Leihoak
Konstantino Kavafis
Egun hutsak pasatzen ditudan gela ilun hauetan
alde batetik bestera noa
leihoak aurkitu nahian.
Lasaitasun handia litzateke baten bat irekitzea.
Baina leihoak ez dira ageri
edo gutxienez nik ezin ditut aurkitu. Eta agian
hobe da horrela.
Agian argiak beste tirania bat baieztatuko luke.
Nork daki ze gauza berri ekarriko lituzkeen?
|