- alasarde!
Adibideak:
ala sarde, eztok agertu / ene denpora guztian / onelako gizon ederrik / gure Belengo mendian.
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- arran egin
Azalpena: deitu (ozenki)
Adibideak:
Beti arran eginik / naduka adikaturik, / erri bateko kanpaetzat / eztan bere parerik
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
- beti sekula
Azalpena: beti
Adibideak:
kunplitu bedi beti sekula, / zeru altuak ordenadua.
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
- (ezer) ez izan intxaur saltsa
Azalpena: baliorik gabeko ga uza(k) edo pertsona(k)
Adibideak:
Gure mutil au izango jaku / santu guztiz andia / alboan falta dakionian / kuartilloko ontzia / Aritxabaltxo gurea / zezen-toreadorea / penitentzia egite ori / ez dok intxaur-saltsea.
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: no ser (algo) moco de pavo
Frantsesez: (n'être pas) du pipi de chat
- ezpabere
Adibideak:
ordu gaiztoan ken zaitez orrik / ezpabere ta fedea / jakin bai jakin, nolakoa dan / ene ukabil parea.
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: de lo contrario
- (ezer inori) fuertza izan
Azalpena: derrigorrezkoa izan
Adibideak:
Zer egingo neuke, ai, ene tristea? Fuertza jat juatia / inposible egotea / zeugainik ausente
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
- hitzak eder ahoan eta kolkoan korapiloa ukan
Azalpena: gezurretan ari
Adibideak:
Berbok eder aoan / orapiloa kolkoan / leen legez egongo enaiz / zure ukaondoan
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: GEZURRA
- hor konpon!
Adibideak:
Edan eitegi adinon / Ondatu najok ire tripa / traidore gextoak / Or konpon!
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- (ezergatik) kaltxapotak eman
Azalpena: (ezergatik) garesti ordaindu
Adibideak:
Kaltxapotak eman leizke bokadu on bategaiti!
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
- kontuan egon
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Ondo nago kontuan, salsa jaiten iru motrallu pedazadu nituan
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: SUSMOA
- orpoak erakutsi
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Auxe dok bide obia: / ene kontra baldin badatoz / orpoak erakustia
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Frantsesez: prendre ses jambes à son cou
- para siempre sekula
Azalpena: betiko
Adibideak:
gaurko gauaz akorda didin / para siempre sekula.
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- sekula beti
Azalpena: beti
Adibideak:
kunplitu bidi sekula beti / ordenatua zeru alturi
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
- (inoren) ukondoan egon
Azalpena: elkarrekin egon
Adibideak:
Berbok eder aoan / orapiloa kolkoan / Leen legez egongo enaiz / zure ukaondoan
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
- zuri bat ez balio
Azalpena: ezer ez balio
Adibideak:
ene ustez, mundu gustiak eztau zuri bat balio
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: no valer un real
Frantsesez: ne pas valoir un pet de lapin