Ezetz igarri!
Ondo pentsatu ondoren emaiozu hitz bakoitzari dagokion esangura edo sinonimoa. Ahaleginean aspertzen zarenean, falta zaizkizunak osatzeko eta okerrak zuzentzeko Azkueren hiztegia erabiltzea gomendatzen dizugu.
ESKAMA
a) Zegaraako auzoa
b) Markiña inguruan arrain freskoa
c) losintxa
d) lorez apaindutako eskaratzea
GOLA
a) txerriaren okozpea
b) goragalea eragiten duen usaina
c) nola
d) agurtzeko erabili ohi den hitza
KOPALET:
a) Zuberoan kopa bete esne
b) godalet
c) anega laurdeneko otarrea
d) adin bereko neska-mutil taldea
PENTZE
a) Larrerako saila
b) bizkaieraz pentsatu
c) ekaitz ostean lurrari darion usaina
KOTE
a) Zuberoako zenbait herritan txakurrari deitzeko hotsa
b) basoko landare arantzatsua
c) bakoiti
SUKUBEL:
a) Dulantziko koba baten izena
b) adineko pertsona
c) itzaltzear dagoen sua
d) sua darion kupela
GELARATSU
a) gelara ugari dagoen tokia
b) gizaki ezatsegina
c) laratz
d) gelara hurbiltzea
NAZKI
a) bai horixe!
b) egosirik emakume erditu berriei ematen zitzaien belarra
c) nahiko, aski
MARABIO:
a) Brasil aldeko fruta gorrixka
b) Garabi moduan erabiltzen den tresna
c) mailuki
d) zorabio
ZAKARRO:
a) koxkol iletsudun beranduko gaztaina
b) zakar baino zakarrago
c) karramarroaren familiakoa
d) ondutako belarra
BIRUNDA
a) iguina
b) bira, buelta
c) borobil-borobila
d) 3 metro baino gehiagoko jirafa
IZARKI:
a) Emakume izen
b) izarrak asko maite dituena
c) sua errautsez estaltzeari deritzo
d) korrika egin eta gero gorputzari dariona
|