- larruak atxik ahala hantu
Azalpena: harro
Adibideak:
Ohoreak ohoratei, ezta Charles ibiliko larruak atxik ahala hantua bainan beti bere hartan umil eta goxo
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- Akilimarro ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Laster pairatu zituen? eta nolako kuraie kalipuarekin? zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- aho-sabaia goxatu
Azalpena: gustu onekoa jan edo edan
Adibideak:
Nihor etzauzu agertuko usnazainak harrotzen dituen apairuarekin, ez eta ere aho-sabaia goxatzen duten edari pindartsuekin
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- ahoan bilorik gabe
Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)
Adibideak:
Dena dela, berrikitan akulatu ikertze bat berme, ehun frantsesetarik 72 ofizioko armada baten alde dira eta hori da ere Chirac presidentak egina duen hautua, ahoan bilorik gabe erran duen bezala telebixtako leihoño hortarik (Herria 1996). Zorionez ateraldi hau aditu zuen soldado xinple, zahar batek eta ahoan bilorik gabe, atrebitu zen mintzatzerat buruzagiari buruz
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: AUSARDIA
- ahoxuri
Azalpena: jaki onen zale
Adibideak:
Hartze onekoa segur bainan zotza bezein alferra. Bertzalde aho-xuri, ahalge gabe gormant erakutsia
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: moco fino
- ahuntz-esnean altxatua izan
Azalpena: menditarra, landu gabea izan
Adibideak:
Don Zilko, sabel-handi hori ez ahal da gaxurean eta ahuntz esnean altxatua...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- ahurrerat bildu
Azalpena: bereganatu
Adibideak:
Hemengo bizipide guziak laster ahurrerat bilduak ditu, bazter guziak murrizturik ezartzen dituela.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- alegia deusez
Azalpena: garrantzirik eman gabe
Adibideak:
Arrazoina duk naski eta arras kontseilu ona emaiten dautak, alegia deusez, ene onetan.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: como si nada
- amen-omenka (mintzatu, jardun, ari...)
Azalpena: zuzenetik jakin gabe
Adibideak:
Ez gira amen-omenka mintzatuko, jokolari nausiak berak emanak baititu xehetasun hauk
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: (conocer, hablar...) de oídas
- amor egin
Azalpena: etsi
Adibideak:
Noizean behin (ez sobera usu!) errozu senarrari tronpatu zarela eta harek duela arrazoina. Amor egite horrek eztautzu makurrik ekarriko eta gizona espuña bezala haziko da.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- antzara(k) ferratzera(t) (bidali, igorri...)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Jakintsunik atrebituenak bermatu ziren lehen prima irabazi beharrez. Doatzila denak pittika haizatzerat, antzara ferratzerat. Hurbiltzen da l?abbé Pierre bere sotana zaharra herrestan, pika haizatzeko mamu bat iduri eta begiak hets-ideki artean galde guzieri arrapostua xuxen.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- argi betean
Azalpena: klarki, argiro
Adibideak:
Pundu hortan batere espanturik egin gabe erranen dut argi betean ene pentsatzeko manera
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- ase-tapatu
Azalpena: janez bete
Adibideak:
Luzaz bizitzeko segretu hoberena hauxe da: mahainetik xutitzea aldi guziez doi bat goserekin, ase-tapatu gabe.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- azen ontzeko
Azalpena: gaizki dagoena okerragotzeko
Adibideak:
Bainan nun hatxeman bilari aski entzunak eta atrebituak. Gehiago dena, azen ontzeko, nagusi marokanoek ahoan bilorik gabe errana zuten hilen zituztela piru hortako salatari, espiunak Azen ontzeko, izan ziren sekulako galtze makurrak Euskal Herriko barruki heietan
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: OKERKERIA
Gazteleraz: para remate
- azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Hitzik erran gabe ezarri zuen burua ene sorbaldari kontra eta laster eman bere azken hatsa
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil
- azken piruraino higatu
Azalpena: hil arte saiatu, lan egin
Adibideak:
Bainan zer balio du funtsik gabeko oren beltz, gataska, dolamen horietan azken piruraino higatzea? Denak utzirik gan beharko du Mazarin aipatuak ere, on bazako edo ez bazako. Azken piruraino higatua da: predeiku, bilkura, hasi liburuak akabatu behar Eta orai nun da ongi egile hori? Osoki ezindua da. Ezta otoitzetik baratzen. Kausitzen da Normandiako eskualdean Abbaye de S' Wandrille deitu komentu handian. Ongi egiten azken piruraino higatua...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- azkenaz goiti
Azalpena: funtsean
Adibideak:
Mintzaldi bat zitaken xinpleena bainan, azkenaz goiti, bihotzetik ateraiak ziren suzko ateraldiez ausarkian orhatua
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- baheaz ura hitzeman
Azalpena: ezinezkoa agindu
Adibideak:
Bainan, xo! Ez nuke baheaz urik hitzeman behar.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- begiak herts-ireki artean
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
Jakintsunik atrebituenak bermatu ziren lehen prima irabazi beharrez. Doatzila denak pittika haizatzerat, antzara ferratzerat. Hurbiltzen da l?abbé Pierre bere sotana zaharra herrestan, pika haizatzeko mamu bat iduri eta begiak hets-ideki artean galde guzieri arrapostua xuxen.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: en un abrir y cerrar de ojos
- begien bistatik (bidali, igorri...)
