Gure sabelean
Stanley
... eta Hefestok modelatu zintuen buztinez
eta gaitz guztiak biltzen zituen kaxa
ireki zenuen
eta munduan zehar zabaldu ziren
eta ordutik arrain tropikal bat
daukagu sabelean
eta ordutik atzerritarrak gara
hego haizea bezala, sua bezala.
Gezurrean igeri eta loreak janez
eusten diogu munduari
anisezko izarrak banan banan banan
itzali arte.
Gero erori egingo gara erori
eta erorkeran gogoratu ahal izango dugun
gauza bakarra
fruitarbol bat izango da,
algodoi zati bat...
eta irudituko zaigu guztia
ur tanta batean gertatu dela.
|