Nire lakua
Zuribeltz
Imajina ezazue laku bat, zuen gustoko laku bat. Gustatuko litzaidake jakitea nolakoa den eta zer-nolako gauza gertatzen den bertan; nik nire aldetik, kontatu nahi nizueke duela gutxi nire lakuan gertatu zen zerbait. Zuen lakuetan bezela, nirean ere badira arrainak. Arrain hauetako baten historia kontatu behar dizuet.
Arrain hau, beste batzuekin batera, laku hondarrean bizi zen; iluntasunak argitasunari bide ematen dion lekuan.
Argitasunaren bila, goruntz begiratzen zuen aldiro, txikitan bere amak esandako hitzak bururatzen zitzaizkion:
Ez zaitez inoiz igo argitasunera, heriotza duzu eta. Disfruta ezazu gure iluntasun honetaz.
Betidanik nahikoak izan ziren hitz hauek arrainarentzat argitasuneraino ez igotzeko; baina egun hartan desioa izan zen irabazle, mundu ezezagunerantz bere hegalaldia zuzenduz.
Gainera heldu zenean eta bere begiak eguneko argi bizira ohitzen ziren bitartean, bere amaren presentzia inoiz baino gertuago sentitu zuen.
Baina uraz kanpo aurkezten zitzaion paisaje berria ezagutzeko kuriositatearen aurrean, alhadurak amore eman zuen.
Bi munduak konparatzen zituen, eta dudarik gabe barnekoa askoz ere ederragoa eta bizitasun gehiagokoa zen.
Bere mundura jaistera zihoan une berean, desilusionatuta zegoen arrainak txori bat ikusi zuen.
Galdetu egin nahi zion: "Zu, nor zara?", baina ez zen ausartu. Txoria, hegaz, urbazterrera ailegatu zen, adar batean jarriz. Ez zen koturatu ur gainetik adi-adi begiratzen zion buru txiki bat irten zenik. Eta hara zer nolako sustoa hartu zuena, gure lagunaren ahotsa entzun zuenean!. Ikara pasa ondoren, honela galdetu zion:
Zu, nor zara?.
Galdera honi esker elkarrizketa bat sortu zen, eta hemendik, konturatu gabe, bata bestearen beharra. Batak besteari hitza kentzen zion ahotik, bere munduaz hitzegiteko.
Gaua iritxi zenean, arrainari burura etorri zitzaizkion bere amaren hitz faltsuak.
Agurtu ondoren, bakoitza bere mundura itzuli zen. Egun berriarekin batera, elkarganatu ziren berriz. Txoria triste zegoen, eta honek harrituta utzi zuen arraina. Horregatik galdetu zion:
Zer gertatzen zaizu?
Konturatzen al zara erantzun zion txoriak bakoitzak bestea utzi duela bere mundura itzultzeko, atsedena hartzeko orduan?
Egia zen. Bi mundu ezberdinetan bizi ziren. Arrainak, oztopo naturalak gainditu nahiean, salto egin zuen bere indar guztiekin hegalak mugituz. Baina alferrik izan zen.
Metro batzuk igo ondoren uretara erori zen. Berriro ere saiatu zen, baina oraingoan ere porrot eginez.
Txoriaren begietatik malko bat irten zen. Ezinezkoa zen hura. Arrainak, jasan ezinik, azken eta izugarrizko esfortzu bat eginik, uretik irten zen hegaz. Hegalaldiak denbora gehiago iraun zuen; baina erori egin zen, urbazterreko arkaitzen kontra. Bapatean, konturatu zen hegaz egin zezakeela eta txoria eta arraina, biak batera, zeruan galdu ziren. Arraina hilik zegoen.
|