Gramineak eta zu
Stanley
Udaberria gerrila arraro bat da,
analfabeto beilegi hura,
eta erleak datoz eta zu alergia bat zara
eta gasolindegiak loratu egiten dira
eta eguzkia gorri jartzen da orain bezala
eta auto istripuek tristeak izaten jarraitzen dute
baina apur bat gutxiago
eta liburuak ireki egiten dira
eta tertulia radiofonikoetan
ez dute onartu nahi baina badakigu tristura
krisi egoeran sartu dela.
|