- aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Bikaiuari aldez aurretik eman giñun aditzera
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Gazteleraz: dar a entender
- ahoko zuloa betean
Azalpena: ozenki
Adibideak:
zenbaiti irteten zaio gezurra auko zulua betian.
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- alerik ez atera
Azalpena: ez lortu
Adibideak:
Saiatu arren batzuek ezin dute alerik atera
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- astokirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
mundu ontara jaio giñaden makina bat asto-kerten.
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- (inon) (ezertan) (inorekin) atsegin ez egon / izan
Azalpena: (ezer, inor) jasangaitza, beldurgarria izan
Adibideak:
Zurrutaren mendian / eztago atsegiñ / mingaña lorituta / izketan utsegiñ
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- (ezer) auzoan eduki / ukan
Azalpena: ez eduki
Adibideak:
Gorbatak etxian da diruba auzuan
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- bandera bide erdian eduki
Azalpena: lehiaketa bat aurrez irabazia ukan
Adibideak:
Arrillagaren erronkak aurten etzuten asko balio "Bire erdiyan daukat bandera" esaten zuben propiyo
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- banderatik kanpoan ibili
Azalpena: (ezertan) ez irabazi
Adibideak:
Aginaga ta orlako asko gertatu oi diran moduan aurten San Pedro ibilliya da banderatikan kanpauan
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- burua askatu
Azalpena: gogor pentsatu
Adibideak:
Jendia nola juntatuko zan burua zuten askatu, inork asmorik etzeukan baño laister ziraden prestatu
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Gazteleraz: romperse la cabeza
Frantsesez: se creuser la tête
- burutik ibili
Azalpena: aurrena izan
Adibideak:
Beti bururik ibili naiak orlako lanak ditu-ta arraunlariyak sartuta jokatu dira erre askotik
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- denbora labur
Azalpena: aurki
Adibideak:
automobil bat kargatu eta denbora labur or gera.
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA / LABURTASUNA
- difuntuaren antzera geratu
Azalpena: triste gelditu
Adibideak:
san pedrotarrak, orain bi urte-akordatutzen al zera? / zuek bezela ezta geratu difuntuaren antzera
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Ixilikan bagaude egin du guriak
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- gorbatak etxean eta dirua auzoan ukan
Azalpena: pobrea izan eta aberatsaren itxurak egin
Adibideak:
Bibote-dun ori da polita pausuan gorbatak etxian da diruba auzuan
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- (inoren) ikuiluan (inoren) behiak kabitzeko hainbat leku ez izan
Azalpena: aberatsago (edo pobreago) izan
Adibideak:
Gure beiak kabitzeko ainbat leku ez da zure ukulluban
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- (inoren) ipurdi beltzean ezkabi gaizto egitea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Gorostiyako ertzian belia dago aitzian ezkabi gaizto egingo al zan ere ipurdi beltzian
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- kanpana jo
Azalpena: inork uste ez duen ezer egin
Adibideak:
Argatik trabesian alako apana aurten oriotarrak jo dute kanpana
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Gazteleraz: dar la campanada
- (ezertan) kapitainaren karrera atera
Azalpena: aurrena izan
Adibideak:
Beren biziya arriskatuta deboziyua gogora an ere laster atera zuben kapitanaren karrera
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Trabesa galdu eta / oien arrabiyak / kukubak oker juak / San Juan da biyak
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- lantu(a) jo
Azalpena: kexatu
Adibideak:
San Pedrotarren konsuelua Bilbon Oriyok galduta / landua jotzen jardunak dira kankarta zarrak artuta
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: KEXA
- mingaina loditu
Azalpena: (edanak) hizketa moteldu
Adibideak:
Zurrutaren mendian / eztago atsegiñ / mingaña loritu ta / izketara utsegiñ
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: ZURRUTA
- morroi alferra baino txarragoa(k)
Azalpena: txarra(k)
Adibideak:
morroi alperra baño txarrago da ori.
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- (inoren) pausoak neurtu
Azalpena: barrandatu
Adibideak:
Neurtu ditu biar bezela nik joxe orren pausuak begi batetik artuba dauka oso ziaro lausuak
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: ZELATATZEA
Gazteleraz: seguir los pasos (a alguien)
Frantsesez: être sur les talons (de quelqu'un)
- petardo(a) eman
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Donostiyan dalako petardo emana
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dár(sela) con queso
Frantsesez: donner le change
- polborarik gabe tiro gaizto bat bota
Azalpena: eraso
Adibideak:
Polborik gabe tiro gaizto bat guri zuk botia dale
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- (inoren) putz usainak bildu
Azalpena: atzean gelditu
Adibideak:
banderakuan or geatu zan besten putz-usaiak biltzen
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
- tripazain
Azalpena: jatun
Adibideak:
tripazai galanta da, lanak bestei utzi.
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois
- urdai gabeko zerria(k)
Azalpena: nazkagarria(k)
Adibideak:
gaizki esaten jardun dirade urdai gabeko zerriyak.
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.