L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 4 (1989-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Kaki kolorez

 

Txus

 

Herri baten historia penaz kontatzen denean herri horren gatazka eta gudak kontatzen dira.

                "Amaiur gaztelu beltz hori

                berrehun gudari oroitz zuri... "

        Amaiurko gazteluaren hormak aspaldian jauzi ziren eta, nola diren gauzak, beharbada Eskorialeko harri zaharrak defenditzera bialduko gaituzte. Edo agian Tejerori —bai, 23Fkoa— giltzak emango dizkiozu mandoaren aginduz, badakizu goitik amiltzen direla aginteak. Biharamunean ez duzu egunkarietan sinistuko. Azken finean ea dio axolarik Martinez nahiz Iruretagoyena izan, zu agintzen dutenentzako tresna hutsa bihurtuko zara.

        Nortzuen baloreak goraipatzeko?... Aspaldian New York-eko boltsan jausi zirela balore hoiek, Wall Streeteko hamaikagarren pisutik komertziante itsutuak jausi ziren modu berean; orain jende burugogorrengan soilik irauten dute, 36-ko guda zibilean bageunde legez.

        Suerte ona bazenu lagun onak egingo zenituzke eta lehenengo egunetako zure gainean dabiltzan barreak isilduko lirateke totolo handi hari guardiak egin trukez.

        Badakit zure momentu beltz hoiek kantatuak izango ez direla eta Amaiurko gazteluaren iluntasunean negar egingo duzula. UKO EGIN TOTOLO eta EJERZITO GUZTIARI dira zure pentsamentuak.

        Ez sinistu txikitan entzundako sermoiak, gizon egiteko soldadu joan behar dela eta, tio Inazio ere gerran gizondu zela eta...

        Kasu egin, besterik gabe gainera, basamortua defenditzen duten gudariei, eta edan ura.

                GIZON EGIN NAHI BADUZU

                EDAN URA

                        (Tuareg-en esaera zaharra)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.