- Abrahamen denborako
Azalpena: zahar
Adibideak:
To, apeztiar, zilko zuri. Abrahamen denborako pinterdiko gizonxkela zerbait, etorri den hori!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- (ezer) adarretik lotu
Azalpena: funtsez ekin
Adibideak:
liburuxka hunek emaiten daukunaz geroz parada hautuzkoa.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: coger el toro por los cuernos
- ahamen (hau, hori, hura) handiskoa ukan
Azalpena: (ezer) zaila izan
Adibideak:
Untsalaz behar nuke erran zoin lorioski bururatu dituen bi kargu horiek. Bainan handiskoa lakiaket ahamen hori!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- aho aberatseko
Azalpena: hiztun ona
Adibideak:
Aho aberatsekoa zela Apesteguy jauna, nahi dut. Bainan ere, ala fede ! luma gaitzeko izkirianta. Bera ere aho abertasekoa zen, bat izatekotz!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- (inoren) ahoaren bete ez izan
Azalpena: (inoren) mailakoa ez izan, errespetua ez merezi
Adibideak:
Zerendako irri egiten dautazu? Ez niza ote zure ahoaren bete?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- ahotik ezin utzia(k) izan
Azalpena: jaki ona(k) izan
Adibideak:
Errazu, Majia, baditutzu oraino kontserbuetako urtxo heietarik? Ahotik ezin utziak ziren.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- ahuntz-esnean altxatua izan
Azalpena: menditarra, landu gabea izan
Adibideak:
Errak, Mailluquet, nun dituzte begiak Landibartar ahuntz-esnean altxatu oihan-zokotarrek? Ni hiretzat hartu?? Ez araiz! Hoin behera jautsia nizala?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- ahuntzaren gauerdiko eztula(k)
Azalpena: baliorik gabekoa(k)
Adibideak:
Bainan oro iretsi behar zituela iduri zuen mementoan heldu zaitzun irri farraz, deusik pasatu ez balitz bezala. Hobe segur! Zonbaiten ateraldi ziliportatsuak ala ahuntzaren gauerdiko eztulak berdintsu.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio
- aldean bertze
Azalpena: osorik, alde batetik besteraino
Adibideak:
Horiek guziak hola, orai beharko dugu fuilla itzuli, osoki, aldean bertze.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- aldez bertze
Azalpena: osorik, alde batetik besteraino
Adibideak:
Hango bildutasuna! Denak kurutzefikari buruz begiak landatuak, guziak bihotz-zimikoaz hartuak. Kasik erran ditake ximixta zarrazta batek aldez bertze inarrosi zituela guzien buru-fuinak!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- alegia deusez
Azalpena: garrantzirik eman gabe
Adibideak:
Bazakien nor berari hitzaldi sarkorren adiarazten, alegia deusez, hein bat naturalki.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: como si nada
- alfer korotz
Azalpena: oso alfer
Adibideak:
Ardurenean zaharo zaflak tole eta kasik ezinbertzez solas on, sustagarriak. Gisa hortako errientarekin lanetan ditazke alfer korotzak eta kasko gogorrak.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Ama Birjinaren gerizapen amultsuan nahi zuen eman bere azken hatsa misionest kartsuak. Doi-doia ukan nuen Pagola jaun doyenari telefonatzeko denbora. Hau etorri zen eta eman zion anontzioa, erien sakramendua. Handik laster eman zuen azken hatsa.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil
- azken hatse(t)an
Azalpena: hiltzear
Adibideak:
Gauaren erditan horra nun aditzen dituztan oihu-deiagora batzu! Banoa lasterka eta kausitzen dut Camblong dohakabea azken hatsetan.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- azken piruraino higatu
Azalpena: hil arte saiatu, lan egin
Adibideak:
Bere biziko azken urteak higatu ditu azken piruraino Izpurako erien eta xaharren zerbitzuan. Beren bizia azken piruraino higatu dutela gure onetan, beren buruaz orhoitu gabe, beti lanean eta otoitzean.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- baitezpada
