- bai behintzat!
Azalpena: baietza
Adibideak:
Zertarako? Kaka egiten ez lagateko. Baita zera be. Bai beintzat. Orrela ikusita txakurrak be lotsatu lez egiten dira
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- baita zera (ere)
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
Batek dirua jaurti ta... Grak! Baita zera be! Ezetz? Arra bete goragotik joan da. Laurak izango dira. Baita zera be! Seirak be badira-ta.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
Kontzeptuak: EZETZA
- (inoren) begiko izan
Azalpena: (inoren) gustuko izan
Adibideak:
Esan be egin eben errian, ze ete eukan berak, ainbeste pilotu eta kapitainen begiko izan zan Kontze ezkontzarako lortzeko.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- berehalako baten
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
Kepa eta Sabin lo errez okertu baiño len berak egingo ebala errezatzaille ta berialako baten amaituko ebala.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- beste mundura joan
Azalpena: hil
Adibideak:
Nor dala esan dabe joan dana? Nora joan? Beste mundura, demontrez!
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: irse al otro barrio
- betirako grak eta blast egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Gizonenak iru kanpai ba dira... gure aitagaitik izango da seguru. Orrela ba da,... arek egin dau betirako grak eta blast.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- bizimodua atera
Azalpena: bizitzeko beste irabazi
Adibideak:
Ostuten lotsatu bear da, ez bizimodua ateraten.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- (neure, heure, bere...) bostean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
Luze eginda egoan, arrituta lez, andre a beregana ez joateagaz. Etorriko da, esaten eban bere bostean, andiagoak be etorri izan dira ta, jausiko da.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- denporarik ezin beteta
Azalpena: aspertuta
Adibideak:
Jokoan edo nagikerian, orduak ordu. Denporarik ezin beteta. Len egin ei zituen ordu geiegi itxasoetan.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- eskola ihesi egin
Azalpena: eskola huts egin
Adibideak:
Antxoa sasoian, arratsalde baten, maixuari guzurra asmatu eta eskola igesi egin gendun.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- (ezertarako) garretan egon
Azalpena: gogo handia ukan
Adibideak:
Lagun artetik etxera iges egiteko garretan egoten egozan danak
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- gatzetarako ez geratu / laga
Azalpena: hil
Adibideak:
Ekarri egizuz bestelako kontuak, beti illeta potozorriekin ibili barik. "Gu gatzetarako geratuko garealakuan" Kontu euki. Ez pentsatu zeu emen gatzetako lagako zaituenik
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- haria luzetik hartu
Azalpena: (ezer) pazientziaz hartu
Adibideak:
Fraileak esan eustan diru kontuagaz ez arduratzeko, Mundakan ba egozala kapitan jatorrak... Kontzek luzetik artu eban aria. Eta bere zeregiñean jarraitu eban semeak galoiak jantzi arte.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- indibaba lore
Azalpena: prostituta
Adibideak:
Origaitik geitu be egiten eban, itxastarren istori eta kontuak ezagutu-ta, ez ekiala zelan laga eikeen emazteak euren gizonei bakarrik joaten, barkuetan kamaroteak eukita, itxasontzien keia urrunean agertu orduko indi baba loreak itxas egalean zabaltzen igarten asten zirala jakinda.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- inor izorratzeko bragetak zabalik egon / eduki
Azalpena: ankerra izan
Adibideak:
Emen santuei mun egin ezkero, dana eginda dagolakuan geratzen gara. Eskapularixo asko eta iñor izorratzeko bragetak zabalik beti.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- jaramonik ez egin
Azalpena: (ezertaz) ez arduratu
Adibideak:
Abadeak berak be, illetetan negar, intziri ta ulu askori jaramonik egiten ez ekian arek be Kalean zear iñori jaramonik egiteko almenik ez eban euki
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- kakalarritan urtu
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Nire arriskutan gertatu izan balitz... Kaka larritan urtuko zan ori eta ez zan gaur biziko.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- kalapitxi
Azalpena: prostituta
Adibideak:
Gure gizonak portu bakoitzean kalapitxi barrien billa ibiltzen dirala? Ibiliko ez dira ba, gu orrelako mistika txotxin ikusten gaituela?
