L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad0200>— Vladimir. 2. alea (1997-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Negu gorriak ireki ditu berriro ateak, abenduan. Eta euriarekin batera malko gehiago ditugu orain. Lapurtu beharreko liburu gehiago. Etxeratu beharreko preso gehiago. Galdu beharreko borroka gehiago. Atzera begiratuta ere, hildako gehiago aurtengo elurretan lurperatzeko. Baina baita gorritu beharreko orrialde gehiago ere. Krabelin gorriak arma kainoietan. Eta horregatik jarraituko dugu kalean. Herri honetako arrano guztiak jango dituen dobermanik ez delako sortu oraindik. Neguari gaztainak erosiko dizkiogu aurrerantzean ere, olerkietan bildu eta espetxeetara bidaltzeko.

        Olentzerorekin batera zeharkatuko ditugu Euskal Herriko bailarak. Sutondoetara hurbildu eta poemak banatuz. Ezpainei, presoei, gaztainei, tabernei eta liburuei bezala, euskara, literatura, askatasuna, amodioa, borroka, musika, gaua, elurra, herria, sua, itsasoa, ilargia, hitza, ekintza eta zuen begiei ere ateak irekiz. Badakik lagun, badakin kamarada, hator etxera, hi gabe askatasunaren bidean lanbro etsia baituk/n gure herria.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.