Azalpena: harremana edo solasa eten
Adibideak:
Anderea, zoazi hemendik begien bixtatik! Fuera kanporat!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- begietako zikina bezala higuindu
Azalpena: gorroto izan
Adibideak:
Azkenean erregeak, begietako zikina bezala higuindu zuen bere minixtroa.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- bizarpetik irri egin
Azalpena: barre gordeka egin, disimuloz
Adibideak:
Aditzailek hotz-ikarak sumatu zuzketen... nun etzuten zenbaitek bederen bizar-petik irri egin ele hantu, ateraldi burrunbatsu hori entzutean!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- bolbora bezain bizia izan
Azalpena: oso bizia izan
Adibideak:
Alta bada haren seme Michelek errana zautan heien aita bolbora bezein bizia zela
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- (ezeri) buru egin
Azalpena: eraso, eutsi
Adibideak:
Guk ere emazteki horren fede bizia baginu sendi ginezake indar berezi bat bizitze dorpeari buru egiteko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- buru-buztanik gabeko
Azalpena: funtsik gabeko
Adibideak:
Akabo beraz gaineratiko solas buru-buztanik gabekoak!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: sin pies ni cabeza
Frantsesez: sans queue ni tête
- buru-fuinak higatu
Azalpena: gogor pentsatu
Adibideak:
Egon deskantxuan, hori irakurtzean etzauzkitzu burufuñak higatuko, luzexko eremaki badut ene solasaldiaren haria. Dakizula etzauztala buru-fuñak higatu karkulak ezin eginez...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: devanarse los sesos
- (neure, heure, bere...) buruaz bertzerik egin
Azalpena: suizidatu
Adibideak:
Hartua zuten zianura deitu pozoinarekin beren buruaz bertzerik egiteko xedea.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- burutziarik ezin egin
Azalpena: ezin eutsi, ezin jarraitu
Adibideak:
Burutziarik ezin egina du. Azken piruraino higatua da: predeiku, bilkura, hasi liburuak akabatu behar...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- debrien apoa!
Adibideak:
...Brien apoa! Gasna bezala biltzen zuen bere "Attitti" buruan pasatu kasketaldi guzien egiterat
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- debru zaharra dantzan ikusi
Azalpena: sufritu, heriotza hurbil ukan
Adibideak:
Rusoek eta Napoleonen gainerateko etsaiek zafraldi ederrak bildu zituzten eta debru zaharra dantzan ikusi behin baino gehiagotan hura zela medio...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- (ezer baino lehen) (ezer gertatzerako) dira mandoak adartuko
Azalpena: (ezer) ezinezkoa izan
Adibideak:
Mandoak adartuko dire nik jakin gabe noizez geroz ginen gisa hortan kausituak
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- diru arkan saguek habia egin
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Bertze hunek oraino Ameriketarat gan nahi Indiano bilakatzeko bainan itsas-untziaren hartzeko pilik ez sakelan... diru arkan saguek kafira egina.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- egunetik biharrerat
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
Nolaz bada hori? Harrazu hats handia. Ezpaitut inomine santean egunetik biharrerat trenkatuko solasaldiaren haria
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: de un día para otro
Frantsesez: du jour au landemain
- (inoren) eskumakila
Azalpena: morroi edo neskame
Adibideak:
Gobernioko lege gizonak ziren agertu ifernuko etsaiaren eskumakila hoberenak Thomas More girixtino kartsu eta bihotz handikoaren hiltzerat kondenatzeko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- espuina bezala hazi
Azalpena: harrotu
Adibideak:
Noizean behin (ez sobera usu!) errozu senarrari tronpatu zarela eta harek duela arrazoina. Amor egite horrek eztautzu makurrik ekarriko eta gizona espuña bezala haziko da.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- fin gaixto egin
Azalpena: heriotza edo hodamena aurkitu
Adibideak:
Azkenean ene solas alditik ateratu gabe zendako ez aitor gaixtagin horien artean zorigaitzez ainitzek "fin faixto" edo heriotze hitsa egin dutela.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: acabar mal
Frantsesez: finir mal
- fuila itzuli
Azalpena: gaiaz aldatu
Adibideak:
