Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa
Roque Dalton
Roque Dalton
Salvadortarra, 1935ean jaioa, 1975ean eta Ejército Revolucionario del Puebloren (ERP) militante gisa bere herrira klandestinitatean sartu zelarik erahila.
Jesuitetan ikasi eta gero El Salvador, Txile eta Mexikoko unibertsitateetan izan zen ikasle. Alderdi Komunistakoa, behin baino gehiagotan giltzaperatu zuten, eta 1960an heriotzera kondenatua. Ez zen bete, ordea, epaia, Jose Maria Lemus diktadorea exekuzio data baino lau egun lehenago erori baitzen. Birritan ihes egin zuen kartzelatik. Erbesteratua ere bizi izan zen luzaz: Guatemalan, Mexikon, Txekia, Eslovakia eta Kuban.
Preso naukate, kamarada, orain hemeretzi egundanik.
Burdin gori azidoez larrosa iluna,
euren aberriaren bihotza, urratzen duten horietxek
hartu zuten ene askatasuna objektu single baten gisan
eta gorrotoz, ziegazainez eta harresiz inguratu ninduten
eta kendu airearen bihurriak,
izarrak, kaleak, neskatoen begiak,
latitude hauetako euri frangoa
gure larruazala bilatzen duena sua kausituz.
Eta hemen naukazu, bere gogoz kontra asesino gizajoarekin batera,
lapur eta estupradore eta erratuarekin batera,
gure eguneroko irain eta lohia konpartitzen
aldarrikapen amankomunean hatsa elkar nahasiz ziega hauen atzean,
hegal mindu enara nekatuak bezalako egunen joan etorriak ikusmira,
edozergatik akusatuta
esperantza maitatu eta bizitza defendatzeagatik.
Liburutegietako arratoi zaharrentzat:
Roque Dalton, poetaz erahila, in Egunkaria 95-12-9, 24 or.