L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 7 (1992-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Hondarren laketgarria

 

Vicent Gil de Paules

 

Liburua irikirik utzi zinan zinta liladun kapelaren ondoan eta zeiharretara kokildu zunan burua ezker eskugainean pausatuz.

        Haize fin beroak gaztainkarazko ileadats naharoaren mutur zerbait erdi zabaldu orrialdeen aldera bulkatu zinan.

        Larruaren beltzarantasunak haragiaren biluzgorritasuna areagotzen zionan. Hartara, bizidun kolorezko puntu abantzuño bakarra zunan hondar zuri-zuritan; izanez ere, karramarroren bat noizbehinka usu joaiten zunan itsas hegirainomukuru izanki xit izuti balebil bezala.

        Lapitz ordurartio Eguzki galdatan leun eta eroso xitki zirauena harkoskorrek arras iratorik ziagonen, zunan desagertu; bere bidezko marraketak baizik ez agerika elez zirelarik:

        "Bulartsagarrak etengabe igurtzitzen zituen mihiaz gozatu ederra eman nahiean. Neska —holakoekiko arront sentibera— bularrikara oso zen. Gezal urdina —egun ezinago gardenaren baitan garden— goiti ari ertzeko iluntasuna irentsiz oinen bustitzeaz ferekatu nahiez.

        Gorputzaren zamari atxekitzen zion besoa luzatu zinan hondarren azpi hotzean gaindi sartua eta zertxobait ukitu, zer eta maskor bat zorrotz samar suertatu zitzaiona, hain xuxen ere.

        Behatu ordukoxe, dzanpez laketsi, beretu eta uretan pixkirrin batez ikusi ondoan, errara ezarri zelarik igurtzialdia aisita hasi zinan, bere gogara haren mutur limuriaz arteziaz baliaturik hasi ere.

        Eguzkiaren fereka gorputzaren aitzinalde biluzi osoan nabaritu zinan. Ezpain gutiziagarriak delikatuki zitinan losintzen anartean bere gogamenak sortarazten zituen idurikapen iradokorrak eroaldi, uzkiko ere zen furfuria bilakatzen ari zirelarikan:

        "Ohatzearen hegian jezarri zen zangoak arras bereiziak lekuño busti bilotsua erakargarri agi zekion.

        "—Nahi diat gibeletik eman ongitxo zipatzen didaanean!

        "—Atseginez dinat osotoro eskeiniko bete-betean idek; tramankulua sar eta kakaraino bidera diezadan!

        "Eskuin zangoa bere pareko sorbaldaren gainean kokatu zuen alua guziz emana zion artean. Oinak —aidean gorriago iduri— larruaren gogoa bai eta haren bizkarrera jo zuen bere osoaz irrikatsu laztantzeko asmotan.

        "—Luzeago zurrupa! Ez geldi! Zurrupa! Zurrupa!... Oi!...

        "Lirginda guzia ari zitzaion ateratzen alu zukutsutit akigabeko jario.

        "—Eman popa! Popa!...

        "Neskatxa belauniko paratu zen sabelpearen aitzinean lagunaren arriala zuelarik.

        "—Halaxe!... Zulazulatua ziaidan hau laket!...

        "Iztarteko izerdi-zurrusta irristagarri ezin hobea zen. Batzutan, neskak bere aieru zalegarria ere erabiltzen zuen, nasaiki erabili, izorrakidearen ipurbegiaren ingurua hatzez alumamiztatzen aunitzez zirristagarriago izan zedin.

        "—Hau bai dela! Hauxe, baiii!...

        "Gisakoa eta bertze aditu eta neskatxa arizaleago zen, zirrin-zarran, topekakoa beretako erdietsiz harendakoa ere jadetsiz.

        Otto luzatua arras arrai zegoen; era beran, nafarrilar biribilagotu ezin edena alutik at zalu eta zoli agertzen zena.

        "—Bai ipurdi otxana, hirea!...

        "—Hiretako lardagarri!...

        "Tarteka-marteka zakila tinka-tinka hartzen zion eta aitzina-gibelera eragiten. Halakotan, mutilak kurritzear egon uste zuen; alabaina, neskak utzi eta uzkiari ekiten zion berriro.

        Barneko beromina gaitzagotuz zihoakion heinean, arratsak gorri epelera jotzen zinan haren larruaren beltzarantasunari indiar ezin heziaren kolorea eratxekitzeaz edertasun osasuntsua osoago nabarmenduz.

        "Neska zulotzartuan zegoen hasgorapenez oraino; arront loturik segitzen zuen.

        "—Usu erabili diate?... Aaa!...

        "—Nahi hainbat aldiz, ia!...

        "—Txotxoa eta zein nahi dizkiate sartu?...

        "—Txotxoa, batez ere! Gainerakoa... guttitan gustatzen ziaidan!...

        "—Bai ederki popatik usu eta nahi hainbat aldiz eman izana!... Mmm!...

        "—Zenbat falta dun eragingailuari ailegatzeko? Atx! Ooo!...

        "—Milimetroak!...

        "—Orai! Aaaiii!...

        "Tragingailua eta guzi sarturik, morroiak musika aditu zuen gorputzaren barne-barnetik, aleman maisuaren zazpigarren sinfoniaren laugarren mugimendua zena, preseski, eta zuringoa jauzkari hondarretaratu zen gordea gordea zuenaren sabelak ere ber-gauza egin aitzin.

        Olatuak bere gose-egarri hurreratzen zitzaizkion oin-hutsei ferekamusu maitakorka egon gogoa gorde ezinez. Aluinguruko bilo trinko nasaiki hazia heze-heze ziagonen. Gozadardara goiti-beheiti iragan zunan bere baitan bertako eskapabidea geroago eta zabaltzenago zihoakiolarik eta irrits jasangarrira ezinbertzez makurturik luzaroko kurritu eta erlaxatu zunan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.