Irakurlea, zure baitan egiten dukezu ordu litakela fullaren itzultzea eta solasaldiaren goraxago altxatzea Horra nun beraz errespeturekin fuila itzuliko dugun osoki, aldean bertze
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- galtxagorriren zazpi adarrak ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Laster pairatu zituen eta nolako kuraie kalipuarekin zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- galtxapot
Azalpena: ume txiki
Adibideak:
Bizkitartean, sobera erakusterat eman gabe, ama harek lau lorietan ikusten ditu, alegia deusez, zazpi urte zituen Henri ttikiaren jostaketa, eskarnio, sino-mino, ahusagailuak. Gure galtxapotak biltzen zituen bere lau anaiak eta erreberritzen zituen, xuxen edo makur, aintzineko igandean apezari aditu predeikuak...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- gogoan erabili
Azalpena: hausnartu
Adibideak:
Bederen pitz dezagun gure baitan zerurako gutizia ahal bezein ongi gogoan erabiliz San Agustinen hitz hauk
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: GOGOETA
- gogoari eman
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Eta zuk, irakurlea, emazu otoi gogoari, bere lauetan hogoita zortzigarren urtean, aspaldiko idazle tematsuak ixil ordu lukeela...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- hartze oneko
Azalpena: burutsu, adimen handiko
Adibideak:
Hartze onekoa segur bainan zotza bezein alferra
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- hautsi-mautsi
Azalpena: konpromezu, konponketa
Adibideak:
Eta hemen haste ene gogoeta-karkuletan nihunereko duda-muda, eztabada, zinak eta minak. Barkatu behar? Ez ote da hori hautsi-mautsi oker, sator-lan, zuzen-kontra guzieri bidearen zabaltzea?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- hedexuri
Azalpena: polizia
Adibideak:
Joan den mendeko hedexuriak oraiko jandarmeak baino maltsoago zitazken Ordu hetan "hede-xuriak" deitzen zituzten jandarmek bi karkula egin behar heieri bihurtzeko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- hemendik harat
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
Hemendik harat sator-mulo bat aski baitugu behaztopatzeko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- hitzetik hortzera
Azalpena: fite, berehala
Adibideak:
Eta ordu berean, hitzetik hortzera, hasi zen lanean eta zoin lehiatuki!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
- hodeietan gora altxatu
Azalpena: famatu, laudatu
Adibideak:
Egun hartan hura aditu zutenek hedoietan gora altxatu zuten haren hizkuntza aberatsa bezein egokia
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: poner (a alguien) por las nubes
- hogeita hamaika eta esku (izan)
Azalpena: baliabide guztiak eduki
Adibideak:
Hemen ere hogoita hameka eta esku, gure Charlesek nahi zuenaren egiteko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- hontza birigarroari buru-handi esatea
Azalpena: norberaren akatsak besteri egoztea
Adibideak:
Nork nori? Ene aho-mihitan solas gisa hori? Huntza biligarroari "buru-handika" moskoa bihurtuz, marmarika gorrian!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Frantsesez: c?est la poêle qui se moque du chaudron
- hortz-haginak zorrotzik
Azalpena: erasotzeko prest
Adibideak:
Zorigaitzez haren etsaiak hortz-haginak zorrotzik zauden hura ixil-arazi beharrez.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- hortzez eguzkiari
Azalpena: alferkerian
Adibideak:
Etzuten alfer tunante egon behar, hortzez iguzkiari, zotzik egin gabe.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- (ezeri) hortzez eta haginez lotu
Azalpena: serioski, gogotik ekin
Adibideak:
Lehen agur, ongi etorri hunkigarriaren ondotik Damien de Veuster lotu zen lanari hortzez eta haginez
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- huts ala kausi
Azalpena: ondorioaz arduratu gabe
Adibideak:
Dohatzila beraz lerro guziak etsi-etsian, huts ala kausi! Kurutx ala pil!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: a lo que salga
- inomine santean
Azalpena: fite
Adibideak:
Beha hunat! Inomine santean lihoa bezala zafratu zituen mendebaleko eta iguzki aldeko enperadoreak
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- (solasa...) iraziz eta izariz (eraman...)