Azalpena: nahi eta nahi ez
Adibideak:
Armadetako buruzagiek baitezpada nahi lukete alemanen aztaparretarik kendu Craneko munho, mendixka.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- besagainka
Azalpena: ugari
Adibideak:
Ba, sobera zintzo, fina zen norbaiten laudatzeko neurririk gabe, alegiazko goresmenak besagainka berduratuz, isentsu kolpeak itsura parrastatuz.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- betbetan
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Bainan zer pasatzen da? Betbetan sekulako albarota, denak oihu-patarraka hasiak, eskuetarik joanak. Zer karietarat? Pilotari batek egin duke usaiaz kanpoko balentria bat.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: de repente
- bi beharriez burukitari lo egin
Azalpena: lo sakon egin
Adibideak:
Ba, eiki, mundu huntan bada ainitz zuzenkontrakeria: hala-nola hobenik gabekoa urriki minaz joa, xifritua, loa galtzerainokoan... Hobenduna aldiz, bi beharriez burukitari, lo zurrungan!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Frantsesez: dormir sur ses deux oreilles
- buru-fuinak higatu
Azalpena: gogor pentsatu
Adibideak:
Bizkitartean egun hartan etzituen buru-fuñak higatu arrapostu luze bat egin muntatuz.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: devanarse los sesos
- buru-fuinak unatu
Azalpena: gogor pentsatu
Adibideak:
Bizi guzian hola izana da, noizik behin buru-fuñak sobera unatzerainokoan.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: devanarse los sesos
- (neure, heure, bere...) burua gora saldu
Azalpena: (ezertaz) harrotu
Adibideak:
Hasian-hasi, uk nezakezu orain, irakurlea, purruskeria baten kondatzerat. Aldi huntan segurik ez duzu erranen ene burua gora saldu beharrez ari nizala!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- buruan buru
Azalpena: osorik, alde batetik besteraino
Adibideak:
Ez nagoke oraino erran gabe Mailluqueten eskuarazko predeikuak buruan-buru miresgarriak zirela.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- deus guzitan ez
Adibideak:
Bizkitartean hurbildanik ezagutu duten guziek aitortu dute EskualHerriak galdu duela bere apez argitu, kartsuenetarik bat. Berak etzituen deus guzitan onhartuko solas gisa horiek: hain baitzen ixila eta gordea.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: por nada del mundo
- (ezer baino lehen) (ezer gertatzerako) dira mandoak adartuko
Azalpena: (ezer) ezinezkoa izan
Adibideak:
Zoaz funtsera eta ohartuko zira jende perfetik eztela mundu huntan. Mandoak adartuko dira holako bat agertuko den baino lehenago.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- eltze itsia
Azalpena: sosak gordetzekoa
Adibideak:
Aitaren errient-paga eta Agerreko etxaldeak eman mozkinak, bizipide guziak elgarretaratu-ta ere, diru-kesa ardurenean tturrindia, eltze-itsia beti hutsa!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- esku hartu
Azalpena: partizipatu
Adibideak:
Hemendik harat brastaka baderama bere predeiku mamitsua. Pasarte hortan erran baitzuen behar litaken baino gehiago esku hartzen zutela Eskual-Herrian nunbaitikako arrotz ausart batzuek.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- eskuetarik joana(k)
Azalpena: asaldatua(k), harrotua(k)
Adibideak:
Bainan zer pasatzen da? Betbetan sekulako albarota, denak oihu-patarraka hasiak, eskuetarik joanak. Zer karietarat? Pilotari batek egin duke usaiaz kanpoko balentria bat. Su bizia bezain gorri, kara tzar bihurrienean, arrunt eskuetarik joana, hots!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- fera futro igorri / bidali...
