Ilargi gorria
Banda Bassotti
Abenduaren 12ko arratsaldean
Duomoaren enparantza argitu duzue
baina kortsiarraren kalean ez da argirik ageri
udazken beroarekin batera udaletxeak
kendu zituen
Fontana enparantzan bada mugimendurik
bertan dago nekazarien azoka
Milanera autobusean ordu gutxitan
berokiaren lepo altxatuaren barruan burua
Dena azkar egin behar
bankuak bere leihatilak itxiko balitu
oh! guztiak hegan egingo luke azkar
aurrezkiak eta jendea, dena hain azkar
Ez, ez, ez. Ezin da lo gehiagorik egin
ilargia gorri dago, bortxakeriaz gorri
ametsengatik negar egin behar,
justizia burges bakarra
itzali zela ulertu ahal izateko
abendua nabari da arratsaldean
gabonei buruz hitzegiten duen jendearengan
bizitza honek etorkizunik balu
etxe bat hartuko nuke, funtzionatuko luke
Fontana enparantzan galdara batek
lehen egin duela dio jendeak
bertan hamasei hildako
kardinale batek bedeinkatzen zituen
odol eta beldur gauak
haranetik jeitsiaz nire herriaren gain
nork ordainduko ditu errugabeko biktimak!
nork berpiztuko du Pinelli trengizona
Nagusiarekin egin nuen amets atzo
bilera konfidentzial batetan
denek kendu zuten kapela
sarraskiaren aurretik
Gure martirien muinoan
zinegite ugari Gramsci eta Matteottiren aurrean
lanean eroritako langilearen aurrean
gartzelan lurperatutako lagun guztien aurrean
Agure baten modura beheruntz doa faxismoa
barrikadaren oihua entzuten ez duen
garai oroko gazteriaren bizia xurgatuz
langileriak bere borroka darrai
Ez, ez, ez. Ezin da lo gehiagorik egin
ilargia gorri dago, bortxakeriaz gorri
ametsengatik negar egin behar,
justizia burges bakarra
itzali zela ulertu ahal izateko
|