Poema eskizofrenikoa
Okendo
Lili usaidun albiste bat utzi zuen
telebistako partidu
traszendental batengaitik.
Tripa zuloa asetu,
eserleku propioan eseri eta
aparailuari so.
Egongelako aparailuak
pareta heze osoa estaltzen zuen,
ez pentsa handia zelako
etxea txikiegia zelako baizik
apatiko honen kontzientziak oraindik
beharresten zituen hiru printzipio;
jatea,
whiskyaren hiztegia
eta denbora itzaliz egiten diren
glukosazko jolas esporadikoak.
Emaztea aldiz formalegia zuen,
goiza zaunkaka hasi orduko
iratzarri eta eginkizun oparo
ezin ohoretsuagoak
burutzeari buru-belarri.
Seme eskizofrenikoa
mihiari frenua jarri nahian
eta eskuineko eskua luzaturik,
isiltzeko aukera abandonatua
ematen zion
aita apatikoak belarrondoko batez.
Behintzat historia ondo bukatu zen,
izpar egoki batez;
aita apatikoa sabai hezetik zintzilika
zegoen estalaktita batek
buru hezurra perforatuz hila kausitu zuten.
|