- ahotan hartu
Azalpena: aipatu
Adibideak:
mundu guztiyak autan artuta begira gure plantari
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- (inorentzat) alea somatu
Azalpena: inor tronpatzeko bidea asmatu
Adibideak:
Arentzat ere somatu zuben uste etzuen alia
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- aleak oso ukan
Azalpena: zentzuduna izan
Adibideak:
Aliak oso dituenari ori etzaio tokatzen
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ZENTZUA
- arrantza tranpako sarearekin egin
Azalpena: tranpa egin
Adibideak:
Tranpa aundiko sarearekin egin nai zuen arrantza / kaballero aundi oriengaik dirua zuen esperantza
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
- arroka jo
Azalpena: ezindu
Adibideak:
Aurten anaia ekarri digu / bere gisako arropa / arekiñ ere ibilli dute / talentu ainbat arrunka / bire luzian ez du korritu, / laster jo zuan arroka / ortan etzuan baliyo eta / gero ekin dit borroka
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Frantsesez: tomber dans la dèche
- aurrean atera
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Mikeletiak iñoiz aurrian atera izandu dituzte
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
Gazteleraz: sacar por delante
- aurretik bidali
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Arro etorri zitzaion baño laister aurretik bialdu
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: despedir con cajas destempladas
- auzotik ez jakin
Azalpena: zuzenetik jakin
Adibideak:
Pruebak neronek ikusi ditut, ez det auzotik jakiña mundu guziyak ezagutu du eztala persona piña
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: EGIA / JAKITEA
- azala mehea ez eduki
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Urriko illaren ogei ta zazpin uste det izango zala gure etxera atso bat juan zan, etzeukan mea azala
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- barruti gutxi erosi eta ardiak gizenak eduki
Azalpena: besteren lanaz profitatu
Adibideak:
Intzixu batek aña malezi bazuben Fernando zanak / Barruti gutxi erosi eta beti ardiyak gizenak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- bateko eta besteko
Azalpena: gzutiak
Adibideak:
engañatu du bateko eta besteko.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
begien bistan ziok balio dekena.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- (inori) bertsoak jarri
Azalpena: inoren egitateak ezag ut erazi
Adibideak:
Palta guziyak zuek izanda guretzat jarri bertsuak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Frantsesez: chanter pouilles (à quelqu'un)
- buruarin
Adibideak:
buru arin bat bada naikua.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- denbora labur
Azalpena: aurki
Adibideak:
bizirik banaiz denbora labur egingo dizut bisita.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA / LABURTASUNA
- etsia hartu
Azalpena: etsi
Adibideak:
artu det orren etsiya
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ETSIPENA
- (inor, ezer) ez bezalako
Azalpena: desberdin
Adibideak:
i ez bezelakuak nai-ez-ta zekazkik!
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- ezpain bihurrika
Azalpena: marmarrean
Adibideak:
gero pauso bat atzera eta ezpaiñ biurrika asi.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: MAISEAKETA
- fandangorako bakarrik ez egon
Azalpena: serioa izan
Adibideak:
Señalea da ez daudela fandangorako bakarrik
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- gaita txarrean egon
Azalpena: umore txarrean egon
Adibideak:
Ez gaunden gaita txarrian
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: estar de mala gaita
- gazeta zabaldu
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Mundu guziyak jakiñ dezala zabalduko det gazeta gezurrez eta testimoniyoz ondo naukazu aseta
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- (inorentzat) gorriak egon
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Kejatzen bada aientzat daude gorriyak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: pasarlas moradas
Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres
- hala berean
Azalpena: berdin
Adibideak:
ala berian kanpotarrakin bete da Antxo aldia.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- halabeharrez
Azalpena: kasualitatez
Adibideak:
ala biarrez ni ere antxen asi nintzaden lanian.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- hankak dantzatu
Azalpena: lasterka egin
Adibideak:
Erreboteko laniak ere badaki ankak dantzatzen
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- hankak garbitzen jakin
Azalpena: norberaren buruaz ardurat u
Adibideak:
Bañon zedorrek ankak garbitzen jakin zazu lenbiziko apiziy'ori ez dubenari etzaio egin naiko
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: AXOLA
- hazitarako prenda ederra ez izan
Azalpena: bihurria izan
Adibideak:
Zedorri ere azitarako prenda eder bat etzera lotsik ez dezun gezurtia ta mingaiñ gaiztoko saltsera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- herio suhar
Azalpena: fite / gogotik
Adibideak:
eriyosuar andre gaisua sartu zan apaizetxera.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: AHALEGINA / ARINTASUNA / / SUHARRA
Gazteleraz: como alma que lleva el diablo
- hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Naiago nuen itzik ez banu atera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- honetaz aurrera
Azalpena: une honetatik
Adibideak:
ontaz aurrera noski bentzutuko naute.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- hontara(z) gero(z)
Azalpena: hontakoz
Adibideak:
onta ezkero igualtsu da ta eman zaiozu kafia.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- ijitoari bizkarretik galdutakoa irudi
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Ijituari bizkarretikan galdutakua dirudi
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- intxixu batek adina malezi ukan
Azalpena: trebetasun handiak ukan
Adibideak:
Intzizu batek aña malezi bazuben Fernando zanak barruti gutxi erosi eta beti ardiyak gizenak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- ipurdiz gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
urka oñeko arbolak presan ipurdiz gora pariak.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- jabe egon
Azalpena: gai izan
Adibideak:
Kondiziyo oitan Jabe nago ni iru ordun jokatzeko
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- jainkoak (inori) mazua eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Gauza guziak egon zituin Jaungoiko amorosua asko pentsatzen ez dan garaian emango digu mazua
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- (inori) kargu egin / hartu
Azalpena: erantzukizuna eskatu
Adibideak:
kargu artzeko beldur ezpanitz esango nuke izena
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: pedir cuentas
- (neure, heure, bere...) kopetatik santiguatu
Azalpena: inoren aferetan ez sartu
Adibideak:
Auzo guziyak enredatu eta geiago egin ezma ojola zure kopetetikan santiguatzen bazina
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- kopletan ibili
Azalpena: txantxetan ibili
Adibideak:
Geio jokatu nai etzendun ordun, zer zabiltzade kopletan?
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Baña kukuak oker jo diyo
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- lanak eman
Azalpena: (ezer) zaila izan
Adibideak:
Lanak eman nitun sasoi nuan arte
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: dar guerra
- larrutik pagatu
Azalpena: asko kosta
Adibideak:
Pekatuan erortzen danak larrutik pagatutzen du
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: pagar caro
- lau zientziak osoak ez eduki
Azalpena: ezjakina izan
Adibideak:
Inposible da lau zientziayak daukazkiyela osuak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: EZJAKINTASUNA
- lau zientziak osoak ez ukan
Azalpena: arlotea izan
Adibideak:
Inposible da lau zientziak ote dituen osuak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- liburu berdean jarria egon
Azalpena: gaitotzat joa izan
Adibideak:
Iruditzen zat ote gauden gu libru berdian jarriyak / lenago alde genituanak kontra ditugu erdiyak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- mahatsik ebaki gabe justiziara deitu
Azalpena: errugabea zigortu
Adibideak:
Nik naiz matsikan ebaki gabe justiziyara deitua
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- noizik behinean
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik beñean arrautzatxo bi.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- pagotxetara usatutako aharia(k)
Azalpena: nahi bezala bizi dena (direnak)
Adibideak:
ez geralako paotxetara usatutako ariyak.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: BIZIMODU ONA
- (inoren) plateretik jan
Azalpena: inoren dirutik bizi
Adibideak:
Berriz alperrik etorriko da nere plateratik jatera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: BALIAKETA
- (inori) prenda hartu
Azalpena: erantzukizunak eskatu
Adibideak:
besteri prendak artzeko /bera gustagarriya da ori
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- puntu hartu
Azalpena: hitzak edo esana zentzurik hertsienean hartu
Adibideak:
nik adituak kontatzen ditut, ez iñork punturik artu
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- soineko galtzak kenduta bidali
Azalpena: uste ez zituenak entzunda bidali
Adibideak:
Gizona laster bigalduko du soñako galtzak kenduta.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: dar(le) un repaso
- trapu zuzena ez izan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Edozeiñ moduz engañatzeko ez dago trapu zuzena
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
Gazteleraz: no ser trigo limpio
- trumoi nahasia jarri
Azalpena: iskanbila sortu
Adibideak:
Jarri du trumoi nasiya, galdu zituen fueruak eta Jangoikuaren graziya
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Kontzeptuak: ISTILUA
- txanblazo ederraren jabe egon
Azalpena: ustegabeko ondorioa gertatu
Adibideak:
Egiya esanez al ua nere arrazoia ukatzera? Txanblazo ederren jabe deskuidatutzen bazera.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: llevarse un chasco
- (inoren) txapelak (inor) tapatu
Azalpena: ezertan lehena izena
Adibideak:
Zure txapelak tapatu ditu oraindañoko guziyak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- zakur guztiak zaunka jarrarazi
Azalpena: barregarri ibili
Adibideak:
Zakur guziyak zaunka jarriyaz or dabill jaiarratsian
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.