Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema
Shaktale
Turistez beteriko Italiako maitasun galduen herria
desamoratuen aberria
plazarik famatuenean usoz inguratuta,
baina amets hegalaririk gabe
botaka egin nuen edo behazuna izan izan al zen?
Ez dakit nire memoria jada aneuronizatuaz fidatu.
Baina ez zen izan nihilismo hutsezko kexu esistentzial gordinarengatik
ezta bihotzaren iraulketa saminarengatik ere,
ginebrazko ordu batzuren erruz baino.
amodio ezinen beste gau baten horditze mingotsa.
Bihotz zartatudun poeten antzera,
bizimoduak emandako kolpe sogorrak ahazteko edaten dut;
zoriontasun faltsuaren lorategian
lehen larrosa arantzgabearen hazera
itxaroten dudan bitartean
ez dago larrosarik arantzarik gabe
ez dago maitasunik gorrotorik gabe
nire ahaleginaren antzutasunaz ohartzeko indarge.
Bai, neuk ere bihotza zartaturik daukat,
baina ez lortu gabeko nerabezaroko
amodioengatik soilik;
poesia sentimentuen adierazpen askea
liburukote aspergarrien esanetan
zikintzen duten megaliteratoengatik baino.
Azken korronte/joeraren aurrean makurtzen direnak,
hitzaren saltzaile doilorrak,
berunezko bihoztun putre ustelak.
Pariseko «pret-a-porter» MODA jarraitzen duten
emakume dirudunen antzean,
merkatuko legeak itsu-itsuan
jarraitzen dituztenak.
Euren luma gehien eskeintzen duenari
saltzen dioten lukurrero zikinak.
Artistaz mozorrotutako diruaren esklabuak,
jarrai ezazue metaliteraturaz eta metanegozioez
metadiruaz eta metaengainoaz
idazten.
Gu,
barrua
erretzen diguten azkonak
kentzen saiatuko gara.
zuen liburu pozoinduak ez irakurtzen
|