Iantzaren arimaz zonbait intuizio
Aintzinaborda
I. IANTZA LUZE
Sosaren hasierako bortz lehenbiziko urrats pentsatu gabe in ostean; dana zentzu gabeko munduan dabiltzan gauza oro sartzen da ene baithan, iantza luzearen erraitan sarrerazten nauelarik.
Iantzaren azken barruko muinek munduan atxekitzen ditugun sekretuen gezurtatze majikoa nola ulertu erraiten didate.
Madariak, aintzinerat atzerat, nexka guzien arteko itxaropen zuri tridimensionalak so nahiean, eta burutzekotz urrats berdinen ilusio beltza etxe zaharretan gordeta.
Agurra eman eta berriro ere bueltaka hasi, milaka floka iten eta pentsatzealat ausartzen ez garelarik. Gaitzerdi, munduko xinpletasun logikoa ez da ageri heben, ospatzen ari garen kabalkada sinistezin hunetan.
Beltzez jantzitako bolanteek eskeintzen dikigute amoriuak, eta aurpegi gabeko hameka gorrik bere sosa eskatzen dute ahalgerik gabe.
Iantza-luzeak jarraitzen du bere bidia, bide burugabea, arrastiriak ez beit gaitu geldiaraziko, eta Gañekoletako baserrietako teilatuetan haizeen beldur gorenak geraturen dira biziki nekatuak azken lanak burutu ostean.
II. BARRIKADA-HAUSTIA
Mila pago berde horiek bere atzean utziz gero, hasten dira bere urrats eta jira majikoen dantzan; lehenbiziko zaintzale hark idekitzen du bidia bertzeek bere lana bukatzekotz, eta zaldi urdinaren irrintzi gorriak ekhiaruntz abiatuz, lerro amaitu gabe batean ezartzen dira jinko guzien present emeitekotz asmoan, xirularen kanta eijerra bizigai guzien erraietan sakabanatzen deno.
Satan gorri gisako zaintzaileak konjuratzen die azpilurreko buztinezko izpiritu saindu ahantzi oroer bere hisopo zabalarekin, eta bere iantzaren laurden bakotxaren laugarren urratsaren egite ikustezinaren barruan, ezin du kausitu baso ilun eta sartezin sekretu gordina, hor dagoela jakinda ere.
Zaldi urdinaren arrasto gorriak kutxatzen ditu pentsamenduetako zoko baztertuenak eta kadentzi argitsu ezin hunetan, hameka antrexatako hegada kurioxak erakusten digu mendialde bertzaldeko zortzikote zuriaren bortitztasuna bere laur borroka kosmikoetan zirikez apaindutariko bere laur gudu-gardenen iantzetan.
III. ANTZINA-PHIKA
Borobil amaitu gabe bateb barruan, gizonaren proportzio ikustezinaren distantzian, zonbait izpiritu neutroek neurtzen dute denboraren geldialdi bakotxa, geldialdi oro. Eta ez den ekhi baten gainan kokaturiko zulo infinitoaren inguruan, ezartzen dituzte norberaren nahi eta gogo kausigabeak, bere ez-kausikuntza proportzi ezaguntza arronta edo guzizkoa ez betetzearren. Norabide guzietara omen doa iantza hunen esistentziak ez digu argitzen eijertasunaren zerdakoa; zertan datza mugak; ez eta hilkortasun proportio grixaren intuizio semantikoarena. Biño, kosmikoki, oin guziek une harrapaezin batean egindako urrats amaitu gabe bat ari den bitarteab argi korapilo batek, desegiterakoan, egiten duen eztandak, mila kanpoko begi hertsi eta tapatuak liluratzen ditu, elkarte amaitutzat eman ditaken aintzinitateko gogo galdu baten begiradaren antza.
|