Petiri Errekart
Zergatik galdetzen diot nere buruari
Zergatik eskuak luzatzen ditudan aldioro
ezin zaitut heldu?
Zergatik zu ikusi eta zure gorputza haizean desegiten da
nere amets guztiak eramaten?
Zergatik zure begirada luzeak nere aurkitzen duenean
zure ahoa zabaldu egiten da irrifar goxoa erakusten?
eta
Zergatik ene irrifarra erakusten dizudanean
desegiten zara haizean amets guztiak eramaten?
|