L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 6 (1991-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Irripar triste batez

 

Poeta afizionatu bat

 

Maitea, nola madarikatzen dudan Iraila fragil eta nekatu honen pean, gure etxea inguratzen duen amets apurtu eta lore disekatuzko estentsioa. Hemen dira iadanik beleen itzal diminutoak herdoilaren margoak gure bihotz delikatuetan diseinatzen; tristuraren zentinela desleialak ere zulo bat zabaldu dute bularren sortaldean. Begira itzazu bestela arratsaldearen malkoak leihoaren alboan animaren bakardadea ozeano ilunei eskeintzen, ikusten duzu, maitea, gau triste bat gehiago minarentzat eta sintaxiarik gabeko poementzat.

        Eta begira urrunera-barne demiurgoaren derrotaren seinale-nostalgiaren alfabeto guztien desolazioa eta haizea amestu izan genituen lurraldeak ezabatzen, oro estaltzen.

        Ez zenidan sinistu "maitasuna tristea da eta eternidadea inorako bidea bihurtzen da" esan nizunean.

        Muxu goxozko logelak eraiki genituen gezurra zela pentsatzeko, baina sentimenduek ez dute denbora engainatzen.

        Esaidazu orain, esaidazu maitea, zergatik iltzatu dituzten txoriak horizontean, zergatik zure begiek ispildu hautsien kolorea duten. Esaidazu non aurkituko dirudan buruz genikizkien bertsoak-Federico, Brassens eta Lizardi-eta itsasoetarantz abiatzen zen izar eta haritzezko ibilbidea. Gogoratzen duzu ze ondo pasatzen genuen ezpainetako ametrailadoraz guztia zulatzen eta etxetik iheska igarotako egunsenti eta iluntzeak.

        Bai maitea, guztiok gara arruntak, are gehiago ni bezalako poeta afizionatuak. Ikusten duzu, hogei urte hauen bapateko traizioak goibel eta ezkor jarri nau. Ene maitea, iritsi da lagunen hiletetara joaten hasteko garaia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.