- aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
au betez ori aitortzen dute.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- astakirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
bazterretan ainbeste asta-kerten daude.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- atzo goizeko lore(a) ez izan
Azalpena: zaharra izan
Adibideak:
atzo goizeko lore etzerala.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: ZAHARTZEA
- (neure, heure, bere...) biziko
Azalpena: aparta
Adibideak:
etorri zaio bere biziko trantzea.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- blai eginik
Azalpena: guztiz bustirik
Adibideak:
gorputzak izerditan blai.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: BUSTIA
Gazteleraz: hecho una sopa
Frantsesez: trempé jusqu'aux os
- buruz behera
Azalpena: umildurik
Adibideak:
lotsati ta buruzpera.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: APALTASUNA / OKERKERIA
Gazteleraz: cabizbajo
Frantsesez: tête basse
- (inork) ekarriak jaten lanik ez eduki
Azalpena: (inorengandik) ezer ez espero
Adibideak:
Orrek ekarriak jaten ez daukagu lanik
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- eskerron
Azalpena: eskertasun
Adibideak:
Gure eskerrona nola eztezu zuk, Azpeiti, mereziko?
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- (neure, heure, bere...) galtzetan estu izan
Azalpena: larri egon
Adibideak:
Aizeak eztu lurreraziko, estu da bere galtzetan berrogei ta sei zakutik gora badauzka porlan utsetan
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: LARRITASUNA
- handi nahiko
Azalpena: harro
Adibideak:
aundi-naiko erriak beti armatu!
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- hor konpon!
Adibideak:
eurena egin ezkero or konpon guziyak.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hortzak erakutsi
Azalpena: mehatxu egin
Adibideak:
ematiari utzi / artutziari eutsi / dauka lotsa gutxi / ortzak erakutsi / onekiñ bear degu bost pazientzi (azp. prem.) Asten zeraten alderdi artan beti urtzak erakutsi aspalditxoko urte auetan ezta or azio gutxi
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: MEHATXUA
Gazteleraz: enseñar los dientes
Frantsesez: montrer les dents
- intxaur beteak aurkitu uste
Azalpena: mauka aurkitu uste
Adibideak:
Intxaur beteak arki ustetan zenbat or naigabetuak / arpegi beltzez ikusten dira erabat asarretuak
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- kopet ilunarekin
Azalpena: haserre
Adibideak:
kopet illunarekin modu lotsagarri.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- lantu(a) jo
Azalpena: kexatu
Adibideak:
Mendi bulartsuz inguratuta ziriontsu zera guziz lantu jotzeko motibo asko eztezu nere iritziz
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: KEXA
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
nai ta ez oker asko gerta bear nunai.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- noizik eta behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik eta bein kankatekoak sentituarren buruan.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- (inor, ezer) olatu nahasian ibili
Azalpena: istilutan ari
Adibideak:
Lurralde dena dabil olatu nastuan burruka ta zarata gabiltzan lekuan
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: ISTILUA
- poto egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Egin du poto
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERTZEA
- su eta garre(t)an
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
su ta garretan aldatutzera.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- su hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
presaren presaz askok / or artzen dute su / beste batzuk geiegi / edanda dauzkatzu
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
- zentzuna hanketara bota
Azalpena: zentzugabekeriaz jokatu
Adibideak:
Zentzunik etzazula anketara bota buruz jokatu arren naiko lan dagota
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Frantsesez: avoir la tête aux pieds