- ahuntzaren gauerdiko eztula(k)
Azalpena: baliorik gabekoa(k)
Adibideak:
ez da auntzaren gaberdiko estula.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio
- airean
Azalpena: fite
Adibideak:
Aidian eraman zazute nere begiyen aurretik
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Aidian juan biar izan du
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- aitaren (eta) semearen!
Adibideak:
aitaren ta semiaren...
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (inongo) aldiak egin
Azalpena: alde egin
Adibideak:
Azkar egin biar ditu emengo aldiyak
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: IHESA
- alpargaten lokarriekin ere hitz egin
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Nik guziyakin itzegiten diat; baita alpraketen lokarriyakin ere
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- antz(a) eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Antz eman nion.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: IGARTZEA
- arraiepola
Adibideak:
ez dizu zuri iges egingo ez! Arraye pola!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- arraioz jositako
Azalpena: madarikatu
Adibideak:
arrayoz jositako ume baldar, kaskall ori.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: MADARIKAZIOA
- astokirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
Asto kirten ori.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- (inork) atzaparretan zenbat hatz dauzkan sudurrarekin zenbatu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
Atzaparretan zenbat beatz dauzkatan sudurrarekin zenbatu biarko ditu
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- azolio
Azalpena: ergel
Adibideak:
apurtu det axoliyo gatzil ori.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
Gazteleraz: zampabollos
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
-aspertzeko're bada -Bai zera!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu...
Azalpena: jendea asaldarazi
Adibideak:
Baztarrak nastutzera zergatik etorri zeran berriz etxe onetara
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- begiz jota eduki
Azalpena: bereizi, desiratu
Adibideak:
Nik goragoko andregaya billatu biar det. Eta begiz jua daukat. Sendagillearen alaba eskatzera nua
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
-mutill, len baño're bastuago ago -1 berriz piñao- íBejondaikela!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (inoren) buruan ernion baino haize gehiago ibili
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Aizia? zuben buru ariñetan bai, Erniyo'n baño geyago
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- buruan gatz ukan
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Ez nuben uste zure buruban orrenbeste gatz egongo zanik
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: GAITASUNA
Frantsesez: avoir du vif-argent dans les veines
- (inoren) buruan ilea besterik ez jaio
Azalpena: ergela izan
Adibideak:
Orren buruban ez da jayotzen illia besterik eta
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
Frantsesez: être bas de plafond
- deabruek naramatela
Adibideak:
deabruac naramatela, ni naiz etxe ontako nagusiya.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: que me lleven los diablos
- donostiarrari txoratu al den galdetu
Azalpena: berez argi dagoenaz galdetu
Adibideak:
-Txoratu al zera gizona? Atxintxarri. -Donostiarrari galdetzen diozu ori?
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- egunean bi alkandora aldatu
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
alkandorari begiratu besterik ez dago, ez ditu ez egunian bi aldatzen
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- enplasto batekin atera
Azalpena: arrazoi okerrak eman
Adibideak:
Enplasto onekin ateratzen al zera orain?
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: salir con una pata de banco
- erramienta txarra ez izan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Ez da erremienta txarra!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (neurak, heureak, bereak...) eta bi
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
aitu biar dizkit orreatik beriak eta bi.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- euli mando
Azalpena: ergel
Adibideak:
ez zatozela onera euli-mando ori.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- ezta (...) (ere)
Azalpena: ez
Adibideak:
ezin onla geldituko naiz ni. Ezta...
