Poesia erotikoak
J. L. Padrón
Ezpain margotuak
Eguzki pitzatu bat basoaren barnatasun satsuan
zeru jelatu bat
gauaren begi urratuak ene zakil-zuloan
hildakoen kiratsa maite dudan bezala maite zaitut
usteltzen ari dan krabelin bat dago bere sabelpean
ireki egiten da leiho haien hutsunean egunsentia
ezpain margotuak eta zetazko galtzerdiak odola bezain leunak
ene ahoaren altze itsuek zure sabela musukatzen
bilutsia gorputza kristalezko ortzea bezala
ez, ez dut hil nahi
begi urdinak dauzka heriotzaren aurpegiak eta,
paisaia disolbatu egiten da ene esperman.
Plazerraren oinazea
Eta eguardi urdinak zure zila barne-banatzen du
sortzen hasi dira beldurraren planetak barrabiletan
eta maitasunaren hilezkortasunean isurtzen da ene bizitza
oh, plazerraren oinazea ixiltasuna eta bihotzaren artean linburtzen
sutan gauaren uzkia espazio zurbilean
eta esperma mingotsa zure ezpainetan petalozko itsaso bat bezala.
Baso zilarreztatua
Poema hau idazten dudan eskuarekin masturbatzen naiz
ozeano epel bat primadera krudelaren ninietan
zerutar kupula bere berna artean ilargia baso zilarreztatuan bezala
eta bihotz guztien urmael urdinskak odolez tindatzen dira
tristezia bezala gure bakardadea izara elurtuen artean
aienatzen idizil goratuaren eternitatearen boterea eta,
zure ditiburuak tximeleta zaurituak ene hortzetan
gaua ausentziaren luzadura da.
Iluntasun epela
Erortzen, erortzen izarrak aluaren iluntasun epelera
eta poema honen zeru beltza bere lurrinean itotzen.
|