emeki emeki. Olioa bezala pasatuko da, eta argi emaiten duzu botoilla bi egun artan garbitu eta xukhatuetan, likurra nahas ez dadin.

 

 

Hexurrezko Ratafia

 

        Emaiten tuzu lañoki trenpatzen agordientean abrikot hexurrak kraskaturik, harturik artha amanden khentzeko. Egiten ahal duzu nahi duzun kantitatia emanez libera bat sukre litre bat agordientenzat. Bi ilhabete gozatu denian, pasatzen duzu klarian eta emaiten duzu zure siropa. Nezesario da likur guzientzat bethi siroparen egitia; sukriaren agordientean emaitea ez da hain ongi; siropak emaiten diote distura bat atxegin egiten duena; sukrearekin bakharrik idor gelditzen dira.

 

 

Anis Olioa

 

        Anisa olioa arras sinplia da egiteko. Hartzen duzu litre bat agordientenzat laurden bat anisa hazi, botatzen duzu zure siropala, gero emaiten duzu agordientean. Likur horrek anisetak bezen gostu ona du.

 

 

Kirsch wasser etxekoa

 

        Hartzen tuzu gerezi hexurrak, kraskatzen tuzu eta botatzen agordienterat. Uzten tuzu gozatzerat abrikot hexur amandarik gabiak eman ahal izan arte. Usten tuzu oraino gozatzerat bi ilhabete; gero pasatzen duzu. Kirsch wasser gisa hau hain ona da eta gostu bera du zoina erosten beitute hainitz khario, eta progetxu bera estimakeko. Pasatzian egiten du hain garbi kirsch wasser ordenarioa bezala.

 

 

Trania Likurra

 

        Xeha zazu puxka ttipietan sei iranyaren axala eta emaitzu gozatzen litre bat agordientetan ilhabete batez, hirur itzerekin. Pasazazu eta emozu laurden bat sukre. Urthu denian, klarifika zazu berziak bezala.

        Zedrata higual egiten da.

 

 

Merxika hexurrezko Ratafia

 

        Izan zazu untzi bat bazoskoa, buxon on batez garnitua. Bethe zazu untzia bi laurdenak agordientez, bertze laurdena bego hexurrentzat. Bota zaitzu banazka agordienterat; unzia bethia denian, tapa zazu eta utz zazu gozatzera kanbera gora batian. Urthe baten buruan utz zazu zure likurra, negur zazu, emozu hainbertze taza ur nola beituzu litre likur eta hainbertze hirur laurdeneko sukre urthu. Klarifikatzen duzu likurra eta baduzu ratafia on-on bat banilla gostu perfet batekin.

 

 

Gerezi Ratafia

 

        Harzaitzu gerezi onak eta onthuak, khen zoizute girtoinak eta hexurrak, emazu franboasa puxka batekin; leher zaitzu guziak elgarrekin eta eman pegar batian han uzteko lau edo bortz egun. Hartuko duzu artha markaren higitzeko bi edo hirur aldiz gostuaren hartzeko eta kolore eder baten, orduan ongi zaphatuko duzu marka yusaren atheratzeko. Behar da gero negurtu yusa, eta hirur litre yusentzat, eman hirur litre agordient; bortz litre ratafiarentzat, behar dire kreskatu hirur ahur hexur gerezi beretarik, laurden bat sukre litre batenzat. Emaitzu guziak gozatzen pegar berian ahur bat koriandrerekin eta kanela puxka bat. Behar da higitu egun guziez zortzi egunez, gero klarifikatzen duzu eta emaiten botoilletan.

 

 

Ratafia ekonomika

 

        Hauta zaitzu mahats gorri onak. Emaitzu untzi baten hirur laurdenetaraino, bihi hutsak, bertze laurdena untziaren hutsa bethe zazu agordientez, tapa zazu ongi eta utz zazu gozatzerat hamabortz egun. Ordu horren onduan, ixur zazu agordienta eta mahats bihiak terrina batetara; leher zaitzu bihiak, tapa zaitzu guziak oihal zerratu batian. Berreman zazu likurra untzi batian ongi tapaturik; emozu kanela puxka bat eta merxika hexur zenbait bere amandekin ongi leherturik, utz zazu gozatzen bertze hamabortz egun eta klarifikatzen duzu. Zaharrago eta hobiago da.

 

 

Oryat siropa

 

        Xuri zaitzu libera erdi bat amanda ezti zenbat khiretsekin, hartuz artha emaiteko noizetik noizera zukre puxka bat ez itzultzeko. Pilatu direnean, emazu zure libera sukriaren erresta taza urekin, amanda pilatuetan eta fleur d'oranger xorta bat. Pasa zazu ohal betan eta egin itzuliz krema bezala.

 

 

Amanda pasta oryataren egiteko

 

        Harzazu libera bat amanda ezti; trenpatzen tuzu ur beroan xuritzeko. Yo zaitzu pilun batean, emanez noizetik noizera ur xorta bat ez diten oliotan itzul. Ongi yo direnean, emanen duzu libera erdi bat sukre pilatu. Eginen duzu guziez pasta nahi duzunian zerbitzatzetzo. Pasta hau beira ditake sei ilhabethe eta urthe bat hurbil.

        Nahi duzunian zerbitzatzu, hartzen duzu arroltziaren heineko puxka bat, barreiatzen duzu hirur taza uretan eta pasatzen zerbienta batean.

 

aurrekoa