Azalpena: (ezer, inor) ondotik kendu
Adibideak:
Eta orai (hemen da bada koropiloa!) nik zer erran dezaket? Bakotxak bere xirula! Beraz doatzila fera futro ahalge ta duda minberenak. Aiaio, fera-futro zoala hastapeneko farrasta lotsagarria
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Frantsesez: envoyer faire foutre
- fuila itzuli
Azalpena: gaiaz aldatu
Adibideak:
Horiek guziak hola, orai beharko dugu fuilla itzuli, osoki, aldean bertze.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- gizen egin
Azalpena: okela jan
Adibideak:
Ostatu batean bospasei gizon doi bat loretuak, ez erraiteko arras mozkorrak. Zoinek astokeria handiago. Ortziralea da, mehe eguna. Balio ote du erraitea gizen egiten dutela burlari ozar horiek?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Frantsesez: faire gras
- gogoari eman
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Gogoari eman dezagun bakarrik azken gerla hau irabazia izan dela zuek gudukariek obeditu duzielakotz gostaia gosta. Emazu gogoari zerbait zeielakotz mintzo zela Donazahartar apez argitu hori!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- gostaia gosta
Azalpena: ahalegin handiena eginik
Adibideak:
Gogoari eman dezagun bakarrik azken gerla hau irabazia izan dela zuek gudukariek obeditu duzielakotz gostaia gosta.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: cueste lo que cueste
Frantsesez: coûte que coûte
- (ezer, inor) gure behiaren aratxea ez izan
Azalpena: (ezer, inor) kanbiatua egon
Adibideak:
Zer! Beti larderiapean, ixil eta xitun, egon behar duela Milafrangako pottoka hezgaitzak! Hori ezpaitugu aldekoa! Hori ezpaita gure behiaren aratxea!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- hartze ona ukan
Azalpena: burutsua izan, adimen handikoa izan
Adibideak:
Bizkitartean, segur eta fida naiz aitaso zaharrena barnez lau lorietan dagoela, miresten baitu bere "Papiti" maitearen hartze on, usaiaz kanpokoa
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- hedoietan gora altxatu
Azalpena: laudatu
Adibideak:
Bainan zer pasatzen da? Betbetan sekulako albarota, denak oihu-patarraka hasiak, eskuetarik joanak. Zer karietarat? Pilotari batek egin duke usaiaz kanpoko balentria bat. Eta behariek, esku zartaka hedoietan gora altxatzen dituzte nehor ez bezalako pilotari espantagarriak .
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: poner (a alguien) por las nubes
- hunki oneko
Azalpena: sentibera
Adibideak:
Aita, Suhuskuneko errienta. Hautuzko eskol?emailea, hunki oneko gizon gozoa segur, orotaz maitatia eta estimatia.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: de buen corazón
- ikustate handiko
Azalpena: gorputz ederreko
Adibideak:
Hain airoski zerabilan luma, dena pindar, eskuaraz ala erdaraz! Araberako mintzatzalea bertzalde, edozoin hizkuntzetan. Egia-erran, gaineratiko dohainez ere fagoratua zen. Trakaz, kopuraz ala itxurez zinez ohargarria eta bere jitez arras gozo, ikustate handikoa.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: de buen ver
- ixil eta xitun egon
Azalpena: guztiz isilik egon
Adibideak:
Zer! Beti larderiapean, ixil eta xitun, egon behar duela Milafrangako pottoka hezgaitzak!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- karrika egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Orduko Mgr Bellevue apez nausiak etzuen karrika egin hautatu zuelarik Frantzia behereko handiena famatzen zuten Hazparneko misionesta.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- kasko-gogor
Azalpena: adimen laburreko
Adibideak:
Ardurenean zaharo zaflak tole eta kasik ezinbertzez solas on, sustagarriak. Gisa hortako errientarekin lanetan ditazke alfer korotzak eta kasko gogorrak.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- kukurusta apaldu
Azalpena: apalarazi
Adibideak:
Nork apalduko dio kukurusta? Pentsa bada! Papo aintzin guzia medaila mota guziez izarrestatua.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- lastozko sua
Azalpena: une bateko goraldia
Adibideak:
Girixtino maiteak, ez dadiela izan misione hau lastozko su bat, edo oraino larrazkeneko haizeak zirimolaka berduratzen dituen ilaunen parekoa.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Frantsesez: feu de paille
- lau hatzetarik pindarra erion
Azalpena: kemen handiz ekin
Adibideak:
Hor bada lotzen dira beren jokoari, lau hatzetarik pindarra dariotela.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- lau hatzez gora
Azalpena: lurrean barrrena, ipurdiz
Adibideak:
Gure misionea alüra ederrean rulatu da! Eskerrak Jainkoari: debria matatia da! Hum! Ni beldur ez ginuela lau hatzez gora botatua!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers en l?air
- (ezertan) leporaino sartu
Azalpena: (ezertan) gogotik saiatu
Adibideak:
Orduan intan sartu nintzan leporaino ene kanore gabeko solas pertoliekin.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- mahaiaren araberako dafaila (ukan...)
