“Ipurtargiaren itzal luzea” liburua | aurkibidea | aurrekoa | hurrengoa
Kronologia
1950 Urriaren 14an jaio zen, Donostian.
1953 Karmele Esnal andereņoarekin ikastolan hasi zen.
1955 Elbira Zipitria andereņoaren ikastolara pasatu zen.
1958 Donostiako boy-scoutetan sartu zen.
1960 Santo Tomas Lizeo zabaldu berrian batxilergoa hasi zuen.
1962 Artzaiak taldea sortu eta bertako kide egin zen.
1965 Goi Ikasketen Akademiara joan zen batxilergoa bukatzera.
1966 Zeruko Argia-n lehen artikulua argitaratu zuen, Hemen, gazteagoak sailean.
1967 Uztailaren 25ean, Joxemik, Antton Santamariak eta Jose Anjel Eizmendik idatzitako Makina antzezlana estreinatu zuen Kursaalean Artzaiak taldeak.
1968 Udazkenean Bartzelonara joan zen, Arkitektura ikasketak egitera.
1969 Arkitektura ikasketak amaitu gabe utzi, eta Donostiara itzuli zen.
1969 Kantaldi ez-legalak egiten hasi zen hainbat lagunekin batera, Imanol kantaria buru zutela.
1971 ETA VIan sartu zen.
1972 Soldaduskara joan zen: Arakara lehenengo, eta Loiolara ondoren.
1972 ETAren banaketa ondoren, Joxemi minoen taldean geratu zen.
1973 Ordizian lanean hasi zen: delineatzaile Gaztaņaga galtzarategian.
1976 Ordiziatik Donostiara itzuli, eta Egia Fotoconposiciķn inprimategian jarri zen lanean.
1976 Juanjo Landarekin jarri zen bizitzen Donostiako Ulia auzoan.
1977 Euskal Sukaldaritza Berriaren sorreran parte hartu zuen, ekimenari oinarri kulturalak jarriz.
1979 Zeruko Argia-n hasi zen lanean.
1980 Sukaldaritza ikastaroa egin zuen Karlos Argiņanorekin.
1980 Joxemari Ostolazarekin batera, kaputxinoei Zeruko Argia aldizkaria erosi eta Argia sortu zuen.
1981 Argia-n lan talde berria osatu eta aldizkaria abian jarri zuen.
1982 Ostaizka Irastorza ezagutu zuen, bere seme-alaben ama izango zena.
1984 Apika informatika enpresa sortu zuen, lankide batzuekin batera, aldizkariari doako azpiegitura informatikoa emateko. Joxemi gerente lanetan hasi zen.
1988 Antza inprimategia sortu zuen Argia taldearekin, aldizkariari sostengu emateko asmoz.
1988 Euskarazko egunkari bat abian jartzeko lanetan jarri zen buru-belarri.
1988 Maddi alaba jaio zen.
1989 Egunkaria martxan jartzeko lanen eragile eta zuzendari aritu zen.
1991 Otsailean hil edo biziko ebakuntza egin zioten.
1992 Jon semea jaio zen.
1992 Azaroan bigarren ebakuntza egin zioten.
1993 Urtarrilaren 12an hil zen, 42 urte zituela.