Begirada okerren izkinetatik
Shaktale
Begirada okerren izkinetatik entzun daitezke
isiltasunaren seme-alaben orroak.
Mendeku egarri, gorrotoaren ahotsak.
Ezberdintasunaren hilobian ehortzitako arimak
behin eta berriz bizirik irautearekin ametsetan.
Injustizia eta lanak zaildutako eskuek
amorruaren aizkora desehortziko dute.
Gatazkaren odola isuriaraziko
sistema establezituaren aurka diharduten
lubakietako aktibistek.
Ghetto setiatutik aterako dira,
ideien kontrabando hutsean aritzeaz nekatuta.
Porrotaren bilobek ez dute arrazoiarengan sinesten,
ganibetaz, itxaferoz, molotov koktelez
erahilgo dituzte
amodioaren intifadaren aldarrikatzaileak;
behingoz, historiaren pentagraman,
benetako askatasun,
berdintasun,
justiziaz
blaitutako notak idazteko.
Zapalduen diktadura ezarri
eta bihotzean daramaten mundu berria
egiazko bilaka dadin.
|