Azalpena: argudiatuz hitz egin
Adibideak:
Ez gaiten ahalaz mintza airerat, amen-omenka, bainan deramagun solasa mailka, iraziz eta izariz
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- ixil eta xitun egon
Azalpena: guztiz isilik egon
Adibideak:
Eta hobenik gabeko galeriano horiek hinka gaixtoenetan ixil eta xitun egon behar zutela beren onetan...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- (neure, heure, bere...) izariko zapeta hatzeman
Azalpena: komeni dena, behar dena aurkitu
Adibideak:
Izkribatu zion karia hortarat Huvelin jaunari. Hunek hatxeman zion izariko zapeta, hari zoakon geriza, gordegailua.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Frantsesez: trouver chaussure à son pied
- izarrak eguerditan ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Laster pairatu zituen eta nolako kuraie kalipuarekin zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- karraska gorrian
Azalpena: suhar, gogoz
Adibideak:
Etzen arras dohain, talendu gabekoa. Urrun da! Arras jeinutsua zen: erizain, hargin, zurgin, mahasturu, igeltsero, ofizio guziak eremaki karraska gorrian!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- kopeta aztalean ez ukan
Azalpena: ausarta izan izan
Adibideak:
Zer nahi den, ene buregorat etorri zautan andere gazte bat, eder bezein ausarta. Ageri zuen etzuela mihia sakelan ezta eta ere kopeta aztalean.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: AUSARDIA
- kurutx ala pil
Azalpena: ondorioaz arduratu gabe
Adibideak:
Dohatzila beraz lerro guziak etsi-etsian, huts ala kausi! Kurutx ala pil!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: a cara o cruz
- lana buruz gaindika (ukan...)
Azalpena: lan handia ukan
Adibideak:
Askotan, astelehenetan bereziki, eriak eta kolpatuak trumilka heldu zauzkigu eta holakoetan lana buruz-gaindika sator-zilotik ateratzen!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- lihoa bezala zafratu
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
Beha hunat! Inomine santean lihoa bezala zafratu zituen mendebaleko eta iguzki aldeko enperadoreak
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- limarrik ere ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Hurbiltzen zaio mariñel eskualdun bat- Hein bateko sanfretean jakintsunak itsas-gizonari: Ezagutzen duzu filosofia? Ez limarrik ere! Zer lumetakoa da ihizi hori??
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- (ezer baino) mandoak lehenago adartuko
Azalpena: (ezer gertatzea) ezinezkoa izan
Adibideak:
Bere esku makoekin hau hunki, hura pereka, jende zikoitz arnegatu guziek beren diru pezak sukar furiaz harturik hastatzen dituzten bezala. Horiek guziak utzi beharko! Ez araiz! Mandoak adartuko dire lehenago!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- mendi bat espantu egin
Azalpena: gehiegikerian (jardun, kexatu, harrotu...)
Adibideak:
Eta hitz dautzut, mendi bat espantu egin gabe, bihotz-zarrasta hori luzaz sumatu nuela bere kar, gorapen mamitsuekin.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- mihia sakelan ez ukan
Azalpena: hiztuna izan
Adibideak:
Zer nahi den, ene buregorat etorri zautan andere gazte bat, eder bezein ausarta. Ageri zuen etzuela mihia sakelan ezta eta ere kopeta aztalean.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- moltsan kukusoa(k) (eduki, ukan...)
