maitatzera kondenatu gaituzte
hiriak argazki grisetan kaiolatzen dituzten garaietan
botila hutsak bihurtzen dira kaioak
euriak fusilatzen dituen bakoitzean
krespoi bat idatziko genuke itsasoan eta negar egin
baina lagunak malkoak bihotzak desagertu zaizkigu
guda honen bertsio ofizialean
hildakoak maitatzera kondenatu gaituzte
|