Itsu-erromantzea
Vicent Torrent
Hamazazpi ehunetan bostaren
udazkena zen,
Altean lehorreratzen
Bautista Basset,
Karlos Austriako armadaren
jeneral gisa.
Marinan sartzen da
eta herrixketatik ibiltzen
eta eskualde askotan
Mauletei Harmak eman
eta beraren arrazoiak entzunez,
Karlos artzadukeak
zergak kenduko dituela
laborariek sinetsita,
eta Herri guztia
Felipe bostari zut ipini.
Europa guztiko
errege eta gobernariak
begira ipini
eta hauzian sartu,
kenkan baitago
Espainiako erreinuen koroa
eta jaun biek
gerratea sorteraziko,
aliantzak bilatuz,
beste estatuekin bi armada altxatuko,
Felipe Bourbondarra eta
Karlos Austriko, beren izenak.
Herrietan sortuko ere
jaun nobliei
indarra kentzearen
esperantza
eta aste gutxitan
Valentziarako bidea hartuko,
Maulet eta aliatuak
hiri eta herrietan sartuko,
han eta hemen
Herriak kutxak zabalduko
eta kalera ere atera
Botifleraren kontra senyerak
eta Karlos artzadukea
Quarteko atean txalotuko
eta berak zin (egingo)
legeen primezia.
Orain diodan egunaz
oroimena gorde:
hamazazpi ehun zazpian,
Apirilak hogei ta bost,
bataila tristeak
Almansan lurra ikara,
bourbondar armadak
Austriarena kolpez hautsi
eta, defentzarik ezean,
arras eskualdeak mendera.
Egun txarrez sortua
suntsidura eta sakailen erruduna.
Almansatik badator gaitza,
zuzen diote dena hartzen duela:
ezin ahantzi baita
herriaren buruan gelditu dela.
Herria guztia
maneratuz
eta jendea krudelki tratatuz,
koroaren boterea handitzeko
garaia heldu zelakoan,
berehala
Era Berriaren dekretua aldarrika,
ukatuz hala
arbasoen lege eta ohiturak,
galeraziz hala
hemengo hizkuntza mintzatzea.
Jaun-andreok,
historiaz egin dugu kontua;
jarraitu nahiz gero
liburutan dago dena.
|