Azalpena: dirurik ez eduki
Adibideak:
Baina azken kapitulu huntan beharrena falta du: Muñi-muñi delako sagu kafira baitezpadakoa. Moltsan kukuso eta protafuilla seko, tturrindua egunetik biharrerat, deus mutzitzerat utzi gabe. Bordaizko gaizoak badu hautuzko bazka-lekua begistatua Ezpeletan. Haren erosteko, moltsan kukuso!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- muñi-muñi
Azalpena: dirua
Adibideak:
Baina azken kapitulu huntan beharrena falta du: Muñi-muñi delako sagu kafira baitezpadakoa. Moltsan kukuso eta protafuilla seko, tturrindua egunetik biharrerat, deus mutzitzerat utzi gabe. Eta harek ere muñi-muñi falta bere semearen eskola sarien pagatzeko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- nekizerdi
Azalpena: lan gogor
Adibideak:
Poloniako lantegi batean ari nintzan eta dakizula nekizerdi dorpeak pairatu dituztala
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- odolak irakin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Onez onean hautuzko gizonak bainan gutien ustean, sudur pintzak kitzikatu gabe odolak irakitzen. Huni muturreko bat, hari tinkaldia...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- odolak itzuli bat egin
Azalpena: hunkitu
Adibideak:
Izaitekotz ere odolak itzuli bat egin zion. Bere buruaz orhoitu-ta, ahalge gorritan sartzerainokoan
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Frantsesez: faire tourner les sangs
- ogi metaren gaineko txoria bezain uros
Azalpena: pozik, zoriontsu
Adibideak:
Hots! Denak ogi metaren gaineko zoriak bezein uros? Ez eiki!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- orratzetik hari
Azalpena: solasa, idatzia edo gogoeta puntuz puntu garatuz
Adibideak:
Eta hemen, orratzetik hari, Decourtray jaunak eman xehetasunak
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Frantsesez: de fil en aiguille
- ostia beltza
Azalpena: dirua
Adibideak:
Duela urte andana handia, Hazparneko misionest batek erraiten zuen parada handietako boz daldara berezian: Dirua zer da? Nahi duzue jakin zer den? Ifernuko deabruak bere xede ilun, galkorretan arimen trumilka galtzeko baliatzen duen ostia beltza!?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- papo-gorri
Azalpena: gorri, ezkertiar
Adibideak:
Lan hori egin dute juje papo-gorri herratsuek!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- papobilotsu
Azalpena: adoretsua, kementsua
Adibideak:
Bizitzeko behar zuten indar, kuraie eta nahi suhar, iraunkorra. Holakoentzat erraiten zuten lehengo eskualdunek "gizon papobilotsuak!"
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Gazteleraz: de pelo en pecho
- peko errekarat erori
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Betidanik izan dire mende guzietan Attilaren iduriko gizon oihes, barbaro, odol ixurleak. Bainan horientzat askotan gertatu gaineko mailetik peko-errekarat erortzea eta hondatzea.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- piko mehea ukan
Azalpena: jaki onen zalea izan
Adibideak:
Orduko langilek piko mehea zuten! Ofiziale hoberenak idorrean hogoita bortz sos egunean, eta hamabortz soso jan-edanak barne
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- piru (honetako, horretako, hartako)
Azalpena: honelako, horrelako, halako
Adibideak:
Bainan nun hatxeman bilari aski entzunak eta atrebituak. Gehiago dena, azen ontzeko, nagusi marokanoek ahoan bilorik gabe errana zuten hilen zituztela piru hortako salatari, espiunak
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- pittika haizatzerar (bidali, igorri...)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Jakintsunik atrebituenak bermatu ziren lehen prima irabazi beharrez. Doatzila denak pittika haizatzerat, antzara ferratzerat. Hurbiltzen da l?abbé Pierre bere sotana zaharra herrestan, pika haizatzeko mamu bat iduri eta begiak hets-ideki artean galde guzieri arrapostua xuxen.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- plomuan izan
Azalpena: zuhurra izan, orekatua izan
Adibideak:
Ohore soberakinek plomuan zen kaskoa pilda darian ezartzen? Ez balinba!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- portafuila seko (eduki, ukan...)
