- aditzera ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
zuk ere bai al dezu nere aditzera? oñez jun ezin da iyo det kotxera
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
- batez ere
Adibideak:
triste gelditua da familia dana batez ere gaisoak Katalin eta Ana.
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- behatzak txupatu
Azalpena: gustura jan
Adibideak:
Gaizki gelditu dira txerririk ill gabez beatzak txupatzeko alibiorik ez
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: JATEA
Gazteleraz: chuparse los dedos
Frantsesez: s'en lécher les babines
- bijilia ezin hautsi
Azalpena: goseak bizi
Adibideak:
Auzotik ez badator erregalorikan iñolan ezin ausi bijiliarikan; aurten ez dute oiek buida bearrikan
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: GOSEA
- deabruak hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
sutu dan orduan / diabruak arturik igesi da juan
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: llevar(le) los diablos
- ezpainak koipetu
Azalpena: gustura jan
Adibideak:
Zeñek artuko ez du / biotzian pena / gauza eskuratua / igesi juana? / Ezpaiñak koipatzeko / buruz-bide ona!
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Gazteleraz: chuparse los dedos
Frantsesez: s'en lécher les babines
- kargu egin
Azalpena: zaindu
Adibideak:
Zuek, emakumiak, emen egin kargu abaiatzen danian gogotikan eldu
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: AXOLA
- mamijario
Azalpena: gizen
Adibideak:
litxarkeriarako / bere jeniua / gorputzetikan ez da / mamin jariua.
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: GIZENTASUNA
Frantsesez: boule de suif
- polaina(k) jaso
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Erretzen para zuten lastuaren suan polañak jaso ditu sutu dan ordoan
SEGUROLA, J. M. "Uztarri" (Bertsolaria, 1841-1899)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: IHESA
Frantsesez: prendre ses jambes à son cou