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- kapadun morroi
Azalpena: apaiz
Adibideak:
Eta oneik kapadun morroiok zenbat eskatzen dabe illetetako kantuakaitik?
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- kotak kenduta
Azalpena: apainduta
Adibideak:
Jolas eta olgetarako an egoten zan, beste neskatillekin batean Kontze, garbi eta txukun, kotak kenduta, jantzi luze ta koloredunez
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- kukulumutxu
Azalpena: makurtuta
Adibideak:
Bai, asto astoka gabiltzala. Jarri kukulumutxu, Anton
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- legramua baino baltzago
Azalpena: oso baltz
Adibideak:
Txeru ez zan eleizara joaten oitua, ez zalea. Baiña barrua legramua baiño baltzago eukiko ebala, inpernuetan be ez ebala naiko alako gantzerurik, alperrik ukatuko ebala
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- lo erre
Azalpena: logura handi
Adibideak:
Kepa eta Sabin lo errez okertu baiño len berak egingo ebala errezatzaille ta berialako baten amaituko ebala.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- lo zorroan
Azalpena: erdi lo
Adibideak:
Eta oiean etzan... lo zorroan... nekearen nekepeko tontorraldi illunean Eta adatiko epel-unean, lo zorroan gelditu
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- (inoren) odolak baretuta egon
Azalpena: sexu grinarik ez ukan
Adibideak:
Kasildo zarragaz gogoratzen ez? Arentzat ez letorke ba txarto zurelako emakume laguntzaille on bat. Ezagutzen, Kasildo? Zein, Kubanito? Bai, Kubanito edo... Ez bildurtu. Aren odolak ondo baretuta dagoz.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- (ezer) odoleko ukan
Azalpena: berezkoa ukan
Adibideak:
Oneik kanalatarrok ikaragarriak dira izan be endaz eta sortzez, eta orrelako egitadak egitea odoleko dabe
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
Gazteleraz: llevarlo en la sangre
- okanpasak hartu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
Txo, etxian eta baketan dagonari baketan laga, entzun?, tollanak hartu nai ez ba dozuz. Zer artu? Okanpasak. Jakin nai zelakuak iaten diran? Bragetatik kolpe egiten ba dautsut, amak be ez zaitu ezagutuko ba!
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- planto egin
Azalpena: (ezer egiteari) utzi
Adibideak:
Ez da gure kontua zegaitik geratu edo planto egin eben jakitea.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- plater batean ipini
Azalpena: berdintzat hartu
Adibideak:
Zeruko santu-santak eta emengo zimarroiak plater baten ez ipini zeuk, e?
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- potozorri
Azalpena: gogaikarri
Adibideak:
Ekarri egizuz bestelako kontuak, beti illeta potozorriekin ibili barik.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- toilarenak hartu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
Txo, etxian eta baketan dagonari baketan laga, entzun?, tollanak hartu nai ez ba dozuz.
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- udakoa egin
Azalpena: udatiar ibili
Adibideak:
Orrez gaiñera, udakoa egiten an ezagutu eban bilbotar batek aitari esan eutsalako
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- ume moko
Azalpena: heldubako
Adibideak:
Lotsatu be ez ume mokuok tabernara joaten?
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980
- ziria sartu
Azalpena: tronpatu, ezustekoa eman
Adibideak:
Mutillak aguazillari, zaindariari, ziria sartu eutsen ala ez... geldi bedi hori kapela baten. Zaindaria urrunduten ifarri orduko, bere itzala galdu orduko, barriro lanera. Eta len baiño setatsuago. Abadeari ziria sartu dautsela ta batzuk pozik egon bearra be...
ZUBIKARAI, A.
LaiĻoak Mundakan, 1980