L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 13. alea (1999ko abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Kolonialismoaren aukako mugimenduen gorakada

 

Joxe Iriarte Bikila

 

Hirugarren Munduan, deskolonizazioak nazio askapenerako haizeak astintzen ditu, borroka horietkao liderrek eta teorikoek gateria liluratzen dutelarik. Frantz Fanonen idatziek esate baterako. Aljeriako gerrak Frantziako Estatuari galera handiak ekarri bazizkion ere, Tet-eko erasoaldiak EEBBei izugarrizko desprestigioa ekarri zion. "O! O! Ho Chi Minh!" oihukatzen zen Pariseko kaleetan, eta Europako gazteria antiinperialista porrokatua bilakatzen ari zen, ez zuen politika hiltzaile eta xurgatzaile baten konplize izan nahi. Hego Amerikan Kubako iraultzaren itzalpean, Che Guevarak aldarrikapena trikontinentala idatzi zuen: "bat, bi, hiru Vietnam sortu behar dira".

        Tupamaroak, Montoneroak, ERPkoak eta abarrak jada ez ziren oihanetako eta emendietako ohiko gerrilero bizardunak, urbanoak baizik. Mota desberdinetako estrategiak gizarte desberdinetako egoerei aurre egin nahian asmaten eta dihardutenak dira. Bazirudien iraultza mundializatzearen bidetik zihoala. Ezkerraren aldizkari batzuetan, Euskadi, Europako Kuba zela idatzi zen. Eta guk egin genuen hala zela.

 

Borrokaren gorrian

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.