Azalpena: dagokion mailan (bizi...)
Adibideak:
Ene ama maitearekin, urte guziez banindoan Dona-Mariarat oinez eta Behasiko kartiera trebeskatuz. Gero, bazkalondoan, jo Suharterat, aita zenaren etxe-ondorat. Hirugarren trikaldia Arbeletche Meharriko ahaidetan eta, azkenean, Delgue Etxebazterreko kusietan. Harat heldu zaukun bila ene anaietarik bat, etxeko karrosan. Hori zen gure urte guziko ateraldia. Mahaiaren araberako dafaila...
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- mehe eguna
Azalpena: ostirala edo beste barau egunen bat, eliza katolikoaren arabera
Adibideak:
Ostatu batean bospasei gizon doi bat loretuak, ez erraiteko arras mozkorrak. Zoinek astokeria handiago. Ortziralea da, mehe eguna. Balio ote du erraitea gizen egiten dutela burlari ozar horiek?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Frantsesez: jour maigre
- mihipeko zaina ongi trenkatua ukan
Azalpena: hiztun ona izan
Adibideak:
Irakurlea ohartua ditake mihi-peko zaina ongi trenkatua zuela gure misionest gazteak. Zalu-zalua mintzo baitzen, ahoan debekurik gabe!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- mutur salda
Azalpena: haserrego
Adibideak:
Erran zuhur baten arabera, salda onak behar omen du: "Hu! Muu! Bee! Eta... Kokoriko!" Erran nahi baita xerri, idi, zikiro eta oilakitik pixka bat. Gutiz ez utz! Bizkitartean errekitu eta ekai horiek gabe gutartean egiten du bere agerraldia "mutur-salda" mintu, minkorrak. Guk nahi baino maizago eta gu ohartu gabean. Hain guti aski dugu muskertzeko, tente, tema tzarrenean.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Noizean behin maleziazko ñirñira gozo bat begietan
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- odolak jauzi egin
Azalpena: asaldatu, sutu
Adibideak:
Heil Hitler! Moi, prendre maisson pour 50 soldats loriossous aléman! France caput! Apres Angleterre caput, Churchil caput! Bainan laster pikatu zion pirua Lopez jaunak. Odolak jauzi egin zionetz espantu horiek aditzean?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- oihan-zokotar
Azalpena: zabar, landu gabe
Adibideak:
Errak, Mailluquet, nun dituzte begiak Landibartar ahunk-esnean altxatu oihan-zokotarrek? Ni hiretzat hartu?? Ez araiz! Hoin behera jautsia nizala?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- oilo-busti
Azalpena: koldar
Adibideak:
Hunek uste zukeen ahur-hixtu batez bere oinetara bilduko zituela frantses oilo-busti herresta guziak.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Frantsesez: poule mouillée
- papogorri
Azalpena: ezkertiar
Adibideak:
Bizkitartean, oro-har, politikan dira kausitzen gataska bortitzenak. Zilko-zuriak saka, papo-gorriek errefera. Hi bahiz eta ni banuk!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- peko erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Peko erreka joa zuen gure kolesioak. Munduko gorena, hogoita-hamar bat ixtudiant Eskual-Herri guzitik.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- pinterdiko
Azalpena: eskas
Adibideak:
To, apeztiar, zilko zuri. Abrahamen denborako pinterdiko gizonxkela zerbait, etorri den hori!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- piru oneko
Azalpena: on
Adibideak:
Arras piru oneko gizona zen, goxoa, plaxenta.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- pirua pikatu
Azalpena: isilarazi
Adibideak:
Heil Hitler! Moi, prendre maisson pour 50 soldats loriossous aléman! France caput! Apres Angleterre caput, Churchil caput! Bainan laster pikatu zion pirua Lopez jaunak.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- sanfretean
Azalpena: patxadaz, lasai
Adibideak:
