L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 8 (1993-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Bihotz irekiko geografia

 

G. Jimenez

 

                       I

Adan sutsuarekin amodia eginaz

Konfunditu zen Evarekin Ama Birjiña

Eder paradisuko fruitu debekatuak dastatuaz

Sabel zuria lamekatzen marrubi mingaiña.

 

Babeleko dorrean ezagutzen ez diren hizkuntzak

bizkar, lepo eta hankatartetan idatzi zituzten beharrak

delikazioaren eskuekin deskubritu zuen aratzak

azal haragiak eskaintzen dituen plazerrak.

 

Hodeien kotoiean izerdi patxetan antza

Venuseko mendian sartu nahi destinu lantza

ezkeroztik bizi da erraitan mila dantza

aingeruek larrua jotzen duteneko zalantza.

 

 

                       II

Kotxean zeundeten bakoitzean

zakilaren mamua retrobisorean

neurosi guztia klitorisean galdua

ezezaguna menperatzeko primerako amua.

 

Neumatikoen usaina gorputz orbainduan

bustitako tapizeriatik lurrinduriko intziriak

eskufrenuko olio zuria ipitz belztuan.

Orgasmoari darraion bakardadearen deposituan

ito ziren errealitate berekoiaren aitzakiak.

 

Afekturik gabeko amodio abortuan

latexeko ahotsaren tankera hartzen du sexoak.

 

 

                       III

Gezalak marraztu didan bezala

desiragarri zitzaizkidan ere bi mendi

biluzi etzanda zeundela

figura igurtzen zuen ondarra ni.

 

Olatuen ezpainak

ahoaren aparra

 

Ortzemuga zetazko maindire bihurtzean,

maindireak gorputza besarkatu zuenean,

laztana irrika nuen lamiaren beroan.

 

Gardena berdeurdin koloreztatu zela jakin bai orduan

 

Hezetasun gezamina begi lasaietan

kilima gazia ezpain lodietan,

hego haizearen grina asegabea,

albotik urrundu zenitzaidan,

ondarrean irudia betirako utzia.

 

 

                       IV

Ohiuminen sinfonia pausatuan

esnatu dira behatz puntak

behatz punten suzko dantzan

urtu dira izotz ixtarrak.

 

Aldaken birak eroa nazan

belarri ondorako bidean

ahoak laztanduriko lepoan

kixkurtzen da sentimendua ahatspean.

 

Ohiuminen sinfonia pausatuan

esnatu dira behatz puntak

behatz punten suzko dantzan

urtu dira izotz ixtarrak.

 

 

                       V

Geldiunerik gabeko trenaa

odol gorrian funditutako errail puskak

laba uholdeak zure adatsetan

airerik gabeko asmadun sumendia,

zuzenean inpernura.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.