Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa
Bobby Sands
Bobby Sands
H. Block gartzelako ospitalean hil zen, 1981eko maiatzaren 5ean, hirurogeita sei egunetako gose grebaren ondoren. Hogeita zazpi urte zituen orduan eta azken bederatzi urteak ia osorik eman zituen espetxean, IRAkidea izatearen salaketapean. Azken lau urteetan, ez zuen izan ez libururik, ez egunkaririk, ez irrati edo telebistarik. Orduan idatzitako poemak, ezinbestean, Gobernu Britainiarraren komuneko paper ofizialean edo erretzeko paperean idatzi zituen, idazleak gorputzaren barruan zeraman boligrafo errekanbio batekin.
Aro modernoetan bizi omen gara
Mila bederatzi ehun eta hainbestegarren
urte zibilizatuan
Baina ingurura begiratuz gero
Tortura eta hipokresia aurkitzen dut
Aro moderno hautan hil egiten dira haurrak,
Gosez hiltzen dira, zergatia ez du
inork galdetzen,
Eta izuturik, biluzik, korrika doaz neskatilak
Beren oheak gauez bonbardeatu dituztelako.
Diktadore lodiak beren tronoetan eseri dira
Gazte askok gurasoen hezurrak
Ehorzten dituen artean,
Eta ilunbetako polizia sekretuek norbait
Elektrokutatuko dute, populua esnatu orduko.
Burokratek, espekuladoreek eta lehendakariek
Beren masailetan irribarrek
eskegitzen artean
Preso bakartiak bere hobiaren sakonetik oihukatuko
Eta andereren batek
geroko gizagaisoa erdituko du nonbait.
Liburutegietako arratoi zaharrentzat:
Sarrionandia, Joseba: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Pamiela, 1985.
Sands Bobby in Susa aldizkaria 23. zenbakia 1989ko ekaina, 125-131. orr.
Sands Bobby. Egun bat nire bizitzan Txalaparta, 1991