Hemendik harat brastaka baderama bere predeiku mamitsua. Pasarte hortan erran baitzuen behar litaken baino gehiago esku hartzen zutela Eskual-Herrian nunbaitikako arrotz ausart batzuek. Nolako sanfretean ez dituzte zangopilatzen gure ohidura ederrenak, sator-lan eta hautsi-mautsi okerren medioz!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- sator-lan
Azalpena: azpikeria
Adibideak:
Hemendik harat brastaka baderama bere predeiku mamitsua. Pasarte hortan erran baitzuen behar litaken baino gehiago esku hartzen zutela Eskual-Herrian nunbaitikako arrotz ausart batzuek. Nolako sanfretean ez dituzte zangopilatzen gure ohidura ederrenak, sator-lan eta hautsi-mautsi okerren medioz!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: labor de zapa
- tuntik ez
Azalpena: batere ez
Adibideak:
Bertzalde haren gogoa maizenik eta goxokienik gutarteko jendearekin zen. Tuntik etzen handikaria, nor nahirekin eleketa gelditua Hazparneko karrikan.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- xintzimariak ikusi
Azalpena: larri ibili
Adibideak:
Gau hartan Jarret misionest lagunak lanak ukan zitzin eta xintzimariak ikusi elizatiar furios heiek ezin eztiaraziz.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- xita-miruka
Azalpena: arin, erraz
Adibideak:
Zer nahi den, ixtudiant gazteak irakaspen guziak xita-miruka beretzen ditu (l. o. g-b.) Horiek guziak hola, balio ote du erraitea bere etsamina guziak gainez-gain eta xita-miruka iragan dituela? Tolosan pasatu zuen "Licence es Lettres" delakoa urte batez... bertze guz!ek bizpahiru urte emaiten dituzten denboran.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- (inoren) xortekoa izan
Azalpena: adin berekoa izan (gizonezkoak)
Adibideak:
Ene xortekoa zen, lehengoek zioten bezala. Klasa hogoi-ta-hirua: orai denak badazkitzu.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- zehe bat sudurrekin gelditu
Azalpena: tronpatua izan
Adibideak:
Nor uste duzue ahalgetu zela? Nor? Nor! Nor gelditu zehe bat sudurrekin? Nor?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices
- zetazko esku larruak ezarri gabe
Azalpena: gordinki, zurikeriarik gabe
Adibideak:
Azkenean zonbait hitz erran zituen fedeaz, oixtian aipatu ateraldi larderiatsuak adi-araziz zetazko esku larruak ezarri gabe.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- zilkozuri
Azalpena: eskuindar
Adibideak:
Bizkitartean, oro-har, politikan dira kausitzen gataska bortitzenak. Zilko-zuriak saka, papo-gorriek errefera. Hi bahiz eta ni banuk! To, apeztiar, zilko zuri. Abrahamen denborako pinterdiko gizonxkela zerbait, etorri den hori!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- zinak eta minak
Azalpena: sufrimenduak
Adibideak:
Elizatik ateratzean emazteak kalapita gorrian. Hango zinak eta minak!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- zinak eta minak ikusi / pairatu
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Hamabi urte zituen Jean Saint-Pierrek sartu zelarik Larresoroko seminario ttipian. Zinak eta minak pairatu zituen ezin laketuz. Handik ihes egitekotan ere izan.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- ziria zur beretik eman
Azalpena: beti kontu berak erabili
Adibideak:
Bertzalde haren gogoa maizenik eta goxokienik gutarteko jendearekin zen. Tuntik etzen handikaria, nor nahirekin eleketa gelditua Hazparneko karrikan. Betidanikakoa zuen lañotasun hori bakotxari zur beretik ziria emanez bainan beti ele ona, buruak eta bihotzak manatzen zioten bezala.
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
- zunda handiko
Azalpena: bizkor, burutsu
Adibideak:
Bego beti nausi, zunda haundiko kondatzailea, ekai gutiz muntatuko baitu saltsa guzia!
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.