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- feria egin
Azalpena: oparia egin
Adibideak:
Feriya egitera
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- frakak ukan
Azalpena: agintea ukan
Adibideak:
Etxe ontan brakak ere emaztiak dituela bazekiau-ta
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: AGINTEA
Gazteleraz: llevar los pantalones
- fraskuelok baino gehiago jakin
Azalpena: asko jakin
Adibideak:
Orrek prantzesez,... Fraskuelo'k baño geio zekik eta!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
zuben gain legatzen det.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gaitzerdi
Azalpena: uste baino gaitz tipiago
Adibideak:
Ori gaitz-erdi iduritzen zait.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: mal menor
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Ez zaitia orain arren alde atera, prejitzen jarri nazu-ta. Len artaratu eta orain bere itza jan. Milla deabru
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- (neure, heure, bere...) horretatik ez atera
Azalpena: setatsua izan
Adibideak:
Bere ortatik ez da aterako
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: SETAKERIA
Gazteleraz: no dar el brazo a torcer
- (inor) ikusteko ispilu atzeko aldea ere nahikoa izan
Azalpena: itsusia izan
Adibideak:
Atso arren mokua ikusteko ixpillu-atzeko aldia're naikua dek
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- inondik inora (ez)
Azalpena: inola (ez)
Adibideak:
Iñondik iñora nik ezin ulertu diat ba.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: de ninguna manera
Frantsesez: d'aucune manière
- korapiloa jarri
Azalpena: arazoak sotu
Adibideak:
Jaxinto utzi, edo bestela osabaren dirubak galdu biar ¡A zer korapillua jarri didaten!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- kukurruku egin
Azalpena: agindu
Adibideak:
Baña, azkenian, ire emaztiak kukurruku egin
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: AGINTEA
- labezomorroa baino itsusiagoa(k)
Azalpena: itsusia(k)
Adibideak:
labezomorrua baño itxusiyagua da gero.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (ezer, inor) leku txarrean ez egon
Azalpena: oker egon
Adibideak:
Ez nazakala nagon baño geyo zutu, eriyotz bat egiten ikusi nai ez banak. Hik? Ez ziok toki txarrian
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: EGOKIERA
- marimutil
Azalpena: (emakume) gizon irudiko
Adibideak:
ta zu, berritsu, mari-mutille.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: marimacho
Frantsesez: marie-garcons
- mazuztxori
Azalpena: (emakume) dotore
Adibideak:
beti bezelako mazuztxori ta txirripixtiña.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- mila deabru
Adibideak:
sudur-zuluetan sartuko niokan nik antzairu ura. Milla deabru!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- (inori) muturra barrengo aldera jira
Azalpena: jo
Adibideak:
Muturra barrengo aldera jirako diyot
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (neure, heure, bere...) onetatik atera
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Nere onetatik atera nau
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds
- padera baino itsusiagoa izan
Azalpena: oso itsusia izan
Adibideak:
Padera baño itxusiyagoko neskatzak
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- pirpilin parpak jantzi
Azalpena: apaindu
Adibideak:
Pirpilin parpak jazteko bai, ez langille guxuan amaiketakorik emateko!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (ezeren) planta egin
Azalpena: itx ura egin
Adibideak:
Egiñ diran planta!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- poto egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Oraiñ bai poto egiñ detala
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERTZEA
- soka-muturra
Azalpena: idi sokadunaren entzierroa
Adibideak:
oil zer da au? Soka muturra?
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- sudurpeko logalea
Azalpena: gosea
Adibideak:
Kaxo ganbara, sugur-peko logalia juan alzaik?
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: GOSEA
- tarratarak egin
Azalpena: marmarrean ari
Adibideak:
Arrazoyarekin ta, tarratara ederrak egingo lizkiateke zenbait mingañek
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- tratalari txarra ez egon
Azalpena: maltzurra izan
Adibideak:
Ez zaude tratalari txarra, giltxurriña!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: BIHURRIKERIA
- tximistak egiten
Azalpena: fite
Adibideak:
tximistak egiten geo.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
Gazteleraz: echando chispas
- txoriburu
Azalpena: txolin
Adibideak:
txori-buruak!
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: cabeza de chorlito
Frantsesez: tête frêlée
- txorizoa harrapatu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Arratsa orduko amaikak arrapatuko du txorixua
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Gazteleraz: agarrarse una mona
Frantsesez: prendre une cuite
- txoro flauta
Azalpena: txatxu
Adibideak:
¿zu bezelako txoro-flauta dala uste al dezu?
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: papamoscas
- urrez egindako zomorroa(k)
Azalpena: aberatsa(k)
Adibideak:
- Baña zuk, zer dala uste dezu... zera... (ezin gogoratu naiz izenaz) Pilemon jaunaren semia? - Urres egindako xomorroren bat.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- utikan
Adibideak:
utikan-alproja alena
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- xaltaperiko
Azalpena: txatxu
Adibideak:
nola xalta-periko orretzaz zaletu dan.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: EROMENA
Gazteleraz: papamoscas
- xota hiltzeko adina kartarik ez eta (neure, heure, bere...) burua inon ezin kabitu
Azalpena: arrazoirik gabe harro egon
Adibideak:
Xota iltzeko aña kartik ez eta alare beren burubak iñon kabitu ezin
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- zer mila demonio
Adibideak:
ondo beaz, e? Ori biar deu, ori, Ze milla demonio.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: ¡qué demonios!
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ta, Filemon akulumendi zar ori're, egon ixilixilik, ia ziriya sartzen ote zigun
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe