Txalorik ez, arren
Harkaitz Cano
Txalorik ez, arren
Harkaitz Cano
2014ko otsaila
saiakera
Xortak, 3
66 orrialde
Txalorik ez, arren
Harkaitz Cano
2014ko otsaila, saiakera
66 orrialde
aurkibidea
 

 

Biografiak

 

      Harkaitz Cano

      Harkaitz Cano Jauregi Lasarte-Orian jaio zen 1975ean, eta Donostia du bizileku. Zuzenbidean lizentziatua izanagatik, idazketan jardun du gaztetatik. Prentsa idatzian zein irratian ohiko kolaboratzailea da eta ikus-entzunekoetarako gidoigintzan jarduna da.

      Poesiaren esparrukoa du lehen liburua: Kea behelainopean bezala (1994) eta handik zazpi urtera plazaratu zuen Norbait dabil sute-eskaileran (2001). Gaztelaniaz idatzitako poemario bat ere ezagutzen diogu: Compro oro (2011). Alabaina, narratiba lanek eman diote sona eta irakurleria zabalagoa. Nobelan ibilbide oparoa egin du Canok, Beluna jazz (1996) liburuarekin hasita. Pasaia blues (1999), Belarraren ahoa (2004) eta Twist (2011) ditu genero horretan argitaratutako gainontzeko lanak; azken bi nobelekin Euskadi Literatura Saria irabazi du.

      Hastapenetik landu du ipuina ere, eta narratiba laburraren eremukoak ditu Telefono kaiolatua (1997) eta Neguko zirkua (2005) bildumak. Radiobiografiak (1995) eta Bizkarrean tatuaturiko mapak (1997), aldiz, irratirako narrazio testu laburrez osatuak dira. New Yorken egindako egonaldia oinarri hartuta, Piano gainean gosaltzen (2000) kronika-liburua eman zuen argitara eta saiakeran egin zuen sartu-irtena Zinema eta literatura. Begiaren ajeak (2008) lanarekin.

      Haur eta gazte literaturako hainbat tituluren egile da Cano (Lesterren logika, 2006, eta Orkestra lurtarra, 2013, besteak beste), baita zenbait komikiren gidoigile ere (Zebra efektua, 2013).

      Literatura beste diziplinekin konbinatzen duten hamaika ikuskizunen sortzaile eta partaide ere izan da idazlea. Gaztelaniaz, galizieraz, grezieraz edo ingelesez irakur daitezke Canoren lanetako batzuk. Berak ekarri ditu euskarara Allen Ginsberg eta Hanif Kureishiren testuak, besteren artean.