Fakultateko irakasleei zuzendua
Doinua: Mutil koskor bat
I
Fakultatera etorri nintzen
ikasteko itxaropenez
matrikula ere ordaindu nuen
eskatzen ziguten legez
etxe berri hau beterik dago
bai ikaslez bai irakaslez
orain berriz pentsatzen jarri naiz
zer eskeintzen digute ordez?
hilabete pare bat klasetan
eta pulamenturik batez.
II
Ondo aski pentsatu ta gero
jaikitzen gara goizean
gogo handirik gabe prestatu
ta abiatzen hotz-hotzean
hestu ta larri ibili arren
hor goakizue bidean
ezer berririk ikasteko prest
zerbait jaikiteko antsian
baina gelara heldu bezain pronto
irakaslerik ez bertan.
III
Minutu batzuk pasatzen utzi
berandu etortzen da nornahi
gaizki pentsatzen hasi baino lehen
jarraitzen dugu danok zai
modu onean han gaude zintzo
pentsatuz; etorriko da bai,
adieraziz batak besteari
ez kezkatu, egon lasai
baina ordu erdia pasa ta gero
argi dago, gaur hartu du jai.
IV
Ia denak gosaltzera eta
bakarren bat ikastera
bigarren ordua izango al dugu
hori da gure desira
jende gehiago azaltzen da ta
ordua badoa aurrera
kezkatzen hasiak gara berriz
ez bait dator inor honera
halako baten, baten oihua
maisua ez dator klasera.
V
Klaseren bat ematen badugu
dirudi broma izan dela
egunero gabiltza gu berdin
zer egin ez dakugula
esan daiteke irakasleentzat
ikasleok sobran gaudela
soilik azterketara etorriz
hobe ote da horrela?
Norbaitek ukatuko du baina
nola asmatu bestela?
VI
Irakasleen artean noski
batzuk ardi besteak otso
bulegotara ate joka joanda
gark biera, beste hura gaiso
batzuk ordutegirik ez dute
honek lo hartu, horrek paso
egunak joaten dira alperrik
azkenean haserre oso
batean greba, bestean txarla
beti irakaslea airoso.
VII
Irakasleok zintzoak garenik
ez dut orain aitortuko
artaldea handia da eta
danetatik da bilduko
izango dira ikasi gabe
dutenak dena gaindituko
ikasle denak berezkoa omen
izatea alper betirako
baina irakaslerik ba ote da
prest ikasleei laguntzeko?
|