P.-ri
J. M. A.
AZKENEAN,
urteak joan direnean
AZKENEAN
zaratak dena ixilarazi duenean
irriak negarra estali duenean
disimulatzeak gehiago balio ez duenean
AZKENEAN
ke laino zikin batek,
azken arnasa kolpeak,
dena eraman du,
URTEAK JOAN, URTEAK ETORRI
BARNEAN gordetako
garraxi ixila
min etsia
etsipen gordina
URTEAK JOAN, URTEAK ETORRI
LUZE jasandako
arduren pisua
bizitzaren latza
norabide galduen itsutasuna.
BAINA URTEAK
pasa dira;
joan dira
ETA ez alperrik.
G a r r a x i a l e h e r t u d a.
m i n a h e d a t u.
e t s i p e n a u x a t u.
a r d u r a k a s t u n d u.
b i z i t z a g a r r a z t u.
n o r a b i d e a k i t x i.
URTEAK JOAN DIRA
ETA barrenak
ezin du gehiago
EZTANDA EGIN DA
ETA AZKENEAN
ke laino zikin batek;
azken arnasa kolpeak
DENA ERAMAN DU.
(1990-ko azaroak 30)
|