Azalpena: dirurik ez eduki
Adibideak:
Baina azken kapitulu huntan beharrena falta du: Muñi-muñi delako sagu kafira baitezpadakoa. Moltsan kukuso eta protafuilla seko, tturrindua egunetik biharrerat, deus mutzitzerat utzi gabe.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- saia beltz
Azalpena: apaiz
Adibideak:
Ez aipa eni apezik! Ezpainiz kobesio beharretan. Doala fera-futro zaia beltza!?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sakelan pilik ez ukan
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Bertze hunek oraino Ameriketarat gan nahi Indiano bilakatzeko bainan itsas-untziaren hartzeko pilik ez sakelan... diru arkan saguek kafira egina.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sanfretean
Azalpena: mesprezuz
Adibideak:
Hurbiltzen zaio mariñel eskualdun bat. Hein bateko sanfretean jakintsunak itsas-gizonari: Ezagutzen duzu filosofia?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sasipetik atera eta berroan sartu
Azalpena: egoera edo lan gaitza utzi eta gaitzagoan sartu
Adibideak:
Zazpi ahalak egin zituen eta molde guzietarat bermatu saindu gaia nagusiaren konbertitzeko. Debaldetan! Sasipetik ateratu orduko berroan sartzen.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sudur pintzak (neureak, heureak, bereak...) ukan
Azalpena: kuraia ukan, adorea eduki
Adibideak:
Irakurle maitea, jakin zazu sudur pintzak bereak zituela euskaraz ala erdaraz hasten zelarik doi bat gataskan
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sudur pintzak kitzikatu
Azalpena: xaxatu, zirikatu
Adibideak:
Onez onean hautuzko gizonak bainan gutien ustean, sudur pintzak kitzikatu gabe odolak irakitzen. Huni muturreko bat, hari tinkaldia...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sudurra mizkindu
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Ez ote du karitatezko obra horrek balio, sobera maiz sudurra mizkinduz esker gabe batean emaiten den sos peto hura?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: MESPREZUA
- tokia(k) hustu
Azalpena: (nonbaitetik) alde egin
Adibideak:
Hizan bezalako zirtzil ezdeusa! Ihes egin nahi? Tokiak hustu?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Frantsesez: vider les lieux
- tokiak hustu
Azalpena: irten, ihes egin
Adibideak:
Ni gaur eskapatuko, tokiak hustuko hemendik, fera futro!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- usnazainak harrotu
Azalpena: usain ona aditu
Adibideak:
Nihor etzauzu agertuko usnazainak harrotzen dituen apairuarekin, ez eta ere aho-sabaia goxatzen duten edari pindartsuekin
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zainak airatu / altxatu
Azalpena: urduritu
Adibideak:
Bainan, oro har, zer munta zuen? erretor kanpañar gaizoto baten galde bitziek ez ahal diozkate zainak altxatuko?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Frantsesez: se mettre dans touts ses états
- (ezer) zauriaren gainerat pikoa (etorri, sortu...)
Azalpena: gaitz edo nahigabe bat beste baten ondotik heldu
Adibideak:
Salto bat eta jauzian han du bere aintzinean soldado aleman barrandaria bere xixpa, arma kargatua eskuetan. Zauriaren gainerat pikoa, erraiten dio, boza musikatuz.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zazpi ahalak egin
Azalpena: ahalegin guztiak egin
Adibideak:
Zazpi ahalak egin zituen eta molde guzietarat bermatu saindu gaia nagusiaren konbertitzeko
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zinak eta minak
Azalpena: sufrimenduak
Adibideak:
Behar ginituen beraz zauri horiek xixtatu eta garbitu dremendeneko morfina eztigailurik gabe. Hango zinak eta minak! Eta hemen haste ene gogoeta-karkuletan nihunereko duda-muda, eztabada, zinak eta minak. Barkatu behar? Ez ote da hori hautsi-mautsi oker, sator-lan, zuzen-kontra guzieri bidearen zabaltzea?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zinak eta minak ikusi / pairatu
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Laster pairatu zituen eta nolako kuraie kalipuarekin zinak eta minak. Ikusi oraino ez izarrak eguerditan bainan, eskualdun zirtolariek dioten bezala, ikusi akili-marro, galtxagorriren zazpi adar makatzaile, uspelkorrak! Hitz batez erraiteko, nun ere baitzen lanjerrik handiena han kausituko zen Charles liotinant gaztea.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zintzurra patar ukan
Azalpena: edalea izan
Adibideak:
Gerla denboran, guda tokirat ekarri nuen hiru pinta jasaiten zituen xahako bat, Larzabaleko "ixkiriota" deitu arno xuriaz betea. Esku onetan erori zen! Zintzurra patar eta tripa ordoki, goraintzi estomakari! Lehenbiziko gauean ebatsi zautan eta hustu
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zotza bezain alferra
Azalpena: oso alferra
Adibideak:
Hartze onekoa segur bainan zotza bezein alferra
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- zotzik egin gabe
Azalpena: alferkerian
Adibideak:
Etzuten alfer tunante egon behar, hortzez iguzkiari, zotzik egin gabe.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991