- abarka zaharrak jantzita ibili
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Eta ondiño guraso asko pozarren au ikusita ostera ere ibilli biarko abarka zarrak jantzita
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- (ezeri) aitzakia eman
Azalpena: errua egotzi
Adibideak:
Jatekoari etxaki emon ta geldi egon gurarik
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- argiz ibili
Azalpena: kontuz ibili
Adibideak:
Al dala argiz ibilli
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- atxi egin
Azalpena: (ezer) gustatu
Adibideak:
Gu legorrean bizi garanok ez gaitu egiten atxi
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- azkena eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Ia emon dabe azkena
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- azpijane(t)an
Azalpena: traizioz, gaiztoz
Adibideak:
disimuluan azpi-janetan ez da izaten motela.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: AZPIKERIA
Gazteleraz: labor de zapa
- (ezertarako) beharrezko giltzen jabea izan
Azalpena: ezertarako behar dena ukan
Adibideak:
Zuk nai badozu zure aurtxoak ikasi leike euskera orretarako bear dozuzan giltzen jaubia bazera
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- behi nabarren tratua
Azalpena: tranpazko tratua
Adibideak:
ez al dozue entzun sekula bei nabarraren tratua? Ona zala-ta tratante bati gabaz erosirikua, baiña biamon egun argitan ura zan ikustekua!
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- behinola
Azalpena: aspaldian
Adibideak:
gizonak berak sortu baeban agortuko zan beiñola.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: ANTZINA
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Eurenak ein oi dabez Santa Krutz jaietan
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- entzutea eduki
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
Entzutia daukagu ondo bizi dana ez da guzurra izango esaten dabena
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- erre egosiak
Azalpena: haserreak
Adibideak:
ezkontza-egun txarrik ez dago, geroz dauz erre-egosiak.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- etxe kaltegarri
Azalpena: hondatzaile
Adibideak:
izaten dira beti etxe-kaltegarri.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- gau txori
Azalpena: gauzale
Adibideak:
mingañez uso, barruz gau-txori.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Tentaziñuak austeko zu be neu legez etzara gauza bizio ori orain iztea ez dok izango erreza
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- gibel handiko
Azalpena: lasai
Adibideak:
gibel aundikua dok gure anai Praisku.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Gazteleraz: panza en gloria
- (neure, heure, bere...) gilborraren fedea baino ez ikusi
Azalpena: norberaren alde baino ez ari
Adibideak:
Lagun urkoa maite ez badau orrek ez dauka federik / bere gilborren fedia baño ez dau ikusten besterik
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Esango deutsut gogoan erabilteko
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: GOGOETA
- hainbat (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
ni barriz pozik ainbat ariñen ondotik aldendu daiten.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- harroputz
Azalpena: harro
Adibideak:
Olangoari jazoten iake arro-putz askori legez.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- hau eta guzti ere
Adibideak:
esaten dausku euskera dala edertasunez nagusi au ta guzti be euskaldun asko kontuan ez gara jausi.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- hegorik gabeko zozoa baino zuhurragoa(k)
Azalpena: zuhurra(k)
Adibideak:
egorik bako zozo listoak baño zigurraua da ori.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Frantsesez: sage comme une image
- ipurdi batez bi zulo tapatu
Azalpena: aldi berean bi gauza uztarezinak egin
Adibideak:
Zorion biak bear gendukez orduan pozik benetan / baiña nok daki eperdi bataz zillo bi ondo tapetan?
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Frantsesez: être au four et au moulin
- (inoren) lepora egurrak bota
Azalpena: lanak besteri utzi
Adibideak:
Zure itzetan ikusten danez zuk ezin zeike erratu aitan lepora egurrak bota amak eskuak garbitu
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
baña alperrak lasai jango dau langilleen lepotik.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- lozorroan
Azalpena: erdi lo
Adibideak:
Egun guztian lo zorroan.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: LOA
- mahatsa hartu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
eten bako txurrutai an ekiten dautsa artzen dabe matsa, ezin dira altza
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Gazteleraz: agarrarse una mona
Frantsesez: prendre une cuite
- maskararik ez behar
Azalpena: itsusia izan
Adibideak:
Neuk be arpeira esango dautzut gaur entzun dagien danak: maskararikan ez daula biar zuk lango arpeia daukonak
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- men egin
Azalpena: obeditu
Adibideak:
Eta zarrari men egitian irabazten du gaztiak
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- nahi eta nahi ezik
Azalpena: beharrez
Adibideak:
nai ta nai-ezik.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- noizik noizera
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik noizera kanpaien otsa gaben orduak esanez.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nondik edo handik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
nundi edo andi elduko iaku modia dauan tokira.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- oizko belea
Azalpena: bertakoia
Adibideak:
Oiz'ko belea beti Oiz'era
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- pausoa non eman jakin
Azalpena: zuhurra izan
Adibideak:
Errezildarrak Zarautz erritik artuten dizu pultsua / txori oi ezta gero makala baki nun emon pausua
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: ZENTZUA
- (inoren) praketan sartu
Azalpena: besteren aferetan sartu
Adibideak:
Ya orain neure aldia da ta zeta zatoz ni tentetan? zeure lekuan konpondu zaitez ez sartu iñon praketan
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Gazteleraz: meterse en camisa de once varas
- (ezeri) tira egin
Azalpena: hartu
Adibideak:
Danak egiten dautse ardauari tire
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- ura joan ondoan presa egin
Azalpena: ezertaz beranduegi arduratu
Adibideak:
Ura juanda presa egitia beti izaten da berandu
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Kontzeptuak: BERANDUA
- zerri-boda
Azalpena: zerri hiltze
Adibideak:
Txarri-bodara barriz askotxu.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
- zuztar bateko arbola
Azalpena: antzekoa
Adibideak:
sinesmena eta itxaropena zuzter bateko arbola
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.