Betikotasunaren zurrunbiloan
Amaia Ezkiaga
Biharraren izena ahazten bazait eta etorkizunak nirea galdu badu, iluntasunean herioaren haragitan ez dut zu gabe aurkitu nahi.
Zatoz nirekin...
...eta nik, maitea, itsasoan ez dut gehiago beste amoriorik topatuko. Zu izango zara niretzat kresalezko amets bakarra, zu eta zu... beti zu.
Eta nik, laztana, mendietan ez dut gehiago zuri itzal egingo dizunik aurkituko. Zu izango zara belar hezeko klorofila fresko bakarra, zu eta zu... beti zu.
Eta nik, ene kuttuna, ez zaitut gehiagotan ahaztuko. Beti egongo zara nire gogoan, zu bakarrik, zu eta zu... betikotasunean GU.
Ametsetan kateaturik galduko banintz, negar malkoak xurgatzen lagunduko lidakeenaren laztanik gabe ezingo bait nuke jarrai.
Ekin bideari...
... eta nik, bihotza, doinu goxo batean lokartzen den poesia guztia loratuko dut.
Eta nik, ene argia, zeru gazi batean kulunkatuko diren dizdira itsugarrizko amets guztiak piztuko ditut.
Egizu lo nirekin heriotzaren amets epel eta luzea. Zatoz nirekin, ekin bidea...
... eta nik, ene bizia, lo kanta epelean babestuko zaitut... mugarik ez dagoen unean... GU.
|