L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 5. alea (1998-martxoa) —<vlad0507>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Langile eta soldaduak!

 

Rosa Luxembourg

 

Rosa Luxembourg Plonian sortu zen, 1871. urtean, Errusiako inperiopean zegoen zonaldean. 16 urte zituelarik politika bihurtu zuen bere mundua eta Poloniako Alderdi Sozialistaren barruan bi urte egin ondoren, espetxeratze zorian zegoelarik, Suitzara ihes egin zuen. Alemaniako Alderdi Sozialistaren zurikeria ikusita, laster batean Alemaniako Alderdi Komunista izango zena sortu zuen. Behin eta berriro izan zen espetxeratua. Hil, berriz, espetxetik irten berria zela, soldatu ezezagun batzuk hil zuten Berlingo kaleetan.

 

Zuen ordua iritsi da.

Orain, barealdiko hainbat egunen ostean,

Ekintzetara igaro zarete.

Munduaren destinua zuen eskuetan dago.

Egin zaitezte Gobernuaren jabe

langile eta soldaduen kontseiluetako

ordezkarien bidez.

Egin ezazue bat berehala

nazioarteko proletrioarekin eta, bereziki,

errusiar langile errepublikarekin.

 

"...azken finean askoz hobeto aurkitzen naiz jardin baten txokoan, Alderdiko kongresu batean baino, hau zuri esan diezazuket zuk sentimendu hauek ez baitituzu sozialismoaren saltze bat bezala hartuko, hala ere nik nire tokian hiltzea espero dut, karriketako burruketan edo espetxean..."

 

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

—Rosa Luxembourg, in Susa aldizkaria, 23-24 zenbakia 1989ko ekaina. 132-133 orr.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.