Denborak ilundu ditu kaleak
kriseilu esperantzadunek elurra nekez urtzen duten
lurralde urrunetan
elaiak biluztasunera kondenatu dituzte
eta ezin ditu gudak arropatu
fusilen beroa arriskutsuegia delako
haurrak baino ez dira jolastuko
lubakietan libertitzera
besteok tiroen jokuan jausiko gara
behin eta berriz
zulo guztiak polboraz zarratu arte
haize koloreanitzak
gorriz tindatuko dituzte auspoak eta hitzak
eta borrokak
denborak ilundu baititu kaleak
eta ilunduko ditu
amorruak leotz guztiak beteko dituen arte
|