Irratsaiak
Xabier Izaga
Hogeita zortzi egunean ur botila besterik
ahoratu ez dugula
nekez eraman dugu dutxaraino
gure ahultasuna.
Film triste baterako eszena aproposa
eratu dugu segurki, hala ere,
musika hunkigarririk
ezean,
barre egin dugu elkarren biluztasun
penagarria ikustean
eta gutariko batek esan du makurtzen garelarik
gure ipurmami mai bakoek
behien atzealdea diruditela, eta
barre egin dugu atzera.
Ondoren irratiz entzun dugu otartekoak
jaten ditugula ezkutuan, eta
beti minberati, mindu egin gara
hogeita azpi egunean
gure gosearen berri eman ez duen irratiari
kargu hartuta
ez baitugu informazio arautegi deontologikoaz
tutik ulertzen.
Berehala, ordea, aspaldion gogoa betetzen
diguten
oroitzapen urrinei eutsi diegu
berriz ere
Kafekoletxe zopakaz esan du norbaitek
Eta barre egin dugu.
Bart irakurtzeko gaur izkiratua. Susa
|